Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

1784/2011 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Arabako Unibertsitate Ospitalea osasun-zerbitzuen erakundeari atxikitako Kontratazio Mahaia sortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 203
  • Xedapen-zk.: 1784
  • Xedapen-data: 2011/10/10
  • Argitaratze-data: 2012/01/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutuak ezarri ziren. Dekretu horren 20.4 artikuluak xedatzen duenez, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak beharrezko iritzitako kontratazio-mahaiak sortuko ditu, ente publikoaren erakundeen tamaina aintzat hartuta, eta Administrazio Kontseiluak horretarako baimena eman ondoren. Mahai horien egitekoa kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzea izango da, betiere Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 295. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutuak onartu zituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluak honako hau ezartzen du:

Sortzen diren kontratazio-mahaietako kideak honako hauek izango dira:

  1. Lehendakaria: erakundeko zuzendaritza-kargua, kontratazio-organokoa ez dena.

  2. Bi bokal, kontratazio-organoak izendatutakoak.

  3. Bokal-idazkari bat. Kontratazio-organoak izendatuko du erakundeari atxikita dauden legelarien artetik edo zuzenbidean lizentziatu diren kudeaketa-teknikarien artetik. Lege-aholkulari eta mahaiko idazkari arituko da, hitza zein botoa dituela.

Osakidetza Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluak 2011ko ekainaren 8an hartutako erabakiaren bidez (2011ko uztailaren 15eko EHAA, 135. zk.), Arabako osasun-barrutiko lurralde-eremuan, Arabako Unibertsitate Ospitalea osasun-zerbitzuen erakundea sortu zen, eta Txagorritxu Ospitalea eta Santiago Ospitalea osasun-zerbitzuen erakundeak kendu ziren.

Osakidetza Ente Publikoaren estatutuetan ezarritako prozedurari jarraiki, eta administrazio-kontratazioa planifikatzea eta egikaritzea atzeraezinak direla aintzat hartuta, Arabako Unibertsitate Ospitalea bateratu eta integratu beharra dago.

Horregatik, Zuzendaritza Nagusi honek, legez eman zaizkion ahalmenez baliatuta, hau

Txagorritxu Ospitalea eta Santiago Ospitalea zerbitzu-erakundeetako kontratazio-mahaien osaerari buruzko aurreko ebazpen guztiak indargabetzea, eta sortu berri den Arabako Unibertsitate Ospitalea osasun-zerbitzuen erakundearentzat mahai berri bat sortzea, aurrekoa ordeztuko duena, eta kide hauek izango dituena:

Lehendakaria:

Titularra: Fernando Encinar Martín - Ekonomia eta Finantzako zuzendaria

Ordezkoak: Enrique Manuel Bárez Hernández - Zuzendari medikoa

Jesús Gil Idoate - Zerbitzu Orokorren zuzendariordea.

Lehengo bokala:

Titularra: Milagros López de Aberasturi Ortiz - Ekonomia eta Finantzako zuzendariordea.

Ordezkoak: José Manuel Sanjuán González - Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago) erosketa-teknikaria.

Julián Lete Sologaisto - Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Txagorritxu) erosketa-teknikaria.

Bigarren bokala:

Titularra: Pilar Barrón Alonso - Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago) Administrazio-kontratatazioa.

Ordezkoak: Elena Landa Vélez de Mendizábal - Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Txagorritxu) Administrazio-kontratatazioa.

Pilar Barrón Alonso - Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago) Administrazio-kontratatazioa.

Bokal-idazkaria:

Titularra: M.ª Cruz Mtz. de Maturana Tomás - Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago) Aholkularitza Juridikoa.

Ordezkoak: Gonzalo J. Pujana Echeverría - Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Txagorritxu) Aholkularitza Juridikoa.

Eduardo Ruiz de Loizaga Calvo - Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Txagorritxu) Aholkularitza Juridikoa.

Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (4/1999 Legez aldatua) 107., 114. eta hurrengo artikuluetan ezartzen den moduan, ebazpen honen aurka ez baitu administrazio-bidea amaitzen gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.