Hezkuntza Saila

Unibertsitatez kanpoko tituluen kudeaketa

Tituluen ikastetxe kudeatzaileentzako informazioa

Tituluen Ikastetxe kudeatzaileren batek tituleuen kudeaketako aplikoziorako (W21) erabiltzaile berria gaitu behar edo nahi izanez gero, ondorengo prozedura jarraitu beharko du:

  • Segurtasunaren sistema delegaturako “W59” sarbidea duten ikastetxe kudeatzaileen kasuan, zuzendariak eman ahal izango die aplikazio horren bidez.
  •  “W59” aplikaziorako sarbidea ez duten ikestetxe kudeatzaileen kasuan (Ikastetxe pribatuak,…), CAU funtzionalak azalduko die zer egin (945 207256).

Erabiltzaile moduan behin gaituta, W21 aplikaziorako sarbiea, http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/  atariako “kudeaketarako aplikazioak” ikonoaren bidez da.

Unibertsitateaz kanpoko tituluen tasa ordainketaren kudeaketa. LOGSE eta ondorengo ikasketa planak

W21 aplikazioan AOKSIren bidez ordainketa bat eginda dagoenean eskaeraren ordainketa kanpoan “BAI” agertzen da. Hori agertzen denean hurrengo prozedura jarraitu behar da:

  • Ikasleek ordainketa eginda dagoenaren agiria aurkeztuko dute ikastetxe kudeatzailean. Ikastetxeak, onartu egingo ditu eskaerak eta banakako ziurtagiri ofizialak banatuko ditu.
  • Ikastetxe kudeatzaileak titulu proposamenak jaulkiko ditu tramitazioaren egutegi orokorra atalak dionari jarraituz.
  • Ordainketa egina dagoenean, eta ohartu ondoren ikasleak ikastetxean agiria aurkezten ez badu, ikastetxeak, kasu horretan ere onartu eta jaulki egingo du titulu-proposamena goian aipatzen den zirkularrean adierazten diren txanda bietariko baten.

Tasaren itzulketa

Eskaerak ikastetxe kudeatzailean aurkeztuko dira. Datuak egiaztatu eta ikastetxeak Ikastetxe eta Plangintzaren Zuzendaritzara bidaliko ditu ondorengo agiriak:

[Kontuan hartu Ikaslea adinez nagusia bada, kontu korrontea bere izenean egon beharko dela]

  • Ikaslearen NANren edo identifikazio agiriaren fotokopia
  • Bankuko dokumentzaioa egindako ordainketa justifikatuz eta likidazioaren erreferentzia zenbakia adieraziz

Irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak ezartzen ditu Erkidego honetan unibertsitateaz kanpoko tituluak jaulkitzeko tasak. Arau horrek dionari jarraituz Administrazioaren Ordainketa eta Kobrantzen Sistema Integrala – AOKSI sistema erabiltzen da tasen zenbatekoak kobratzeko.

Titulu horien kudeaketarako jarraitu beharreko prozedura “Ordainketen kudeaketa” atalean adierazitakoa da. Horretarako goian aipatutako sistemari lotuta dagoen W21aplikazioa (tituluak kudeatzekoa) erabiltzen da.

AOKSItik jasotako datuen arabera W21ek ordainketen inguruan erabiltzaileari ematen dion informazioa hau da:

  • “Ordainketa” kanpoaren edukia hauetariko bat izan ahal da:
    • Bai. Aurre-eskaera epe barruan ondo ordaindu da.
    • Ez. Aurre-eskaerak ez du tasarik (tasarik gabeko titulua. Adibidez DBHko Graduatu títulua).
    • Zain. Aurre-eskaerak tasa du eta ez da ordaindu (hobariengatik salbuetsita daudenak sartzen dira).
    • Err. Ez da behar den moduan epe barruan ordaindu
  • Tasa ordainketaren inguruko informazioa sekuentzia honetan agertuko da W21ean: (Ikaslearentzako ordaiketarako agiria atera ondoren)
    • Epe barruan egonik, ordainketa egin ez denean, W21ek erakusten du:
      • Ord/dok: Zain/Bai
      • Egoera: Aurre-eskaera
    • Ordainketa eginda eta aurre-eskaera ikastetxeak onartzearen zain, W21ek:
      • Ord/dok: Bai/Bai
      • Egoera: Aurre-eskaera
    • Ordainketa egin eta ikastetxeak aurre-eskaera onartu:
      • Ord/dok: Bai/Bai
      • Egoera: Aurre-eskaera
    • Aurre-eskaera hobariengatik salbuetsita egon eta ikastetxeak onartuta:
      • Ord/dok: Zain/Bai
      • Egoera: Esk. Onartua
    • Aurreko urtekoak izanik Aurre-eskaera Egoeran eta Ordainketa ezberdin “Bai” badute automatikoki bajan geratuko dira ikastetxeak dagokion tituluaren 1. proposamena jaulkitzen duenean. Jaulkitze horrek bajan utziko ditu ere Esk. Ez Onartua Egoeran daudenak.

LGE hezkuntzako lege orokorreko tituluen tasen ordainketa (LOGSEaren aurrekoak)

1970koko HLOko eta aurreko Planetako tituluak jaulkitzearen Konpetentzia Hezkuntzako Ministerioarena da. Ondorengoak dira hain zuzen ere titulu horiek:

  • BBB, Goi Mailako Batxilergoaren titulua
  • LH-1eko Eskola Ziurtagiria
  • Industria Ofizialtza; LH-1eko Teknikari Laguntzailea; Unibertsitateaz kanpoko Diplomatuak (Anteojeria optikoa); Oinarrizko Batxilergoa
  • Industria Maisua; LH-2ko Teknikari Espezialista titukuak
  • Arte Aplikatuetako Graduatu titulua
  • Musikako gradu Profesionala – Titulu Profesionala (1942ko plana)
  • Musikako Erdi-mailako gradua – Irakasle Titulua (1966ko plana)
  • Musikako Erdi-mailako Gradua-Instrumentista edo Kantari Diplomatura
  • Musikako Goi-mailako Gradua - Goi Mailako Irakaslea (1966ko plana)
  • Irakasle titulua –Musikako Goi-mailakoa (1942 plana)
  • Hizkuntzetako Gaitasun Agiriak LOGSEaren aurrekoak eta 1995ko ekaina baino lehenago bukatutakoak

Oraindik aurrera, goian adierazitako titulu baten tasa ordaindu nahi izanez gero, interesatu guztiak “tasa 059”ren ordainketa egin behar izango dute “Hacienda y Admiistraciones Públicas” Ministaritzako bulego birtualaren bidez (Gestión de Pagos y Tasas. Tasa 059. expedición de títulos y diplomas académicos, docentes y profesionales atala). Hurrengo helbidean dago informazio guztia eta zalantzei edo inzidentziei erantzuteko bidea: https://sede.administracionespublicas.gob.es/pagina/index/directorio/tasa059/

Behar izanez gero, goian aipatutako titulen tasa ordaintzeko inprimakia eskatu ahal izango da “Hacienda Administraciones Públicas” Ministaritzako, Gobernuaren Ordezkariordetzako Informazio eta Erregistroko bulegoetan: Ikasleak ordainketaren frogagiria ikastetxe kudeatzailean aurkeztu eta gero, ikastetxeak dagokion titularen tramitazioa jarraituko du orain arte egin den modu berdinean.

Ikasleak ordainketaren frogagiria ikastetxe kudeatzailean aurkeztu eta gero, ikastetxeak dagokion titularen tramitazioa jarraituko du orain arte egin den modu berdinean.

Unibertsitateaz kanpoko tituluak tramitatzeko egutegi orokorra. jatorrizkoak eta duplikatuak

  • Urteko lehenengo txanda

    • Ikastetxe kudeatzaileak. Azken ikasturteko tituluen proposamenak jaulki eta Ordezkaritzan aurkeztu behar dute data hauetan:
      • Urrian, tasarik gabeko tituluak (DBH, Eskolatze ziurtagiriak eta Eskola Graduatuak)
      • Azaroan, gainontzeko ikasketa mailak
    • Ordezkaritzak. Urtarrilean balioztatu eta proposamenak eskaera bihurtu.
    • Lakuak. Otsailean eskaerak Erregistratu eta Ministaritzara bidali.
  • Urteko bigarren txandari dagokionez

    • Ikastetxe kudeatzaileak. Ordezkaritzara jaulkitzeko datak
      • Apirilean, tasarik gabeko tituluak
      • Maiatzan, gainontzeko ikasketa mailak
    • Ordezkaritzak. Ekainean balioztatu eta proposamenak eskaera bihurtu.
    • Lakuak. Uztailean eskaerak erregistratu eta Ministaritzara bidali. 

Oharra:

Ikastetxeek proposamenak jaulkitzeko urteko bi txandetan ezarritako datak bete behar dituzten arren, ikastetxeek banako eskaerak aplikazioan sartu ahal izango dituzte edonoiz antolamendu propioari jarraituz eta dagokion kasuetan ikasleentzako ziurtagiri ofiziala emanez.

LOGSE Planaren aurreko ikasketen tituluak tramitatzeko, ikastetxeek ez dituzte hauen eskaerak aplikazioaren bidez egin behar. Horien original edo duplikatuen eskaerak tramitatzeko epeari dagokionez Ordezkaritzara bidali beharko dira goian adierazitako egutegi berean.

(LOMCE)

W21 aplikazioan DBH eta Batxilergo titulu berrien izenak eta kodeak

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

    • 500001 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua
      • Oinarrizko Lanbide-titulu bat dutenentzat
    • 500002 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua (Oinarrizko Lanbide-tituluarekin)
  • Batxilergoak

    • 667201 Batxilergo titulua Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean
    • 667301 Batxilergo titulua Zientzietako modalitatean
    • 667101 Batxilergo titulua Arte modalitatean
      • Batxilergoak, Lanbide Heziketako edo Musika eta Dantzako Lanbide teknikari titulu bat dutenentzat
    • 167201 Batxilergo titulua (ikasgai tronkalak gaindituta) Giza eta Gizarte Zientzietako modalitatean
    • 167301 Batxilergo titulua (ikasgai tronkalak gaindituta) Zientzietako modalitatean
    • 167101 Batxilergo titulua (ikasgai tronkalak gaindituta) Arte modalitatean