Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko irailaren 17koa, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita handitu egin dela Herrizaingoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 30eko Aginduan aurreikusitako laguntzetara bideratutako kreditua, 2012. ekitaldirako. Agindu horren bidez, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru-laguntzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eman eta ordaintze
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 192
- Hurrenkera-zk.: 4357
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/09/17
- Argitaratze-data: 2012/10/02
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
2011ko maiatzaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (101. zk.) argitaratu zen Herrizaingoko sailburuaren egun bereko Agindua. Agindu horren bidez, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru-laguntzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eman eta ordaintzeko prozedura ezarri zen.
Agindu horren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoak Finantzaketa eta aurrekontu-egozpenari buruzkoak honela dio: «Publikotasun-printzipioa bete ahal izateko, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak aurrekontu ekitaldi bakoitzaren hasieran emango du jakitera, ebazpen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleitu den zuzkidura».
Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko Aurrekontu Orokorrak onetsi zituen abenduaren 23ko 6/2011 Legean 542.000 euroko partida zuzendu da diru-laguntza horiek finantzatzeko, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren kontura.
Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariaren 2012ko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren bidez, Herrizaingoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 30eko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzei Euskal Autonomia Erkidegoko 2012rako Aurrekontu Orokorretan emandako dotazioa iragartzen da. Izan ere, Agindu horrek Genero-indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen du (2012ko urtarrilaren 23ko EHAA, 15. zenbakia).
2012 abuztuaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (150. zk) argitaratu zen Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariaren 2012ko uztailaren 13ko Ebazpena. Ebazpen horretan ezagutarazten da 2012ko ekitaldirako kredituak ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euroko gehikuntza duela; hain zuzen, genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei diru-laguntzak eman eta prozedura ezarri duen Herrizaingo Sailaren 2011ko maiatzaren 30eko Aginduan aurreikusitako laguntzetarako. Laguntza horiek Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusita daude.
Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 10.1.c) artikuluak ezartzen du, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariari dagokiola genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzak eman eta ordaintzeko izapideak egitea eta ebaztea. Laguntza horiek Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusita daude.
Gaur egun, batetik, ekitaldirako kreditua agortu egin denez, eta kontuan hartuta, batetik, aurkeztu diren laguntza-eskabideen kopurua handia izan dela eta horregatik ezin izan zaiela dagokien erantzunik eman, eta bestetik, onuradun posibleen beharrak ikusita, beharrezkoa da 2012ko ekitaldian helburu horretara zuzendutako aurrekontu-zuzkidura bigarren aldiz handitzea.
Horregatik, abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuan ezarritakoa betez, eta 2011ko maiatzaren 30eko Aginduaren aipatu xedapen gehigarrian adierazten den habilitazioa eta aurrekontuetan diru erabilgarria dagoela kontuan hartuta, beharrezkoa da aurrekontua handitzea, zehazki, berrehun mila (200.000) euro gehitzea.
Horren indarrez,
Lehenengoa. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza ekonomikoak emateko dagoen aurrekontuari berrehun mila (200.000) euro gehitu zaizkiola jakinaraztea. Laguntza horiek Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusita daude.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 17a.
Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria,
MARIOLA SERRANO ARGÜESO.