Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Open Data

Xehetasunak

[OpenData euskadi] Eusko Jaurlaritzaren [Gardentasun], [Lankidetza] eta [Parte-hartze] estrategiaren barruan kokatzen da. Estrategia horrek honako ardatz nagusi hauek ditu:

  • Sarean herritarrekin zuzeneko harremana izateko espazioak sortzea, bai eta eztabaidarako eta baterako lana egiteko espazioak ere.
  • Gardenak izatea gobernu -ekintzan, eta horretarako lehen eskuko datuak ematea, eraldatu edo interpretatu gabe, gizarteak bere ondorioak atera ditzan.
  • Balio soziala eta ekonomikoa batera sortzea, eta horretarako, gure gizarteko sektoreak zerbitzu baliotsuak emateko lanean bertan elkarlanean aritzea.  

Oinarrizko hiru zutabeak: Parte-hartzea, Lankidetza eta Gardentasuna dira, eta zutabe horiek oinarri hauek dauzkate:

Parte hartzea eta Entzutea

IREKIA Parte hartzeko eta Entzuteko espazioa da. Espazio horretan, herritarrek beren iritzia aske eman dezakete, azalpenak eta informazioak hedatu ahal dituzte, eztabaida egin ahal dute eta ideiak alderatu ahal dituzte.

IREKIAn herritarren kezkak modu aktiboan entzuten dira Gobernu-ekintzari dagokionez, bai IREKIAn bertan bai Sarean.

Lankidetza: Balioa batera sortzea

IREKIAk kanalak eskura jartzen ditu, eta kanal horien bidez honako hau egin ahal da:

  1. Lankidetzan aritzea Jaurlaritzak egiten dituen politiketan, planetan eta jarduketetan eragina izateko.
  2. Ideiak edo proposamenak zuzenean herritarrengandik jasotzea

[OpenData euskadi]k informazio gordina komunitate berrerabiltzailearen esku jartzen du, komunitate horrek produktu eratorriak eta zerbitzu berriak sor ditzan

Gardentasuna

[OpenData euskadi]ren bitartez, edozein herritarrek datuak formatu berrerabilgarrietan eskuratu ahal ditu, lizentzia irekiekin. Neurri horren bitartez, honako hau lortu nahi da:

  1. Balio ekonomikoa eta soziala sor dadila sustatzea, zerbitzu berrien sorreran datuak berrerabiliz.
  2. Zerbitzu publikoak emateko modu pertsonalizatuago eta gogobetegarriak lortzea, informazio publikoa nahierara ustiatuz.

Beste alde batetik [Administrazioaren Gardentasun] atariak: [Gardena]k, alegia, gobernu-jardueraren informazio guztia biltzen du

[OpenData euskadi] tarteko puntu batean kokatzen da [Lankidetza]ren eta [Gardentasuna]ren artean

 

[OpenData euskadi] bost ardatz zuzendari dauzkan eredu batean oinarritzen da. Hona hemen bost ardatz horiek:

1 Datu irekiak argitaratzea web argitalpenetik eratortzen da

Helburu nagusia euskadi.eus-en informazioa herritarrentzat orokorrean argitaratzea da (web argitalpen tradizionala)

Hala ere, prozesu horretan bertan, informazio berbera formatu berrerabilgarrietan argitaratzen da; hala, honako hau lortu nahi da:

  • Datuen iturria berbera izatea weberako eta OpenDatarako.
  • Argitalpen prozesua ere berbera izatea; hala, weberako datuak argitaratzen direnean, datu berberak formatu berrerabilgarrian ere argitaratuko dira.
  • Datu berrerabilgarriak argitaratzeak EZ du kosturik ekarri behar datuen arduradunarentzat (ahalik eta gardenena izan behar du)
2 Kopurua lehenestea Datuak lehenestea sofistikazio teknologikoaren gainetik

[OpenData euskadi]ren bizitzaren lehenengo urte hauetan, zerotik hasi zenez gero, lehentasuna ahalik eta datu gehienak formatu irekian argitaratzea izan da, bigarren mailan utzita edo baztertuta beste alderdi batzuk, adibidez datu jakin batzuk berrerabiltzeko edo interfaze semantikoak sortzeko bidea ematen duten APIak argitaratzea.

Aurreko hori gorabehera, datuak argitaratzeko lanean teknologia semantikoak txertatzeko urratsak egiten ari dira, [OpenData euskadi] estandar irekietara apurka hurbiltzeko.

Nolanahi ere, datuak bitartekarien eskura formatu ireki ez jabedunetan jartzen dira beti: datuen multzo bat formatu jabedun batean argitaratzen bada, formatu ireki baliokide batean ere argitaratu behar da.

3 Proiektuaren jasangarritasun ekonomikoa

[OpenData euskadi]ri euskarria ematen dion antolakundea, alderdi funtzionalean zein alderdi teknikoan, nahiko murritza da, ahalegin handia egin delako datuen irekiera ahalik eta gehien automatizatzeko:

  • Webean argitaratzeko azpiegitura, datuak OpenDatan argitaratzeko berrerabiltzen da; hala, argi dago aurrezpen ekonomikoak eta sinergia funtzionalak lortzen direla.
  • OpenData ataria elikatzen soil-soilik aritzen den erakunderik EZ dago; errealitatea guztiz kontrakoa da: Erakundeko 400 pertsonak gutxi gorabehera egindako lana dago: egunero webean argitaratzen dute informazio “karga”, eurentzat gardena den modu batean [OpenData euskadi]
4 Komunitate berrerabiltzailearekiko aliantza

[OpenData euskadi] sortu zenetik berrerabiltzaileekin, kazetariekin, sare sozialekin eta abarrekin lanean aritu gara, [OpenData euskadi]ren inguruan komunitate bat sortzeko, eta horretarako:

  • Blog bat dinamizatzen da, baita sare sozialak ere
  • Ideien eta produktuen lehiaketak babestu dira
  • Zabalkunde eta prestakuntza saioetan parte hartu da
5 Tasarik EZ kobratzea eta oztoporik ez jartzea CC-by lizentziak

Edozein data set irekitzeak Administrazioari kostu batzuk ekartzen dizkio, proiektu bat burutu behar delako, datuok non dauden biltegiratuta eta bertatik “ateratzeko” eta webean / OpenData euskadin argitaratzeko; dena dela, kostu horiek EZ zaizkio jasanarazten sektore infobitartekari berrerabiltzaileari

Lizentzia CC-by da, ahal den guztietan; hala, argitaratutako datua kopiatu, birbanatu, nahastu edo eraldatu ahal da, baldin eta bere jatorria aipatzen bada (OpenData euskadi)

Informazioa jatorritik ateratzeko eta opendata.euskadi.eus-en argitaratzeko osagaiak

Opendata.euskadi.eus-en argitaratzen den informazioak funtsean bi jatorri dauzka:

1 Sailetako sistemak (adib.: datu-baseak, fitxategiak, gis sistemak eta abar)
2 [PLATEA-Internet Edukien Kudeatzailea] erabiliz euskadi.eus-en argitaratutako web edukiak

Jarraian zehaztuko da nola argitaratzen den berrerabilgarria opendata.euskadi.eus-en, honako jatorri hauetako bakoitzetik:

Jatorria sailetako sistemetan duten [DataSet]-ak

Datuak [OpenData euskadi]n argitaratzeko sistemaren atalik garrantzitsuena [PLATEA-Webgunearen Sindikazio Sistema] da. Sistema hori, oso maila handian, beste sistema korporatibo batzuetan dauden datuak [Edukien Kudeatzailea]n web / OpenData eduki moduan inportatzeko bidea ematen duen mekanismoa da.

[Datuen Sindikazio Sistema] horren beharrizana ulertzeko, premisa hau hartu behar da abiapuntu gisa: euskadi.eus-en arau orokor gisa, ahal dela ez da sortzen datu-base korporatiboetako datuak zuzenean eskuratzeko aplikaziorik; izan ere, webean informazioa argitaratzeko estrategia horrek desabantaila ugari dauzka:

  • Euskadi.eus atari sareko «izkin» batean ezkutatutako informazio-«siloak» sortzeko bidea ematen du: «silo» horietako edukiak nekez berrerabil daitezke
  • Oso zaila da irudi korporatiboa mantentzea, bereziki irudi hori aldatzen denean (adib.: legegintzaldi aldaketak)
  • Zaila da bilatzaile korporatibo bat edukitzea, informazio-«silo» guztietan bilatzeko gai dena
  • Zailago bihurtzen da euskadi.eus-en web azpiegitura (ad-hoc aplikazio asko)
  • Zailago bihurtzen da webgunea kudeatzea eta antolatzea

Eragozpen horiek saihesteko, datu-base korporatiboetara zuzenean sartzen diren N aplikazio (anitzak) sortu beharrean, jatorri horietako datuak web eduki gisa esportatzen dira, eta euren bizi-zikloa [PLATEA-Webgunea Edukien Kudeatzailea]n kudeatzen da

Saileko informazioa web eduki gisa argitaratzeko hurbilketa tradizionala Saileko informazioa web eduki gisa argitaratzeko [PLATEA-Internet] hurbilketa

Hurbilketa honek abantaila ugari dauzka:

  • Edukiak euskadi.eus sareko edozein ataritan (ekimena) berrerabili ahal dira: edukiak ez daude atari zehatz bati lotuta; aitzitik, edozein ataritan «pintatu» ahal dira
  • Edukiak bilatzaile korporatibo batetik bilatzeko modukoak dira; izan ere, gordailu berberean daude gordeta (eta ez saileko N datu-basetan)
  • Euskadi.eus sarearen antolaketa edo irudi korporatiboa aldatzea erraza da (adib.: legegintzaldi aldaketak)
  • Webgunea kudeatzeko egitura komunak (horizontalak) sortu ahal dira ([Eusko Jaurlaritzaren Web Zerbitzua])
  • Web edukiak HTML / XML / CSS, JS eta abar fitxategi estatiko gisa sortzen dira, eta web zerbitzari batean argitaratzen dira; beraz, EZ da beharrezkoa aplikazio zerbitzari / datu-base bat eta abar, ataria «pintatzeko», eta nabarmen sinpletzen da euskadi.eus-en azpiegitura
  • Jatorrizko datua EZIN da Internetetik zuzenean eskuratu; hortaz, segurtasuna handiagoa da

… baina desabantailak ere daude:

  • Web edukia euskadi.eus-en «zerbitzatzeko» azpiegitura muturreraino sinpletzen da; dena dela, kontrapartida gisa, web edukia sortzeko unera datuak jatorritik ateratzeko logika eta web eduki bihurtzeko lana eraman behar da (saileko datu-basea, trukerako fitxategia edo dena delakoa)

Laburbilduz: Azpiegitura publikoa sinpletu egiten da, baina trukean, konplexutasuna barneko sistemetara eramaten da..

Barneko sistema korporatiboetako informazioa web eduki gisa errazago argitaratzeko [PLATEA-Webguneko Sindikazio Sistema] sortu zen; sistema horren egitekoak honako hauek dira:

1 Barneko sistema korporatiboaren informazioa ateratzea Kasurik ohikoena honako hau da: informazioa datu-base erlazionaletan dago, baina beste kasu batzuetan, jatorriko informazioa Excel, Zip, eta abar fitxategietan egoten da; fitxategi horiek eskuz edo automatikoki fitxategiak trukatzeko guneetan edo URL eskuragarrietan uzten dira
2 Informazioa eraldatzea eta aberastea

Batzuetan, jatorriko informazioa beste sistema batzuetako datuekin aberasten da, adibidez honela:

  • Informazioa geo-katalogatzen da, testu erako helbideetatik geo-posizionamenduko datuak jasoz
  • Informazioa katalogatzen da Eusko Jaurlaritzaren taxonomia normalizatuetan
3 Web edukia eta datu berrerabilgarriak sortzea

Datuak berreskuratu eta aberastu ondoren, edukiak sortzen dira [Edukien Kudeatzailea]n, eta eduki horietan honako hauek igotzen dira:

  • HTML formatuko fitxa(k), web ekimenetan erabili ahal izateko
  • Datu berrerabilgarriak dauzkaten fitxategi erantsiak
4 Edukia argitaratzea Web edukia argitaratzen da

Informazioa dinamikoa denez (jatorrian aldatzen da), [PLATEA-Webguneko Sindikazio Sistema] gai da aurreko prozesu hori aldian-aldian errepikatzeko, jatorriko datuen aldaketaren ratioaren arabera: jatorriko datuak 5 minutuz behin aldatzen badira, prozesua 5 minutuz behin errepikatzen da; aldiz, 6 hilabetez behin aldatzen badira, urtean birritan bakarrik errepikatzen da.

[PLATEA-Webguneko Sindikazio Sistema] modularra da; hala, eragiketa arruntak biltzen dituen guztientzako nukleo baten inguruan modulu konektoreak instalatzen dira, datu-jatorri bakoitzarekin

Abstrakzio-maila handi batean, [PLATEA-Webguneko Sindikazio Sistema] funtsean ETL (Extraction / Transformation / Load) sistema bat da, [PLATEA-Webgunea] erabiliz informazioa argitaratzeko beharrizanei oso ondo egokitzen zaiena

Honako kasu hau da erabilerarik ohikoena:

  • [X Sailak] datu-base / Excel fitxategi / eta abarren bidez babestutako erregistro bat mantentzen du, eta webgunean argitaratu nahi du, jendeak kontsulta egin dezan, eta ahalegina aprobetxatuz, opendata.euskadi.eus-en ere datu ireki gisa argitaratu nahi du
  • [PLATEA-Interneteko Sindikazio Sistema]n saileko jatorri horretarako ad-hoc modulu bat garatzen da.
    • Datu-baseko «ilara» bakoitzerako web eduki bat sortzen da, sarreraren datuak biltzen dituen fitxa batekin

Web eduki horiek normalean sail jakin bateko webgunean edo euskadi.eus-eko beste edozein webgunetan erakusten dira

    • Erregistroko datu guztiak formatu berrerabilgarri batean argitaratzeko, [DataSet] erako eduki bat sortzen da. Eduki horrek, erantsi gisa, jatorriko datuen Excel / CSV formatuko esportazio bat dauka

Datu horiek normalean opendata.euskadi.eus-en erakusten dira (baina beste edozein ataritan ere erakutsi ahal dira)

  • Aurreko prozesu hori aldian-aldian burutzeko planifikatzen da, datuen aldaketaren norainokoaren arabera; hala, opendata.euskadi.eus-eko informazioa ahalik eta eguneratuen egongo da

[DataSet]-ak, jatorrian euskadi.eus-en [PLATEA-Webgunea Edukien Kudeatzailea] erabiliz argitaratutako web edukiak dauzkatenak

Aurreko puntuan azaldutako saileko jatorrietatik datozen datuez gain, euskadi.eus-en [PLATEA-Webgunea Edukien Kudeatzailea] erabiliz argitaratutako edukiak, berez, informazio-jatorria dira, datu batzuk soilik (edo modu osoago batean) [Edukien Kudeatzailea]n daudelako; datu horien adibide batzuk honako hauek dira:

  • Albisteak
  • Ekitaldiak
  • Administrazioaren zerbitzuak (laguntzen, beken eta abarren deialdiak)
  • Informazio publikoa
  • Turismo-baliabideak
  • Kontratazioak
  • eta abar

Informazio hori berrerabilgarria izan dadin (adib.: Eusko Jaurlaritzaren ekitaldi guztiak dakartzan zerrenda bat lortzea), [PLATEA-Webgunea]k web edukietatik abiatuta [DataSet]-ak sortzeko lana automatizatzeko mekanismo bat dauka; mekanismo horrek honela funtzionatzen du:

  • [OpenData euskadi]-ko arduradun batek [DataSet] automatizatu bat sortzen du, oinarrian [DataSet] baten fitxa eskuz sortzen duenean egiten duen gauza berbera eginez:
    • Informazioa kargatzeko [PLATEA-Webguneko Edukien Kudeatzaile]ko eredu bat (formulario bat) erabiliz, [DataSet]-a deskribatzen duen meta-datuak kargatzen ditu (izenburua, azalpena, lizentzia eta abar)
    • … baina datu berrerabilgarriak dauzkaten fitxategiak erantsi beharrean (edo eransteaz gain) bilaketa bat konfiguratzen du euskadi.eus-eko datuen artean (adib.: x saileko ekitaldiak)
  • Sistemak aldian-aldian bilaketa egingo du, bilaketa horren emaitzekin fitxategi bat sortuko du hainbat formatu berrerabilgarritan (Excel, csv, json, xml), eta fitxategi hori, sortzen ari den [DataSet] edukiaren erantsi gisa argitaratuko da

Sortzeko mekanismo hori erabiliz sortzen diren opendata.euskadi.eus-eko [DataSet]-en adibide batzuk honako hauek dira:

  • Eusko Jaurlaritzaren laguntzak
  • Kultur Ekitaldiak
  • Elkarteak edo Fundazioak
  • Turismo-baliabideak

Datuak berrerabiltzeko / kontsumitzeko bidea ematen duten osagaiak

Jarraian azaletik deskribatuko dira gaur egun euskadi.eus-eko datuak kontsumitzeko erabilgarri dauden mekanismoak

[DataSet]-etan datu erantsiak kontsumitzea / berrerabiltzea

Hori da [DataSet]-etan datuak kontsumitzeko mekanismorik errazena / nabariena, [DataSet] horietan datu berrerabilgarriak [DataSet]-eko web edukian bertan erantsitakoak direnean

Berrerabilera mota horren adibide batzuk:

Datu meteorologikoak Eguraldiaren iragarpena aldian-aldian (egunean hainbat aldiz) inportatzen da [EuskalMet]-en sistemetatik, eta XML fitxategi erantsi gisa argitaratzen dira [DataSet] erako web eduki batean
Kontsumorako uren kalitateari, airearen kalitateari, polen mailari, hondartzen egoerari eta abarri buruzko datuak Datuak aldian-aldian inportatzen dira Osasun Sailaren sistemetatik eta Excel fitxategi erantsi gisa argitaratzen dira [DataSet] erako web eduki batean

Datu horiek erabiltzeko, berrerabiltzaileak fitxategi horiek zein url-tan argitaratzen diren jakin nahi du, eta erabili aurretik fitxategi horiek deskargatu behar ditu.

Adibidez, datu meteorologikoak erabiltzeko eta hala mugikorrerako/webgunerako widget bat egiteko, berrerabiltzaile batek urrats hauek egingo lituzke:

1 Dokumentatu [DataSet]-a deskribatzen duen fitxan datuei eta euren formatuei buruzko informazioa aurkitu ahal da
2 Datuak biltzen dituen fitxategia aztertu El fichero de interés para la [[Eguraldiaren iragarpena hirien arabera]] jakiteko intereseko fitxategiak XML bat biltzen du. XML horrek informazioa dauka formatu jabedun batean (formatu ez estandarra), eta hori aztertu behar da, zein informazio aurkeztu nahi den eta hori aurkitzeko
3 Datuak kontsumitzen dituen agentea prestatu

Berrerabiltzailearen gogoko programazio-lengoaia erabiliz, programa bat taxutu; programa horrek:

  1. Opendata euskadiren url-ko datuak biltzen dituen XML fitxategia deskargatuko du
  2. Edukia parseatuko du, beharrezkoa den informazioa ateratzeko
4 Datuekin produktu eratorri bat sortu Datuak atera ondoren, datu horiek erabiliko dituen produktu eratorri bat sortu ahal da.

Berrerabiltzeko sistematika hori EZ da txarra; hala ere, hobetu ahal da; izan ere:

  • Datu jabedunen eskemak erabiltzen dira, eta datu horietan aldaketa txiki bat gertatuz gero baliteke berrerabiltzaileen garapenek funtzionatzeari uztea
  • Dokumentazioa (askotan hori eskasa eta/edo zaharkitua da) eta datuen formatua zehatz-mehatz aztertu behar dira

Euskadi.eus-eko edozein eduki kontsumitzea / berrerabiltzea

Euskadi.eus-eko edozein eduki (albisteak, ekitaldiak, zerbitzuak, kontratazioak eta abar) berrerabili ahal da; horretarako, honako hau eskaintzen da:

  • Edukiaren informazioa (meta-datuak), formatu berrerabilgarri batean (XML)
  • Eduki osoa (html, css, irudiak, erantsiak eta abar), deskargatzeko moduko ZIP formatuan

Arestian zehaztu denez, euskadi.eus-en argitaratutako eduki gehienak [PLATEA-Webgunea Edukien Kudeatzailea]n eskuz kargatzen dira edo saileko jatorrietatik (dat-baseak) ateratzen dira eta [PLATEA-Webgunea Edukien Kudeatzailea]n automatikoki inportatzen dira

[PLATEA-Webgunea]n edukiak fitxategi estatikoak dira; beraz, euskadi.eus-eko edozein eduki, fisikoki, karpeta bat da, eta karpeta horrek honako hauek biltzen ditu:

  • HTML dokumentuak, pertsonek informazioa ikusi ahal izan dezaten
  • HTML dokumentua bistaratzeko eta dokumentu horri estiloa emateko erabilitako baliabide teknikoak: irudiak, estilo-orriak, script-ak
  • Erantsiak(adib.: PDF dokumentuak, ofimatikoak eta abar)
  • Informazio guztia (meta-datuak) biltzen duten XML fitxategiak
    • Euskadi.eus osorako meta-datuak (euskadi.eus-eko edozein edukiak meta-datu horiek dauzka) adibidez izena, egilea, katalogazioa, geo-erreferentziazioa eta abar
    • Meta-Datu partikularrak, [familia]ren edo [eduki-mota]ren mendean daudenak. Adib.: beka bat bada, meta-datu partikular batzuk hartzaileak, eskabideak aurkezteko epeak eta abar dira  

Fitxategi horiek guztiak euskadi.eus-en argitaratzen dira (eta jakina, opendata.euskadi.eus-en ere bai); hala, edozein berrerabiltzailek honako hau egin ahal du:

  • Edozein baliabide deskargatu (html dokumentua, ofimatikoa eta abar)
  • Meta-datuak biltzen dituzten XMLak eskuratu (horietatik abiatuta sortu da pertsonentzako web dokumentua), eta datu horiek edozein helburutarako berrerabili

Datuen XML horiek modu errazean ikusi ahal dira [Edukien Kudeatzailea]tik datozen datuak eskuratzean: Adib.: 2016ko laguntzak, bekak eta diru-laguntzak

[DataSet]-aren fitxak berrerabiltzeko aukera batzuk ematen ditu:

XLS (Excel) / CSV / JSon / XML formatuko datuak, automatismo baten bidez sortzen direnak (ikusi lehenago dokumentuan):

Aldian-aldian, sistemak 2016. urteko [Laguntza] erako eduki guztien bilaketa egiten du, eta datuekin XLS, CSV, XML eta JSon fitxategi bat sortzen du

APIa: «2016. urteko [Laguntza] erako edukiak» bilaketa burutzen du eta emaitzak eduki bakoitzeko informazio «kontsumigarri» batekin edo besterekin (ez guztiarekin) aurkezten ditu.

Bilaketaren emaitzako eduki bakoitzerako, honako hau aurkezten da:

  • Meta-datu orokorrak biltzen dituen XML bat
  • Meta-datu partikularrak biltzen dituen XML bat ([eduki mota]ren arabera )
  • Argitaratutako informazio guztia biltzen duen ZIP bat, [Edukien Kudeatzailea]n dagoen bezala. OHARRA: ZIPeko edozein baliabide, webgunean ere eskuragarri dago; argi dago zein den url-a:

Edukiaren ZIPak /myFolder/myFile.txt fitxategi bat badauka, fitxategi horren url-a honako hau izango da:

http://opendata.euskadi.eus/cont/myFolder/myFile.txt   

Aurreko kasuan bezalaxe –berrerabiltzeko teknika oso antzekoa delako-, berrerabiltzeko sistematika EZ da txarra; hala ere, asko hobetu ahal da, arrazoi hauengatik:

  • Datu jabedunen eskemak erabiltzen dira, eta datu horietan aldaketa txiki bat gertatuz gero baliteke berrerabiltzaileen garapenek funtzionatzeari uztea
  • Dokumentazioa eta datuen formatua zehatz-mehatz aztertu behar dira

Euskadi.eus-eko edukiak kontsumitzea / berrerabiltzea, bilatzailearen APIa erabiliz

Aurreko puntuan azaldu da euskadi.eus-eko datuak nola kontsumitzen diren zuzenean, hau da:

  1. Berrerabiltzaileak kontsumitu nahi duen edukia aurkitzen du [DataSet]-aren fitxara sartuz (adib.: 2016ko laguntzak) eta edukien artean bilatuz (API aukera)
  2. Biltzen diren datuak aztertzen ditu (horretarako, adibidez ZIP deskargatzen du eta bertako edukia ikuskatzen du, edo meta-datuen XMLetako edukia aztertzen du)
  3. Datuak erabiltzen dituen aplikazio bat garatzen du

Hala ere, berrerabiltzaileak bilaketako irizpide bat betetzen duten eduki guztiak kontsumitu nahi baditu (adib.: 2016ko [Laguntza] erako eduki guztiak) eta bere aplikazioak eduki horiek zein diren auto-deskubritu dezala nahi badu, geroago eduki bakoitza banan-banan berrerabiltzeko, honako sistematika hau bete beharko da:

  • Berrerabiltzaileak bilaketako irizpide bat ezartzen du, eta irizpide horren emaitza da berrerabili nahi dituen edukien multzoa
  • Aplikazio txiki bat garatzen du; aplikazio horrek euskadi.eus-eko bilatzailean bilaketa abiarazten du, eta emaitza XML formatuan ematen du. Bilaketa hori egiteko bi aukera daude:
    • Pseudo-rest API bat erabiltzea; API horretan, querya bilatzailearen aurka abiarazten den URLan kodetzen da, eta bilaketak ematen duen XMLa parseatzen da.

Adib.: http://opendata.euskadi.eus/r01htSearchResultWAR/r01hPresentationXML.jsp?r01kQry=

tC:euskadi;tF:procedimientos_administrativos;tT:ayuda_subvencion;

m:documentLanguage.EQ.es,procedureStartDate.BETWEEN.01/01/2016,31/12/2016;

http://opendata.euskadi.eus/r01htSearchResultWAR/r01hPresentationXML.jsp?r01kQry=

tC:euskadi;tF:procedimientos_administrativos;tT:ayuda_subvencion

Euskadiko edukiak, [procedimientos_administrativos] arlokoak eta [ayuda] motakoak

m:documentLanguage.EQ.es,procedureStartDate.BETWEEN.01/01/2016,31/12/2016

Gaztelaniaz daudenak, epea irekitzeko data 2016ko urtarrilaren 1aren eta 31ren artean badago  

    • Java API bat erabili. API horretan querya Javan kodetzen da, eta API horrek garatzaileari bilatzailearekin elkarreraginean aritzeko lana kentzen dio

// [1] Build the query

R01MSearchFilterForContent qry =

  R01MSearchFilterForContent.createFor(R01MContent.class)

       .typedInAnyOfTheseClusters(R01MTypoClusterID.forId(«euskadi»))

       .typedInAnyOfTheseFamilies(R01MTypoFamilyID.forId(«procedimientos_administrativos»))

       .typedInAnyOfTheseTypes(R01MTypoTypeID.forId(«ayuda_subvencion»))

       .mustMeetThisMetaDataCondition(EqualsQueryClause.forField

       (IndexableFieldID.forId(«procedureStatus»)).of(16))

       .mustHaveStructureLabels(R01MStructureLabelOID.forIds(«r01e00000ff26d46212a470b818464daec45c59fa»,

       «default»)).orderedBy(R01MSearchQueryOrderByMetaData.forMetaData(«createDate»)

       .ordered(R01MSearchQueryOrderBy.ASCENDING));   

// [2] Bilaketako saioa abiaraztea

R01MSearchSession srchSession = R01MSearchSession.forQuery(qry);

R01MSearchResultItem[] items = srchSession.getCurrentPageSearchResults();  

  • Bilaketaren emaitzak lortu ondoren, emaitzetako bakoitza arakatzen du eta eduki bakoitzerako azaltzen diren datuak erabiltzen ditu, arestian azaldu den moduan (Argitaratutako meta-datuen ZIPa edo edozein XML erabiliz). 

Berrerabiltzeko sistematika hori ere ez dago txarto, aukera eramaten duelako edukiak auto-deskubritzeko; hala ere, hobetu ahal da, arrazoi honengatik:

  • Berriro ere, datu jabedunen eskemak erabiltzen dira, eta datu horietan aldaketa txiki bat gertatuz gero baliteke berrerabiltzaileen garapenek funtzionatzeari uztea
  • Dokumentazioa eta datuen formatua zehatz-mehatz aztertu behar dira
  • [OpenData euskadi]ko datu berrerabilgarri guztiak EZ daude erabilgarri APIarekin: PLATEA-Webgunean kudeatutako edukiak soilik «deskubritu» ahal dira.
  • APIa espezifikoa da euskadi.eus-en bilatzailerako (hori ere berez ez da txarra)

[DataSet]-en katalogoa kontsumitzea / berrerabiltzea estandar semantikoak erabiliz: RDF

Infobitartekariei / talde berrerabiltzaileei arestian azaldu diren datuak kontsumitzeko bidea emateko osagaiak / interfazeak ez dira erabat optimoak; izan ere:

  • Datuak berrerabiltzeko / kontsumitzeko mekanismoak oso sinpleak dira (primarioak): funtsean, fitxategiak hainbat formatutan (XML, Excel, CSV, JSon) kontsumitzea
  • Webgunearekin paralelismoa eginda, datuen eskuragarritasuna asko hobetu ahal da: eskema ez-estandarretan oinarritutako datu-fitxategi eta XML, JSon eta abar ugari argitaratzen dira
  • Datuak eskuratzeko bidea ematen duen APIrik ez dago, ez bada euskadi.eus-eko bilatzailearen APIa (eta hori oso zaharra da –Json mainstream ez zenekoa-)
  • Orokorrean EZIN dira datuak beste iturri batzuekin gurutzatu edo lotu  

Ez da aplikatzen

  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)