Hezkuntza Saila

Hizkuntzen Irakaskuntza / Matrikula librea

HEOk Hizkuntza Eskola Ofizialak

  • Gutxienez hamasei urte izanda edo urtean zehar bete edonork du matrikulatzea Hizkuntza Eskolak irakasten duen edozein hizkuntzatan eta maila hauetan: A2, B1, B2 eta C1. Euskarazko C1ean ez dago aukerarik libre moduan aurkezteko (Programazioa hizkuntzaka)
  • Modalitate honetan ikasleak Maila Agiriak lortzeko azterketak egiteko aukera baino ez du izango
  • Matrikula libreak ikasturte bakoitzean azterketa-deialdi bakar baterako aukera emango du, maiatzaren bukaeran eta ekainean
  • Matrikula internet bidez egiten da. Hizkuntza bakoitzeko maila bakar batean matrikulatzeko aukera baino ez da izango
  • Hizkuntza berean ezin da libre moduan matrikula egin ikasle ofiziala izanda, ikasturte berean
  • Ohiko galderak
  • HEOetan eskabidea egiteko adin nagusia izatea ezinbestekoa da. Adingabea bazara, eskabidea tutoreak egin beharko du
  • Ezinbestekoa da Ikasgunea (leiho berri batean irekitzen da) plataforman erregistroa egitea
  • Erregistroa egiteko baliozko identifikatzaile bat (NAN, AIZ edo HNA), helbide elektronikoa eta pasahitza besterik ez dira behar.
  • Erregistroa egin ondoren:
    • Sartu Ikasgunean (leiho berri batean irekitzen da) / “Onarpen Eskaerak”aukeratu / HEO aukeratu / Eskaera bete