Hezkuntza Saila

Datuen babesa hezkuntza-eremuan

Gidaliburu azkarra (leiho berri batean irekitzen da)

Hezkuntza-eremuan, ohikoa da ikasleen zenbait datu kudeatzea, hala nola ikaslearen izen-abizenak, aitaren, amaren edo tutorearen lanbidea, helbidea, telefono-zenbakia, banku-kontuaren zenbakia edo helbide elektronikoa.

Bestalde, ikasleen irudiak, bideoak edo ahots-grabazioak ere datu pertsonalak dira. Hezkuntza-arloko zereginetan, etengabe ari gara datu pertsonalak trukatzen. Ikasturtero, bereziki babestutako datu ugari sortzen eta tratatzen dira, ikasleei, haien familiei eta, oro har, hezkuntza-komunitate osoari buruzkoak. Osasunari buruzko datuak, ikasleen guraso edo tutoreen egoera zibilari buruzkoak, sinesmen erlijiosoei buruzkoak eta ebaluazio pertsonalei nahiz espediente akademikoei buruzkoak tratatzen ditugu. Datu horietako batzuk datu-kategoria berezietan sartzen dira, batez ere adingabeei buruzko datuak direlako. Datuen tratamendu horiek guztiak bi arau hauetan ezarritako jarraibideen eta irizpideen arabera kudeatu behar dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.

Horregatik guztiagatik, hezkuntza-eremuan datu pertsonalen babesari erraz heltzeko, gida azkar hau jarri dugu hezkuntza-komunitate osoaren eskura:

  • datu pertsonalak babesteko oinarrizko terminologia
  • nahitaez bete beharreko gaiak
  • ikastetxeek datuak tratatzea
  • ikasleen Gurasoen Elkarteek datuak tratatzea
  • Irudiak hartzea eta argitaratzea
  • datuen tratamendua IKT inguruneetan
  • bideozaintza
  • datuen babesaren arloko hezkuntza-curriculuma

Gida hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko Ordezkariak eta Hezkuntza Sailak egin dute.