Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Egutegia. Atzerrian iraunkorki bizi diren egoiliarrak

  1. Atzerrian iraunkorki bizi diren egoiliarren botoa (AEHE)
  2. Atzerrian iraunkorki bizi diren (AEHE) baina Hauteskunde-prozesuan Espainiako Estatuan aldi baterako dauden egoiliarren posta bidezko botoa

  1. Atzerrian iraunkorki bizi diren egoiliarren botoa (CERA).

    1. taula: AEHEren boto-egutegia
    Gertaera nagusiak Egutegia Lege-oinarria
    HEBk ofizioz bidaltzea CERA dokumentazioa (boto-paperak izan ezik) Martxoaren 16tik 22ra HAOLO, 75.1 eta 3
    HEBek boto-paperak ofizioz bidaltzea Martxoaren 27tik 31ra HAOLO, 75.1 eta 3
    Hautesleek posta bidezko botoa kontsulatura bidaltzea Martxoaren26tik apirilaren 16ra HAOLO, 75.7
    Hautesleek botoa hautestontzian gordetzea kontsulatuetan edo zentro gaituetan Apirilaren 13tik 18ra HAOLO, 75.4 eta 5
    Bulego kontsularrek MAEUEri bidaltzea hautestontzietan utzitako gutun-azalak, postaz jasotakoak eta kontsulatuaren akta Apirilaren 20a HAOLO, 75.8
    MAEUEk hautestontzietan utzitako gutun-azalak eta kontsulatuetan jasotako botoak bidaliko dizkie LHHBei (boto-zenbaketaren eguneko 8: 00ak baino lehen) Apirilaren 20tik 21era HAOLO, 75.8
  2. Atzerrian iraunkorki bizi diren (CERA) baina Hauteskunde-prozesuan Espainian aldi baterako dauden egoiliarren posta bidezko botoa

    2. taula: Bertaratutako AEHEren boto-egutegia
    Gertaera nagusiak Egutegia Lege-oinarria
    Hautesleak posta bidez bozkatzeko eskaera egitea Espainiako edozein posta-bulegotan Otsailaren 27tik apirilaren 11ra HAOLO, 72.a)
    HEBk erroldako inskripzio-ziurtagiria eta botoa emateko dokumentazioa bidaltzea hautesleak adierazitako helbidera Apirilaren 1etik 14ra HAOLO, 73.1 eta 2
    Dagokion LHHBari bidaltzea posta bidezko botoa, hauteskunde-dokumentazioarekin batera Apirilaren 1etik 18ra (AAEEren apirilaren 3ko akordioaren bidez luzatua) HAOLO, 73.3

(1)Hautagaitzak deuseztatzeagatik inpugnaziorik egonez gero, epea xxxxxx XXera arte luzatu daiteke

Laburdurak:

  • CERA= Atzerrian bizi diren Egoiliarren Hautesle Errolda
  • HEB = Hautesle Erroldaren Bulegoa
  • LHHB =  Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordea
  • EHB = Eskualdeko Hauteskunde Batzordea
  • HAOLO = Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa
  • MAEUE = Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioa