Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko abuztuaren 25ekoa, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita handitu egin dela Herrizaingoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 30eko Aginduan aurreikusitako laguntzetara bideratutako kreditua, 2011. ekitaldirako. Agindu horren bidez, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru-laguntzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eman eta ordaint

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 177
  • Hurrenkera-zk.: 4537
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/08/25
  • Argitaratze-data: 2011/09/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2011ko maiatzaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (101. zk.) argitaratu zen Herrizaingoko sailburuaren egun bereko Agindua. Agindu horren bidez, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru-laguntzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eman eta ordaintzeko prozedura ezarri zen.

Agindu horren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoak Finantzaketa eta aurrekontu-egozpenari buruzkoak honela dio: «Publikotasun-printzipioa bete ahal izateko, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak aurrekontu ekitaldi bakoitzaren hasieran emango du jakitera, ebazpen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleitu den zuzkidura».

2011ko aurrekontu-zuzkidurari dagokionez, honako hau dio 2011ko maiatzaren 30eko Aginduaren Bigarren Xedapen Iragankorrak: «Gehieneko zenbatekoa ebazpen honetan ezarriko da: Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariaren 2010eko abenduaren 30eko Ebazpena, Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 3ko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzei Euskal Autonomia Erkidegoko 2011rako Aurrekontu Orokorretan emandako dotazioa iragartzen duena. Izan ere, agindu horrek Genero-indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen baitu. Hain zuzen, dotazioa 380.000 eurotan finkatu da eta, era berean, agindu honetan ezarritakoaren arabera, 2011ko ekitaldian emango diren laguntzen gehieneko muga izango da».

Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru-laguntzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eman eta ordaintzeko prozedura ezarri zuen Herrizaingoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 30eko Aginduak. Hutsen-zuzenketa egin ondoren (2011ko ekainaren 17ko EHAA, 115. zenbakia), 2011ko maiatzaren 30eko Aginduaren aipatu bigarren xedapen iragankorrak honako hau esan behar du: «Zenbatekoa ebazpen honetan ezarriko da: genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariaren 2010eko abenduaren 30eko Ebazpena, Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 3ko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzei Euskal Autonomia Erkidegoko 2011rako Aurrekontu Orokorretan emandako dotazioa iragartzen duena. Izan ere, agindu horrek Genero-indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren (2011ko urtarrilaren 19ko EHAA, 12. zenbakia) 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen baitu. Hain zuzen, zenbatekoa 380.000 eurotan finkatu da eta, era berean, agindu honetan ezarritakoaren arabera, 2011ko ekitaldian emango diren laguntzen muga izango da. Hori guztia, abenduaren 23ko 5/2010 Legean aurreikusitakoaren arabera, zeinen bidez onartu egiten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko aurrekontu orokorrak».

Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 10.1.c) artikuluak ezartzen du, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariari dagokiola genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzak eman eta ordaintzeko izapideak egitea eta ebaztea. Laguntza horiek Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusita daude.

Gaur egun, batetik, aurkeztu arren ukatuak izan diren laguntza-eskabideen kopurua, eta bestetik, onuradun posibleen beharrak ikusita, beharrezkoa da 2011ko ekitaldian helburu horretarako zuzendutako aurrekontu-zuzkidura handitzea.

Horregatik, abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuan ezarritakoa betez, eta 2011ko maiatzaren 30eko Aginduaren aipatu xedapen gehigarrian adierazten den habilitazioa eta aurrekontuetan diru erabilgarria dagoela kontuan hartuta, beharrezkoa da aurrekontua handitzea, zehazki, ehun eta hogeita bost mila (125.000) euro gehitzea.

Aurretik azaldutako guztiagatik, honako hau

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza ekonomikoak emateko dagoen aurrekontuari ehun eta hogeita bost mila (125.000) euro gehitu zaizkiola jakinaraztea. Laguntza horiek Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusita daude.

Eta horretarako, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen dut.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 25a.

Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria,

MARIOLA SERRANO ARGÜESO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.