Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko uztailaren 13koa, Genero-Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita handitu egin dela Herrizaingoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 30eko Aginduan aurreikusitako laguntzetara bideratutako kreditua, 2012. ekitaldirako. Agindu horren bidez, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru-laguntzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eman eta ordaintz
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 150
- Hurrenkera-zk.: 3571
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/07/13
- Argitaratze-data: 2012/08/02
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
2011ko maiatzaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (101. zk.) argitaratu zen Herrizaingoko sailburuaren egun bereko Agindua. Agindu horren bidez, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru-laguntzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eman eta ordaintzeko prozedura ezarri zen.
Agindu horren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoak Finantzaketa eta aurrekontu-egozpenari buruzkoak honela dio: «Publikotasun-printzipioa bete ahal izateko, Genero-Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak aurrekontu ekitaldi bakoitzaren hasieran emango du jakitera, ebazpen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleitu den zuzkidura».
Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko Aurrekontu Orokorrak onetsi zituen abenduaren 23ko 6/2011 Legean 542.000 euroko partida zuzendu da diru-laguntza horiek finantzatzeko, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren kontura.
Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariaren 2012ko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren bidez, Herrizaingoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 30eko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzei Euskal Autonomia Erkidegoko 2012rako Aurrekontu Orokorretan emandako dotazioa iragartzen da. Izan ere, agindu horrek Genero-indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen du (2012ko urtarrilaren 23ko EHAA, 15. zenbakia).
Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 10.1.c) artikuluak ezartzen du, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariari dagokiola genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzak eman eta ordaintzeko izapideak egitea eta ebaztea. Laguntza horiek Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusita daude.
Gaur egun, aurtengo ekitaldirako kreditua agortu egin denez, eta kontuan hartuta, batetik, aurkeztu diren laguntza-eskabideen kopurua handia izan dela eta horregatik ezin izan zaiela dagokien erantzunik eman, eta bestetik, onuradun posibleen beharrak ikusita, beharrezkoa da 2012ko ekitaldian helburu horretara zuzendutako aurrekontu-zuzkidura handitzea.
Horregatik, abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuan ezarritakoa betez, eta 2011ko maiatzaren 30eko Aginduaren aipatu xedapen gehigarrian adierazten den habilitazioa eta aurrekontuetan diru erabilgarria dagoela kontuan hartuta, beharrezkoa da aurrekontua handitzea, zehazki, ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro gehitzea.
Horren indarrez,
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 13a.
Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria,
MARIOLA SERRANO ARGÜESO.