Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 7koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Herrizaingoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 30eko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzei Euskal Autonomia Erkidegoko 2013rako luzatutako Aurrekontu Orokorretan emandako dotazioa iragartzen duena. Izan ere, agindu horrek ezartzen du Genero-indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima diren emakumee

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1161
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/02/07
  • Argitaratze-data: 2013/03/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Herrizaingoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 30eko Aginduak (2011ko maiatzaren 30eko EHAA, 101. zenbakia) ezartzen du Genero-indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza emateko eta ordaintzeko prozedura.

Finantziazio eta aurrekontu-egozteari buruzko xedapen gehigarriak honela dio: «Publizitate-printzipioa betetzeko asmoz, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariaren ebazpenez argitara emango da, aurrekontu ekitaldi bakoitzaren hasieran, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako emandako dotazioa»

Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2013ko urtarrilaren 31ko Ebazpenaren bitartez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari ematen zaizkio Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren titularraren eskumenak eta eginkizunak.

Abenduaren 23ko 6/2011 Legearen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko Aurrekontu Orokorrak onetsi ziren, 2013an luzatuak izan direnak. Diru-laguntza horiek finantzatzeko, 540.000 euroko partida zuzendu zen, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren kontura, eta ondoren adierazten da aurrekontuko partidaren xehetasuna: 13.0.1.01 04.0000.1.453.01.22110.001.N.

Horren indarrez, honako hau