Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Dokumentuak (PID)

Xehetasunak

Plataformaren helburua

Integrazioaren barruan dagoen Dokumentuak soluzioaren helburua da dokumentuen kudeaketarako plataforma bat eskura jartzea, soil-soilik teknikoa den ikuspegi batekin.  

Itxura formala duten eta espedienteen tramitazioari lotutako dauden dokumentuak Dokusin sartzen dira, eta euren dokumentu-seriea dago, zeinak dokumentuen bizi-zikloa markatzen duen.

Hala ere, badaude dokumentu batzuk, espedienteen kudeaketa bati ez dagozkionak edo sortu ondoren blob eremuak dauzkaten datu-baseetan nahiz filesystemetan ostatua daukatenak.

Kasu horietarako aukera dago soluzio tekniko jakin bat erabiltzeko. Soluzio horrek, dokumentuen kudeaketa orokortuz, dokumentu arloko ikuspegi oso erraza bideratzen du, gai horietan adituak ez diren erabiltzaileentzat aproposa.

Ikuspegi funtzionala

Soluzio horren oinarria sail batzuen definizioa da. Sail horiek bermatzen dute dokumentuen tipologiak (metadatuak) berrerabiltzeko modua, eta segurtasunaren kudeaketa efikaza egiteko bidea ematen dute.

Honako funtzio hauek jartzen dira eskura, batik bat: biltegiratu, berreskuratu, ezabatu, bilatu... Bilketa egiteko metadatuak erabil daitezke, edo fulltext bilaketa egin.

Ikuspegi teknikoa

Alderdi teknikoan EMC merkataritza-etxearen Documentum 7.1 produktuan oinarritzen da. Zehazki honako hauek erabiltzen dira, besteak beste: kabinetak, eraldaketen zerbitzaria, indexazio-motorra (xplore)…

Online kontsumorako, Oracle Weblogic 12c-ren gainean inplementatutako web service interfazeak erabiltzen dira, JAX-WS/SOAP1.2ren gainean garatuak. Deietan dokumentuak pasatzeko, erreferentzia bidezko pasatzen dira PIF (Fitxategien Integrazioa) guneen bitartez.

Era berean batch egoeretan kargatzeko nahiz deskargatzeko bidea ematen duten mekanismoak daude. Kasu honetan interfazean honako hau gertatzen da: kargatu beharreko dokumentuak zuzenean xml batekin batera biltegiratzen dira; xml horretan dokumentu bakoitzari dagozkion metadatuak adierazten dira.

Prozedura

Soluzioa erabiltzeko, dagokion garapen araudia dago. Araudi horretan honako hau aurki daiteke:

  • Soluzioaren ikuspegi funtzional laburra
  • Osagaien erabilerari buruzko gida, adibideekin  

Ez da aplikatzen

  • Fitxategiak (PIF)  Zerbitzuak (Teknologikoak) - e-Administrazioko Plataforma Teknologikoa - PLATEA Integrazioa (ERPI Integrazioko Plataforma)
  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)