Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 22koa, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, Herrizaingoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 30eko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzei Euskal Autonomia Erkidegoko 2012rako Aurrekontu Orokorretan emandako dotazioa iragartzen duena. Izan ere, Agindu horrek Genero-indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza em

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 15
  • Hurrenkera-zk.: 337
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/01/22
  • Argitaratze-data: 2012/01/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Herrizaingoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 30eko Aginduak (2011ko maiatzaren 30eko EHAA, 101. zenbakia) Genero-indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen du.

Finantziazio eta aurrekontu-egozteari buruzko Xedapen Gehigarrian, hauxe dago jasota: «Publizitate-printzipoa betetzeko asmoz, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariaren ebazpenez argitara emango da, aurrekontu ekitaldi bakoitzaren hasieran, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako emandako dotazioa»

Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko Aurrekontu Orokorrak onetsi zituen abenduaren 23ko 6/2011 Legean 542.000 euroko partida zuzendu da diru-laguntza horiek finantzatzeko, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren kontura, eta ondoren adierazten da aurrekontuko partidaren xehetasuna: 12.0.1.02 04.0000.1.453.01.22110.001.U

Horren indarrez,

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.