Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Integrazio-zerbitzuak

Xehetasunak

Plataformaren helburuak

Integrazio-zerbitzuen plataforma, aplikazioen arteko HTTP protokolo bidezko komunikazio sinkronoko pasabidea da («Web Services» eta REST zerbitzuak); horri esker honako hau egin ahal da:

  • Eusko Jaurlaritzako sailetako aplikazioen mailan zerbitzuen argitaratzaileak eta kontsumitzaileak integratzea, edozein sare-testuingurutan hedatuta daudela ere
  • Eusko Jaurlaritzako sailetako aplikazioek kanpoko zerbitzuak kontsumitzea (udalak, aldundiak, ministerioak, enpresak), eta aplikazio horietan erakustea komunikazio-erregelak eta proxy-ezarpenak
  • Eusko Jaurlaritzako sailetako zerbitzuak kanpoko zerbitzuei (udalak, aldundiak, ministerioak, enpresak) azaltzea, edozein testuingurutan daudela ere

Zerbitzu bat integrazio-plataforman azaltzea zera da: konfigurazio jakin bat egitea, zerbitzu hori bezeroentzat eskuragarri bihurtzen duena, bai euren sare-testuinguru berberean, bai beste testuinguru batean. Jaurlaritzari dagokionez, sailetako aplikazioak hedatzen direneko testuinguruak definitu dira.

Testuingurua Azalpena
Internet Barnekoa Eusko Jaurlaritzaren Internet sareko testuinguruko aplikazioen geruza
Kanpokoa Eusko Jaurlaritzaren sarean ez dauden bezero eta zerbitzuak, zeinak Internet bidez eskuratzen diren
Estranet Barnekoa Eusko Jaurlaritzaren Estranet sareko testuinguruko aplikazioen geruza
Kanpokoa Eusko Jaurlaritzaren sarean ez dauden bezero eta zerbitzuak, zeinak JASOren, Jakinaplusen edo SARA sarearen bidez eskuratzen diren
Intranet Eusko Jaurlaritzaren Intranet sareko testuinguruko aplikazioen geruza

Federazioa deitu zaio zerbitzu bat zerbitzu hori bera dagoenaz bestelako testuinguru batean aurkezteari. Federazio horri esker, zerbitzu batzuk jatorrizkoa ez den beste testuinguru batzuetan eskuratu daitezke, eta alderantziz (helburuzkoa ez den beste testuinguru batzuetan erakusgai dauden zerbitzu batzuk kontsumitzea).

Ikuspegi funtzionala

Integrazio-zerbitzuen plataformaren abiapuntuko filosofia da bitartekaritzako eredua izatea, hau da, zerbitzu bat erakusgai jartzea estaldura gisa, deian bitartekari gisa jardun gabe. Filosofia hori oinarri hartuta, honako zeregin hauek identifikatzen dira zerbitzu-plataformaren erabilerako egoera batean:

  • Zerbitzaria: zerbitzuak erakusgai jartzen ditu, bezero-aplikazioek kontsumitu ditzaten
  • Bezeroak: beste aplikazio batzuek erakusgai jarritako zerbitzuak kontsumitzen ditu
  • Integrazio-busa: bezeroen kontsumorako zerbitzariek erakusgai jarri dituzten zerbitzuak estaltzen ditu

Integrazioko zerbitzu bat erakusgai jartzeak, zerbitzu horren funtzionamenduari eragiten ez dion arren, zerbitzu horri balio erantsien multzo bat ekartzen dio:

  • Komunikazioen gardentasuna, bi mailatako agertokietan:
    • barnekoak: sare korporatiboko testuinguru diferenteetan hedatutako Eusko Jaurlaritzaren aplikazioen arteko komunikazio arazoak konpontzen ditu. Horrela, suebakiaren konfigurazioarengatik elkarren arteko ikusgarritasunik ez duten aplikazioen arteko integrazioa bideratzen da
    • kanpokoak: sare sektorialetan edo Webean kokatutako Eusko Jaurlaritzako sailen edo hirugarrenen aplikazioen arteko komunikazio arazoak konpontzen ditu. Konponbide hori norabide bikoa da, bidea ematen baitie hirugarrenei aplikazio korporatiboak eskuratzeko, eta alderantziz (adibidez, enpresa edo sare sektorialetatik Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuetara sartzea)
  • Eusko Jaurlaritzaren segurtasun-sistema kanpoaldearekiko komunikazioetan abstraitzea: Eusko Jaurlaritzaren segurtasun-sistema ezagutzeko beharrizanetik salbuesten ditu hirugarrenak (XLNets), Izenpek jaulkitako X.509 ziurtagirien bidez. Horretarako, hirugarrenen ziurtagiriak eta XLNets-en aplikazio-kodeak lotzen dira; horrela:
    • Hirugarrenek ziurtagiriak erabiltzen dituzte, Eusko Jaurlaritzaren sailetako aplikazioen aurrean autentifikatzeko bitarteko gisa
    • Eusko Jaurlaritzaren sailetako aplikazioek XLNets-ek token bat jasotzen dute (ziurtagiritik abiatuta sortutako token bat); hala, beste edozein aplikazio korporatiboren moduan tratatzen dira, autentifikazioaren eta baimenen ondorioetarako
    • Inbokazioen trazabilitatea: zerbitzu baten inbokazio bakoitzeko, bere aztarna erregistratuta geratzen da, eta aztarna horiek kontsola publikoek ustiatu ahal dituzte. Hala, laguntza teknikoei aukera ematen zaie informazioa eskuratzeko, adibidez inbokazioen edukiak (garatzen eta probatzen ari direnak), bai eta metrikoak ere, erantzuteko denborei edo inbokazioen asmatze-ratioei dagokienez
    • Kontsultarako kontsolak: aukera ematen dute laguntza teknikoek Integrazioan erakusgai jarri diren zerbitzuen aztarnak eta erabilera-metrikak eskura ditzaten. Honako eginkizun hauek osatzen dute kontsola hori:
      • Zerbitzuen katalogoa: arduradunei eta garatzaileei aukera ematen die zerbitzu-plataforman dauden estaldurak kontsultatzeko, lotuta daukaten informazio guztiarekin:
        • Estalduraren konfigurazioa (zerbitzu mota, jatorria, helburua)
        • Zerbitzuaren arduraduna
        • Zerbitzu horretarako definitutako zerbitzu mailako akordioak
        • Erabilera-estatistikak: zerbitzu/eragiketa bakoitzerako: inbokazio kopurua, batez besteko iraupena, asmatze-ehunekoak

      PLATEA-Zerbitzuen Integrazioak, gainera, zerbitzuaren IT kudeaketara bideratutako hainbat tresna eskura jartzen du:

      • Monitorizazioa eta alarmak:
        • Integrazio-zerbitzua bera (osagaien egoera) nahiz zerbitzu horretako erakusgai jarritako zerbitzuak monitorizatzeko Servlet-a
        • Monitorizaziorako servlet-ak itzulitako informazioa ustiatzeko monitorizazio-tresnen konfigurazioa
      • Ezarpenerako euskarria: administrazio-kontsola, zerbitzuen arduradunak eta zerbitzu-mailako akordioak konfiguratzeko. Informazio hori eta zerbitzuen inbokazioek erregistratutako aztarnak oinarri hartuta, monitorizazioko servlet-aren informazioa sortzen da

      Ikuspegi teknikoa

      Platea-Zerbitzuen Integrazioa «Oracle Service Bus» (OSB) produktu-plataformaren gainean taxutzen da. OSB, SOA estandarretan oinarritutako soluzioa da; bere helburua zerbitzuak integratzea da. Horretarako, sareen arteko komunikazio erraza bideratzen du, eta horretarako aplikazioen eta zerbitzuen arteko elkarreragina kudeatzen du.

      OSBk, produktu gisa, erakusgai jarritako zerbitzurako sarbide bakarreko URL bakarra eskaintzen du; hala, helburuko zerbitzuak ez du zertan oreka-modulurik ezarri, baldin eta, adibidez, maneiatutako nodo batzuk dauzkan «Weblogic» kluster batean hedatuta badago. Orekaz gain, estaldurari esker honako hau lortu ahal da:

      • errorerik gertatuz gero saiakeren kopuruaren kontrola konfiguratzea
      • zerbitzu jakin batek onartzen dituen aldi bereko eskarien gehieneko kopurua konfiguratzea
      • Timeout bat konfiguratzea, zeinetik aurrera eskaria baztertu behar den

      Produktu-plataforma horren gainean, Eusko Jaurlaritzaren integrazio-beharrizanetara egokitzeko geruza bat taxutu da.

      Elementua Azalpena
      Estandarrak Web Service eta REST
      Segurtasuna Segurtasun-luzapenak: WS-Security-ren estandarraren gainean (profile X.509 eta Username Token), XLNets-en tokenerako bihurketako osagai bat taxutu da
      Sareak eta komunikazioak Sareen integrazio gardena: komunikazioa konfiguratzea barnean/sailean (sare-testuinguruen artean) eta kanpoan/hirugarrenekin (JASOra sartzea, SARA sarea, Internetera irteteko proxy-a)
      Aztarnak eta metrikak Aztarnak eta metrikak modu asinkronoan sortzea (JMS bidez), BBDD Oracle eta MongoDB oinarri hartuta
      Zerbitzu-katalogoa J2EE/WLS-ren gainean Oracle datu-baseen gainean taxututako garapena
      Administrazio-kontsola J2EE/WLS-ren gainean eta Oracle eta MongoDB datu-baseen gainean taxututako garapena

      Prozedura

      Integrazio-zerbitzuen plataformaren erabilera errazteko, Eusko Jaurlaritzaren IT Kudeaketarekin lerrokatutako lan-fluxua definitu da; hala, proiektu batzuen eta besteen Laguntza Teknikoek euren estaldurak sortzeko eskatu ahal dute modu normalizatu batean.

      Horretarako, egin beharreko urratsak eta atazak definitzeaz gain (IT kudeaketan parte hartzen duten taldeekin batera egindako lana), beharrezkoa den honako dokumentazio hau ematen da:

      • XLNets-en tokenari estaldurak eta ziurtagiri-eraldaketak eskatzeko txantiloiak
      • Zerbitzu-plataformaren erabilera-araudia  
      Produktua Bertsio zaharkituta Bertsio eguneratua
      Fabrikatzailea Aukera librea
      Oracle Service Bus 11g (11.1.1.6) Oracle Oracle Service Bus
      • Integrazio-zerbitzariak  Zerbitzuak (Teknologikoak) - Plataforma-zerbitzuak - Hardware eta Software produktu eta arkitekturen erabilera
      • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)