Osasun Saila

Alsaziako ordezkaritza batek Euskadi bisitatuko du zahartze aktibo eta osasuntsuaren lan integralerako euskal eredua ezagutzeko

Alsaziako eskualdearen eta osasuneko eta gizarte-politiketako euskal ordezkarien arteko topaketa horri esker −euskal ordezkaritzaren buru dira Iñaki Berraondo Osasuneko sailburuordea eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea−, Alsaziako ordezkaritzak Osasuneko eta Enpleguko eta Gizarte Politiketak Sailek eta Osakidetzak zahartze aktiboa sustatzeko nola ezarri duten, Arreta Integratua. Horretarako, hainbat ekintza abiarazi dira, besteak beste, Zahartze Aktiborako Euskal Estrategia, betiON teleasistentziarako zerbitzu publikoa, Euskadi Lagunkoia sarea edo adineko pertsonen autonomia-galera eta mendekotasuna prebenitzea.

Alsaziako ordezkaritzak, bisitari esker, bere eskualdean ekintzak identifikatu eta neurriak ezartzeko aukera izango du eta horren ardatza da adineko pertsonentzako etxebizitzan zaintzak eskaintzako lurralde-antolakuntza.  Hala adierazi du Iñaki Berraondo osasuneko sailburuordeak, eta balioan ipini du Euskadin garatutako lana, arreta soziosanitarioan eta, bereziki, honako alor hauetan: zaintzen jarraitasuna, gizarteratzea eta osasun-gizarteratzea, IKTen erabilera eta osasuneko ikerkuntza eta berrikuntzaren garapena. Horren helburu bikoitza da osasunaren hobekuntza eta garapen sozioekonomikoa, eta horri esker jaso dugu Europako Batzordean aintzatespena, eta eredu gisa gomendatu gaituzte, nabarmendu du.

Helburu horrekin, Europa osotik, Euskadi eta Danimarka baino ez dituzte bisitatuko, bi eskualde horiek baitira Europako Batzordeak gomendatutakoak. Euskadiren kasuan, zahartze aktibo eta osasuntsuaren lan integralagatik eta pertsona jardueren erdigunean jartzen dituzten politikak txertatzeagatik jaso du ospea.

Informazio gehiago: prentsa oharra deskargatu

Azken aldaketako data: