EUSKADI SORTZAILEA JARDUNALDIAK

EUSKADI SORTZAILEA JARDUNALDIAK
2026–2028rako joerak
Azaroak 13–14 Tabakalera (Prisma), Donostia
Eusko Jaurlaritzak, Innobasque, Tecnalia, KSIgune eta Basque District of Culture and Creativity (BDCC) erakundeekin lankidetzan, Euskadi Sortzailea antolatu du, kulturaren eta sormenaren sektoreko (KSIak) profesional eta erakundeei zuzendutako topaketa.
Bi egunetan zehar, Tabakalera hitzaldien, mahai-inguruen eta lan-taldeen gune izan da, hiru ardatz estrategikoren inguruan hausnartzeko: lankidetza- eta gobernantza- ereduak, nazioartekotzea eta KSIak, eta adimen artifiziala berrikuntzarako tresna gisa.
Azkeneko urteotan egindako aurrerapenak eta datozen urteetan sektorea bideratuko duten joerak aztertu dira.
Euskadiko kultura- eta sormen-ekosistema indartzeko hausnarketarako eta lankidetzarako espazio bat izan da.
Jardunaldietako egitaraua eta ondorioak eskuragarri dituzue gune honetan.
