Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 1997ko azaroaren 3koa, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzarena; horren bidez, DBHko hautazko ikasgaietako curriculuma zehazten duen 1996ko uztailaren 24ko Erabakiaren 1. eta 3. atalak aldatzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 236
  • Hurrenkera-zk.: 6133
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1997/11/03
  • Argitaratze-data: 1997/12/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nik, jn./and.ak, aipaturiko abere-ustiategiaren naizenonek, AITORTZEN DUT agiri honetan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla, eta herri-erakunde eskudunak kontrolik eskatuz gero, delako kontrol hori onartuko dudala.

D. como de la explotación ganadera citada, DECLARO que todos los datos que figuran en este documento son ciertos, sometiéndome expresamente a los controles que se me requieran desde la Institución Pública correspondiente.

...................... (e)n, 199...ko ............aren .....(e)(a)n

(Sinadura)

En ......................... a ...... de .................. de 199...

(Firma)

EUSKO JAURLARITZAREN INDUSTRI, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILAREN NEKAZARITZA ZUZENDARI JN.T.PTU.

ILMO. SR. DIRECTOR DE AGRICULTURA DEL DEPARTAMENTO DE INDUSTRIA, AGRICULTURA Y PESCA DEL GOBIERNO VASCO.

DBHn ikasgaiak hautatzeko modua arautzeko Aginduak (1996ko uztailak 16) 10.1 atalean ezartzen duenez, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak curriculumak argitaratuko ditu atzerriko bigarren hizkuntza, kultura klasikoa eta heldutasunerako bidean erabilgarri diren ikasgaiak zehazteko. Curriculumetan gai horiek irakasteko ordu-kopuru zehatza ere finkatuko du. Hori ez dator bat, ordea, agindu bereko 7. atalean ikastetxeei eskaintzen zaien malgutasunarekin; izan ere, hautazko ikasgaiei guztira eskaintzen zaien ordu-kopurua finkatzen du, baina ordu horiek banatzeko aukera ikastetxeei uzten die.

Agindu horiek betez, Pedagogia Berrikuntzarako Zuzendaritzak 1996ko uztailaren 24an emandako Erabakiaren 1. eta 3. ataletan, -DBHko hautazko ikasgaietako curriculumen berri ematekoetan- ondorengo gai bakoitzerako hirurogeita hamarna ordu dedikatzeko eskatzen zen berariaz: atzerriko bigarren hizkuntzaren maila bakoitzerako hirurogeita hamar ordu, kultura klasikoaren atal bakoitzerako beste horrenbeste eta, azkenik, heldutasun-bidean erabilgarri diren ikasgaiak emateko ere ordu-kopuru bera.

Derrigorrezko iraupen horrek ikastetxeen malgutasuna zurrundu du. Era horretara, ezinezkoa da agindu horren bidez ikastetxeei eman nahi zitzaien aukera-malgutasuna ematea. Beraz, egokia dirudi atzerriko bigarren hizkuntzari eta kultura klasikoari dagokien ordu-kopurua zikloaren bi ikasturteetan banatzea, denetara eman beharreko ordu-kopurua mantenduta. Heldutasun-bidean erabilgarri diren ikasgaiak zikloaren azken urtean landuko dira, eta komenigarri dirudi, halaber, gai horiek lantzeko ordu-kopurua zehatza eta zurruna izan beharrean iraupen hori muga batzuen barruan malgua izatea.

Horrenbestez, honako hau

  1. atala.– 1.– 1996ko uztailaren 24ko Erabakiaren 1.2 eta 1.3 atalak, hots, DBHko hautazko ikasgaien curriculumen berri ematen dutenak, modu honetan idatzita uztea:

    «1.2.– Atzerriko Bigarren Hizkuntzaren curriculumeko edukiak lau mailatan banatuko dira (I, II, III eta IV), eta ikastetxe bakoitzak, alde batetik, 140 ordu emango ditu guztira I. eta II. mailetan eta, bestetik, beste 140 ordu III. eta IV. mailetan.

  1. – Kultura klasikoaren curriculumeko edukiak bi modalitatetan antolatuko dira (A eta B); guztira 140 ordu iraungo dute, eta ikastetxeak berak erabakiko du ordu-kopuru hori bi modalitateen artean nola banatu».

  1. – Aipaturiko Erabakiaren 3. atala horrela idatzita uztea:

    «Orientabide gisa, heldutasun-bideari lotutako hautazko ikasgaietarako curriculum-ereduak jakinaraziko dira III. eranskinean:

    • Lan-munduan sartzea.

    • Lehenengo urratsak lanean.

    • Komunitatean bizitzen moldatzeko trebetasunak.

      Gutxienez berrogeita hamabi ordu eta erdi eta, gehienez, laurogeita zazpi ordu eta erdi eskainiko zaizkie gai horiei zikloaren azken urtean».

      1. atala.– Erabaki hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

        Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 3a.

        Pedagogia Berrikuntzarako zuzendaria,

        EDURNE GUMUZIO AÑIBARRO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.