Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko uztailaren 26koa, Herrizaingo Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariarena. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan Ertzaintzako lanpostuaren zerrenda aldatzen duen Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 22ko Aginduaren (2010eko apirilaren 16an EHAA, 70. zk.) aurka prozedura arruntean jardundako 670/10 eta 677/10 administrazioarekiko auzi-errekurtsoak direla eta, honako hau xedatzen da: aginduari dagokion espedientea
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 224
- Hurrenkera-zk.: 5510
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/07/26
- Argitaratze-data: 2010/11/22
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 22ko Aginduaren bidez (2010eko apirilaren 16ko EHAA, 70. zk.) Ertzaintzaren lanpostuaren zerrenda aldatu zen.
ELA sindikatuak eta Eleceta jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtso bana jarri dute agindu horren aurka Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, errekurtso horiek 670/10 eta 677/10 prozedura arruntetan jarraituz.
Euskadiko Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak, 2010eko ekainaren 16ko eta uztailaren 2ko probidentzien bidez, aipatu aginduari dagokion administrazio-espedientea eskatu dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari, baita espediente horretan interesen bat izan dezaketenei epatzea ere.
Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta Herrizaingo sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 14.2.b) artikuluak Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzari emandako eginkizunen arabera,
Eskaturiko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea.
Aipaturiko espedientean interesen bat izan dezaketenei dei egitea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik 9 eguneko epean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen, euren bidezko interesen alde egiteko, egoki baderitzaie.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 26a.
Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,
IÑAKI CALONGE CRESPO.