Arautegia
Inprimatu1242/2022 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Diana Calvo Carrasco andrea Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari izendatzen baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 123
- Hurrenkera-zk.: 2898
- Xedapen-zk.: 1242
- Xedapen-data: 2022/06/14
- Argitaratze-data: 2022/06/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari lanpostua betetzeko deialdia 2022ko maiatzaren 5eko EHAAn (86. zk.) argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusiaren apirilaren 22ko 1077/2022 Ebazpenaren bidez.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da; lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, eta haien baldintza profesionalak baloratu dira aurkeztutako merezimenduen arabera.
Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Diana Calvo Carrasco andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
Lehenengoa. Diana Calvo Carrasco andrea Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitarioko Erizaintzako zuzendari izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek 2022ko ekainaren 15etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 1535/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Diana Calvo Carrasco andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzen baita.
- Ikus: 1077/2022 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena.