Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako geologia-intereseko lekuak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako geologia-intereseko lekuen kartografia, 1:5.000 eskalan (2011. urtea). Inbentario honetan elementu higiezinak jaso dira soilik, hau da, Urdaibaiko Erreserbaren arean bisitatu daitezkeenak baino ez. Lekuak aukeratzeko unean, lehenengo irizpidea geologikoa izan da kasu gehienetan, bestelako interesik badute ala izan badute ere, hala nola, kulturala, industria-iragana, eta abar. Halaber, interes nagusia industriaren ala ekonomiaren aldetikoa duten elementu batzuk ere jaso dira, inguruan garrantzia dutelako eta baliabide geolokikoak edo inguruan oinarritutako ustiapen-motak direlako. Elementu motari dagokionez, azaleramendu zehatzak dira gehienak, tamaina desberdinekoak, mapa batean kartografiatzeko modukoak, azalera txikiagoa duten bakan batzuk kenduta. Kasu gehienetan kontuan izan den arearen tamainak puntu edo elementu gehiago identifikatzea baimenduko luke lan-eskala txikiagoa balitz. Elementu horiek GIL baten inguruan batu dira eta adierazgarrienak argazkien partean erakusten dira deskribapen labur bati lotuta. GIL batzuetan ikusten dena prozesu geologikoa da, Elantxobeko hegi-metaketak adibidez. Holakoetan ezin da urrakortasuna balioztatu ezarritako terminoetan, izan ere, ez dira babestu beharreko elementuak. Zenbait GIL, prozesu modura ala elementu modura sailkatzea gaitza da, batez ere elementua bizialdian zehar, urte batean edo sasoi batetik bestera aldatzen bada. Hala gertatzen da egungo kosta-dinamikarekin loturiko GIL askorekin, etengabe aldatzen baitira, hondartza bat edo harea-barra bat, esaterako. Orokorrean, kosta-dinamikarekin erlazioa duten hautaturiko elementu guztiek, ugariak inbentario honetan, prozesu aktiboa islatzen dute. Azkenik, kulturaren, espirituaren, etnografiaren, folklorearen eta abarren aldetiko garrantzia ez da irizpidea izan puntuak aukeratzeko, nahiz eta irizpidetzat hartu den lekuaren turismo-gaitasuna balioztatzean.

LEINUA: Ezezaguna

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.