Arautegia
InprimatuERABAKIA, 1996ko uztailaren 24koa, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzarena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako aukerako irakasgaien ikasketaplanak argitara ematen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 172
- Hurrenkera-zk.: 4183
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1996/07/24
- Argitaratze-data: 1996/09/06
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1996ko uztailaren 16ko Aginduak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketaplanean hautaketa egiteko aukera arautzen duenak, baimena ematen dio Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari aipatu agindu horretan ezarritakoa aplikatu, interpretatu eta garatzeko. Bestetik, bere esku uzten du derrigor eskaini beharreko irakasgaien ikasketaplana, helduen bizimodura igarotzearekin lotura duten irakasgaien ikasketaplanen ereduak eta ikastetxeek eskaintza orekatu eta beregaina eman dezaten, orientabide gisa erabil daitezkeen aukerako irakasgai ezderrigorrezkoen ikasketaplanen ereduak argitara ematea.
Horiek horrela, hona
atala.-
Derrigorrezko eskaini beharreko aukerako irakasgaien ikasketaplana, "Atzerriko Bigarren Hizkuntza" eta "Kultura Klasikoa" delakoei dagokiena, honako Erabaki honen 1. Eranskinean argitaratutakoa izango da.
Atzerriko Bigarren Hizkuntzari buruzko ikasketaplanaren edukia lau Mailatan banatuko da, I., II., III., eta IV.ean alegia, eta maila bakoitzaren iraupena 70 ordutakoa izango da. Irakasgai hau eskaintzea derrigorrezkoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau kurtsoetan, 1996ko uztailaren 16ko Aginduaren 10.2. atalak dioenari jarraiki.
Kultura Klasikoari buruzko ikasketaplanen edukiak bi modalitate izango ditu, A eta B hain zuzen, eta bakoitzak 70 ordutako iraupena izango du. Irakasgai hau eskaintzea derrigorrezkoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren bigarren zikloko bi kurtsoetan, agindu beraren 10.3 atalak dioenari jarraiki.
atala.-
Orientabide gisa, Erabaki honen II. Eranskinean argitara ematen dira eskaintza ezderrigorrezkoaren aukerako irakasgaien ondoko ikasketaplan hauek, eta bertan adierazten da zein ziklotakoak diren eta zein irakaslek irakats ditzakeen.
Korukantua (1. eta 2. zikloa)
Eguneroko bizimodurako matematika (1. zikloa)
Elikaduratailerra, elikaduraohiturak eta oreka (1. zikloa)
Eskulanen tailerra (1. eta 2. zikloa)
Ikusentzunezkoen bidezko komunikazioari buruzko tailerra (1. eta 2. zikloa)
Herrikultura eta ondarea berreskuratu eta zaintzeko tailerra (1. eta 2. zikloa)
Ipuin tailerra (1. zikloa)
Asmakuntza eta makinen tailerra (1. zikloa)
Ingurune soziokulturala aztertzeko tailerra
Osasuna eta norberaren gorputza zaintzeko tailerra (1. zikloa)
Musika eta instrumentuen tailerra (1. eta 2. zikloak)
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek irakasgai hauetako edozein jaso dezakete aukerakoen eskaintzan, eta ez dute ikastetxetik kanpoko inolako onarpenprozedurarik behar izango, non eta irakasgai bakoitzarentzat eskatzen denari jarraiki, irakats dezakeen irakaslerik baduten.
atala.-
Bide beretik, orientabide gisa, III. Eranskinean helduen bizimodura igarotzearekin lotura duten ondoko aukerako irakasgai hauen ikasketaplanen eredua ematen da argitara. Hauek 70 ordutako iraupena izango dute, eta etaparen amaieran irakats daitezke.
Jendartean moldatzeko gaitasuna
Lanbidehastapena
Lanmunduan sartzea
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek etaparen azken kurtsoan aukerako irakasgaien eskaintzan helduen bizimodura igarotzearekin lotura duen beste irakasgairik bat gutxienez ez baldin badago, aipatu irakasgai hauetako bat hartu beharko dute, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritza honen baimenez.
Honako Erabaki honen indarraldia EHAAn argitara eman eta biharamunean hasiko da.
VitoriaGasteiz, 1996ko uztailaren 24a.
Pedagogi Berrikuntzarako zuzendaria,
MIREN EDURNE GUMUZIO AÑIBARRO.
1.- SARRERA
Arrazoi bat baino gehiago dago atzerriko bigarren hizkuntza bat Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren curriculumaren barruan aukera gisa sartu izana justifikatzen dutenak.
Batetik, Euskal Autonomi Elkartean, atzerriko hizkuntzen gizarte-eskaria gero eta handiagoa da, honako arrazoi hauengatik: kokapen geografikoa, garapen teknologikoa eta komunikazioena, populazioaren joan-etorrien maiztasun handiagoa, atzerriarekiko merkataritza eta industri-interesen garapena, hizkuntza eta kultur-elkartrukeen goraldia, eta Europako Elkartekide diren beste herri batzuekin zeinbait udalerrik sortutako senidetzea. Datu horiek kultura berri bat adierazten dute, herri arteko adiskidetasunean eta ulermenean oinarritua; hortik, beraz, hizkuntzaniztasunaren beharra sortzen da mugak -kontzeptu gisa desagertzen ari dena- gainditzeko tresna gisa.
Hezkuntza-sistemak euskal gizartearen komunikazio-eskari berri horiei erantzun behar die.
Bestalde, atzerriko bigarren hizkuntza bat ingurune elebidun batean sartzean, elebitasunak eskaintzen dituen alderdi positiboak aprobetxatu behar dira. Hizkuntza guztiak gizarte-testuinguru batean eta dagoeneko ikasitako beste hizkuntza batzuekin elkarreraginean ikasten direnez, ezinbestekoa izango da ikasleak komunitateko hizkuntzez eta 1AHz aldez aurretik dituen ezagutzak oinarritzat hartzea, ezagutza horiek ikasten hasi den hizkuntza berriaren ikaskuntzara eramateko. Irakaskuntza integratzaile batean prozesua izugarri bizkortzen da, hezkuntza-fase horretan (12-16 urte) ikaslearen heldutasun-etapak ezagutzak erlazionatzeko, esperientziak batzeko eta jakintzak integratzeko gero eta gogoeta-lan konplexuagoak egitea ahalbidetzen baitio.
2AH Bigarren Hezkuntzaren curriculumean sartzeak, batez ere ikaslearen komunikazio-gaitasunaren garapena bultzatzeaz gain, ikasle bakoitzaren hizkuntza-identitatea indartzeko balio behar luke, ez 1AHk ez eta 2AHk ere ezin baitute ordezkatu Euskal Herrian jaiotako ikasleak subjektu elebidun orekatu gisa babesteko behar efektibo-afektiboa. Ikasleek horrela bakarrik garatu ahal izango dute hizkuntza berri bat bereganatzeak ondorioz dakartzan autoestimazioa eta autonomia, hau da, konfiantza handiagoa izatea, batetik, nork bere buruarengan eta, bestetik, oztopoak gainditzeko eta ezagutzetatik ahalik eta etekin handienak ateratzeko duen ahalmenean. Hori guztia ikaslearen famili, aisia eta lanbide-eremuan aplikatu ahal izango da.
Gainera, hizkuntza batek besteekiko harremana sustatzen du, bai eta jarrera malguak, elkartasunezkoak eta tolerantziazkoak indartu ere. Hori guztia talde-ihardueren, eztabaiden eta beste herri batzuetako gazteekiko harremanen bidez praktikatu ahal izango da.
Azkenik, herrien funtzionamendua zuzentzen duten mekanismoei buruzko azterketa errazten du, jatorrizko dokumentuetatik, komunikabideetatik eta pertsona arteko elkartrukeetatik sortutako informazioa ikuspegi kritiko batez lortu, aukeratu eta lantzea ahalbidetzen baitu. Ikasleak bereganatutako ezagutza horiek etorkizuna zabaltzen, mundu eta aukera berriak ezagutzen lagunduko diote, ondoren lan-munduko eskakizunei erantzun ahal izateko balio izateaz gain.
Hizkuntza guztien helburua zeinu eta egituren sistema batez eta hizkuntzak berak dituen esanahi kultural eta sozial guztiekin besteek diotena ulertzea eta guk dioguna ulertaraztea da. Horregatik, aurreko etapan bezala, irakaskuntza/ikaskuntza prozesuak globalizatzailea izan beharko du, hizkuntza komunikatzeko eta errealitatea hobeto ulertzeko tresna eraginkorra izan dadin. Prozesu honetan iritsi nahi den xedea mezua igortzean eta jasotzean eraginkortasuna lortzea da eta horretarako, hitzegiteko erraztasunaren eta zuzentasunaren arteko oreka lortu beharko da.
Hizkuntza baten ikaskuntzan, aurrerapena ez da lineala, espiralean baizik. Arrerapena honelaxe lortzen da: mezuak gutxinaka-gutxinaka betez, ñabartuz eta aberastuz, subjektua komunikazio-egoera batean sartuta dagoenean eragindako mekanismo kontziente eta inkontzienteen bidez, hain zuzen.
2AHren curriculum-diseinuan ezarritako helburuak etapa guztian zehar lortu beharko dira. Ikastetxearen curriculum-proiektuak eta talde-ikasgela bakoitzaren egoerak gomendutako dute ziklo bakoitzaren barruan izango duen banaketaren erritmo egokia. Programazioak malguak izateak eta bertan ikasgelaren aniztasunera egokituko diren ibilbide batzuk egoteak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzean komunikaziorako gaitasunaren garapen egokia ahalbidetuko dute.
Ezinbestekoa da ikaskuntza bultzatuko duten estrategia eraginkor batzuk sustatzen jarraitzea, alderdi emozionalek, kasuaren arabera, erraztu edo trabatu egingo baitute oroimena eta memoria. Taldean giro afektiboa izateak segurtasuna sortu, akatsa arindu eta partaidetzara bultzatzen du.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza guztian, atzerriko hizkuntzen helburua espazioak -ikasgela, herria, Europa, mundua- irekitzea da, ikasleari beste kultura batzuetan eta lan-munduan integratzea eta ondorengo ikasketetan jarraitzea ahalbidetuko diotenak.
2.- HELBURUAK
Aukerakotasunaren guneko jakintzagai honen helburua ondoren adierazitako gaitasunak ikasleengan garatzen laguntzea da:
Atzerriko hizkuntzan ahozko eta idatzizko mezu errazen informazio globala eta datu garrantzitsuenak ulertzea, pertsonen arteko edo komunikabideetako ohizko komunikazio-egoerei buruzkoak.
Atzerriko hizkuntza ahozko egoeretan behar bezala erabiltzea, hizkuntza-baliabideen eta hizkuntzari ez dagozkien baliabideen bidez, ikasleen ingurunetik gertu dauden egoeretan behar bezalako komunikazioa lortzeko.
Ikasleen gaitasunei eta interesei egokitutako idatzizko dokumentu errazak ulertuz irakurtzea, kontzienteki errekonozimendu eta identifikazio-estrategietara joz, informazioa lortzeko eta gurea ez bezalako bizimoduak ezagutzeko bide gisa.
Eguneroko bizitzan erabil daitezkeen eta beren beharrei eta interesei buruzkoak diren idatzizko testu errazak sortzea.
Atzerriko bigarren hizkuntzaren funtzionamenduari buruz gogoeta egitea, ikaskuntzan nork bere produkzioak hobetzeko tresna gisa.
Atzerriko hizkuntzak ezagutzeak duen garrantzia baloratzea, beste kultura batzuetako pertsonekin komunikatu ahal izateko eta eremu desberdinetako nazioarteko harremanetan parte hartu ahal izateko.
Ikasitako hizkuntzari dagokion ingurune soziokulturalaren oinarrizko alderdiak ezagutzea, errealitatea eta pertsonarteko harremanak antolatzeko modu gisa beste kultura batzuk hobeto ulertzeko.
Atzerriko bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan ikasleak dagoeneko bereganatu dituen beste hizkuntzetako aldez aurreko esperientzia aplikatzea, prozesuari buruz gogoeta egitea eta ikaskuntza autonomorako estrategiak garatzea.
Atzerriko hizkuntzek transmititzen duten kulturaren aurrean jarrera irekia eta kritikoa erakustea, ikaslearen errealitateari buruz gogoeta egiteko eta munduaren eta pertsonarteko harremanen ikuspegi zabalagoa izateko, konbentzioen eta arau kulturalen balio erlatiboa ulertuz eta elkartasunezko baloreak garatuz.
3.- EDUKINAK
Etapa honetako helburuetako bat den komunikazio-gaitasuna lortzeko elkarlotuta dauden bi ardatz hartu behar dira kontuan: hizkuntzaren ERABILERA eta hizkuntzari buruzko GOGOETA, horren ondoren hobeto erabiltzearren.
Erabilera hizkuntza baten inguruko lanaren oinarria eta helburua denez, horren eraginez prozedurazko edukinek izan behar dute atzerriko hizkuntzei dagokien arlo honetako ardatza. Edukin horien antolamenduan hitzezko iharduera zuzentzen duten eragiketa psikolinguistikoak hartu dira kontuan. Kontzeptuzko edukinak ikasgelan egin beharreko gogoetaren oinarria dira; eta, azkenik, jarrerazko edukinen bidez hizkuntzen eta haien ikaskuntzen aurrean jarrera positiboa izateko ikasleek elkarrekin lan egitea eta erabakiak hartzea sustatu nahi da.
Hiru edukin-mota horiek ez dira multzo jakin batera atxiki behar, iharduera desberdinetan landuko baitira eta irakasleari dagokio, unitate didaktiko bakoitzean, iharduera bakoitzean landu beharreko edukin egokiena eta egokienak zeintzuk izango diren zehaztea.
Pertsonarteko harremanetan hizkuntzaren erabilerak atzerriko hizkuntzaren komunikazio-behar gehienak betetzen ditu, eta hori ikaskuntza-estrategietan ikusten da.
Multzo hau giza esperientzietan lehena eta maizen murgiltzen garen eremua da; hiztun orok bere ama-hizkuntzan menperatzen duen berbaldia da, bai eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak atzerriko lehen hizkuntzan landutakoa ere. Horregatik, hain zuzen, atzerriko bigarren hizkuntzaren funtsezko oinarria da, komunikazio-egoera ohizkoenak hartzen baititu bere baitan.
Multzo honetako edukinek honako behar hauek hartzen dituzte kontuan: gizarte-elkarrekintza, informazioa, balorazioa eta iritzia, argudiatzea eta arrazoitzea, limurtzea, nahia, lehentasuna eta borondatea.
Komunikabideen garrantzia gero eta handiagoa da, eta curriculumaren osagai eta ikasgelan material eta baliabide desberdinekin egiten diren ihardueren osagarri dira. Komunikabideak benetako materialen iturria dira, bai eta ikasketa-gai den hizkuntzaren ingurune soziokulturala ezagutzeko ezinbesteko elementua ere.
Komunikabideek pizten duten interesa eta motibazioa kontuan hartzeko modukoak dira ikasleak atzerriko bigarren hizkuntzarekin izango dituen lehenengo harremanetan erabiltzeari begira. Gainera, irudia oso lagungarria da mezua ulertzeko garaian.
Ezinbestekoa da komunikabideetako mezuak arreta handiz aukeratu eta egokitzea, bai eta ikasleen ikaskuntza-mailari eta interesei egokitutako iharduerak diseinatzea ere.
Multzo honen asmoa baterako ihardueretan disziplinarteko koordinazioa sustatzea da, horrela ikaslea atzerriko hizkuntzan beste arlo batzuetako gaiak ikasten has baitaiteke.
Atzerriko bigarren hizkuntzan oinarrituz, multzo honetako helburuek ezin dute asmo handikoak izan; ordea, beste arlo batzuetako ezagutzak erabil daitezke, ikaskuntza esanguratsuagoa izan dadin eta, ikasleari atzerriko bigarren hizkuntzaren ikasketan interesgune berriren bat bilatzen lagunduz, pertsona eta aprendiz gisa bilakatzen lagunduko dioten gaiak uler ditzan.
Irakasleak hasieratik barneratuko ditu edukin horiek eskaintza gisa, eta ikasleak berak adieraziko du edukin horiek ikaskuntza-fase batean zein bestean barneratzeko beharra.
Kontzeptuzko edukinak
Ahozko eta idatzizko komunikazio-egoera ohizkoenak: ezaugarriak eta asmoak (solaskideen kopurua, elkarren arteko harremana, komunikazioaren lekua eta unea, gaia, helburua, etab.).
Atzerriko hizkuntzaren oinarrizko hizkuntza-sistemak:
elementu fonologikoak: erritmoa, intonazioa.
elementu morfosintaktikoak.
elementu lexikoak eta semantikoak (sasiadiskideak).
ahozko eta idatzizko berbaldiaren kohesioa zuzentzen duten arauak.
Ikasten den hizkuntzaren, ikasleak ezagutzen dituen eta elkarrengandik hain desberdinak diren euskara eta gaztelaniaren, eta atzerriko lehenengo hizkuntzaren zenbait hitz eta egitura linguistikoren arteko antzekotasunak eta desberdintasunak.
Ikasten ari den hizkuntza hitz egiten den herrietako kulturaren eta gizartearen ezaugarri nagusiak.
Hiztunen arteko gizarte eta kultur erreferente orokorrenak eta ikasleen interesekin zerikusia dutenak: pertsonaia eta data enblematikoak, azturak, ohiturak, jaiak, ikasketa-sistema, etab.
Ikasitako hizkuntzaren eta kulturaren agerpena nazioarteko eremuan eta ikasleengandik gertu dagoen ingurunean.
Prozedurazko edukinak
Etapa honetan, hizkuntzen komunikazio-ikuspegiak hiru hizkuntza-trebetasunak kontuan hartzera eramaten gaitu: ahozko eta idatzizko ulermena, ahozko eta idatzizko produkzioa eta ikaskuntza-estrategiak, aurreko hiru multzoetako prozedurazko edukinen ardatz gisa.
Estrategia ikasleak betetzen dituen ekintza espezifikoek osatzen dute, ikaskuntza errazagoa, azkarragoa, dibertigarriagoa, nork berak gehiago zuzendutakoa, eraginkorragoa eta egoera berrietara eramaten errazagoa izan dadin.
Irakasleak ezagutzak eskaini eta ikaskuntzaren produktu edo emaitza jakin batzuk ziurtatzeaz gain, produktu horiek lortzea ahalbidetuko duten prozesuak sustatu behar ditu.
Ikaskuntza-estrategia horiek ikasleak bere ikaskuntza zabaltzeko ematen dituen pausuak dira. Estrategiek garrantzi berezia hartzen dute hizkuntzaren ikaskuntzan, komunikatzeko gaitasuna garatzeko funtsezkoa den partaidetza aktiboa eta nork berak zuzendutakoa burutzeko tresna baitira. Ikaskuntza-estrategia egokien emaitza gaitasun handiagoa eta nork bere buruarengan konfiantza handiagoa dira.
Curriculum-proposamen honetan prozedurazko edukinak ardatza izango dira, eta horietan oinarrituz, kontzeptuzko eta jarrerazko edukinak garatu beharko dira, hirurak elkarri lotuta landuz.
Ulermena:
Testu errazak ulertzen lagunduko dioten funtzezko hitzak edo ideiak identifikatzea.
Informazio nagusia aukeratzea.
Iturri desberdinetako ahozko mezuak orokorrean ulertzea, informazio nagusia ateratzea eta intonazio, keinu edo beste laguntza paralinguistiko batzuen arabera esanahia ondorioztatzea.
Estrategi gaitasunaz baliatzea: mezua errepika dezaten eskatzea, hitzak letraka esatea, argitasunak eskatzea, etab., komunikazioa eten ez dadin.
Ikaslearentzako errazak eta ezagunak diren idatzizko mezuak orokorrean eta espezifikoki ulertzea, ezezagunak diren hitz batzuen esanahaiak testuinguruaren bidez edo beste hizkuntza batzuekiko etomologi antzekotasunagatik ondorioztatuz.
Ikasgelan dauden kontsultarako materialak erabiltzea, idatzizko mezuak ulertzeko.
Produkzioa:
Eguneroko formulak eta adierazpenak ulertuz memorizatzea, nork bere berbaldian barneratzeko.
Ahozko mezu errazak eta ulergarriak sortzea, ahoskera, intonazioa, keinuak, formulak, ingurunearekiko egokitzapena, etab. konbinatuz.
Eguneroko bizitzari buruzko ahozko solasaldietan aktiboki parte hartzea, besteen arreta erakartzeko eta solasaldia hasi eta bukatzeko baliabideak erabiliz.
Beste hizkuntza batzuetan komunikaziorako erabilitako estrategiei buruzko LEGEra transferitzea, mezua ahalik eta modu eraginkorrenean adierazteko.
Idatzizko testu errazak sortzea, gazteen inguruneari dagozkionak: enkarguak, oharrak, gonbidapenak, gutunak, formularioak, etab. aurkezpena eta zuzentasun formala errespetatuz.
Jarrerazko edukinak
Atzerriko hizkuntzaren hiztunei nork berak ulertzeko eta besteek ulertzeko interesa eta errespetua erakustea, bilakaera pertsonalerako bide gisa.
Besteekin solasaldian aritzeko interesa erakustea, ikasten ari den hizkuntza batean hizketa egiteak eragin dezakeen lotsa eta segurtasunik eza gaindituz.
Beste hizkuntza bat gero eta era autonomoan ikasteko gaitasuna onartzea, bere ahaleginak eta aurrerapena baloratuz.
Kultura eta bizitzaren ikuskera desberdinen aurrean jakinmina eta errespetua erakustea, jarrera irekia, tolerantziazkoa eta elkartasunezkoa hartuz, baina kultur berdintasunaren aldeko larderiazko jarreren aurrean kritikoki jokatuz.
Hizkuntzak lan-mundura sartzeko eta nazioarteko harremanetan parte hartzeko bide gisa baloratzea.
Errealitate elebiduna beste hizkuntza batzuetara hurbiltzeko bide eraginkor gisa baloratzea.
Kultur desberdintasunak baloratzea, nork bere identitatea ezagutu eta aberasteko.
Euskal Herriko hizkuntzak baloratzea, mundu guztiko hizkuntzen kontzertuan.
Ikasgelako gainerako pertsonenganako errespetuzko, lankidetzazko eta tolerantziazko jarrera erakustea.
Ikaskideen arteko laguntza baloratzea, ikaskuntza hobetzeko.
Ikasgelan landutako gaiei buruz aurrez aurre sortutako komunikazio-egoeretan edo komunikabideetan adierazitako ahozko eta idatzizko mezuetako informazio orokorra eta datu garrantzitsuenak ateratzea.
Irizpide honekin, hitzezko erantzunen edo hitzezkoak ez direnen bidez, ohizko komunikazio-egoeretan edo komunikabideren baten bidez adierazitako mezuaren garrantzizko informazioa zein neurritaraino ulertu den ebaluatu nahi da.
Gaiak famili eta gizarte-harremanei eta ikaslearen beharrei buruzkoak izango dira: sentsazio fisikoak, jakinmina, iritziak, esperientziak eta zaletasunak. Aldez aurretik ikasgelan aztertutako gai horiek hizkuntza hitz egiten den gizartearen eta kulturaren eguneroko alderdiei egongo dira lotuta, eta ikaslearengan interesa pizten dutela kontuan hartu behar da.
Solasaldi errazetan parte hartzea, ikasgelako lanari eta nor bere esperientziari loturiko gaiei buruzko komunikazioa hasi, iraunarazi eta aurrera eramateko adierazpen egokiak erabiliz, eta solaskidearen iritziak eta kultur ezaugarriak errespetatuz.
Irizpide honen bidez ikasleak ikasitako hizkuntzan komunikazio-behar desberdinak betetzeko duen gaitasuna ebaluatu nahi da (agurtzea, baimena eskatzea, informazioa eskatu/ematea, barkamena eskatzea) bai eta norbere esperientziari buruzko solasaldi laburrak izateko ere.
Sortutako mezuen antolamendu formala, argitasuna eta koherentzia hartuko dira kontuan, bai eta hizkuntza benetako egoeretan erabili ahal izateko aukerak bilatzeko prestasuna ere. Ez dira hainbeste kontuan hartuko komunikazioa etetzen ez duten akatsak.
Jatorrizko edo egokitutako testu idatzietatik informazio orokorra eta espezifikoa ateratzea, testuinguruaren eta beste hizkuntza batzuen ezagutzen laguntzarekin esanahia aurresateko gai izanik.
Irizpide honen bidez jatorrizko testu idatziak, sinpleak edo irudiekin agertzen direnak, ulertzeko duten gaitasuna ebaluatu nahi da, hain zuzen ere hizkuntza hitz egiten den herrietako kulturari eta gizarteari buruzkoak eta ikasleen interes eta ezagutzekin bat etorriko direnak: turismo-liburuskak, kirol, musika, gau egungo pertsonaia, publizitate, etab.i buruzko aldizkariak... Pasarte zailenetan hiztegietara edo gramatika-liburuetara jotzea izango da eskakizunetako bat.
Gainera, ikasleak beste kulturarekiko interesa erakusten ote duen ere baloratuko da, bai eta atzerriko hizkuntzan idatzitako eta bere ingurunean aurkitutako materialak bilatzeko eta ekartzeko prestasuna ere, hau da: pegatinak, aldizkariak, abestiak, publizitatea, etab.
Idatzizko komunikazioan ohizkoak diren testu laburrak eta sinpleak idaztea, aurkezpena zainduz eta hizkuntza zuzen erabiliz, hau da, trabarik gabe ulertzeko moduan idatziz.
Bide horretatik ikasleak idatziz espresatzeko duen gaitasuna ebaluatu nahi da. Horretarako, testuen kohesiorako elementu batzuk erabiltzen ote dituen ikusiko da. Testu horiek batez ere ikaslearen bizitza errealarekin zerikusiaizango dute, eta ohar informal, enkargu, postal, gonbidapen, gutun, zorion-txartel, etab.en bidez idatziko dituzte. Akatsak agertzen badira ere formatua eta aurkezpen egokia errespetatu beharko dute.
Ahozko eta idatzizko ohizko testuetan ikasleak bereganatutako ezagutzak identifikatu eta erabiltzea, produkzioak hobeto ulertzeko eta nork bere akatsak antzemateko.
Puntu honetan, ikasleak egin dituen akatsak irakaslearen laguntzarekin eta gogoeta eginez ulertzeko bereganatutako ezagutzak baliagarriak izan ote zaizkion ziurtatu nahi da, akatsak bere kasa zuzendu ahal izateko.
Nork berak ulertzeko eta besteek ulertzeko ikasleak komunikazio-estrategia eta eskueran dituen baliabide guztiak erabiltzea, hizkuntzen komunikazio eta kultur-balioa baloratuz.
Ikasleak hizkuntza erabiltzeko egiten dituen ahaleginak neurtu nahi dira batez ere, egiten dituen akatsak nork berak ulertzeko eta besteek ulertzeko gainditu ezin den oztopo bat ez direla kontuan izanik.
Testuetan agertzen diren ezaugarri soziokulturalak identifikatu eta interpretatzea, eta horiek hobeto ulertzeko erabitzea, hiztunenganako interesa eta errespetua erakutsiz.
Irizpide honen bidez testuetan agertzen diren eta hizkuntzaz kanpokoak diren ezaugarri nabarmenenak ezagutzen ote dituzten ziurtatu nahi da, hau da: sinboloak, bizimoduak, ohiturak, estereotipoak, etab., mezu horiek hobeto ulertzearren.
Beste hizkuntza batzuek ikastean ikasleak bereganatu dituen ikaskuntza-baliabideak erabiltzea, ikasi nahi den hizkuntzara eramatearren, jasotako informazioa aztertzeko dituen estrategiak kudeatuz, bere kasa prozesatu eta azkenik erabiltzeko, hain zuzen.
Irizpide honen bidez ikasle bakoitzak ikaskuntza-prozesuan egindako ibilbidea ziurtatu nahi da, indartzearren. Hori ikasgelan egindako lanetan antzemango da, baliabideen eta materialen aukeraketan (ikus-entzunezkoak, manipulatzekoak) bai eta talde-laneko partaidetzan ere.
1.- SARRERA
Euskal gizartea, mendebaldeko zibilizazioa delakoan integratuta, oso kultura desberdinek historian zehar izan duten elkarreraginaren emaitza da. Kultura hauen artean, beren garapen-mailagatik eta historian izan duten eraginagatik, grekoa eta latinoa ditugu nabarmenenak. Izan ere, kultura klasikoez hitzegiten dugunean munduaren ikuspegi hauetaz ari gara ia soilik.
Komenigarria da gogoan edukitzea, dena den, gure gizartearen kultur sustraietan badirela, eragin desberdinez, beste ekarpen batzuk ere, judeo-kristauak, arabiarrak edo bizantziarrak, baina, nagusiki, euskaran eta euskarak adierazitako erromatar aurreko jatorria dutenak. Bestalde, irakasgai honen garapenean gure kultur nortasuna eratu duten beste elementu horiek kontuan hartzeak badu bere zentzua.
Baina irakasgai honen oinarrizko helburua, alde batetik, gure bizimoduan eta gure ohitura eta tradizio askotan, eta are gure eguneroko bizitzan kultura klasikoak daukan eta eduki duen eragina aintzakotzat hartzea da; baina halaber, bestalde, horren aurrean jarrera kritikoa izatea kontuan hartuko da, jasotako eta barneratutako balore, uste eta kontzeptuak eztabaidatu, aztertu eta ikertzen direlarik.
Irakasgai honen garapenak, alde batetik, ikasleek beren erabilera-hizkuntzetan adierazpen-gaitasuna hobetzeko latinaren eta grekeraren ezagutzara jatorrizko hizkuntza gisa hurbil daitezen eta, bestetik, kultura klasikoa mendebaldeko kulturaren kultur, gizarte eta arte-baloreen oinarri eta funts gisa ikus dezaten lortu behar du. Irakasgaiaren trataerak euskarak Europan iraun duten hizkuntza ez-indoeuropar bakanetako bat izatean duen berezitasuna eta bere oinarrizko lexikoak adierazten duen kultur edukina baloratzea eta ikasleak horretaz ohartaraztea. Planteamenduak disziplinartekoa izan behar du hizkuntz arloarekin, Gizarte-Zientziekin, Teknologiarekin, Matematikarekin eta Etikarekin, maila apalagoan bada ere, planteamendu amankomun bat, ikaskuntza-mekanismo batzuk eta horiekin bat datozen irizpide didaktiko batzuk hainbanatuz, azken helburu amankomuna etapan adierazitako gaitasun orokorrak garatu eta hobetzea izanik.
Gaurko gizarteari Giza-Zientziak mirestea baina ezagutza teknikoak gehiago baloratzea leporatzen zaio. Kultura Klasikoak bi jakintza-moten arteko lotura kontuan hartu eta sustatzeko aukera ematen du, ikuspegi zabalagoa eskainiz. Kultura Klasikoaren bitartez, ikasleek latinaren eta are grekeraren hizkuntz ezagupen batzuk lortzea nahi dugu, ezagutzen dituzten hizkuntzei buruzko hausnarketa eginez, bere lexikoaren zati handi baten latinezko eta grekerazko sustraiak aurkituz, alderdi fonetiko, morfosintaktiko eta semantikoak aztertuz, hizkuntza hauetako hitzak eta adierazpideak eta iraun duten esamoldeak alderatuz. Halaber, lehen hurbilketa batean, mundu klasikoari dagozkion erlijio, gizarte, kultur, famili, zientzi, teknika, etab.en alderdi funtsezkoak ezagutzea nahi dugu -iturri desberdinak kontsultatuz, behaketak eginez, ikerketa-lanen baten bitartez...-, eta halaber, mendebaldeko zibilizazioa Europan aztarna utzi duten kultura desberdinen sinkretismo-prozesuaren emaitza dela ikustea.
Kultura Klasikoko edukinek ikasle guztiak hartu behar ditu kontuan, hauen etorkizuneko akademi edo lan-orientabideak edozein izanik ere, eta beren erabilerako hizkuntzen, pentsamenduaren eta kulturaren sustraiak ezagutzea ahalbidetu, pentsamenduaren egitura eta goi-mailako adimen-prozesuak mintzairaren menpe bereziki dauden eta nerabeek beren arau logikoak sortzeko gaitasuna garatzen ari diren hezkuntza-etapa honetan, fenomeno konplexuak ulertzeko, interpretatzeko eta beren ondorioak ateratzeko, bizi diren ingurunearekiko beren nortasuna eratzen ari diren unean.
Irakasgaiak ikerketarako jarrera ororen oinarri diren ezagutza eta jakinmina sustatu nahi ditu, eta pertsona kritikoak prestatu, egoera berrietan irudimenezko erantzun hausnartuak emateko gaitasuna dutenak. Horretarako, interpretatzeko eta erlazionatzeko gaitasunak bultzatu behar dira, eta ikasleek beren norberatasuna aurki dezaten, beren lorpenak konstatatu eta beren buruaren eta besteen balorazio positiboa egin behar da; norberaren kulturaren eta besteen arauekiko errespetua sustatu behar du, gaurko gizarte-arauen oinarri diren printzipioak aztertuz.
Ahal den neurrian, Euskal Herriko aztarna arkeologiko klasikoak aprobetxatu behar dira, hauen garrantziaz eta esanguraz eta, halaber, hauen artapenaren eta berreskurapenaren garrantziaz ohartaraziz.
Edukin-multzoen planteamenduak aukera desberdinak eskaintzen ditu beste zehar-gai batzuk lantzeko, ikasleen interesaren arabera, eta are ikasleari ikaskuntza-sekuentzia beraren antolamendurako aukera desberdinak aurkez liezazkioke ikasleari.
Kultura Klasikoa irakasgaia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren baitan aukerakotasunaren espazioan sartzen da, ikastetxeek derrigorrez eskaini beharreko irakasgai gisa. Diseinu honek irakasgaia edukinei, helburuei eta ebaluaziorako irizpideei dagokienez desberdinak diren bi aukeretan, A eta B, garatzeko aukera jasotzen du, baina hauek ez dira bi maila desberdin gisa ulertu behar; ikasleak DBHko bigarren zikloan bien arteko aukera egin edo biak hautatu ahal izango ditu. A aukeran jasotako kontzeptuzko edukinak gizartea, historia, artea, erlijioa, etab.ei dagozkien gaiak dira, eta B aukerakoek berriz, hizkuntza, literatura, filosofia, etab.ei dagozkien alderdiak lantzen dituzte.
2.- HELBURUAK
Aukerakotasunaren guneko jakintzagai honen helburua ondoren adierazitako gaitasunak ikasleengan garatzen laguntzea da:
Gure gizarteko ezaugarri politiko eta soziopolitikoetan beren sustrai grekolatindarrak eta, halaber, beste kultura batzuen ekarpenak aztertzea.
Gure gizartearen funtzionamendua eragiten duten mekanismoen jatorri grekolatindarra ezagutzea eta garapen pertsonal eta kolektiboan dituen eraginak baloratzea.
Mendebaldeko kultura besteetatik bereizten duten baloreak antzematea eta mundu klasikoak dituen erroak, hau da, gizakiak unibertsoan duen balorazio bereziaren jatorria, aurkitzea.
Garapen zientifikoa eta teknologiko grekolatindarra, bere aplikazioak eta ondorengo aurrerapenetan izan duen eragina eta gaur egungo aztarnak ezagutu eta baloratzea.
Kultura klasikoaren alderdi esanguratsuei buruzko ikerketa txikietan besteekin elkarlanean parte hartzea, alderdi desberdinen informazioak erabiliz eta kontrastatuz eta zuzen transmitituz.
Adierazpen artistiko, zientifiko eta teknologikoen bitartez, mundu grekolatindarrak gorputzaren zaintzari, higieneari, ariketa fisikoari eta kirolari ematen zien garrantzia ezagutu eta ulertzea, gure gizarteko ohituretan duten gaurkotasuna baloratuz.
3.- EDUKINAK
Kontzeptuzko Edukinak:
Erakunde politikoak eta gizartea:
Aristokrazia eta demokrazia Grezian.
Errepublika eta Inperioa Erroman.
Gaurko ikuskera politikoei egindako ekarpena.
Bizitza publikoa:
Gizarte-taldeak: libreak eta esklaboak.
Sistema ekonomikoak: ekonomia eta lana.
Sistema juridikoa: zuzenbidea.
Hiritarren esku hartzea bizitza politikoan: erretorikaren garrantzia.
Aisia: festak, jokoak eta ikuskizunak.
Bizitza pribatua:
Eguneroko bizitza.
Bizitzako gertakari nagusienen erritoak.
Elikadura, jantziak.
Emakumearen presentzia eta egoera mundu grekolatindarrean.
Sinesmenen mundua:
Mitologia, erlijioa, sineskeria eta magia.
Mendebaldeko kulturan mitoaren esanahia eta iraupena hiztegian, literaturan, musikan, folklorean eta artean.
-Euskal Mitologia kristautasunaren bidez latindar Kulturaren integrazioa Euskal Herrian.
Gaur egungo munduko bizitza publikoan eta pribatuan gizarte klasikoak duen eragina.
Prozedurazko Edukinak:
Ingurunean dugun kultura klasikoaren zenbait aztarnen (ohiturak, hondakin arkeologikoak, etab.) zentzuari eta esanahiari buruzko galderak eta hipotesiak egitea.
Gizarte eta politika edo bizitza pribatu greko edo erromatarraren alderdi batzuei buruzko informazio muntaduna jasotzea eta erregistratzea, informazio-iturri desberdinez eta landa-lanez baliatuz.
Mota desberdinetako arte eta kultur adierazpenetan (artea, musika...) mito grekolatindarrak antzematea.
Komunitate klasikoen eta gaurko mendebaldeko munduaren antolamendu politiko eta sozialaren arteko desberdintasunen eta antzekotasunen interpretazioa.
Mitologia klasikoarekin zerikusia duten terminoen eta esamoldeen analisia.
Mapak, grafikoak, koadro kronologikoak, eskemak, etab. egin eta interpretatzea, horretarako kultura klasikoaren oinarrizko alderdiei dagozkien iturri desberdinak erabiliz (aztarna arkeologikoak, testuak, planoak, artea, etab.).
Euskal mitologian mito klasikoak identifikatzea eta beste kulturetakoekin duten erlazioa aurkitzea.
Pentsamendu klasikoan planteatutako dilemak, esplikazio mitologikoekin konpondu direnak, aztertzea.
Iturri desberdinak erabiliz, mito unibertsal bati buruzko ikerketa txiki bat egitea.
Jarrerazko Edukinak:
Gizarte-antolamendurako kultur forma gisa, zibilizazio greko eta latindarrarekiko, eta baita gurean eragina izan duten beste batzuekiko ere, interesa eta errespetua.
Kultura klasikoak mendebaldeko kulturaren eremu desberdinetan duen presentzia, antzinatetik gaur arte transmititu den ondare gisa.
Iragan klasikoa aurkitzeko eta ezagutzeko jakinmina.
Kultura klasikoari buruzko informazio-iturriak erabiltzeko eta informazioak komunikatzeko garaian zehaztasuna eta objektibitatea.
Kontzeptuzko Edukinak:
Gune greziar eta erromatar nagusiak Mediterraneoan:
Greziarren eta erromatarren presentzia Penintsula Iberikoan.
Erroma kultura greziarraren eta beste zenbait zibilizazioaren transmititzaile. Erromanizazioa.
Hedapen erromatarraren sistema politiko-administratiboak.
Kultura grekolatindarraren aztarna nagusiak Hispanian.
Hispaniak kultura klasikoari egindako ekarpenak.
Euskal Herriko erromatar aurreko herriak eta Euskal Herriko Erromanizazio-prozesua: Saltus Vasconum, Ager Vasconum.
Prozedurazko Edukinak:
Erromanizazioari buruz, eta batez ere Euskal Herrikoari buruz, dauden testu klasikoen eta gaur egungoen irakurketa eta iruzkin kritikoa.
Mundu grekolatindarraren garapenari eta hedapenari buruzko mapak eta ardatz kronologikoak egitea.
Jatorri greziarra eta latindarra duten toponimo hispanoak eta euskaldunak antzematea eta hauen bilakaeraren analisia.
Ingurune hurbiletan kultura grekolatindarraren presentzia adierazten duten aztarnen analisia.
Euskal Herriko alderdi erromanizatuen kokapen geografikoa eta hauen banaketari buruzko hipotesien formulazioa.
Jarrerazko Edukinak:
Aztarna arkeologiko klasikoak aintzakotzat hartu eta hauen artapenaren aldeko jarrera.
Iraun duten eraikuntza grekolatindarren sormenezko alderdiak, estetikoak eta funtzionalak ezagutzeko jakinmina.
Kontzeptuzko Edukinak:
Aurrerapen zientifiko nagusiak ondoko hauetan: Medikuntza, Fisika, Matematika, Astronomia eta Astrologia.
Aurrerapen teknikoak:
Hirigintza: planoak, hiriak eta kanpamenduak.
Injinerutza: ura energia-iturri gisa.
Gudarako eta eguneroko bizitzarako makineria.
Denboraren neurketa.
Arte-garapena:
Arkitektura: eraikin pribatuak eta publikoak.
Eskultura, Pintura eta beste zenbait arte.
Ondare zientifiko, tekniko eta artistiko grekolatindarraren iraupena. Euskal Herrian duen presentzia.
Prozedurazko Edukinak:
Informazio-iturri gisa, testu klasiko zientifikoak, teknikoak, literarioak, etab. erabiltzea.
Arkitektura eta hirigintza klasikoaren oinarrizko ezaugarriak antzematea.
Egutegiaren eta denbora konputatzeko sistema desberdinen analisia eta alderaketa.
Antzinate klasikoko aurrerapen zientifiko eta teknologikoei buruzko informazio-iturri desberdinetan eta eskuragarrietan oinarrituz, ikerketa-lan txikiak egitea.
Maketa eta makina sinpleak diseinatu eta egitea (Teknologiako arloaren lankidetzaz).
Euskal Herrian batez ere, hirien plano eta eraikin zahar eta berrietan aurki daitezkeen mundu klasikoko hirigintza eta eraikuntza-ezagutzen aztarnak aztertu eta alderatzea.
Euskal Herrian batez ere, mundu klasikoko eraikuntza, eskultura eta pintura-obra nagusiak informazio-iturri desberdinen bitartez identifikatzea.
Mundu grekolatindarreko alderdi desberdinei buruzko mapa, plano eta krokisak (hiriak, eraikinak, makinak...) irakurri eta interpretatzea, eta dokumentu desberdinetan oinarrituta, horiek egitea.
Jarrerazko Edukinak:
Norberaren ahalegina baloratzea, ezagutza berriak egiteko elementu aktibo gisa.
Sentiberatasuna obra estetiko klasikoen aurrean, bere sormen-elementuak eta ondorengo arte-adierazpenei egindako ekarpenak baloratuz.
Garapenaren eta naturaren arteko oreka bilatzeko beharra, "gizakia, gauza guztien neurria" esaera klasikoa kontuan hartuz.
Gizarte klasikoen aurrerapen teknikoak beren egileen asmamen eta antolamenduaren adierazpen gisa eta beharrei edo estetikari erantzun gisa baloratzea.
Euskal Herrian zehar zabalduta dagoen ondare teknikoa eta artistiko klasikoa artatzeko eta beereskuratzeko jarrera positiboa.
4.- EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK
Mundu klasikoko edozein adierazpen soziokulturaletan ikasitako, hartutako eta/edo oinarritutako ideiak ordenatuta, zuzen, garbi eta koherentziaz ahoz eta idatziz adieraztea, irakasgai honetan landutako oinarrizko hiztegi zehatza erabiliz.
Irizpide honen bitartez, ikasleak ahoz eta idatziz bere eta besteen ideiak ordenatuta, zuzen, garbi eta koherentziaz adierazteko eta irakasgaiari dagokion oinarrizko hiztegia erabiltzeko gai ote den egiaztatu nahi dugu.
Mundu klasikoari buruz iturri desberdinetatik informazioa kritikoki jasotzea, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiziz, informazioaren sintesia egin eta birsortzea, laburbilduz eta/edo eskema gisa, edo sormenaz, kode desberdinak erabiliz, eta besteei jakinaraztea.
Irizpide honen helburua ikaslea, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiztean, edozein informazio-iturritatik funtsezko edukina ulertzeko, kritikoki tratatzeko eta komunikaziorako kode desberdinak (idatzizkoak, ahozkoak, artistikoak, teknikoak...) erabiltzeko gai ote den egiaztatzea da.
Antzinate Klasikoko gertaera eta pertsonaia garrantzitsuenak denboran eta espazioan kokatzea, aro horretako kultur adierazpen nagusiak identifikatzea eta gure zibilizazioan duten gaurkotasuna antzeman eta baloratzea.
Irizpide honen asmoa ikasleak zibilizazio grekoa eta latindarra historikoki kokatzeko, beren historia zedarritzen duten gertaera eta pertsonaia garrantzitsuenak eta kultur adierazpen esanguratsuenak ezagutzeko eta, halaber, gaur egungo mendebaldeko kulturan geratu diren elementuak aztertu eta baloratzeko gai ote den egiaztatzea da.
Iturri dokumental desberdinetatik jasotako datuetan oinarrituz, mundu klasikoko alderdi soziokulturalei buruzko ikerketa-lan sinpleak planifikatu eta egitea, bakarka nahiz taldeka, eta ateratako ondorioak arrazoituz azaltzea.
Irizpide honen bitartez, iturri desberdinak erabiliz, jasotako datuak aztertuz eta landuz eta ondorioak arrazoituz komunikatuz (azalduz), ikaslea kultura edo gizarte klasikoaren alderdiren bati buruzko ikerketa-lan txiki bat egiteko gai ote den egiaztatzea da.
Prozedura desberdinez, hezkuntza, harreman pertsonal eta sozial, higiene, osasun, elikadura, ariketa fisiko eta kirolari buruz eguneroko bizitzaren alderdiak identifikatu, aztertu eta kritikoki baloratzea.
Irizpide honen bitartez ikaslea harreman pertsonal ez-diskriminatzaileek, eta ohitura osasuntsu eta higienikoek duten garrantzia baloratzeko eta eguneroko bizitzan garapen fisiko, sozial eta emozional egokia lortzearren integratzeko gai ote den egiaztatu nahi dugu.
Gizakien arazoen erantzun gisa mitologia grekolatindarrak duen garrantzia kultur adierazpen desberdinen bitartez baloratzea.
Irizpide honen asmoa zera da, ikasleak, testu klasiko historiko eta literaturazkoen eta beste zenbait arte-adierazpenen bitartez, mitologia grekolatindarrak gizakien arazoen erantzun gisa duen garrantzia baloratzea.
Euskal Herrian geratzen diren aztarna tekniko eta artistiko batzuk kokatu, identifikatu eta baloratzea.
Irizpide honen bitartez, ikasleak Euskal Herrian dauden aztarna klasiko garrantzitsuenak kokatu eta identifika ote ditzakeen, beren garrantzia eta presentzia erromatarra zenbaterainokoa izan zen baloratuz, egiaztatu nahi dugu.
2.- HELBURUAK
Aukerakotasunaren guneko jakintzagai honen helburua ondoren adierazitako gaitasunak ikasleengan garatzen laguntzea da:
Penintsula Iberikoko hizkuntza gehienen eta Europako askoren jatorri grekolatindarra antzeman eta baloratzea, iragan amankomun baten emaitza gisa beren artean dauden hizkuntz elementu amankomunak identifikatuz, eta norbanakoek eta herriek hizkuntza horiek erabiltzeko duten eskubidea errespetatzea.
Latina eta grekera norberaren hizkuntza aberastea eta beste batzuk ikastea ahalbidetzen duten hizkuntza gisa eta gure mendebaldeko kulturaren oinarri gisa baloratzea.
Hizkuntz, literatur eta filosofi alderdiei buruzko informazioa iturri desberdinak erabiliz (klasikoak eta gaur egungoak) jasotzea, eta ikerketarako duten garrantzia baloratuz, beren edukina kontrastatuz hautatzea, autonomoki eta kritikoki tratatzea eta zuzen transmititzea.
Kultura klasikoan ikasitakoa (fonologia, morfologia, lexikoa, sintasia, etab.) ikaskuntza berriak egiteko erabiltzea, eta ikasleak erabiltzen dituen hizkuntzen ulermen eta analisirako, euskararen eta hizkuntza gerkolatindarren arteko erlazioak antzemanez batez ere.
Testu klasiko desberdinen irakurketa baloratzea, informazio eta gozamen-iturri gisa eta gure garaiko kulturetarako eta bizimoduetarako sarbide gisa.
Kontzeptuzko Edukinak:
Hizkuntza indoeuroparren ikuspegi orokorra.
Latinaren eta grekeraren enborra: hizkuntza europarren jatorri amankomunak.
Latinak eta grekerak hizkuntza erromanikoetarako izan duten bilakaera:
Jatorri grekolatindarreko lexiko zientifiko eta tekniko amankomuna.
Helenismoak eta latinismoak. Kultismoak eta ondare-hitzak.
Euskararen eragina latinak gaztelerara izan duen bilakaeran.
Latinak euskaran duen eragina eta presentzia.
Prozedurazko Edukinak:
Gaur egungo hizkera zientifiko, teknologiko eta arruntean sarri aurkitzen diren helenismo eta latinismoen analisia.
Hizkuntza klasikoetatik hizkuntza erromanikoetarako bilakaeraantzematen den hitz-familien moldaketa.
Hizkuntza erromaniko nagusiak antzematea, batez ere Penintsula Iberikoan mintzatzen direnak, eta baita beren arteko antzekotasunak eta desberdintasunak ere.
Euskaran dauden termino lexiko batzuk antzematea.
Kultismoen eta ondare-hitzen eta jatorrizko hitz latindarren artean erlazio semantikoak ezartzea.
Jarrerazko Edukinak:
Erabiltzen dituzten hizkuntzetan termino grekolatindarren presentzia aurkitzeko interesa, hizkuntza horietan dagoen eragin klasikoa ikusteko.
Mundu klasikotik datozen hizkuntzen eta kulturen arteko desberdintasunen balorazioa eta errespetua, beren bilakaeraren adierazpen gisa.
Kontzeptuzko Edukinak:
Idazketa-sistemak: alfabeto grekoa eta latindarra.
Latina eta grekera hizkuntza flexibo gisa: ikasleek erabiltzen dituzten beste hizkuntzekiko alderaketa. Kasuaren eta deklinabidearen nozioak.
Latinaren flexio nominala, pronominala eta aditzarena.
Sintasi latindarraren berezko ezaugarri nagusiak.
Prozedurazko Edukinak:
eta ikasleek erabiltzen dituzten hizkuntzen, batez ere euskararen, egitura morfosintaktikoen arteko analisi konparatua.
Jatorri latindarra eta grekoa duten aurrizki eta atzizkiak identifikatu, multzotan jarri eta horien bereizgarriak ematea.
Latinezko esaldi eta testu sinpleen itzulpena.
Inskripzio eta erliebe erromatar sinpleen irakurketa, itzulpena eta definizioa.
Ikasleak erabiltzen dituen hizkuntzetan jatorri latindar eta grekoa duten aurrizki eta atzizkiak identifikatu, multzotan jarri eta horien bereizgarriak ematea.
Alfabeto grekoko eta latindarreko elementuak antzematea.
Hiztegia eta latinari buruzko beste zenbait informazio-iturri erabiltzea.
Jarrerazko Edukinak:
Mundu grekolatindarrak mendebaldeko kulturari egin dizkion ekarpenen balorazioa.
Gaurko formetara iritsi arte, zenbait zeinuk, hitzek, etab. izan duen bilakaera (hitzen prozesu fonetikoak) ezagutzeko interesa edo jakinmina.
Latinaren egituren ezagutza baloratzea, ikasleek erabiltzen dituzten hizkuntzak hobeto ezagutzeko oinarri gisa.
Kontzeptuzko Edukinak:
Literatur generoak:
Gizarte grekoaren eta erromatarraren idealak epikan: Homero eta Virgilio.
Sentimendu indibidualen sorrera eta garaipena: lirika Grezian eta Erroman. Ordezkari nagusiak.
Tragedia pentsamenduaren eta mitoetako heroiengan hezurmamitzen diren giza arazoen eszenatoki gisa. Autorerik garrantzitsuenak.
Politika eta bizitza pribatua Komedian. Autore nagusiak.
Beste zenbait genero: Historia eta oratoria. Ordezkari nagusiak.
Pentsamenduaren gailurra: Filosofia.
Mitotik Filosofiara: presokratikoak.
Pentsalari greziar nagusiak: sofistak, Sokrates, Platon eta Aristotele.
Etika Filosofian: estoizismoaren eta epikureismoaren garaipena Erroman.
Filosofia grekoaren eta latindarraren eragina gaurko gizakiaren eta gizartearen ikuskeran.
Kultura grekolatindarraren transmisioa kultura arabiarraren eta kristautasunaren bitartez.
Prozedurazko Edukinak:
Estilo, literatur edo arte-genero, etab.en baten ebaluazio-prozesuen identifikazioa, analisia eta alderaketa.
Garai klasikoko edo gaurko zientzia, literatura, historia, etab.i buruzko testuak erabiltzea.
Testu klasiko garrantzitsuen irakurketa eta analisia.
Jarrerazko Edukinak:
Hizkuntza desberdinetako literatur generoen bilakaeran dauden desberdintasunen balorazioa kultur aberastasunaren adierazpen gisa.
Jarrera diskriminatzaileak adierazten dituzten literatur obra latindarren edo grekoen edukinaren aurrean jarrera kritikoa edukitzea.
Sentiberatasuna obra klasiko estetikoen aurrean, bere sormenezko elementuak eta ondorengo literatur adierazpenei egindako ekarpenak baloratuz.
Jarrera irekia joera literario, filosofiko, etab. berrien aurrean, gaurko gizartearen adierazpen gisa.
EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK
Ikaslearen erabilerako hizkuntzetan termino grekolatindarrak identifikatzea etimologiaren eta eratorpenaren analisiaren bitartez, eta Europako hizkuntza desberdinetan antzeko terminoak aurkitzea. Latina eta grekera hizkuntza hauek ikasteko tresnatzat baloratzea.
Irizpide honek baloratu nahi duena Espainiako eta Europako hizkuntza gehienen jatorri grekolatindarra antzemateko ikasleak duen gaitasuna da, hizkuntza horien arteko hizkuntz elementu amankomunak identifikatuz, batez ere gaztelaniaren eta euskararen lexikoa eta funtsezko egiturak hizkuntza klasikoenekin alderatuz, eta hizkuntza hauen ikaskuntzarako latinak eta grekerak duten garrantzia aintzakotzat hartuz.
Kultur eremu desberdinetako testu latindarretako hitzak identifikatu eta aztertzea, testuinguru klasikoan eta gaur egungoan duten balioa alderatuz.
Irizpide honen helburua ikaslea, zientzia, filosofia, literatura, teknika, etab.en eremuko hitzak antzeman eta aztertzeko eta testuinguruen arabera duten balioa alderatzeko gai ote den egiaztatzea da.
Testu latindarren oinarrizko elementu eta egitura morfosintaktikoak aztertu eta ikasleak erabiltzen dituen hizkuntzenekin, euskararenekin batez ere, alderatzea, elementu haien iraupena edo bilakaera antzematen saiatuz.
Irizpide honen helburua zera egiaztatzea da, ikaslea latinezko hizkuntz elementuak eta egiturak aztertu eta ezagutzen dituen hizkuntzetan iraun duten edo beste batzuek ordezkatu dituzten ikusteko gai ote den, esakune eta egitura morfosintaktiko desberdinak alderatuz, batez ere latinetik urrutien dagoen euskararen kasuan.
Ikasleak erabiltzen dituen hizkuntzetan, lehenengo zailtasun-maila bati egokitutako latinezko esaldi eta testu laburrak interpretatu eta zuzen adieraztea, oinarrizko hiztegia erabiliz.
Irizpide honen bitartez, ikaslea, ahoz edo idatziz, oinarrizko egitura eta lexikoa duten latinezko esaldi eta testu laburretako mezua zuzen eta garbi adierazteko gai ote den egiaztatu nahi dugu.
Kultura klasikoko literatura, filosofia, etab.en eremuko adierazpen nagusiren bat identifikatzea, denboran eta espazioan kokatzea eta bere gaurkotasuna antzeman eta baloratzea.
Irizpide honek egiaztatu nahi duena ikaslea literatura edi filosofia klasikoko autore, obra, estilo, etab. bat ardatz kronologiko batean kokatu eta bere bilakaera eta iraupena gaur arte jarraitzeko gai ote den da.
Testu klasikoetan literatur genero desberdinen ezaugarri orokorrak antzematea, ikuskera mitologikoek eta gertakari historikoek bere sorreran izan zuten eragina ikusiz.
Irizpide honen bitartez egiaztatu nahi duguna zera da, ikasleak testuetan literatur generoen (lirikoa, epikoa, dramatikoa, oratoria eta historia) oinarrizko ezaugarriak eta literatur lanen sorreran interpretazio mitologikoek eta gertakari historikoek izan zuten garrantzia antzematen ote dituen.
Mundu klasikoko hizkuntz, literatur edo filosofi alderdiei buruz ikerketa-lan soilak planifikatu eta egitea, informazioa iturri dokumental desberdinetatik jasoz eta idatziz edo ahoz ateratako ondorioak adieraziz.
Irizpide honen bitartez zehaztu nahi duguna zera da, ikaslea, bakarka nahiz taldeka, eta iturri desberdinak erabiliz, hizkuntz, literatur edo filosofi alderdiei buruzko ikerketa-lan txiki bat planifikatu eta egiteko gai ote den eta, halaber, lanaren ondorioak ikaskideei ahoz edo idatziz nolabait antolatuta aurkeztuz eta oinarrizko ekarpenaz arrazoituz azaltzeko gai ote den.
Gaurko komunikabide, publizitate, literatura, etab.etan kultura klasikoari dagozkion helenismo eta latinismoak, kultismoak eta beste zenbait erreferentzien erabilera antzeman eta aztertzea.
Irizpide honen bitartez egiaztatu nahi duguna zera da, ikasleak gaurko eremu eta egoera desberdinetan (komunikabideak, publizitatea, literatur aipamenak, eguneroko bizitza...) helenismoak, latinismoak edo bestelako adierazpenak erabiltzen direla ikusten ote duen, gaur egun duten zentzua eta bere garaian zutena kontrastatzeko gai izanik.
1.- SARRERA
Euskal musika funtzionala dela esan izan da: herriak, kantu bidez adierazten ditu bere ametsak eta kezkak.
Goiz Erdi Aroan melodiaz baliatu zen bere gerra-gogoak kanporatzeko (Beotibarko kantua, Alostorrea, Berterretxeren kantua, etab.); geroago, bake-garaian, herri horrek berak, lirismo handiko kantuez adierazi zituen bere sentimendu, poz eta mitoak (Goizean goizik, Xori kantatzailea, Jaun baruak eta beste hainbat); gaur egun azkenik, herriaren sakoneko kezkak adierazteko berriro ere kantura itzuli da.
Beraz, irudimenetik baino sentimentutik gehiago duen, esan nahi duena adierazteko diskurtsoa baino melodia erabiltzea nahiago duen herria izanik, lehen-mailako tokia hartu du musika koralak gizartean. Era guztietako koruak dira gaur egun gure ikasleek (askotan musika-formazioko prozesu paralelotan inplikatutakoak direlarik) Euskal Herriko gizartean berez aurkitzen dituztenak.
Gizarte eta kulturaren aldetik duen balio ukaezin horrez gain, kantu koralak badu eskola-praktikarako guztiz gomendagarri bihurtzen duen beste alderdi pertsonal bat ere.
Baina zer ulertzen da zehazki kantu korala aipatzen denean? Kantu korala, musika koralaren a capella bertsio gisa ulertuta, abesbatzak eratzeko berariazko zereginetan oinarritzen da, non praktikan jartzeko aurrebaldintza bakarra pertsona-kopuru handi bat biltzea den. Kantu koralak musikarekin zuzeneko erlazioa ezartzen du, soinua/norbanakoa erlazioan duen hurbiltasuna dela-eta, edozein instrumentutatik independente eginik. Gorputza bera da bere barnetik sortzen duena, aldi berean jole eta erresonantzi kaxa izanik. Horregatik eman zaio tradizionalki prestakuntza-balio handia. Musika-instrumentu beraren pieza izateak lotzen dituen pertsonen talde gisa abesbatzak duen pisua horren indargarria da.
Egituraren arabera, konposizio koraltzat har dezakegu aldiberekotasuna azpimarratzen duen musika-obra, soinu-plano bakoitzaren nortasuna zaindu eta, aldi berean, osotasunaren soinu orekatua nabarmentzen duena. Interpretazioaren ikuspuntutik, koral terminoa, soinuaren plano bakoitza kontuan hartuz, neurri handi batean handia izan daitekeen talde baten esku-hartzea eskatzen duten musika-obrei aplikatzen zaie. Koral terminoa, beraz, ahotsen orekak egitura trinko eta homogeneoa osatzen duen musikaren aldi bereko dimentsioari dagokio.
Musikaren ikuskera honek etaparen helburu orokorretarako proposatutako gaitasunetako asko garatzen laguntzen du. Honela, norberaren gorputza ezagutu eta ulertzen lagundu behar du ahots nahiz instrumentu bidezko teknika garatuz, trebetasun hauen ikaskuntzan gorputz-funtzionamenduaren oinarrizko alderdi batzuek esku hartzen baitute, hala nola arnas kontrolatua kantuan edo koordinazio eta motrizitate fina instrumentuak erabiltzean. Aldi berean, arte-kodeen bitartez mezuak autonomiaz eta sormenaz interpretatzeak eta sortzeak musika-interpretazioari dagozkion ihardueretan garatzeko alor egokia aurkitzen du.
Irakasgaiaren izaera gehienbat praktikoa dela eta prozedurazko edukinen garrantzia kontuan hartuta, metodologiak aktiboa izan behar du eta, musika-esperientzia orotan bezala, osagai ludikoak eta gozamenezkoak hor egon behar du beti, ikasleen aukerako gaia dela kontuan hartuta batez ere. Era berean, prozeduren bitartez irakasten dira irakasgai honetan planteatzen diren bezalako musika-esperientzietarako ezinbesteko jarrerak.
Bizitza aktiborako eta heldutasunerako heziketak irakasgai honetan garatzeko bide egokia dauka, musika egitea ez ezik, komunikatzeko eta biltzeko ahalmen handia duen honelako iharduera batez denbora librea, aisia eta ingurunean eragiteko mekanismoak erabiltzen ikastea baita asmoa. Bestalde, autoestimazioaren eta harremanetarako gaitasunen garapenak iharduera honetan bitarteko ezin hobea dauka lantzeko, musika-proposamenak gauzatzeak musika-joleak bere ahalmenetan konfidantza handia edukitzea behar baitu.
Azkenik, hainbat garaitako melodiak eta mezuak berreskuratzen dituenez, mundu-mailako beste informazio-kanal batzuek lausotzeko joera duten tradizio propio batekoak izatearen sentimendu aktiboa ikasleengan sendotzeko ere, tresna paregabea da kantu korala.
Edonola ere, kontuan hartu beharko da irakatsi eta ikasteko prozesuan zehar baztertuta sentitzen den ikaslerik ez duela egon behar, egindako lanean denek gero eta konfidantza eta autonomia gehiago har dezaten saiatuz.
Osatzen den abesbatzaren tipologiari dagokionez, konbinazioen menpe dago: ahots berdinetako abesbatza eta ahots mistoetako abesbatza; ikastetxe batean eratzeko errazena hiru ahotsetako abesbatza mistoa da, emakumezkoek bi ahots eginez eta gizonezkoek bat.
Musika korala interpretazioari instrumentuak gaineratzearen ekarpen tinbrikoak aberastuko du. Bestalde, ahotsa/instrumentuak konbinazio anitzen bitartez instrumentuak erabiltzeak ekar litzakeen musika-emaitza interesgarriez gain, ikasgelaren antolamenduaren alor praktikoan gerta daitezkeen arazo puntualak konpon ditzake, adin horretan mutilek izaten duten ahots-aldaketak eragindakoak besteak beste. Irakaslea ahotsaren trataera teknikoan ziur sentitzen ez denean, oso egokia izaten da baliabide instrumentala trebetasunez erabiltzea.
Musikaren ikuskera koral batek, halaber, interpretatuko den soinu-materiala bilatzeari dagokionez ere lan egiteko aukera eman dezake. Lan hau soinu-manipulazioari lotutako alderdi guztietan oinarrituko litzateke (soinuak bilatzea, soinuaren trataera), egiturak sortuz eta interpretatuz.
Hautatutako errepertorioak hain ugaria eta anitza den euskal musika koralaren estilo desberdinak bildu behar ditu, musika-kultura horren doinuak, erritmoak eta formak jasoz.
Irakasgai hau ikasleak etaparen 1. edo 2. zikloan zehar hauta dezakeela kontuan hartu behar da; beraz, beharrezkoa da gai honetan landutako edukinek beste arlo batzuetako edukinekiko koherentzia gorde dezaten. Prozedurazko eta jarrerazko edukinei dagokienez, berberak dira bi zikloetan zehar, ikasleen ezagutza eta trebetasunei eta ikastetxearen eta taldearen antolamendu-ahalmenei egokitutako gero eta berariazkotasun eta konplexutasun handiagoa izanik.
Kontzeptuzko edukinei buruzko hausnarketa zehazkiago egin beharko da 2. zikloan, lehen zikloan ikasleen sormena eta prozedurazko eta jarrerazko ikaskuntzak antolamenduaren ardatz izanik.
Lehen esandakoaren zehaztapena taldean eginiko musika-interpretazioan eta teknika eta gaitasun egokiak eskuratzean gauzatzen da. Praktikara eramateko aukerak ikastetxe bakoitzaren baldintzen araberakoak dira, batez ere baliabide materialen eta irakasleen araberakoak.
2.- HELBURUAK
Aukerakotasunaren guneko jakintzagai honen helburua ondoren adierazitako gaitasunak ikasleengan garatzen laguntzea da:
Ikastetxeko eta ingurune hurbileko eguneroko bizitzan eragina izan dezaketen ihardun publikoak antolatu eta berauetan parte hartzea.
Musikaren bidez, Euskal Herriko historia eta tradizioak ezagutzea.
Isiltasuna soinua garatzen den eremu gisa eta eta interpretazio on baterako beharrezkotzat baloratzea.
Musika korala interpretatzea, euskal musika korala batez ere, teknika zehatzak piskanaka ikasteko interesa izanik.
Abesbatzen ihardueraren arauek eta erregelek duten garrantziaz jabetzea eta, talde bateko kide gisa, musikarekin eta kideekin hartzen den erantzukizuna onartzea.
Euskal Herrian eskaintzen diren musika-prestakuntzaren eskaintzak eta musika-adierazpenak ezagutzea, horietan integratzearren.
Euskal konpositore koral nagusiak ezagutzea, Anxietatik hasi eta Garbizu, Escudero eta gaur egungoetaraino.
Euskal folkloreko kantuak ezagutu eta jotzen jakitea (Maitia nun zire, Boga-Boga, Jeiki-Jeiki, etab.).
Gure musika tradizionalean dagoen ugaritasun dialektala, azaletik bada ere, ezagutzea.
3.- EDUKINAK
Taldean musika interpretatzeak ikastetxeak aprobetxatu behar dituen inplikazio didaktikoak ditu. Musika korala interpretatzeari tradizionalki egotzi zaion musikaltasuna bere egiturak berak emandakoa da, interpretazio-ekintzaren elementu nagusia, hau da, edozein joaldiren oinarri gisa entzun/erantzun joko dialektikoa ardatz izatea eskatzen baitu. Ondorioz, multzo hau prozedurazkoa izango litzateke nagusiki.
Garrantzitsua da musika-errepertorioaren hautaketa on bat egitea; errepertorio horretan, gure gizarte osoko kulturari eta euskal musika koralari oso lotuta dagoen musika-ondarea ezagutu, ikasi eta gozatzeko aukera izango dugu.
Kontzeptuzko Edukinak:
Euskal musika koralaren erritmo, melodia eta formen ezagutza.
Musika koralaren estilo desberdinak, jasoa, herrikoia, erlijiosoa, profanoa, etab. barne hartzen dituen errepertorioa ezagutzea.
Ahots-musikako formak historian zehar.
Ahots-soinua, artikulatua edo ez, eta bere komunikazio-asmoa.
Musika-adierazpeneko sistemak: konbentzionalak eta modernoak; oinarrizko elementuak musika-irakurketan.
Prozedurazko Edukinak:
Oroimena erabiltzea interpretazioaren printzipio gidari gisa.
Interpretazioa denboraren musika-esperientziaren adierazpen gisa isiltasuna, pultsua eta fraseatuaren barneraketaren bitartez.
Interpretazioa soinubakarrean.
Kantu polifonikoaren interpretazioa: bi eta hiru ahots.
Estilo desberdinen praktika:
"A capella" eta instrumentu-akonpainamenduaz.
Musika kultua: erlijiosoa eta profanoa, historikoa eta gaur egungoa.
Musika herrikoia eta arina.
Errepertorio korala sortzea eta interpretatzea, batez ere euskal errepertorioa, behaketa eta analisi prozesuen ondorioz:
Testuen sonorizatzea.
Egituren bilaketa.
Inprosibaziorako eskemak.
Musika-sormeneko lanak: musika fonetikoa, ausazkoa, zehatza.
Barne-entzumenaren garapena afinazioaren, ahots-kalitatearen eta talde osoaren soinu-kolorearen kontrol-elementu gisa.
Notazio-sistema konbentzionalaren eta modernoaren irakurketa.
Soinuak aztertzeko ohitura bultzatzea.
Jarrerazko Edukinak:
Euskal musika korala errespetatu eta baloratzea, Euskal Herriaren izaeraren kultur adierazpen eta isla gisa.
Interpretazio kolektiboari norbanakoak egindako ekarpena talde osoaren soinu egokia lortzeko beharrezkotzat jotzea.
Kantu koralean piskanaka ziurtasun pertsonala lortzea.
Isiltasuna interpretazioaren osagai gisa baloratzea.
Musika, eskolakideen arteko loturak sendotu eta gizartean txertatzeko elementu gisa baloratzea.
Interpretazioaren zereginean dagoen norbanakoa/taldea harremanaren ondorioz, ikasleek entzuteko eta beren ahotsa erregistro-kideei, alde batetik, eta talde osoari, bestetik, egokitzeko jarrera dute. Beraz, interpretazioak taldea irakasgaiari behin-betiko zentzua emango dion iharduera burutzera bultzatuko du.
Garrantzitsua da arnasketa kontrolatuari eta ahotsari dagozkion trebetasunak eskuratzea. Horretarako, kantu koraleko iharduera oro arnasketa, emisio eta ahots-artikulazioaren ariketa batzuekin hasi beharko litzateke.
Kontzeptuzko Edukinak:
Ahots-teknikaren oinarrizko elementuak: erlaxazioa, arnasketa, erresonantzia, emisioa eta artikulazioa.
Prozedurazko Edukinak:
Ahots-teknikaren oinarrizko elementuak praktikan sakontzea.
Gorputz-erlaxazioaren tekniken bitartez tentsioak ezabatzea.
Zuzendariaren ahots-eredua imitatu beharreko adibidetzat hartzea.
Ahots harmoniko desberdinez egindako grabaketak eta horietako bakoitzak lantzen duen eremua aztertzea.
Mugimendua interpretazioan esku hartzen duten elementuak, hau da, afinazioaren zehaztasuna, erritmoa, fraseatua eta ahots-teknikari dagozkion guztia barne-errepresentaziorako baliabidetzat erabiltzea.
Jarrerazko Edukinak:
Kultura bokal egoki bati dagokion gorputz-higieneari dagozkion ohiturak hartzea.
Besteen ahots-ezaugarriak errespetatzea.
Erlaxazioa ahots-prestakuntzara igaro aurretiko urrats gisa baloratzea.
Gorputza bera instrumentua dela jabetzera daraman jarrera.
Ahots-garapenean aurrerapen pertsonalerako interesa.
4.- EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK
Euskal tradizio koraleko oinarrizko obra batzuk ezagutzea, beren musika-ezaugarriak eta beren gizarte-esangura eta kultur balioa aztertuz.
Irizpide honen bitartez ikasleek euskal tradizio koralaren obra esanguratsuenetako batzuk ezagutzen ote dituzten baloratu nahi dugu; halaber, obra horien ezaugarri nagusiak (esku hartzen duten ahotsak, erritmo, doinu eta forma-ezaugarriak...), gizarte-zentzua (jatorria, baliagarritasuna eta gizarte-presentzia...) eta, era berean, errepertorio tradizional honen kultur balioa aztertzeko gai ote diren.
Interpretazio-estiloa eta baliabideak argi eta garbi azaltzen direnobra bat taldean planifikatu eta antolatzea.
Irizpide honen bitartez taldekide bakoitzak estilo jakin bakoitzari dagozkion interpretazio-baliabideak aplikatzeko izan duen partaidetza eta egin dituen ekarpenak ebaluatu nahi ditugu. Halaber, jarraitutako prozesuaren eta azken lanaren originaltasuna nahiz sormena baloratuko dira.
Zailtasun txikia edo ertaina duten obra homofonikoak irakurri ahala abestea, lengoaia konbentzionalak eta modernoak erabiliz.
Irizpide honen bitartez ikasleak lehen aldiz irakurtzean interpretazio on baterako beharrezkoak diren musika-lengoaiaren oinarrizko elementuak antzemateko duen gaitasuna ebaluatu nahi dugu.
Testu bat erritmo sinple bati egokitzea eta alderantziz.
Irizpide honen bitartez, testu edo erritmo-eskema jakin batean oinarrituz erritmoak azentuazio bereko hitzei edo esaldiei lotzeko ikasleak duen gaitasuna ebaluatu nahi dugu.
Denbora jakin batean musika-testu bat irakurri eta buruz ematea.
Irizpide honen bitartez, partitura bat ikusiz soinu-irudi melodiko-erritmikoak irudikatu, birsortu eta buruz emateko ikasleak duen gaitasuna ebaluatu nahi dugu.
Interpretazio koral orori ekin aurretik erlaxazioa, arnasketa eta afinazioa bezalako ariketak egitea, talde-interepretazio on baterako beharrezko elementutzat hartuz.
Irizpide honen helburua talde-interpretazioan kalitate egokia lortzeko beharrezkoak diren lan-ohiturak hartu ote dituen ebaluatu nahi dugu.
Gai hau eman dezaketen irakasleek
Gai hori ematea Musikako irakasleei egokituko zaie. Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzaren 1995eko abenduaren 5eko Erabakiak Musika espezialitateko irakasle izateko 1. lehentasunarekin aitortzen dituen tiulazioak dituzten irakasleek ere eman ahal izango dute.
Beste edozein espezialitatetako irakasleek baimena eskatu ahal izango diote Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari. Zuzendaritzak irakasle bakoitzak duen prestakuntza ikusi eta, horren arabera, baimena eman edo ukatu egingo du.
1.- SARRERA
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasten ari diren ikasleak nerabezaroan sartzen dira, eta aro horretan pentsamendu logiko-formala sortu, eta gogoetarako gaitasuna (pentsamenduari buruz pentsatu) eta arrazoiketa hipotetiko-deduktiboa bereganatzen dute. Aldi horretan zehar, nortasuna finkatzen hasten da eta horren ondorioz interesak aniztu egiten dira, nork bere indibidualtasuna baieztatzeko nahiz berau bilatzeko. Irakasleak ikasle heterogenoak topatuko ditu ikasgelan, eta matematika-arloan izan duten esperientzia, gainera, ez dela beti emaitza onekoa izan konturatuko da. Eskola-erakundea ikasleari egokitu beharrean da irtenbideak bilatzean, eta esparru horretan kokatzen da, hain zuzen, "Matematika eguneroko bizitzarako" izena duen aukerako arloaren proposamena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehen zikloko ikasleei eskainiko zaiena.
Jakintzagai honek, bere aukerako izaerari dagokionez, orokorrean ikasle guztiei zuzendutako derrigorrezko arloak baino interes zehatzagoak hartu behar ditu kontuan. Bere diseinuari ekiteko garaian, bi bide ikusten dira: jakintzagaiari dagozkion kontzeptuak gehiago garatzea edo jarrerei garrantzi handiagoa ematea matematika-ezagutzei ekiteko beste modu bat sustatuz. DBHren lehen zikloko ikasleei zuzendutako aukerako arloa denez, horrek suposatzen duen matematika-gaitasuna kontuan izanik, bigarren bidetik jo dugu. Asmoa hauxe da, matematika egiteko ikaslearen mundura hurbiltzea, bertan ikasleak dagoeneko eskuratutako matematika-ezagutzak topatzea, eremu desberdinetan erabiltzea: arazoak konpontzeko tresna gisa, komunikaziorako elementu gisa, etab., eta ezagutza horiei buruzko gogoeta bultzatzea (horien erabilera, eraketa, adierazpena, etab.); azken finean, matematika tresna gisa eta zientzia gisa baloratzeko jarrera positiboak eta errealistak garatzea da kontua, matematika egunero erabiltzeko sorkuntzazko jarrerak eta matematika-ezagutzaren ahalbideei eta ingurune fisiko eta kulturalarekin duen erlazioari buruzko gogoetazko jarrerak garatzea. Horretarako, matematika-edukinak ikaslearengandik gertu dauden hiru iharduera-eremutan (giza gorputza, kontsumoa eta kirol eta jokoak) ikastea proposatu da.
Ikaslearentzako, ikasiko diren matematika-ezagutzak ez dira berriak izango -hori ez baita asmoa-, ez eta abstrakzio-maila handikoak ere, asmoa hauxe baita: ikasleak bere eguneroko ingurunean batez ere matematika-arloko oinarrizko kontzeptuak eta egiturak erabil ditzan lortzea, bi helbururekin: ingurune horretan matematika-gaitasunaren maila sendotzea eta, horrekin, bertan (ikaslearen munduan) matematika-iharduerarako gune bat sortzea. Batetik, matematika-ezagutzei zentzua eta funtzionaltasuna aurkitu nahi zaie, testuinguru errealetan aplikatuz, eta, bestetik, errealitatea deskribatzeko eta bertan gerta daitezkeen arazoak konpontzeko tresna gisa matematikak gizartean duen presentzia agerian utzi nahi da. Kontua ez da derrigorrezko arloko ezagutzak berreskuratzea edo beste berri batzuk eskaintzea, ikasleak dituen matematika-ezagutzen hedadurari eta mugei buruzko gogoeta egiteko eta ezagutza horiek eskola-eremutik kanpo aplikatzeko gune baten sorkuntza ahalbidetzea baizik, ezagutza horiek egunero erabiltzeko behar den konfiantza horrela garatuko baitu.
Jakintzagai hau aukeratzen duten ikasleen artean maila eta kezka anitzak topatzea espero den arren, guztiak egongo dira interesatuta beren matematika-ezagutzak, urriak baldin badira ere, eguneroko ingurunean eraginkortasunez erabiltzen. Aniztasunari arreta eskaintzeko, maila desberdinetan aztertu eta konpon daitezkeen iharduerak proposatu behar dira, ikaslearen autoestimazioaren kaltetan izan beharrean matematika-arloan dituen gaitasunen irudi egokia eskainiz, gaitasun horiek sarritan erabiltzeko beharrezko segurtasuna emango baitio horrek. Aukerako arlo batean aniztasunari arreta eskaintzeko modu honek (arlo amankomunean baino zehaztapen-maila handiagokoa), nahitaez, taldean lan egitea eskatzen du, eraginkortasun-maila handiagoa lortzea helburu izanik, eta talde-lan hori ikasleen ezagutza-mailak ez ezik heldu dioten gaiaren inguruko motibazio eta interes-mailak zehazten du. Horrela, talde-lana bultzatzeaz gain, matematika-arloan prestakuntza-maila urria duten ikasleak jakintzagai honetara modu egokiagoan hurbil daitezen lortu nahi da, bai eta, hain formalista ez den ikuspegitik, prestakuntza-maila egokia duten ikasleak ere. Ikaslearen eguneroko ingurunean oinarrituta arazoak konpontzea edo ikerlanak egitea jakintzagaiaren alderdi praktikoagoa garatzeko eta biltzen dituen edukinei buruzko gogoeta egiteko asmoaren erantzuna dira.
Hala eta guztiz ere, Matematikaren ikaskuntzak jakintzagai hau zuzentzen zaien ikasleak zein garapen-fasean dauden kontuan hartu behar du. Hala, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehen ziklorako, manipulazioan oinarrituta heldu nahi zaio Matematikari, egoera zehatzenetatik hasi eta ordura arte arloari dagokion irakaskuntza-sisteman aztertutako kontzeptu abstraktuenak berreraikitzeraino. Dena den, horrek ez dakar berekin zientziaren eta teknologiaren aurrerapenei ezikusia egitea, beharrezkotzat jo baita kalkulagailua eta ordenadorea bezalako elementu teknologikoak erabiltzea, beti ere horiek erabiltzeko dauden ahalbideen arabera, eta ikasleen ezagutzei eta garapen-mailari egokituta.
2.- HELBURUAK
Aukerakotasunaren guneko jakintzagai honen helburua ondoren adierazitako gaitasunak ikasleengan garatzen laguntzea da:
Unitate desberdinetan estimazioak eta neurketak egitea, horretarako, beste edozein tresna balitz bezala, gorputzaren dimentsioak erabiliz, neurriaren prozesuari, unitate-sistemei eta azken hauek komunitatean baliagarriak izateko hartu behar dituzten ezaugarriei buruz gogoeta eginez.
Giza gorputzaren ezaugarriei (dimentsioak, proportzioak, simetria, funtzionamenduaren eraginkortasuna, etab.) buruzko ideia zehatza izateko matematika erabiltzea eta matematika-ezagutzaren garapenean duen eraginaz gogoeta egitea (zenbaki-sistemak, neurri-sistemak, espazioa antolatzeko sistemak, etab.).
Eguneroko esparruan, kontsumotik, ekonomiatik, eta jolas eta kirol-iharduera batzuetatik sortutako arazoak konpontzeko nork bere estrategiak lantzea, beharrezko matematika-ezagutzak baloratuz, horien aurrean matematika-iharduerarako ohiturak hartuz, teknologiak eskaintzen dituen tresnak eraginkortasunez erabiliz (kalkulagailua, ordenadorea, etab.) eta matematikaren izaera instrumentala baloratuz.
Eguneroko esparruan, batez ere kontsumoari eta ekonomiari buruzko informazioaren tratamendua eraginkortasunez eta era antolatu batean aztertzea, dagozkion ezaugarriak behar bezala interpretatuz, matematika-arloko metodoak eta estrategiak erabiliz, eta arlo horretan nork berak dituen trebetasunak ondo ezagutuz, horrek emango baitie konfiantza eta segurtasuna matematikaren eguneroko erabileran, hain zuzen ere iritzi eta irizpide pertsonalak hartzea erraztearren.
Jolas eta kirol-ihardueretan agertzen diren matematika-ezagutzak ezagutu, baloratu eta horiekin gozatzea, sor daitezkeen egoerak aztertu, deskribatu, jakinarazi, etab.erako eta egoera horietan erabaki bat hartzeko garaian matematika erabiltzeko ohiturak garatuz.
Ohiko hizkuntzan matematika-arloko hitzak barneratzea eguneroko egoerak deskribatzeko, eta egoera horiek jakinarazi, kritikatu eta baloratzeko matematika-ezagutzak erabiltzeko ohitura hartzea.
Komunikabideetan agertzen diren matematika-izaerako datuak interpretatzea, eta albisteak ikuspegi kritiko batez aztertzeko eta ikerketa sinpleak egiteko erabiltzea.
3.- EDUKINAK
Edukinak hiru multzo handitan banatzen dira, eta ikaslearen eguneroko ingurunean matematika barneratu eta garatzeko oinarri gisa balioko dute. Edukin-multzoak lantzean, aztertu nahi diren matematika-arloko alderdiak kontuan hartu dira: zenbakizko kalkulua, oinarrizko geometria, estrategien lanketa eta eguneroko erabilera, informazioaren manipulazioa, etab. Matematikaren garapen-maila ikasle bakoitzaren araberakoa dela aipatu beharra dago, eta kontzeptuen abstrakzio-maila, hizkuntza-maila, etab. nork bere trebetasun-mailara egokitu behar da, matematika ikaslearen eguneroko ingurunean erabiltzeko ohitura bultzatu eta bere ikaskuntza, garapen eta erabilerari buruzko gogoeta piztu nahi dela ahaztu gabe. Denboran izango duten garapenari dagokionez, multzoak independenteak dira, eta ez da beharrezkoa horietako bat aurreratzea beste bietako edozeini heltzeko.
Multzo honekin ikaslea matematika bere gorputzean oinarrituz ikasten hastea lortu nahi da. Pubertaroan ikaslearen gorputzean gertatzen diren aldaketa fisiologikoak multzo hau ikasteko erakargarriak izan daitezkeela uste dugu. Bi helbururi erantzun nahi zaie horrekin: begiratu batez distantziak ondo kalkulatzea eta espazioa gorputzaren dimentsioekin neurtzea; pertsona eta kultura desberdinen arteko komunikazioa erraztuko duten neurri-unitateen sistema ezartzearen beharra onartzea, merkataritza-iruzurrak eragotziz; giza gorputzaren fisiologiak matematika-kontzeptuen garapenean duen eragina behatzea, esaterako, zenbaki-sistema desberdinak, zenbakizko kalkulua giza gorputzaren ikuspegi berri bat ezartzeko erabiltzea, makina desberdinekin konparatuz, eta dimentsioei eta iraupenari dagokienez, egunerokotasunaren testuinguruan eta unibertso ezagunean kokatzea, eta forma geometriko naturaletan edo giza eraikuntzako formetan erlazio estetikoen deskribapenerako frakzioen erabilera ikertzea.
Kontzeptuzko edukinak
Giza gorputza neurri-eredu gisa:
Unitate naturalak: pausuak, oinak, arrak, behatzak, taupadak, etab.
Unitate naturalen alde onak eta txarrak.
Neurri-sistemen bilakaera historian zehar. Nazioarteko Sistema Metrikoa.
Giza gorputzaren zenbakiak: bihotzaren taupadak eta automobil bateko motorearen biraketak, birikek airea ponpatzeko duten gaitasuna, etab.
Giza gorputza eta unibertsoa, magnitude-ordenak.
Giza gorputza eta zenbaki-sistema:
Giza gorputzak zenbatzeko moduan duen eragina: behatzak, eskuak, oinak, etab.
Zenbaki-sistema erromatarra.
Zenbaki-sistema hamartarra.
Beste zenbait zenbaki-sistema: bitarra, hexadezimala, hogei oinarria.
Unitate eta azpiunitate naturalak, zatikizko zenbakiak.
Giza gorputzaren geometria:
Giza gorputzaren simetria eta espazioaren antolamendua: ezker-eskuina, aurrea-atzea, goia-behea.
Forma naturaletako urrezko zenbakia eta giza gorputzaren proportzioak.
Prozedurazko edukinak
Lengoaia desberdinen erabilera
Unitate naturalak espazioa neurtzeko erabiltzea.
Zenbaki-sistema erromatarra erabiltzea.
Algoritmoak eta trebetasunak
Unitate natural desberdinen arteko bihurketa.
Unitate naturalak Nazioarteko Neurri Sistemara transformatzea.
Datak eta ordinalak zenbaki-sistema erromatarrean adieraztea.
Erregelaz eta konpasaz urrezko proportzioak esku hartuko duen irudiak egitea (laukizuzena, pentagonoa, bost puntako izarra, etab.).
Estrategia orokorrak
Unitate natural desberdinak neurriaren magnitudearen arabera aukeratzea.
Gorputza neurriak hartzeko erabiltzea.
Datuak zenbatzeko nork bere estrategiak lantzea.
Nork bere estrategiak lantzea estimazio baliagarriak ondorioztatzea ahalbidetuko duten gutxi gorabeherako kalkuluak egiteko.
Jarrerazko edukinak
Matematika baloratzeko erreferenteak
Objektu, espazio edo iraunaldien neurriak hartu edo estimatzeko prest egotea.
Beharren arabera neurri-sistema desberdinen erabilera behatu eta baloratzea.
Asmoaren eta motibazio estetikoen arabera zenbaki-sistema desberdinen erabilera baloratzea.
Giza gorputzaren fisiologiak zenbaki-sistema desberdinen sorkuntzan izan duen eragina aitortzea.
Matematika-kontzeptuen jatorria eta espazioa antolatzeko eran giza gorputzaren fisiologiaren, ingurune fisikoaren eta kulturaren eragina ikertzeko jakinmina eta interesa erakustea.
Naturan agertzen diren eta urrezko zenbakiek esku hartzen duten irudien estetika baloratzea.
Lan-antolamendurako eta ohiturarako erreferenteak
Erabiltzen diren unitateetan neurrien emaitza adierazteko ohitura hartzea.
Neurriak aldez aurretik estimatzea eta emaitzak esperotakoen arabera sistematikoki berrikustea.
Estimazioa eta gutxi gorabeherako zenbakizko kalkulua sarritan erabiltzea.
Multzo honen asmoa matematika nabarmenen agertzen den arloan, hau da, kontsumoan erabiltzea da. Ikaslea fakturak interpretatzen eta eratzen hastea; testuinguru desberdinetan banaketen arazoei irtenbidea ematea; aurrekontuak egitea (horretarako beharrezkoa izanik aurreko edukinak nolabait menperatzea) eta matematika gastua razionalizatzeko erabiltzea. Algebrizazio-mailan, lehentasunezkoa izango da nork berak dituen ezagutzen bidez eguneroko arazoak konpontzeko trebatzea; hala, arazoen konponbiderako metodoetan eraginkortasuna eta argitasuna bilatzeak lehentasuna izango du matematika-teknika edo lengoaia aurreratuen erabileraren gainetik.
Multzo honetako edukinen izaerak zehar-lerroen tratamendua errazten du, beste edozeinek baino gehiago beharbada, ikerketa-iharduerak edo lanak egingo baitira, esaterako, kontsumorako ohiturak ingurugiroan, osasunean, edo aisian duen eraginari, baliabideen erabilera razionalari, etab. buruz.
Kontzeptuzko edukinak
Fakturak interpretatu eta eratzea:
Etxean ohizkoak diren fakturak: gasa, elektrizitatea, telefonoa, etab.
Bestelako fakturak: BEZa, deskontuak, gainordainak, etab.
Aurrekontuak, gastuen (ekonomikoak, energiarenak, etab.) kontrola eta optimizazioa.
Banaketa proportzionalak.
Prozedurazko edukinak
Lengoaia desberdinen erabilera:
Fakturei buruzko informazioak interpretatu eta adierazteko hiztegi egokia erabiltzea.
Banaketa-arazoak, planteatu diren terminoak eta horiek konpontzeko erabilitako prozesua eta kalkuluak ahoz adieraztea.
Matematika-arloko kodeak erabiltzen dituzten komunikabideetan kontsumoari buruz agertzen diren datuak interpretatu eta erabiltzea.
Algoritmoak eta trebetasunak
Faktura baten zenbatekoa kalkulatzea, produktuaren eta salerosketako baldintzen arabera.
Ikaslearen eguneroko ingurunean (familiar, sozial edo indibiduala) aurrekontuak eta kontsumoari buruzko azterlanak egitea.
Banaketa-arazoak konpontzeko nork bere estrategiak eratu eta erabiltzea.
Kontsumoari buruzko kalkuluak egiteko kalkulagailua edo horretarako beste tresna batzuk erabiltzea.
-Estrategia orokorrak
Fakturetan agertzen diren termino desberdinak eta horien artean dauden matematika-erlazioak identifikatzea, errazago ulertzearren.
Zenbatekoak banatu behar diren egoerak justiziaz eta berdintasunez konpontzeko nork bere estrategiak lantzea.
Kontsumorako ohiturek baliabide desberdinen erabileran duten eragina ebaluatzea.
Jarrerazko edukinak
-Matematika baloratzeko erreferenteak
Gastuaren optimizazio handiagoa lortzeko matematikaren erabilera baloratzea.
Kontsumoari buruzko arazoei aurre egiteko eta konpontzeko nork berak dituen ahalbideetan konfiantza izatea.
-Lan-antolamendurako eta ohiturarako erreferenteak
Nork bere ekonomiari, etxekoari edo sozialari buruzko arazoak konpontzean malgua, iraunkorra eta saiatua izatea.
Ekonomi egoerei lotutako kalkuluen emaitzak sistematikoki berrikusteko prest egotea.
Kontsumoari eta ekonomiari lotutako dokumentuetan agertzen diren datuen aurkezpen antolatua eta argia baloratzea.
Hemen, geometria, estatistika eta probabilitate-arloko matematika-kontzeptuen sarrerarako eta azterketa aplikaturako ezagunenak diren kirolak eta jokoak erabili nahi dira. Intuizioaren bidez usteak adieraztea eta logikaren bidez uste horiek kritikatzea lan-metodo aproposena izango da oraingo honetan; matematikaren ikasketaren oinarri den kirolak interes handia pizten du ikasleengan eta hori izango da bide onena abstrakzio-maila jakin bateko matematika-kontzeptuak barneratzeko eta erabiltzeko. Hemen, aurreko multzoetan bezala, manualizaziora joko da egoerak zailtasun bereziko eta abstrakzio-maila handiko matematika-kontzeptuak erabiltzea eskatzen duenean; hala, saskibaloian taularako jaurtiketari buruzko gaiari heltzen zaionean, kartulina gainean moztutako profil parabolikoak erabiliko dira baloiaren ibilbidea aztertzeko.
Azkenik, aipatu beharra dago hemen informazioaren hornitzaile gisa eta aztergai gisa komunikabideek, albisteak irakurri eta interpretatzean jarrera kritikoa garatuz, eta matematikak helburu horretarako hartzen duten garrantzia.
Kontzeptuzko edukinak
Kiroletako zenbakiak:
Saskibaloiko estatistikak.
Bizikletaren garapenak.
Ligako lehiaketen zenbakiak (partidu-kopuruen kalkulua, puntuazio-sistemak eta helburu jakin batzuk lortzeko beharrezkoak diren puntuen estimazioa, etab.)
Geometria kiroletan eta jokoetan:
Jaurtiketako angelua fulbolean.
Jaurtiketa saskibaloian (tapoiak, gakoak, taularen kontrako jaurtiketa, etab.).
Bilarreko bandaren kontrako jaurtiketako angelua.
Irudi geometrikoak taldeko kiroletako jokalarien banaketa estrategikoan (futbola, saskibaloia, etab.).
Matematika jokoetan:
Kartetan probabilitateen estimazioa egin ondoren erabakiak hartzea.
Xakeko ohar-sistemak.
Barkuen jokoa: koordenaden sistema, jokorako estrategiak.
Musean talde-jokoak duen garrantzia (jokaldi negatiboen probabilitateen bariazioa keinu bidez, iharduerarako estrategiak).
Briskan talde-jokoak antolamenduan eta erabakiak hartzeko garaian duen garrantzia.
Prozedurazko edukinak
-Lengoaia desberdinen erabilera
Jokalarien eraginkortasuna deskribatzeko datu estatistikoak erabiltzea.
Espazioko jarrerak deskribatzeko kodeak erabiltzea.
Keinu bidezko kodeak komunikatzeko erabiltzea.
Lengoaia geometrikoa banaketa espazialak deskribatzeko erabiltzea.
Matematika-arloko kodeak erabiltzen dituzten komunikabideetan joko eta kirol-iharduerei buruz agertzen diren datuak interpretatu eta erabiltzea.
-Algoritmoak eta trebetasunak
Bizikletaren aurrerapena kalkulatzea, plateraren eta pinoien hortzen kopuruaren arabera.
Jarrera eta jokaldi jakin batzuen eraginkortasuna deskribatu eta estimatzeko geometri arloko ezagutzak erabiltzea.
Talde bakoitzak jokatu behar dituen partiduen kopurua, lehiaketako ihardunaldien kopurua, etab. zenbatzea, ligako lehiaketa-sisteman parte hartzen duten taldeen arabera.
Sailkapen jakin bat lortzeko beharrezkoak diren puntuen kopurua estimatzea.
Zorizko jokoetan jokaldi bakoitzak berekin dakarren arriskua ebaluatzea.
-Estrategia orokorrak
Objektuek espazioan hartzen duten jarrera deskribatzeko estrategiak lantzea.
Geometri arloko ezagutzak joko-arauen arabera kirol-egoerak kritikatzeko erabiltzea.
Lehiaketa batean konbinazio posibleak kalkulatzeko estrategiak sortzea.
Jokorako estrategiak arriskuaren arabera prestatzea.
Jokorako estrategiak taldean garatzea.
Jarrerazko edukinak
-Matematikak baloratzeko erreferenteak
Geometri arloko ezagutzak kirolarekin zerikusia duten egoerak aipatu, kritikatu eta ebaluatzeko baloratzea.
Zoriak esku hartzen duen egoerak baloratzeko datu estatistikoen baliagarritasuna.
-Lan-antolamendurako eta ohiturarako erreferenteak
Zoriak esku hartzen duen egoerak kuantifikatzean datu estatistikoak erabiltzeko ohitura hartzea.
Kirolen eta jokoen eremuan geometri arloko ezagutzak erabiltzeko ohitura hartzea.
Talde-lana antolatzen ihardutea.
4.- EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK
Giza gorputza ondo ezagutzea, dimentsio, iraupen, eraginkortasun, etab.i dagokienez, eta beste organismo bizidunekin, naturako objektuekin eta gizakiak fabrikatutako tresnekin konparatzea.
Animalia batzuekin konparatuz nork bere gorputzaren tamaina, iraupena eta eraginkortasuna ondo ezagutzeko matematika erabiltzea (esaterako, indarra eta gorputzaren pisuaren eta altxa dezakeen pisuaren arteko erlazioa neurtzeko asmoz koefiziente bat ezartzea, eta inurri batentzako eta pertsona batentzako koefiziente horrek duen balioa estimatzea); gizakiak eraikitako makinekin alderatuz gorputzeko bizi-organoen (bihotza, birikak, muskuluak, etab.) eraginkortasuna eta fidagarritasuna ezagutzeko, eta objektu astronomikoekin alderatuz bere tamaina ezagutzeko (esaterako, eraikin batek zenbat solairu izan beharko lituzkeen kalkulatzea ilargia teilatuaren gain-gainetik pasatzeko), etab.
Iharduera-eremu desberdinetan informazioa lortzeko, neurrietako eta kalkuluetako estimazioek duten garrantzia baloratzea eta horiek erabiltzeko ohitura hartzea, gutxi gorabeherako neurketa eta kalkulurako estrategiak landuz eta hasierako datuak, horien transformazioa eta lortutako azken emaitzak kritikoki baloratuz.
Aurreko eta ondorengo irizpideekin bat etorriz, kalkulu estimatiboak egiteak duen balioa ezagutzea da asmoa, bai eta horiek iharduera-eremu desberdinetan erabiltzeko ohitura hartzea ere (bonbila baten energi kontsumoa pezetatan kalkulatzea, astea igarotzeko behar den dirua estimatzea, etab.).
Zehaztapen-maila desberdinekin espazioan neurriak hartzeko gorputza erabiltzea, horretarako neurketa, transformazio eta emaitzen adierazpen-estrategiak nork berak landuz.
Irizpide honen asmoa hauxe da, gorputza luzerak neurtzeko erreminta bat dela konturatzea, neurri "naturalen" unitate-sistema bat garatzea (oinak, pausuak, behatzak, etab.), neurriak hartzeko eta emaitzak jakinarazteko sistema horren fidagarritasuna aztertzea, eta neurri naturalen unitate horiek nazioarteko sistema metrikora transformatzeko estrategiak ezartzea, datuen neurketa eta transformazio-prozesuan zehaztasuna baloratuz.
Naturak, eta bereziki giza gorputzak, matematika-arloko ezagutzen sorkuntzan eta garapenean duen eragina eta kulturaren beste eremu batzuetan ezagutza horiek duten islada aztertzea.
Irizpide honen bidez ikasleak matematikaren eta garatzen den ingurune fisiko eta kulturalaren artean kausa-ondorio motako erlazioak ezartzeko duen gaitasuna neurtu nahi da. Ikasleak, adibidez, erabilera- asmoaren, kultur eta teknologi baldintzen, etab. arabera numerazio-sistema desberdinak erabiltzera bultzatu duen arrazoia jakin behar du.
Matematika ekonomiari eta kontsumoari lotutako eguneroko egoeretan erabiltzea, horiekin zerikusia duten arazoak konpontzeko estrategiak landuz eta ohizko hizkuntzan matematika-arloko terminoak barneratuz.
Eguneroko egoeretan, hau da, fakturak interpretatu eta eratzeko, banaketa-arazoak konpontzeko edo aurrekontuak egiteko matematikaren erabilera ebaluatu nahi da.
Kirolarekin eta jokoekin zerikusia duten egoerak deskribatzeko ohizko hizkuntzan matematika-arloko terminoak barneratzea, eta egoera horiek kritikatu eta ebaluatzeko eta horietan erabakiak hartzeko matematika-arloko ezagutzak erabiltzeko ohitura hartzea.
Irizpide honen bidez kiroletan matematikaren erabilera eraginkorra ote den ebaluatu nahi da, eraginkortasunari eta zehaztasunari dagokienez komunikazioa aberasteko elementua, eta kiroletako egoerak ikuspegi kritiko batez baloratzeko edo horietan erabakiak hartzeko tresna baita.
Matematika-kodeak erabiltzen dituzten komunikabideetan agertzen diren datuak identifikatu eta erabiltzea.
Irizpide honen bidez ikasleak albisteetan agertzen diren matematika-arloko elementuak behar bezala interpretatzeko eta horiek ikerlan txikietarako erabiltzeko duen gaitasuna ebaluatu nahi da.
Gai hau eman dezaketen irakasleek
1701/1991 Errege Dekretuak Matematikaren arloa aitortzen dien irakasleei dagokie gai hori ematea. Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzaren 1995eko abenduaren 5eko Erabakiak "Matematika" espezialitateko irakasle izateko 1. lehentasunarekin aitortzen dituen tiulazioak dituzten irakasleek ere eman ahal izango dute.
Beste edozein espezialitatetako irakasleek baimena eskatu ahal izango diote Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari. Zuzendaritzak irakasle bakoitzak duen prestakuntza ikusi eta, horren arabera, baimena eman edo ukatu egingo du.
1.- SARRERA
Euskal Herrian elikadura garrantzi handia duen gaia da, bai kulturaren ikuspegitik eta bai produkzioarenetik, sukaldaritza pertsonarteko harremanekin eta harreman sozial eta ekonomikoekin sakonki lotuta baitago.
Euskal Herriak, baliabide naturalei dagokienez txiroa izan arren, elikaduraren ingurruan kultura berezia garatzen jakin izan du. Eta, nazioarteko banaketa-katea ahalguztidunei esker, elikadurak mundu-mailan berdintzeko joera duen garai honetan, komeni da gure ikasleek gure kulturaren alderdi hau ezagutzea: ezagutza horrek gainera, bera hobeto egoten lagunduko dio.
Gizakiaren elikadurak pertsonen arteko eta elikagaien arteko harreman-multzo bat barneratzen ditu (bere manipulaziotik eta asimilazio fisiologikotik, hauek kontsumitzerakoan dituen jarrera, portaera edo gizarte ohituretaraino) eta hau dela eta, elikagai-premiak gizabanakoen bizimoduari eta inguruari estuki lotuta daude.
Azken finean arrainari (alderdi guztietatik begiratuta) ematen zaion tratamenduak, Euskal Herrian bizitza ulertzeko moduari buruz hitz egiten digu; eta seguraski, beste kultura batzuetakoa ez bezalakoa izango da. Baina tratamendu hori, herriko sektore handi baten iraganeko eta gaur egungo historiaren laburbilduma da, eta gainera, kontsumitzaileari, hau da, ikasleari (berau baita unitate honen azken helburua), elikatzeko portaera-eredu interesgarriak eskaintzen dizkio.
Osasun ona izatea ahalbidetzen duen dieta egoki bat jarraitzeko heziketa, elkarri oso loturik dauden alderdien arteko orekan oinarritzen da:
zenbait elikagairen ingestioak (batez ere kopuru handiak) eta gaixotasun batzuekin edo produktu fitosanitario, abono edo medikamentuen balizko ondorioekin izan dezakeen harremanari buruzko informazioa;
estetikagatiko kezka;
sukaldaritzako erritoak, ohiturak eta azturak, bereziki Euskal Herrikoak;
bizi-mailen aldaketa eta elikatzeko baliabideak, eta:
bizi izandako hezkuntza eta gizarteratze-prozesuak.
Bizitzaren garai honetan gertatzen diren aldaketa fisikoek, psikikoek eta harreman-mailakoek, nerabeak duen gorputzaren pertzepzioan eta irudian eragina du. Horregatik nerabezaroa prozesu gisa eta geure buruarekin gozatzeko moduak (beste batzuen artean janariaren gozamena) hobeto ulertzeak, erabaki helduagoak eta libreagoak hartzea ahalbiduko du.
Norberaren autonomiaren garapena ez da zientziarekiko edo medikuntzarekiko fede itsuarekin bateragarria. Zientzia etengabe aldatzen ari da eta gainera, definizioz, ez da betierekoa, behin-behinekoa baizik. Gure erabakiek (beste batzuen artean elikadurari buruzkoek) geure pertsonaren ezagutza gero eta sakonagoan ere oinarritu behar dute.
Dietetika pertsona guztien eta bereziki gazteen bizipen-inguruan eguneroko ogia da: aldizkariak, komunikabideak, lagun-taldeko elkarrizketak gai honen inguruan sarritan iharduten dira. Honekin batera, elikadura-teknologia irakaskuntzaren maila desberdinetan sartzen joan da pixkanaka.
Askotan, pertsonek (irakasleek, osasun-langileek edo gourmet-ek, etab.) janariaren inguruan jarrera moralizatzaileak hartzen dituzte: ongi edo gaizki dagoena, ona edo txarra dena epaitzeko joera dago, behar eta gustu desberdinak izateaz gain, pertsonak adina aukera egon daitezkeela kontuan izan gabe. Irizpide moralen aniztasun hau gero eta beharrezkoagoa da elikadurarekin eta elikagaien kontsumoarekin zerikusi duten gaietan. Honekin batera, baita planteamendu pertsonalak gizarteak nahiz kulturak onartutako portaerak aberasten dituzten irizpide zientifikoekin aberastekoa ere.
Pertsonak maila psikologikoan janariarekin izan ohi duen maitasun-gorroto harremanak, eta honen bidez norbere irudia eta familiako nahiz gizarte-harremanak kontrolatzeak gero eta ugariagoak diren elikadura-portaeren nahasteak zergatik agertzen diren ulertzen laguntzen du, adibidez anorexia eta bulimia nerbiosoa edo gainingestio konpultsiboa gaixotasun ezagunak.
Horrela, gaur egun nagusitzen den edertasun-ereduaren arabera, pertsonak bizitzan arrakasta izateko ahalik eta argalena izan behar du: eredu estetikoa patologietara gero eta arrisku gehiagoz hurbiltzen da. Datu estatistikoek nerabezaroan dauden nesken portzentaia altu batek elikadura-portaeretan nahaste larri bat jasaten duela esaten digute; eta indize hauek gora doaz gaixotasun hauek hobe ezagutzen diren neurrian. Euskal Autonomi Erkidegoan, zehazki, elikadura-arazoak bezalako gaixotasunen nagusitasuna honela zenbatzen da: anorexia nerbiosoa 700 eta 775 kasu artean ( 14 eta 18 urte bitarteko emakume gazte guztien %1) eta bulimia nerbiosoa 5 eta 7500 kasu artean (14 eta 65 urte bitarteko euskal emakume guztien %1).
Horregatik, elikaduraren gaia joera globalizatzaile batekin, hau da, aukerazko jakintzagai hau jarreraren eta portaeraren ikuspegitik aztertzeko beharra nahiko justifikatuta dago. "zer jan hura izan" esaldia honela berridatzi dezakegu: "jan nahi dugunaren eta jan behar dugunaren arteko erabaki askoren emaitza gara".
Jakintzagai honekin, giza elikaduraren oinarrizko alderdiak ezagutzea nahi da, honela orokorrean elikaduraren kultura deitzen den horri buruzko gogoeta ahalbidetuz eta elikadura-ohituren autoanalisia egin ahal izateko. Horretarako, jarrerazko edukinen ardatzetik zer, nola eta noiz jan behar den erakusteko egoerak proposatzen dira, bereziki euskal kulturaren inguruan elikagaiekin duen harremanean norberaren auto-ezagutza handiagoa bultzatuz, janarien eta edarien ingestioa gizarte-harremanei oso lotua baitago.
Nagusiki talde-dinamiken tekniketan oinarritutako iharduerak, bere osasuna (fisikoa, psikikoa eta soziala) zaintzea eta hobetzea ahalbidetuko dioten erabakiak hartzen laguntzera zuzenduta egongo dira, erabaki hauen azpian dauden balioen sailkapena eta bere orientazio etikoaren analisia bultzatuz, norberaren balio etikoekin jokabide koherenteak izatera bultzatuz.
2.- HELBURUAK
Aukerakotasunaren guneko jakintzagai honen helburua ondoren adierazitako gaitasunak ikasleengan garatzen laguntzea da:
Elikadurarekin eta hauen gaur egungo arazoekin zerikusia duten alderdiak analizatzea, euskal egoeraren aipamen berezia eginez eta parte hartzen duten faktoreak, pentsona eta/edo taldeen jarrerak nahiz beren oinarri diren balioak ezagutuz, iritzi kritiko eta pertsonala egiteko eta konponbide desberdinak bilatzerakoan aukera pertsonalak eta jarrera solidarioak izatea ahalbidetzeko.
Pertsonaren, familiaren eta gizartearen orekara daramaten egoerak eta pertsonen arteko eta elikagaiekiko gero eta harreman orekatuago eta osasuntsuagoetara nahiz errespetuzkoago eta toleranteagoetara aurrerapausuak emateko aldaketa egokiak faboratzen dituzten baldintzak identifikatzea.
Ahal den neurrian azalpen zientifikoetan oinarritzen diren balio, jarrera eta arauetara zuzendutako elikadura-ohiturak garatzea, tradizioak transmititu ohi dituen ikuskera fatalistak eta magikoak aldatuz.
Munduko beste eskualde batzuetako edo gure inguruko pertsonen elikadura-arazoekin zerikusi duten kanpainak antolatzen dituzten edo haietan lan egiten duten Euskal Herriko taldeekiko lankidetza, beste pertsona eta herriekiko elkartasunaren balioa irudikatzeko forma gisa baloratzea.
Euskal Herrian presentzia duten komunikabideek elikadurari buruzko erabakietan eragina izateko edo hartzera bultzatzeko erabiltzen dituzten adierazpideak analizatzea, nagusiki elikagaiak konpultsiboki erostera eta kontsumitzera bultzatzen duten komunikabideen mezuak kritikoki uler daitezen saiatuz.
Elikagaiak izatea eta hauek erraz lortzeko aukera izatea hauek kontsumitzeko erabakiorra dela ulertzea, garatutako zonetako etxeetako egoera inguruko, beste zona geografiko batzuetako edo munduko beste eskualde batzuetakoenarekin alderatuz.
Gainerako pertsonekiko harremanak, nork bere burua ezagutzeko nahiz autoestimazioa eta norberaren gorputzarekiko nahiz besteenarekiko errespetua gehitzeko bide erabilgarri gisa ulertzea, gizabanakoarengan, kideek eta taldeek izan dezaketen eragina analizatuz.
3.- EDUKINAK
Kontzeptuzko edukinak:
A) GIZABANAKOAREKIN ZERIKUSIA DUTENAK
Elikadura eta pertsonaren ihardueran eta garapenean duen eragina:
Elikadurak bizimodu osasuntsuaren beste faktore batzuekin duen harremana: iharduera fisikoa, gorputz higienea, drogamenpekotasunen prebentzioa.
Elikadura, nutrizioa, dieteteika, etab. terminoak desberdintzea.
Elikaduraren funtzioak: energia ekarpena, organismoa egiteko materiala.
Organismoak dituen nutritizio-behar energetikoak, proteikoak, karbohidratoena eta grasarena, elementu mineralena eta bitaminena, etab.
Elikagaiak eta dietak.
Inbentarioak eta elikagaien erregistroa.
Osakera eta sailkapena: elikagaien gurpila eta piramidea.
Urak elikaduran duen funtzioa.
Ohitura kaltegarrien prebentzioa (bereziki alkoholaren erabilera desegokia elikaduran).
Elikadura eta jatearen plazerra:
Gure gorputz nerabea eta bere garapen sentsoriala: gustua, usaimena, ukimena eta ikusmena.
Plazerra eta eguneroko bizitza (elkartasuna, estetika eta harreman sozialak).
B) GIZARTE-ALDERDIEKIN ZERIKUSIA DUTENAK
Elikagaien giza kontsumoa eta ingurunean dituen ondorioak: Euskal Herriko egoera.
Elikagaien jatorria.
Elikagaiak lortu, garraiatu, kontserbatu eta banatzeko prozesua.
Elikagaien publizitatea.
Elikagaien hautaketa erosketa egiteko garaian.
Kontsumitzailearen eskubideak eta erantzukizunak.
Kontsumitzaileekin zerikusia duten erakunde, organismo eta elkarteak.
Elikadura zientziaren, teknologiaren eta gizartearen ikuspegitik:
Elikadurari dagokion mentalitatea, ezagupenak eta jokabideak denboran zehar.
Elikadura-ohituren bilakaera familiaren belaunaldi desberdinetan.
Elikadurarekin zerikusia duten etxeko lanak eta sexu-estereotipoen azterketa.
Pertsona guztien funtsezko eskubidea: justiziaren eta elkartasunaren baloreak.
Elikagaien banaketa geografikoa: Iparraren eta Hegoaren arteko aldea.
Elikadurarekin zerikusia duten nazioarteko erakundeak: FAO, OME, GKEak, etab.
Elikadura Euskal Herrian, kultur eta ekonomi gertakari gisa.
Sukaldaritza: euskal sukaldaritzak mundu-mailan izandako eragina.
Kalitatezko euskal labela duten bertako produktuak ezagutzea; baita horien produkzio-baldintzak ere.
Berdura-plaza edo herriko azoka, interes dietetiko, ekonomiko eta kulturalen adierazgarri.
Ganadu-ferien, fruta-lehiaketen eta nekazaritza-alorreko beste ekintza batzuen garrantzi kultural eta ekonomikoa.
Sozietate gastronomikoetako balore eta kontrabaloreak.
Prozedurazko edukinak:
Elikadurari buruzko inkestak egitea eta Euskal Herriko elikadura-ohitura indibidual eta kolektiboei buruzko datuak jasotzea.
Iturri desberdinetatik jasotako informazioaren trataera, Euskal Herrian daudenetatik batez ere, datuen eta iritzien arteko bereizketa eginez.
Arazoak konpontzeko eztabaida eta talde-elkarreraginaren teknikak erabiltzea.
Talde-egoerak enpatia, asertibitatea eta, oro har, pertsonarteko eta gizarte-komunikazioari dagozkion trebetasunak landuz ebaztea.
Nutrizio-oreka eta plazer gastronomikoa konbinatzen duten otorduak diseinatzea.
Datu desberdinen analisian oinarrituz, giza elikadurarekin zerikusia duten gaisotasunen bilakaera aurrikustea, bai Euskal Herrian eta bai garapen-maila desberdinetako beste testuinguru geografikoetan.
Ondoko hauetarako teknikak erabiltzea: dieta orekatuak, elikagaien kontserbazioa eta etiketatzea, elikadura-iruzurrak antzematea, etab.
Elikagaiak maneatu eta prestatzeko teknika erraz batzuk.
Euskal Herriko ohizko plater batzuen azterketa, sukaldaritza-teknikak eta arlo sozial, geografiko edo laboralak erlazionatuz.
Jarrerazko edukinak:
Zientzia biomedikoetako aurrerapen zientifikoengatiko eta elikadura-teknologiarekiko interes kritikoa, kritikoki baloratuz.
Autoestimazioa indartu eta osasunarentzat arriskutsuak diren iharduerak, hala nola beharrik edo justifikaziorik gabeko dieta azientifikoak, saihesten dituzten ohituren aldeko jarrera.
Elikatzeko modu desberdinekin batera ditugun baloreen analisi kritikoa (batez ere bizitzaren filosofia bati lotutakoenak), elikatzeko jarraipide pertsonal osasuntsu batzuk ezartzearren.
Euskal Herrian eta munduko beste zenbait zonetan arruntenak diren elikagaien kontsumoari lotutako gaisotasunengatik interesa edukitzea.
Lagunengandik (kideen taldearengandik), komunikabideetatik eta euskal kultura tradizionaletik elikagaiei eta hauek kontsumitzeko moduari buruz jasotako mezuen ikuspegi kritikoa.
Gorpuzkera, loditasuna edo argaltasuna, eredu batekiko desberdintasuna, etab. direla-eta pertsonak baztertzea dakarten jokabideak errefusatzea.
Norberaren balorearekin koherenteak diren bizimodu osasuntsuak bilatzeko sormena eta erabakiak hartzeko ahalmena sustatzea.
Sukaldaritzaren balorazioa gertaera sozial gisa, sexu- edo elikadura-ailako estereotipoetatik urrunduz.
4. EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK
Elikadurari dagozkion jokabideekin zerikusia duten arazoen ezagutza eta azterketari curriculumaren arlo desberdinetan egindako ikaskuntzak aplikatzea, arazo horietan esku hartzen duten faktoreak antzemateko, eta hauek pertsonen pentsamoldean eta elikagaiekin erlazionatzeko moduan (baloreak, sinesmenak eta ohiturak) arazoa konpontzeko edo areagotzeko duten eragina zenbaterainokoa den ikusteko.
Irizpide honen bitartez, ikaslea, elikadurari eta osasunari lotutako arazoen alderdi desberdinak aztertzeko, Euskal herrikoak batez ere, gai izatea lortu nahi dugu, arlo desberdinetan ikasitako ezagutzak eta prozedurak erabiliz, eta analisi literario, matematiko, zientifiko, sozial eta teknologikoa erabiltzeak, balore indibidual eta sozialekin kontrastatuz, arazoa non datzan, interes batzuen arabera soluziobide batzuk nola bila daitezkeen eta soluziobide bakoitza zein helburutara zuzentzen den ikusten lagun dezakeela aintzakotzat hartzea.
Mintzairaren erabileran edo publizitatean, elikadura-aukera edo gorpuzkera desberdinak dituzten pertsona edo taldeekiko jokabide baztertzaile edo intoleranteak antzeman eta identifikatzea, zertan oinarritzen diren ikusiz, eta giza aniztasunarekiko jokabide integratzaileak eta begirunezkoak aintzakotzat hartuz.
Ikaslea, elikagaiei dagokienez, egunero gure inguruan, familian, eskolan eta gizartean, sortzen diren diskriminazio-modu anitzak aztertzeko gai izan dadin da gure asmoa. Halaber, behaketarako gaitasuna garatzea da helburua, norberaren eta besteen jokabideak, kaleko nahiz publizitateko eta komunikabideetako mintzairaren erabilera kritikoki aztertzeko, eta honek rol estereotipatuak edo bizitzeko, elikatzeko edo jazteko modu desberdinak dituzten pertsonekiko edo taldeekiko intolerantzia-jarrerak gainditzera daraman ikustea.
Lengoaia desberdinak eta batez ere elkarrizketa erabiltzen jakitea, talde eta pertsonarteko egoeretan norberaren esperientziak azaldu eta komunikatzeko, iritziak eman eta arrazoitzeko, besteen arrazoiak entzun eta ulertzeko, elkarbizitza ahalbidetzen duten akordioetara iristeko gai izanik, bai kideen artean eta bai bestelako kultura, etnia edo bizimoduak direla-eta, desberdinak direnen artean.
Edozein gizarte-arazok edo aspiraziok mintzairan bere isla aurkitzen duenez, irizpide honen bitartez ikasle batek lengoaia bere edozein formetan (ahozkoa, idatzizkoa, ikus-entzunezkoa, grafikoa, plastikoa, musikala...) adierazteko eta komunikatzeko, hau da, garapen pertsonal eta sozial gisa zenbateraino erabiltzen ote duen ikusi nahi dugu. Lengoaia-formen artean, elkarrizketari ematen zaio garrantzi handiena, gatazkak gainditu eta elkartasun-lokarriak sortzeko oinarrizko komunikazio-modu gisa. Ikasleak pertsonarteko harremanetan elkarrizketa ulertu eta erabiltzen ote duen egiaztatzea da, kideen artean ez ezik, baita edozein arrazoi edo egoeragatik (sexua, etnia, gizarte-egoera, minusbalia...) desberdinak direnekin ere, eta elkarrizketa dauden arazoen soluziobidetzat hartzen ote duen.
Bizitza osasuntsua eta ingurune, janaria bezalako ondasun, zientzia eta honen aurrerapen eta teknikaren erabilera orekatua ahalbidetzen duten baldintzak ezagutzea eta, halaber, osasunean, ingurunean eta kontsumoan eragin negatiboa duten bizimodu indibidual eta kolektiboak eta eguneroko praktikak (elikadura adibidez) ezagutzea; era berean, alor hauetan defentsa, kontserbazio eta aurrerapenaren aldeko jarrerak azaltzea.
Irizpide honen bitartez, ikasleek eguneroko praktiken eta hauek beren bizitzan eta ingurunean dituzten ondorioen artean erlaziorik ezartzen ote duten egiaztatzea da, ondorio gisa alor guztietan defentsa, kontserbazio eta aurrerapenaren aldeko ekimenek bizitza osasuntsuagoa, elikadura orekatuagoa eta ingurunearen erabilera egokiagoa lortzen laguntzen dutela ateraz.
Taldean lan egitea eta elikadurarekin eta osasunarekin zerikusia duten ihardueretan parte hartzea, lankidetzazko eta besteekiko onespen eta errespetu-jarreraz, ihardun eta jokabide indibidual eta kolektiboen erantzukizuna bere gain hartuz.
Irizpide honen bitartez, talde-lanaren eta talde-ihardueretan parte hartzearen bitartez lan-prozesua eta honen emaitzen kalitatea beren lankidetzazko jarreraren eta besteekiko errespetuaren araberakoa direla, eta baita norberari dagokiona betetzearen eta nork bere gain hartutako erantzukizuna onartzearen araberakoa ere, antzematen ote duten ikusi nahi dugu.
Gai hau eman dezaketen irakasleek
1701/1991 Errege Dekretuak Natur Zientzien arloa aitortzen dien irakasleei dagokie gai hori ematea. Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzaren 1995eko abenduaren 5eko Erabakiak "Biologia eta Geologia" espezialitateko irakasle izateko 1. lehentasunarekin aitortzen dituen tiulazioak dituzten irakasleek ere antzekotasunagatik eman ahal izango dute.
Beste edozein espezialitatetako irakasleek baimena eskatu ahal izango diote Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari. Zuzendaritzak irakasle bakoitzak duen prestakuntza ikusi eta, horren arabera, baimena eman edo ukatu egingo du.
1.- SARRERA
Gaur egungo hezkuntza-sisteman ikasleak ezagutza teorikoak bereganatzean urrundu egiten da ezagutza horien aplikazio praktikotik; artisautza-iharduerak, ordea, ezagutzak praktikan aplikatzeko bide bat dira.
Ezagutza teorikoen bidez epe luzerako emaitzak edo aplikazioa lortzen den bitartean, artisautza-praktiken bidez hasieratik bukaeraraino kontrolatutako objektuaren berehalako lanketa lortzen da. Hurbileko gertakari pertsonalbihurtzen da.
Artisautza-tailerrean sormena indartu, garatu eta aplikatu egiten da. Bertan, ondo egindako lanaren atsegina lortzen da. Artisautzako objektuaren akabera baloratzen da, norbanakoa ikusmenaren eta estetikaren arloan hezitzen baita. Nork berak egindako lana, eskulanak eragindako gozamena ezinbestekoak dira pertsonaren bilakaera harmonikoa lortzeko.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aukerako jakintzagai gisa barne hartzen da Artisautza-Tailerra. Jakintzagai honek gai ugari eskaintzen ditu eta horren bidez ikasleak artisautza-teknika desberdinak eta artisautza bakoitzaren jatorria eta ezaugarriak ikasi eta ezagutu ditzan lortu nahi da.
Aukerako jakintzagai honekin, ikasleak espezializazio handiagoa bereganatuko du hizkuntza grafiko/plastikoan, artisautza kultura adierazteko eta komunikatzeko tresna baita, kultura desberdinen eta komunikatzeko era desberdinen artean loturak ezartzeko baliagarria. Tailer horien sorkuntzak ahaztutako artisauntza-tradizioak berreskuratzen lagunduko digu, norbanakoaren eta taldearen garapena lortzeko artisautza pedagogiaren ikuspegitik baloratuz.
Ildo horretatik, Juan Garmendia Larrañaga etnografoaren hitzak gogoratuko ditugu: "... jakina euskal artisautzatzat jotzen den hori euskaldunona izan daiteke; sarritan, ordea, ez da euskaldunona bakarrik". Esaldi hori gure geografi eta kultur eremuan Tailerraren ezaugarriak ezartzeko garaian lagungarria izango zaigu. Euskal Herriko historia oso aberatsa da artisautzaren tradizioari dagokionez; baina, gaur egun, ofizioen mekanizazio azkarra dela-eta, industrialtzat jotzen diren prozesuei bide eman die, eta famili mailan bakarrik mantentzen da. Ordea, antzinako eta ez hain aspaldiko aztarren ugari gordetzen ditugu, eta horiei esker hurbil gaitezke artisautza-mundu horretara, garai haietan egin ziren objektu eta sistema praktiko haiek, hain zuzen ere gaur egun zenbait faktorek eraginda berreskuratu nahi diren haiek ezagutzera.
Ikuspegi horretatik begiratuta, iharduera honetan oso tailer desberdinak sor daitezke ikastetxe bakoitzeko curriculumaren barruan, gara litekeen tailer-motak kasu bakoitzean ezarritako gainerako prestakuntza-iharduera orokorren eta berezien, ahalbideen eta gizarte-eskariaren arabera. Nolanahi ere, aukeratuko diren teknikak errazak izango dira, hau da, berehalako aplikazioa eta emaitzak eskainiko dituzte, baina, bestalde, adierazpen-ahalmen handikoak izango dira, ikasleak ikerketarako eta sorkuntzarako sena gara dezan.
Ikaskuntza disziplinartekoa izango da, eta Gizarte-Zientziak, Historia, Artea eta Geografia bezalako ezagutza-arlo batzuk inplikatuko dira, bai eta egingo den artisautzaren bilakaera historikoa, artistikoa eta teknikoa ezagutzeko osagarri gisa balioko duten beste batzuk ere.
Artisautza-Tailerrak proiektu praktikoak garatzen lagundu beharko du, ikasleak dituen eta ikasten ari den ezagutzekin erlazionatuz. Iharduerak ikaskuntza-praktika gisa planteatuko dira, eta ikaslearen, irakaslearen eta ikasi eta landuko den gaiaren arteko loturak ezarriko dira. Beharrezkoa izango da ikasle bakoitzaren aurrerapenaren erritmoa indibidualizatzea, eta horretarako programa bakoitzaren beharrei egokitu behar zaie; gainera, talde-lana sustatu eta ikasleak pausuz pausu gidatu behar dira esperientziaren ikaskuntzan.
2.- HELBURUAK
Aukerakotasunaren guneko jakintzagai honen helburua ondoren adierazitako gaitasunak ikasleengan garatzen laguntzea da:
Euskal artisautza bere ingurunea adierazten duen kultur balio gisa hartu eta baloratzea.
Ondare kultural, historiko eta artistikoa ezagutu eta errespetatzea, ondare horren behaketan eta berreskurapenean parte hartuz.
Artisautza-lanaren jatorria, bilakaera eta egokitzapena aztertzea, artisautzei buruz dokumentuetan oinarritutako ikerlanak eginez eta ahozko, idatzizko eta irudizko informazioak aplikatuz.
Artisautza-lanak ezagutu, aztertu eta egitea, jatorria, materiala eta forma kontuan izanik, eta estetikaren eta erabilgarritasunaren aldagaiak barne hartuz.
Adierazpen, sorkuntza eta berrikuntza-kontzeptuak artisautza-prozesuan garatu eta aplikatzea, artisautza-lanak materialarekin harreman zuzena izateko ematen duen aukerari probetxua ateraz.
Artisautza-iharduera betetzeko beharrezko materialak eta tresnak ezagutu, aukeratu eta erabiltzea, segurtasunerako eta horiek behar bezala zaintzeko arauak errespetatuz.
Arazoei irtenbidea eman eta behar errealetara aplikatzea, eta nork bere kasa, ekimenez eta nork bere buruan konfiantza izanik erabakiak hartzea.
Iharduera honetako kontzeptuak beste arlo batzuetako ezagutzekin lotzea, horiek aberastu eta osatzeko eta arte-sorkuntzaren izaera globala eta disziplinartekoa baloratzeko bide gisa.
Izate artistikoaren aurrean jarrera irekia hartzea eta besteen ekarpenek sortutako aberastasunaz jabetzea, beldurrak eta aurriritziak gaindituz.
Euskal Herriko artisautza-kultura garatu duten sektore desberdinak ezagutzea, horietan garatutako artisautza-objektuen eta sistemen bilakaera azpimarratuz, bai eta erabilitako fabrikazio-teknikak ere (metal, harri, egur, etab.eko artisautzak).
Gaur egun dauden ekipamendu didaktiko desberdinak ezagutzea, horien bidez Euskal Herriko historian zehar garatutako artisautza-ofizio eta iharduera batzuen errealitatera hurbildu ahal izango baikara (San Telmo Museoa, Untzi Museoa, Elosuko Buztingintza Museoa, etab.).
3.- EDUKINAK
Kontzeptuzko azterketa
Ezaugarri fisikoak: artisautza-objektua osatzen duten materialen egitura eta ezaugarriak, aplikazioaren arabera.
Ezaugarri funtzionalak: Objektuak sortzera bultzatu zuten beharrak eta belaunaldietan zehar izan duten bilakaera.
Objektu funtzionalen kualitate estetikoak, sinbolikoak eta sozialak.
Prozedurazko edukinak
Konparazio-eskemak egitea, honako hauei buruzko ikerketen emaitzetan oinarrituta:
Materialak bete behar duten funtzioaren arabera sailkatzea.
Funtzioetara egokitzeko manipulazio-prozesuak adieraztea.
Erabilitako materialei dagozkien formak sailkatzea.
Materialen ezaugarriak aztertu eta identifikatzea, tresna egokia erabiliz (sua, mikroskopioa, mailua, azidoak, eskuak, etab.).
Objektuen azterketa ergonomikoak eta gizakiaren erabilerarekiko egokitzapena.
Objektu bat aukeratzea eta kultura desberdinetan nola agertzen den ikusteko konparaziozko azterketa bat egitea. Material, estetika, sinbologia, bilakaera, etab.i dagokienez desberdintasunak eta antzekotasunak bilatzea.
Jarrerazko edukinak
Artisautza-kultura desberdinen sinboloak eta formak aurkitzeko interesa erakustea.
Artisautzan agertzen diren sinboloak eta zeinuak interpretatu eta identifikatzen jakiteko interesa erakustea.
Artisautza-objektuen erabilgarritasuna eta erabileraren araberako egokitzapena ezagutzeko jakinmina erakustea.
MULTZOA. PROIEKTUAK (Objektuen diseinua)
Proiektu baten hastapena. Objektu bat egiteko pausuak ezartzea. Proiektuak norbanakoaren edo taldearen ikuspegia izan dezake. Artisautza-objektu bat egiteko, ikasleak ondoren adierazten diren pausu guztiak eman beharko ditu.
2. MULTZOA. 1. ARTISAUTZA-OBJEKTUEN DISEINUA
Kontzeptuzko edukinak
Proiektuak.
Faseak:
Prestakuntza-fasea edo fase teknologikoa: proposamenak definitu eta aztertzea. Informazioa bilatzea. Diseinua.
Ebazpen-fasea edo fase teknikoa: Eraikuntza. Kontrola. Dokumentazioa. Hedapena.
Artisautzaren produkzio-sistemetan inplikatutako prozesuak.
Prozedurazko edukinak
Lan egiteko aukeratutako eta/edo proposatutako materialak ikertu eta manipulatzea.
Objektu bat diseinatu eta egitea, aldez aurretik ezarritako zehaztapenen zerrendaren arabera.
Erreferentzi eredu gisa hartutako formak ikertu eta egokitzea.
Artisautza-objektu klasikoen formak eta estetika aldatu eta eguneratzea.
Ikerlanetan eta behaketatik lortutako informazioa dossier, fitxa, liburu, etab.etan biltzea.
Jarrerazko edukinak
Arazoei irtenbidea emateko erabakiak hartzean ekimena, autonomia eta konfiantza erakustea.
Inguruneko objektuen behaketa piztu eta sustatzea, objektu horiek osatzen dituzten xehetasunak gogoan hartuz.
Hasieratik bukaerarainoko prozesua kontrolatuz materiala lantzeak duen garrantzia baloratzea.
Materialen egokitzapena ulertzea, bolumen, erresistentzia, malgutasun, etab.i dagokienez.
Nork bere produkzioen plangintza eta antolamendua kontrolatzea, artisautza-prozesuaren arabera.
Alderdi tekniko, funtzional, estetiko eta ekonomikoen arteko oreka baloratzea.
Kontzeptuzko edukinak
Oinarrizko erremintak, dagozkien funtzioak eta eskaintzen dituzten aukerak.
Eskatutako aplikazioetarako teknika bereziak.
Materialak eta erremintak erabiltzean, segurtasunari eta zaintzari buruzko arauak ezagutzea. Ikasgelan aplikatzea.
Prozedurazko edukinak
Erremintak erabiltzea.
Oinarrizko teknikak aplikatzea eta egokienak aukeratzea, lanaren ezaugarrien eta ikaslearen mailaren arabera.
Lantegi, fabrika eta ikus-entzunezkoetan artisautza-prozesuak zuzenean behatzea.
Materialak etekinik handiena ateratzeko moduan prestatu eta zaintzea.
Jarrerazko edukinak
Materialak eta erremintak erabiltzean segurtasunari eta zaintzari buruzko arauak errespetatzea.
Produkzioen balorazio positiboa egitea, "komunikatzeko eta sortzeko" bide gisa, norbanakoari espresatzea ahalbidetuz.
Materialak era orekatu batean aprobetxatu eta iraunaraztea, kostu ekonomikoa eta baliabideen higadura kontuan izanik.
Kontzeptuzko edukinak
Objektu bat diseinatzea, betetzeko asmatutako funtzioen arabera. Proiektua praktikan jartzea.
Artisautza-objektu bat eraikitzean teknika eta material egokiak zabaltzea.
Prozedurazko edukinak
Diseinatutako objektua egitea, bete behar dituen funtzioen arabera. Materialak aukeratzea.
Erremintak eta materialak artisautza-objektura egokitzea.
Eskulanetarako trebetasunak erabili eta garatzea.
Jarrerazko edukinak
Lanaren garapena planifikatzea, aurrera eramateko beharrezkoak izango diren baliabideak, burutzeko epeak eta sor daitezkeen zailtasunen aurrikuspena kontuan izanik.
Artisautza-objektuaren akabera ona baloratzea, xehetasunak kontrolatu eta lantzen dituen lanaren emaitza gisa.
Artisautza-objektuak sortzeko interesa eta zaletasuna erakustea.
Kontzeptuzko edukinak
Artisautzaren presentzia beste kultura eta gizarte batzuetan. Artisautza-gertakariari buruzko informazio desberdinak aztertu eta interpretatzea.
Euskal Artisautza: jatorria, bilakaera eta gizarte, histori eta geografi esparrura egindako egokitzapena. Inguruneko artisautza euskal kulturaren adierazgarri eta identitate gisa baloratzea. Erlazio soziolinguistikoak.
Historian zehar, artisautzaren egokitzapen-beharren eta bideen bilakaera. Artisautza-gertakariak eta horiek sortu ziren aldi historikoaren ezaugarri orokorrak konparatzea.
Natur baliabideen erabilera eta aprobetxamendua. Tekniken bilakaera denboran zehar.
Prozedurazko edukinak
Artisautza-gertakariari buruzko informazio desberdinak aztertu eta interpretatzea, honako hauetan oinarrituz: objektuak, testuak, marrazkiak edo eskemak, materialen arrastoak, tresnak, erremintak, ahozko testigantzak, etab.
Ikerketarako informazioa bilatu eta biltzea, liburutegi, museo, erakusketa eta beste zenbait zentrotan.
Artisautza-gertakarien eta horiek sortu ziren ezaugarri historikoen konparaziozko eskema bat egitea.
Jarrerazko edukinak
Denboran eta/edo espazioan urruti dauden gizarteen lan egiteko moduak, teknologi bilakaera eta arte eta kultur adierazpena ezagutu eta erlazionatzeko interesa erakustea.
Histori eta kultur ondarea errespetatzea eta kontuan hartzea, euskal kulturaren eta oroimen kolektiboaren balio handiko adierazpen gisa.
Gizadiak, bere inguruneko natur baliabideak aprobetxatuz eta errespetatuz, orokorrean egin duen aurrerapena baloratzea.
4.- EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK
Ikasle bakoitzak jasotzen duen informazioa.
Irizpide honen bidez, esperientziak eskaintzen dituen edukinak ikasleak zein neurritaraino ulertzen dituen jakin nahi da.
Artisautza-produktuaren onarpena, arrakasta eta identifikazioa ikasleen artean.
Artisautza-produktuak kultur ondare gisa duen balioaren inguruan ikaslea gogoeta egitera bultzatu eta bereganatu duen sentsibilizazio-maila baloratu nahi da.
Materialak eta erremintak aukeratu, erabili eta zaintzea.
Irizpide honen bidez tresnen aukera eta erabilera zuzena egin ote den ziurtatu nahi da, eta elkarrekin egingo dituzten lanetan errespetuz jokatzeko ikasle bakoitzak hartutako konpromisua eta tresna horiek behar bezala zaintzeko nork bere gain hartutako erantzukizuna ere ziurtatu nahi dira.
Eskulanetarako trebetasunak erabili eta garatzea.
Eskulanetarako trebetasunen garapena eta bilakaera neurtu nahi da, eta artisautza-objektuak egitean gertatzen diren akatsak eta zailtasunak gainditzeko gaitasuna baloratu nahi da.
Erabakiak hartzean eta arazoei irtenbideak bilatzean autonomiaz, ekimenez eta konfiantzaz jokatzea.
Gatazkak konpontzeko garaian erabakiak hartzeko ohitura beharrezkoa da nerabearen bilakaeran. Horregatik, ohitura hori sustatu eta baloratu egin behar da. Gainera, nork bere burua eta taldeak onartzea ekarriko luke berekin.
Adierazpen, sorkuntza eta berrikuntza-kontzeptuak artisautza-prozesuan aplikatzea.
Artisautza-Tailerra lanbide-eremu guztietan eskatzen diren adierazpen, sorkuntza eta berrikuntza-kontzeptuak aplikatzeko bide bat izango da. Ikaslearengan alderdi horiek sustatu eta antzemandako inplikazio eta aplikazio-maila baloratuko da.
Norbanakoak edo taldeak lortutako emaitzei buruzko iruzkina, balorazioa eta onarpen kritikoa.
Ikasleari honako alderdi hauek baloratuko zaizkio: taldean izan duen integrazio-maila, elkartasunerako jarrera, irizpide pertsonalen garapena, kritika konstruktiboen onarpena, eta diskriminazioak gainditzea.
Gai hau eman dezaketen irakasleek
Hautazko gai hori emateko irakasleek, edozein espezialitate izanda ere, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari eskatu beharko diote baimena. Zuzendaritzak irakasle bakoitzak duen prestakuntza ikusi eta, horren arabera, baimena eman edo ukatu egingo.
1.- SARRERA
Ikus-entzunezko komunikabideek eta informazio-teknologia berriek, ezaugarri jakin batzuk dituen gizarte-dispositiboa osatzen dute "errealitatea" adierazteko eta sortzeko. Hauek egungo gizartean izango duten ezarpenak eta eraginak komunikazio-elkartrukaketen bilbe bat osatzen dute eta curriculumaren esparru guztietan derrigorrez eragina duten ezagutzeko eta ulertzeko moduak exijitzen dituzte.
Hezkuntza tradizionalak, jarrera babesleak eta ebaluatzaileak pribilegiatu izan ditu ikus-entzunezko komunikabideen aurrean. Ikasleek komunikabideen eragin kaltegarri eta manipulatzaileetatik zaindu nahi ziren edo, kasuaren arabera, produktu ikonikoak eta ikus-entzunezkoak "zuzen" hautatu eta antzemateko gustu estetikoa hezitzen saiatzen zen.
Komunikazio-prozesuen ikuskera muinbakar berri batek "balioa"ren ikuspegititik egiten dio aurre komunikabideen arazoari: ikus-entzunezko produktuen alderdi produktibo eta esanguratsuetan arreta jarriz, hauek desmitifikatu egiten ditu eta testu/behatzaile arteko elkarreraginean biltzen diren balioaren eta zentzuaren atribuzioak, nahiz ikusle jakin batek egoera jakin batean egindako ikus-entzunezko testuaren egokitzapena orientatzen duten estrategiak kontuan izaten ditu.
Ikus-entzunezko komunikazio-tailer honen helburua, irudien produkzioa eta "irakurketa", hau da, zentzua sortzeko mekanismoen kontrola eta ikuslearen interpretazio-lankidetza eskatzen duten iharduerak eragitera zuzendutako gaitasun operatibo bat sortzeko gai diren ezagutzen multzoa garatzea da. Beste era batean esanda, interesaren inguruan eta gizarte, hizkuntz eta kultur inguru konplexu batean sortutako komunikazio-helburu jakin batzuetara egokitzeak planteatzen dituen arazoetatik abiatuz, kodeak, sinbolo-sistemak eta ikus-entzunezko baliabideak erabiltzen dituzten sormen eta gogoeta-prozesu praktikoen bidez, ikusientzunezko komunikazio-gaitasunak, jakintza produktiboak eta interpretazio-jakintzak garatzen saiatzen da.
Ikus-entzunezko Komunikazio-Tailer honetan burutzen diren ihardueretan inplikatutako ikus-entzunezko komunikabideak eta baliabideak sinbolo-sistemetan aritzen dira eta ikaskuntza nahiz irakurketa aktiboa eskatzen dituzten zeinuak eta funtzio semiotikoak erabiltzen dituzte. Ikus-entzunezko produktuek ez dute kanpoko "errealitatea" zuzen zuzenean islatzen eta zerbait azaltzeko testuinguru batean kokatu behar dira. Komunikabideen edo ikus-entzunezko irudien errealitatea, komunikazio-helburu batekin sortutako errealitatea da (hautatua, baloratua, antolatua eta kontatua). Ikus-entzunezko produktuek "natural" itxura badute ere, ikus-entzunezko Komunikazio-Tailerrean erabiltzen diren komunikabideekin egindako ihardueren asmoa, sortua, itxurazkoa, hautatua, partziala, etab. den guztia (interesak, ideologiak, ulertzeko eta esateko moduak, behatzeko eta erakusteko moduak barneratzen dituzten balioz jositako eragiketa guztiak) komunikabideek, egiazko, erreal, unibertsal, beharrezko, etab. gisa zergatik eta nola erakusten dizkiguten azaltzea da azken finean.
Ikus-entzunezko Komunikazio-tailer baten hezkuntza-balioa ez datza trebetasun teknikoen garapen hutsean edo nolabaiteko komunikaziorako eraginkortasuna lortzean, ikus-entzunezko testuak interpretazio kritiko batekin konprometituriko sormen eta produkzio-iharduerak inplikatzen dituzten komunikazio-prozesuak eta ikus-entzunezko produkzio-mota nagusienak tratatu eta esperimentatzeko aukera gehiago eskaintzean baizik.
Komunikazio-helburuak dira interbentzio praktikoak orientatzeko irizpide nagusiak. Lortu nahi dena ez da tresnak eta teknikak menperatzea, ikus-entzunezko adierazpenaren ezaugarri diren material esanguratsuen manipulazioagatiko interesa esnatzea baizik (irudia, soinu fonikoa, soinu analogikoa, musika, notazio grafikoak), honela edukin bati itxura komunikatiboa eman eta signifikazio-prozesuak orientatzen dituzten komunikazio-helburuetara egokitzeko.
Komunikabideek gizartean duten adirerazpena finkatzen duten faktore politiko, ekonomiko eta ideologikoen nahiz adierazpen hauen balio inplizituen aintzaspena, eta egiazkoaren eta errealaren efektua sortzeko komunikabideek nagusiki erabiltzen dituzten limurketa-teknika eta kodeen nahiz "zentzua" eragiteko moduen analisia izango dira, beste batzuen artean, jakintzagai honetan lan egiteko oinarrizko lerroak.
Tailer hau, komunikabideen aurrean autonomia kritikoa garatzera zuzenduta egongo da bereziki. Ikus-entzunezko testuei buruzko iritzi propioak eta kritikoak lantzeko gaitasunean konfiantza lortu nahi da, bai eskolan -irakaslearen aurrean- eta bai komunikabideekiko eguneroko eta etorkizuneko esperientzian, ikasleari bere ikaskuntzari dagozkion erantzukizun gehiago beregain hartzera bultzatuz.
Simulazioen, talde-lan praktikoen nahiz ikasleek ikerketa-ikastaroan planteatutako komunikazio-arazoen aurrikuspenaren eta ebazpenaren bidez, irakasle eta ikasleek elkarrizketarako eta ikerketarako jarrera izan dezaten lortu nahi da, lanerako objektuak eta prozedurak proposatuz, ikus-entzunezko komunikazioaren inguru aldakor eta berritzailean esanahiak esperimentatuz eta negoziatuz.
Elkarrizketaren, ikerketa pertsonalaren nahiz bakarkakoaren eta ikus-entzunezko produktuen arteko triangelu itxurako harreman berezi hau, partaidetza-jarreraren eta autonomia kritikoaren garapenerako mesedegarria da: norbere ideia eta irizpideekiko kofiantzatik abiatzen da, ikerketa-lankidetzarekiko interesa sentitzen du eta ezaguera, inposatutako egintza, ideia eta prozeduren multzo gisa ulertu beharrean, mundua, galdeketa-elkarrizketa-gogoeta-ekintza prozesu batean ulertzeko eta interpretatzeko modu gisa ulertzen duen hezkuntza-testuinguru batean garatzen da. Mota honetako gogoeta-jarrerak eskuratuz, eskolaren testuingurua gaindituz gizabanakoaren ikus-entzunezko esperientziekiko harremanetan jartzeko moduan barneratzea lortu nahi da.
Ikus-entzunezko Komunikazio-tailerraren garapena, ikaslearentzat esanguratsuak diren inguru materialen iruzkina eginez, esanahiak bilatuz eta zentzua emanez abia daiteke, honela lan-prozedura pertsonal eta originalen itxurarekin produkzio eta sormen-gaitasunak garatzen saiatuz. Proiektu praktikoetan parte hartze hutsak ez du zuzenean analisi kritikoa edo sormena bermatzen, kodea ezagutzeak sormen adierazkorra bermatzen ez duen bezala.
Ildo horretan, komenigarria izango da Euskal Herrian eremu horretan izandako sorkuntzetara hurbiltzea ("euskal zinema", euskerazko ekoizpena, zinema eta bideo jaialdiak). Izan ere, modu horretan, ikus-entzuneko baliabideek gure Elkartean duten presentzia eta eragina ikusi ahal izango da eta Elkartean egon ohi diren gertakizunei ematen dien irudia kritikoki aztertu eta baloratu ahalko da, bai eta bideratzen dituzten ikuspegiak eta irudikapenak ere.
Ebaluazioari dagokionez, ikasleen sentsibilitate, jarrera, interes, trebezia eta ezagutzetatik abiatuko da (ikus-entzunezkoen kontsumoan lehentasunak eta ohiturak, ikasleak parte hartzen duen egoera desberdinetan komunikazio-gaitasunei buruz nabaritzen den autokonfiantza, etab.), autonomia kritikoarekin, lankidetzarekin eta zailtasunak gainditzeko ekarpenekin zerikusia duten jarrerak ikuspegi prozesual batetik ebaluatzeko helburua lortzeko.
Ikus-entzunezko Komunikazio-tailerra, ikus-entzunezko inguruari buruzko curriculum-ihardueran aniztasuna bultzatzen ahaleginduko da eta zentroa bera izango da, hezkuntza-proiektuarekiko koherentziaz eta ikasleen interes eta aukeren arabera, iharduera-plan bat finkatuko duena.
Tailerreko iharduerak, euskara funtzionala testu inguru jakin batean komunikaziorako erabiltzen erakusteko aprobetxatu nahi duen ahaleginarekin zerikusia du garatu beharreko alderdietako batek, bai produkzio-prozesuetan eta bai "fabrikatzen" diren ikus-entzunezko produktuetan.
Bestalde, ikaslearen hurbileko komunikazio-testuingurua erabiltzeak duen garrantzia aipatzea komeni da. Euskal Herriko "mass-media" egituraren, bere hizkuntza eta gizarte-aukeren nahiz aukera ideologikoen ezagutzaz ari gara. Hau guztia, Tailerraren helburu diren prozedura eta jarrera kritikoak aplikatzeko oinarri gisa ikusiz.
Euskal Herrian sormen eta komunikazio-fenomenoekin zerikusia duen sortutako guztia ere kontuan izan daiteke: "euskal zinea" deiturikoa, euskarazko produkzioak, zine eta bideo jaialdiak, etab.
2.- HELBURUAK
Aukerakotasunaren guneko jakintzagai honen helburua ondoren adierazitako gaitasunak ikasleengan garatzen laguntzea da:
Ikus-entzunezkoen kontsumoarekiko erabilera, portaera eta ohitura pertsonalen aurrean gogoeta jarrera izatea, bere motibazio eta lehentasunetaz jabetuz eta haien aurrean jarrera selektiboak azalduz.
Ikus-entzunezko mezuak, komunikazio-asmo desberdinen arabera manipulatu, birlandu eta sortzea, ikus-entzunezko prozedurak, materialak eta tresnak komunikazio-egoerara eta honen helburuetara behar bezala eta pertsonalki egokituz.
Ikus-entzunezko produkzioaren kodeei buruzko ezagutzak erabiltzea (teknologikoak, ikusmenezkoak, grafikoak, soinuzkoak eta sintaktikoak), ikus-entzunezko egintza eta produktu desberdinak ikuspegi pertsonal batetik analizatu eta interpretatzeko.
Ikus-entzunezko taldeko produkzio-proiektuetan lankidetza emanez eta solidarioki parte hartzea, taldearteko komunikazio-prozesuak (gogoeta, elkarrizketa, iharduera), inplikatutako antolaketa-estrategiak eta ikus-entzunezko proiektuen burutzapen-prozesuan egindako aukerak baloratuz.
Komunikazio-testuinguruen identifikazioan eta interpretazioan nahiz ikus-entzunezko testuen produkzio eta irakurketa-prozesuetan sortutako zailtasunak gainditzeko beste curriculum-arloetan lortutako ezagutzak eta trebeziak aplikatzea.
Ikus-entzunezko lengoaiek, beren forma eta komunikabide desberdinetan, gizartean gaur egun duten eragina ulertzea, hauek errealitatea erreproduzitzeko eta sortzeko erabiltzen duten moduaz nahiz ematen duten munduaren ikuspegiaz eta sustatzen dituzten gizartearen adierazpen eta estereotipoetaz jabetuz. Hauen artean Euskal Herriarekin eta bere hizkuntzarekin zerikusia dutenak.
Ikus-entzunezko komunikazioarekin zerikusia duten inguru sozio-profesionalak ezagutzea, ikasketei nahiz lanbideari buruz dituen interesen eta etorkizunerako aukeren esparrua zabaltzeko.
Euskal Herriko azalpen artistiko, sortzaile eta ikus-entzunezko bereziak ezagutzea: "euskal zinea", zine eta bideo jaialdiak, euskarazko komikia, etab. analisi-bide gisa eta aisi pertsonalerako testuinguru-aukera gisa.
3.- EDUKINAK
Jakintzagai honetako edukinak, etapako bi ziklori amankomunak zaizkion hiru gai-ardatz handiren inguruan egituratzen dira. Hiru edukin-multzotan egituratzeak ez du esan nahi ziklo bakoitza osatzen duten edukinak bakoitza bere aldetik aztertu behar direnik. Ikasleak ikus-entzunezko mezuak sortzeko aukeratik abiatuz, adierazpen eta teknologi-alderdiekin harremanetan ezagutza esanguratsuak eraiki daitezkeela pentsatu behar da, aldi berean komunikabideek gizakian eta gizartean dituzten eraginei buruzko gogoeta egiteko denbora emanez.
Edukin multzo honekin, ikus-entzunezko irudiaren adierazpen-material esanguratsuenen ezagutzaren bidez, ikus-entzunezko mezu eta irudien irakurketa/interpretaziora nahiz material horiek, komunikazio-helburu jakin batzuen burutzapenera (fikzioa, informazioa, dokumentazioa, ikuskizuna, etab.) zuzenduta dsuden ikus-entzunezko produktuen prozesu zabalagoetako zati gisa duten funtzionamendura hurbiltzea lortu nahi da.
Errealitatearen pertzepzio kulturalaren eta honen ikus-entzunezko berreraikuntzaren arteko diferentziaz jabetzea beharrezkoa da, subjektibotasunaren arazoa eta faktore desberdin ugariek irudian eta ikus-entzunezko produktuetan duten eragina planteatzeko.
LEHENENGO ZIKLOA
Kontzeptuzko edukinak:
Ikus-entzunezko irudiaren ezaugarriak. Esanahiaren pertzepzioa. Irudia, kultura, kodea eta konbentzionaltasuna ikonoen irudikapenean.
Ikus-entzunezko irudiaren adierazpen-materialak:
Argiaren eta kolorearen pertzepzioa. Iluminazio-eskemak.
Forma egitura gisa: irudi/hondo diskriminazioa.
Espazioa eta irudiaren konposizioa: Enkoadraketa, ikus-eremua, eremuaren sakontasuna eta ikuspuntua. Plano-motak eta kontatzeko eta adierazteko dituzten balioak.
Soinua; intentsitatea, tonua eta tinbrea. Soinudun irudiaren tratamendu teknikoa (soinu fonikoa, analogikoa, musika).
Grafismoa edo tratamendu bisuala: diseinuak eta familia tipografikoak nahiz beren tratamendu integratua (komikian, publizitatean, etab.)
Irudi dinamikoa eta irudi-segida (irudi estatiko sekuentziatua): espazio-denbora manipulazioak irudi fotografikoan, publizitarioan, istoriotxo grafikoetan, diaporaman, etab.
Prozedurazko edukinak:
Ikus-entzunezko dokumentu eta produktu desberdinen iruzkina egitea beren funtsezko adierazpen-materialen analisitik abiatuz (irudiak, soinu fonikoa, soinu analogikoa, musika, notazio grafikoak).
Ikus-entzunezko irudian parte hartzen duten adierazpen-materialen funtzionaltasuna ulertzea, komunikazio-prozesu zabalago baten zati gisa ulertuz eta interpretazio pertsonal bat egiten saiatuz.
Iluminazio, enkoadraketa eta konposizio-eskemak nahiz ikuspuntua manipulatuz adierazpen eta komunikazio-tratamendu desberdinak esperimentatzea.
Ikus-entzunezko irudiaren adierazpen-material desberdinen teknikak ezagutu eta manipulatzea.
Inguruaren ezaugarri bisual naturalak nahiz artifizialak behatzea eta analizatzea eta ikus-entzunezko teknika desberdinen bidez adieraztea.
Ikus-entzunezko komunikabide desberdinen ezaugarri diren limurketa-baliabideak bilatu, diskriminatu eta hautatzea.
Jarrerazko edukinak:
Ikus-entzunezko ondarea inguru fisikora eta sozialera nahiz hizkuntzara eta kulturara hurbiltzeko modu gisa ulertzea eta baloratzea.
Ikus-entzunezko kontsumoaren eguneroko formak, estereotipo generiko, estetiko, historiko eta ekonomikoen arabera hautatu eta haietan inplikatzeko irizpideak.
Ikus-entzunezkoen eskaintzan sarbidea izateko moduak eta aukerak baloratzea.
Kontzeptuzko edukinak:
Ikus-entzunezko irudia: irudi finkotik, mugitzen den irudira. Teknologia eta irudia; originala eta kopia, sormena eta erregistroa, simulazioa eta ikuskizuna. Errealitateak dokumentalean eta fikzioan dituen eraginak.
Kode teknologikoak, ikus-entzunezko kontaketarako baliabideak eta espazio/denbora harremanaren artikulazioa:
Kode bisualak eta narratiboak: planoa, eszena, sekuentzia:
Kameraren mugimenduak: panoramika, "travelling" eta "zooming".
Kontakizunaren denboraren eta istorioaren denboraren arteko harremanak: elipsia. Kontakizunaren jarraitasuna.
Soinu-kodeak: soinu-bandaren adierazpen-materialak (hitza, musika eta soinu- efektuak).
Ikus-entzunezko kontalaria: pertsonaiak eta antzezleak, off ahotsa eta soinu ez diegetikoa.
Kode grafikoa: (tituluak, zeinu grafikoak).
Artikulazio sintaktikoko kodeak: muntaketa-mota desberdinak (simultaneotasuna, muntaketa paraleloa, txandakatua eta konbergentea, etab.).
Prozedurazko edukinak:
Ikus-entzunezko produkzio desberdinei buruzko iruzkina egitea, kontaketarako erabilitako baliabideen ezagutzatik eta analisitik abiatuz.
Ikus-entzunezko produkzio desberdinetan, muntaketaren ikus-entzunezko diskurtso desberdinen (dokumentalak, informatiboak, fizkiozkoak, publizitarioak, etab.) eta zentzu-efektu desberdinen analisi kritikoa egitea.
Ikus-entzunezkoen bidez adierazi behar diren egoera desberdinen denboraren tratamendurako aukera desberdinak manipulatzea.
Soinu-bandak analizatzea, bere oinarrizko osagaiak eta ikus-entzunezko kontaketan dituen inplikazioak identifikatuz.
Jarrerazko edukinak:
Ikus-entzunezko ondarea preziatu eta baloratzea.
Kontsumorako ikus-entzunezko produzkioak, lehentasun pertsonalarekin, estetikarekin eta garrantzi sozialarekin zerikusia duten irizpideen arabera kritikoki baloratzea.
Garatu beharreko edukinak ondorengoak dira: komunikazioaren kontzeptua eta bere eredu desberdinak, komunikazio-ekintza bat osatzen duten elementuak, pertsonarteko komunikazioaren eta bitartekari bidezko komunikazioaren arteko diferentziak eta teknologiek komunikazioan ezartzen dituzten baldintzak.
Gizarte-komunikazioa ere ikasiko da, mass-media kontzeptuaren eta bere ezaugarrien bidez ikus-entzunezko "mass-media" direlakoen mezuak nahiz erabilera eta kontsumo pertsonalaren eta sozialaren aurreko jarrera desberdinak analizatuz eta ikusleengan, munduaren ikuspegian eta sustatzen dituzten gizarte estereotipoetan dituen eraginetaz jabetuz.
Azkenik, edukin-multzo honekin, etorkizunera begira, garapen teknologiko berriek zabaltzen dituzten perspektiba teknologikoen nahiz adierazpen eta komunikazio-perspektiben ezagutzara hurbildu nahi du ikaslea.
Horretarako nahitaezko arloetan landutako hizkuntz komunikazioaren eta komunikazio artistikoaren azterketan eskuratu diren ezagutzen oinarritik abia badaiteke ere, edukin-multzo hau guztiz ikus-entzunezkoak diren dispositiboen hurbilketara zuzentzea komeni da.
Kontzeptuzko edukinak:
Komunikazioa prozesu gisa: informazioa, esanahaia eta interpretazioa.
Ikus-entzunezko komunikazioa. Pertsonarteko komunikazioa eta bitartekari bidezko komunikazioa.
Gizarte-komunikabideak: Ezaugarriak eta motak.
Errealitatearen eraikuntza soziala eta kulturala eta honen ikus-entzunezko berreraikuntza.
Kultur industria. Irratia eta telebista, informazioa, ikuskizuna, negozioa. Audientzia-mailak eta programazioan duten eragina. Komunikabideen hizkuntz aukerak.
Jokoa eta entretenimendua ikus-entzunezko espazioan: bideojokoak eta beste multimedia-euskarri batzuk.
Prozedurazko edukinak:
Ikus-entzunezko komunikabideek finkatzen dituzten komunikazio-tratamenduak eta hauek gizartean nahiz produkzioan eragiten dituzten transformazioak ulertzea.
Ikus-entzunezko komunikazioak egungo gizartean eta gure portaera pertsonaletan duen eraginari buruzko informazioa iturri desberdinetan bilatu eta hautatzea.
Jarrerazko edukinak:
Ikusentzunezko komunikazioa informazioaren, aisiaren eta kulturaren iturri gisa eta honek gizabanakoaren nahiz taldearen garapenean dituen inplikazioak baloratzea.
Ikus-entzunezko komunikabideetan indarkeriazko portaerak nahiz portaera sexistak, diskriminatzaileak eta intoleranteak islatzen badira, honen aurrean jarrera kritikoak azaltzea.
Ikus-entzunezko komunikabideen ikusle eta erabiltzaile gisa ditugun ohituren aurrean jarrera kritikoa izatea.
Kontsumora bultzatzeko ahaleginei dagokienez irizpide batzuk eskuratzea eta publizitate iruzurtia zalantzan jartzea.
Kontzeptuzko edukinak:
Informazioaren, komunikazioaren eta ikus-entzunezko transmisioaren horizonte berriak. Irudia eta informatika nahiz multimedia-euskarriak.
Ikus-entzunezko komunikazioa eta informazioa: objektibotasuna eta subjektibotasuna. Egiaren eragina eta ikus-entzunezko informazioaren sinesgarritasuna. Ideologia eta aniztasun beharra nahiz iturrien arteko kontrastea.
Informazio-fluxuak eta informazio-zirkuitu berriak. Ikus-entzunezko komunikazio-multinazionalak: kulturaren eta informazioaren kolonialismoa.
Ikus-entzunezko komunikabideek iritzi publikoaren konfigurazioan informazioaren bidez duten zeregina. Demokrazia, aldakuntza eta gizartearen kontrola.
Prozedurazko edukinak:
Ikus-entzunezko produktuen irakurketa objektiboa eta subjektiboa: denotazioa eta konnotazioa.
Iturri desberdinetatik garapen teknologiko berriei buruzko informazioa bilatzea eta hautatzea.
Ikus-entzunezko informazioaren prozedura erretoriko eta limurtzailea identifikatu eta hauei buruzko iruzkina egitea.
Telebistako informazioa ikuskizun bihurtzeko prozesuaren analisia (albistegiak, dokudramak, reality-show).
Jarrerazko edukinak:
Ikusentzunezko komunikazioa informazioaren, aisiaren eta kulturaren iturri gisa eta honek gizabanakoaren nahiz taldearen garapenean dituen inplikazioak baloratzea.
Ikus-entzunezko komunikabideetan indarkeriazko portaerak nahiz portaera sexistak, diskriminatzaileak eta intoleranteak islatzen badira, honen aurrean jarrera kritikoak azaltzea. Gizarte eta hizkuntz estereotipoen sorrera.
Ikus-entzunezko komunikabideen ikusle eta erabiltzaile gisa ditugun ohituren aurrean jarrera kritikoa izatea.
Garapen teknologiko berriak gizarte-errealitatea aldatzen duten elementu gisa baloratzea.
Gizabanakoak nahiz taldeak informazio-iturriak eta ikus-entzunezko produktuak izateko dituen aukeren balorazio kritikoa egitea.
Edukin-multzo honen bidez, ikus-entzunezko lengoaiaren adierazpen-elementuen ezagutzatik abiatuz, ikus-entzunezko produkzioak eta mezuak lantzeko antolaketa-prozedurei, hau da, aurre-aurreprodukzioko prozesuei eta transkodifikazio-lanei (idazketa-tailerra, literatur gidoia eta kontakizunaren antolaketa narratiboa, plangintza eta gidoi teknikoa), nahiz ikus-entzunezkoen produkzio eta errealizazio-prozedurei (eszenaratzea eta denboraren eta kontakizunaren artikulazioa) buruzko hastapenak eman nahi zaizkie ikasleei.
Ikaskuntza praktiko hau ikus-entzunezko komunikabide desberdinen bidez burutu ahal izango da ziklo bakoitzean baina lehenengo zikloan irudi finkoak (fotografia) edo sekuentzializatutako irudi estatikoak (istoriotxo grafikoa, fotonobela, etab.) erabiltzen dituzten komunikabideei buruzko hastapenak ematea komeni da, bigarren zikloan mugitzen diren irudiak erabiltzen dituzten komunikabideak aztertzeko.
Kontzeptuzko edukinak:
Irudiak sortzeko prozesuaren faseak behatzea (aurretiko ideia, adierazpen-materialen hautaketa eta errepresentazio-prozedura).
Fotografia:
Oinarrizko elementuak eta ezaugarriak.
"Collagea" eta fotonobela.
Istoriotxo grafikoa:
Elementuak eta ezaugarriak: kode ikoniko-bisualak, hizkuntz kodeak eta hitzezko kodeak. Bineta edo piktograma.
Istoriotxo grafikoaren adierazpen-baliabideak; figurak, testuak eta ballons-ak.
Muntaketa eta jarraitasuna kontaketa grafikoan.
Argumentutik, idatzitako eta marraztutako gidoira.
Prozedurazko edukinak:
Collagearen, diseinu grafikoaren, kartelen, komikiaren, fotografiaren eta fotonobelaren bidez irudiak manipulatu, birlandu eta produzitzea.
Gailu fotografikoa manipulatzeko prozedurak.
Laborategi fotografikoa, diseinu fotografikoak errebelatu eta positibatzeko erabiltzea.
Istoriotxo grafikoetako orrialdeak lantzea, argumentua definituz, idatzitako gidoia zehaztuz eta marraztuz.
Jarrerazko edukinak:
Adierazpen eta komunikazio-prozedura desberdinak bilatu eta ikertzeko motibazioa.
Ikus-entzunezko teknika desberdinak esperimentatu eta aplikatzeagatiko interesa.
Talde-ihardueretan jarrera solidarioarekin eta lankidetzarako gogoarekin parte hartzea.
Kezkak eta interes pertsonalak, sortutako irudien bidez adierazteko bideak sustatzea.
Lanean higienea, zorroztasuna eta zehaztazuna izateko nahiz ikus-entzunezko materialak eta komunikabideak zaindu eta artatzeko ohiturak eskuratzea.
Kontzeptuzko edukinak:
Ikus-entzunezko prozesuaren faseak:
Aurre-aurreprodukzioa eta transkodifikazio-lana: Argumentua, gidoi literarioa eta kontakizunaren antolaketa narratiboa, produkzioaren plangintza eta Gidoi Teknikoa.
Ikus-entzunezko produkzioa eta errealizazioa: eszenaratzea eta denboraren nahiz kontakizunaren artikulazioa.
Talde-lanaren koordinazioaren eta lankidetzaren fruitu diren ikus-entzunezko produktuak. Produkzio-rolak eta funtzioak.
Irudi zinematografikoa:
Zinearen jatorria eta eboluzioa (antzinakoa, erakundeena, abangoardiak eta zine "independientea").
Adierazpen-materialak eta lengoaia zinematografikoak.
Irudi elektronikoa:
Bideokamera: sistema optikoa eta prozesamendu elektronikoa.
Magnetoskopioa eta euskarriak: formato analogikoak eta digitalak. Sintesi-irudia.
Bideoa esperimentazioaren eta kontakizunaren artean.
Telebista:
Telebista zuzenean.
Produkzioaren antolaketa eta bere funtzioak. Telebistaren azterketa.
Prozedurazko edukinak:
Asmo informatiboa, dokumentala, fikziozkoa, adierazpenezkoa, etab. duten ikus-entzunezko komunikazio-proiektuak lantzeko proposamenak egitea eta haietan parte hartzea.
Ikus-entzunezko komunikazio-proiektuetan produzkio-rol desberdinak beregain hartzea.
Bideoa eta bere osagai desberdinak erabiltzea, bere kontrolak eta erregistratzeko, gordetzeko eta irudiak nahiz soinua erreproduzitzeko funtzioak maneiatuz.
Adierazpen-helburu desberdinak dituzten grabaketa bideografikoak egitea.
Formato generiko desberdinen arabera ikus-entzunezko produkzioak egitea.
Ekipo elektronikoak konektatu eta sintonizatzea (telebista, magnetoskopioa, bideokamerak, etab.).
Jarrerazko edukinak:
Banakako eta taldeko lankidetzarako antolaketa-portaerak eskuratzea.
Ikus-entzunezko produkzio-prozesu kolektiboetan integratu eta hauek koordinatzeko gaitasunak garatzea, itundutako rolen araberako erantzukizunak beregain hartuz eta lankidetzan iharduteko jarrerak izanez.
Ikus-entzunezko komunikabide eta materialen mantenimenduari eta zaintzari dagokionez, lanean zehatza eta zorrotza izateko eta higienea zaintzeko ohitura eskuratzea.
4. EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK
Ikus-entzunezko irudi batzuk analizatzea, erabilitako adierazpen-elementu desberdinak nahiz esanahiak sortzerakoan hauek dituzten elkarreraginak onartuz.
Irizpide honen bidez ikasleak ikus-entzunezko irudi desberdinetan parte hartzen duten adierazpen-elementuen irakurketa desberdinak egiteko eta ezagutzeko nahiz hauek asoziatuz lor daitezkeen zentzu-efektu eta esanahi desberdinak interpretatzeko gai den egiaztatu nahi da.
Ikus-entzunezko mezuak ikuspegi formaletik analizatzea, erabilitako egitura narratiboak eta adierazpen nahiz estilo-baliabideak bistan jarriz.
Irizpide honen bidez ikasleak duen ikus-entzunezko komunikazioan inplikatutako produkzio-baliabideen eta kodeen ezagutza egiaztatu nahi da (enkoadraketak, planoak, engeluak, mugimenduak, soinua, iluminazioa, eszenen eta sekuentzien antolaketa, erritmoa, elipsia, muntaketa-mota, etab.), komunikazio-helburuen aniztasunaren ikuspegitik.
Ikus-entzunezko komunikabide desberdinen bidez mezuak produzitu eta manipulatzea, bidezko gidoiketa eta antolaketa-prozesuari egokituz eta hauen burutzapenean "rol" desberdinak beregain hartuz.
Irizpide honen bidez, manipulatzeko abilezia, antolaketa-jarrerak praktikan jartzeko gaitasuna eta ezagutzen erabilera ebaluatu nahi da. Gainera, emaitza jakinen gainean, landutako produktuaren originaltasuna, sormena eta egokitzapena baloratzea ahalbidetzen du.
Iturri desberdinak erabiliz, ikus-entzunezko komunikabideek, ezagutzen, pentsatzen edo sinesten dugunarekiko dituzten eragin batzuk deskribatzen dituen ikerketa bat lantzea, ikusleen borondatearekiko, jarrerekiko edo sentimenduekiko eragina izateko erabiltzen diren baliabideen adibideak jarriz.
Irizpide honen bidez, ikus-entzunezko mezuen eraginaren aurrean eta bereziki mezu informatibo eta publizitarioen aurrean gogoeta eta interpretazio-jarrera eskuratu den ebaluatu nahi da (adibidez, komunikabideek ematen dizkiguten emakumearen eta gizonezkoaren estereotipoak ikertu eta gureinguruko pertsonekin alderatzea, "status"ari eta "rol"ei buruzko gogoeta egitea, etab.). Hauen presioak gure kultur kontsumoko eta portaerako ohiturak baldintzatzen ditu neurri handi batean.
Ikus-entzunezko produkzioen talde-proiektuak lantzea, hauen burutzapenean aktiboki eta lankidetzaz parte hartuz eta prozesuan zehar egindako aukerak eta aukeratutako baliabideak, abiapuntuko komunikazio-helburua lortzeko egokiak diren baloratuz.
Irizpide honen bidez ikaslea ikus-entzunezko produkzio bat egiteko talde-lanean aktiboki inplikatzeko gai ote den, prozesuan sortutako eragozpenen aurrean kooperatiboki erreakzionatzen ote duen eta hartutako erabakien eta egindako aukeren bidezkotasuna eta funtzionaltasuna baloratzeko gai ote den egiaztatu nahi da. Gainera erabilitako baliabideen eta komunikabideen funtzionaltasuna ere baloratu nahi da, aurrez finkatutako komunikazio-asmoen arabera.
Ikus-entzunezko produktuen kalitateari buruzko iritzia eman eta iruzkinak egitea, arrazoia erabiliz, iritzi kritikoa izateko eta ikus-entzunezkoen eskaintzaren aurrean hautatzeko nahiz baloratzeko gaitasuna azalduz.
Irizpide honen helburua, ikuspuntu pertsonaletik nahiz sormenaren, kulturaren edo historiaren ikuspegitik interesgarria den formatoa edo edukina duten ikus-entzunezko produktuak, kontsumo-eredu estereotipatu, ikusgarri edo hutsalen arabera egidako produkzioen aurrean haiek baloratzeko gai ote den egiaztatzea da.
Ikus-entzunezkoen produkzioan inplikatutako produkzioarekin zerikusia duten lanbide desberdinen zeregina desberdintzea.
Irizpide honen bidez, bere inguru produktiboko ikus-entzunezko egintzen konplexutasunaz jabetzen ote den eta haiek beharrezko baliabide tekniko nahiz giza baliabide desberdinen antolaketan dituzten inplikazioak preziatzen ote dituen egiaztatu nahi da. Honek, beranduago ikasketei edo lanbideari dagokionez egin beharko duen aukera erraztuko dio ikasleari.
Gai hau eman dezaketen irakasleek
1701/1991 Errege Dekretuak Plastika eta Ikus-hezkuntzaren arloa aitortzen dien irakasleei dagokie gai hori ematea. Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzaren 1995eko abenduaren 5eko Erabakiak Marrazketa espezialitateko irakasle izateko 1. lehentasunarekin aitortzen dituen tiulazioak dituzten irakasleek ere eman ahal izango dute.
Beste edozein espezialitatetako irakasleek baimena eskatu ahal izango diote Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari. Zuzendaritzak irakasle bakoitzak duen prestakuntza ikusi eta, horren arabera, baimena eman edo ukatu egingo du.
1.- SARRERA
Hezkuntzak gure gizartearen kultur jakituria belaunaldi berrien eskueran jarri ahal izateko kulturaren ikaskuntza funtzionala izatea ahalbidetuko duten formulak ezarri behar ditu; hau da, metatzeko kultura bat baino gehiago erabiltzeko kultura bat izaeta, eta hori ikasleak curriculum-edukinaren kultur esanahia ulertu eta bizi duenean gerta daiteke.
Gaur egun, gure gizartean nerabea nolabait gizarte homogeno bihurtzeko joera duen masa-kultura batean dago murgilduta. Eragin hori minimizatzeko, hezkuntza-sistemak ikasleari bere gaur egungo garaian eta espazioan oinarrituta dagokion ingurune soziokultura ezagutzeko aukera eskaini behar dio, ordea aurreko belaunaldien ondorio direla ahaztu gabe. Kontua hauxe da, herri-kulturan gehiago sakontzea, askotan beste kultur garapenetarako inspirazio-iturri eta oinarri izan delako eta eskola-curriculumean gutxitan agertu delako.
Jakintzagai honen helburua kultur ondarea ezagutu, zaindu eta berreskuratzea da, belaunaldi batetik bestera eskualdatzen diren ondare material eta ez-material guztiak, sinbolikoki identitatearen eta gizartearen erreferente bihurtutakoak, hain zuzen. Ikasleak, bere gertuko errealitatearen ikertzaile gisa ihardunez, kultura hori preziatu, ulertzen saiatu, kultura horrekiko interesa eta dagozkion arazoen aurrean sentsibilitatea erakutsi, errespetatu, erantzukizuna hartu eta hobeto ezagutzeko lan egin ahal izango du.
Euskal Herria berezkoa duen kulturaren gordetzailea da, eta beste herri batzuetako kulturatik bereizten duten nortasun-zeinuak dauzka; ibilbide historiko berezi batean eta esparru geografiko zehatz batean sendotu den kultura da, eragin desberdinak laburtu, bildu eta bere egin dituena.
Ildo horretatik, herritzat denboran irauten duen inguru edo hedadura geografiko bat hartzeagatik bereizten den gizarte-unitatea hartzen dugu, leku berean bizitzeagatik eta hizkuntza, mentalitate, ohitura eta balore berak izateagatik elkarren artean lotura bat dutela jabetzen diren norbanakoek eta norbanako-taldeek osatua izanik.
Jakintzagai honekin ikaslearengan interesa piztuko duten eta disziplinarteko tratamendua bultzatuko duten gaien planteamendua sustatu nahi da, berezkoak dituen kultur elementuen aurrean behaketa eta jakinmina eraginez. Baina, horrez gain, adin horietako ikasleak murgilduta dauden sozializazio-prozesuan lagundu nahi da. Jakintzagai honek, batetik, ikasleen heldutasun kognitiboa eta afektiboa bultzatu behar du, bereizten dituzten kultur zeinuak identifikatzen, bereganatzen eta lantzen, eta euskal gizarteak etorkizunari begira planteatu dituen proiektuetan ikuspegi kritiko batez inplikatzen lagunduz. Bestetik, kolektibo eta kultura desberdinen aurrean jarrera irekiak eta tolerantziazkoak sor ditzake ikasleengan, horrela gaur egun munduan kaltea eragiten ari diren gatazka larrien oinarrian dauden ikuspegi baztertzaileak gaindituz.
Jakintzagai honi emango zaion zentzua eta orientabidea, neurri batean, kultura ulertzen den moduaren araberakoa izango da. Hemen, kultura hitza bere esanahi orokorrenean erabiliko dugu, hau da, gizarte jakin baten bizimodu gisa, kultur antropologiaren eremuko definizio klasikoari erantzunez. Kulturaren ikuskera dinamikoa kontuan hartu beharra dago, kultura bizi den eta etengabeko elaborazio-prozesuan dagoen zerbait balitz bezala hartuta. Kultur errealitate berrietara irekitzeak kultur arloaren ikuspegi estatikoagoak eta arkeologitzaileagoak gainditzea eta sorkuntza berriagoak barneratzea ahalbidetuko die ikasleei.
Ikuspegi zabal eta integratzaile batetik begiratuta, euskal kulturaren alderdi herrikoienak eta kultura unibertsalagoari dagozkionak bildu nahi dira. Tratamendu global baten esparruan, herri-kultur ondarearen osagai diren alderdi anitzen elkarlotura aintzat hartu behar da, bilduma folklorista soilak bailiran alderdi isolatuen ikuspegi partzialak gaitzetsiz. Kultura, batetik, bere barne-aniztasuna eta, bestetik, arrazoi historikoak, geografikoak, soziologikoak edo bestelakoak direla-eta zenbait berezitasunetan beste kultur errealitate batzuekin dituen loturak kontuan izanik aztertu behar da; euskal kulturako adierazpen jatorrenetako batzuek duten unibertsaltasun- eta hedapen-alderdia ere baloratuko da.
Aztertutako edukinak hiru multzo handitan egituratzen dira: Arte- eta Dokumentu-Ondarea, Sinesmenak, Erritoak eta Jaiak, eta Etxeko Bizitza; horietan, hain zuzen, euskal kultur ondarearen alderdi esanguratsuenak bildu nahi izan dira, edukin horiek ikasitako beste zenbait arlotako (Gizarte-Zientziak, Natur-Zientziak, Teknologia, Hizkuntza eta Literatura, Plastika eta Ikus-Hezkuntza, Musika, etab.) beste edukin batzuekin loturak ezartzen ahaleginduz, horiek beharrezko erreferentzi iturria eskainiko baitiote ikasleari. Gainera, hori horrela egitea gomendatzen bada bi arrazoirengatik da: kulturaren izaera globalagatik eta kultur ondarearen konplexutasunak eta zabaltasunak disziplinarteko tratamendua eskatzen dutelako.
Multzo bakoitzean, bertan aztergai diren ondarearen alderdi zehatzak labur-labur aurkezten dira, eta ondoren erabil daitezkeen edukinen zerrenda generikoa agertzen da. Multzo bakoitzean gai desberdinak aztertzeak eta multzo desberdinen artean askotariko loturak eta alderdi amankomunak izateak multzoak elkarri lotuta aztertzea ahalbidetzen dute. Kasu bakoitzean beharrezkoa izango da garatuko diren edukinak ikastetxea dagoen inguruneko baliabideen eta ezaugarrien arabera aukeratzea, bai eta ikasleen interesen eta jakintzagai hau beste batzuekin elkar lortzeko ahalbideen arabera ere.
Jakintzagai honetarako proposatutako ikuspegia eta helburuak kontuan izanik, prozedurazko eta jarrerazko edukinek irakaskuntza/ikaskuntza prozesuaren ardatz antolatzaile gisa balio beharko dute, eta horregatik, hain zuzen, dagozkien multzoetan zehaztasun handiagoz agertzen dira, inguruneko ahalbideen arabera garatzea gomendatzen den kontzeptuzko edukinak, beste zenbait erreferenteren artean, zehaztuz.
2.- HELBURUAK
Aukerakotasunaren guneko jakintzagai honen helburua ondoren adierazitako gaitasunak ikasleengan garatzen laguntzea da:
Euskal kulturaren ezaugarriak eta berezitasunak ezagutu eta baloratzea, dagozkion adierazpide desberdinetan, eta bere izaera globala eta bere osagaien artean dauden hainbat elkarlotura ulertzea.
Euskal kultur ondarearen alderdi desberdinen konfigurazioan esku hartu duten oinarrizko faktore historiko eta espazial batzuk aztertzea, eta alderdi horien ezaugarriak mugatzean izan duten eragina baloratzea.
Ingurune fisikoa kultura garatzen den beharrezko esparru gisa hartzea, eta kultura gizakiaren eta ingurunearen arteko etengabeko elkarreraginaren ondorioa dela ulertzea, bertara moldatzeko eta bere probetxurako aldatzeko saioan.
Euskal kulturaren eta beste herri batzuetakoen arteko loturak identifikatu eta aztertzea, gainerako kulturak errespetatu eta baloratzeko eta horien guztien funtsezko hedadura amankomunak antzemateko bide gisa.
Euskal gizartea osatzen duten talde desberdinek bertako kultur ondasunaren eraketan egindako ekarpena ezagutu eta baloratzea, eta edozein motako jarrera eta jokabide diskriminatzaileak gainditzea.
Euskal kultur ondareak duen garrantzia baloratzea, herri baten ezaugarrien adierazle gisa eta gozatzeko bide gisa, eta ondare hori hedatzen, zaintzen eta berreskuratzen konpromisuzko jarrerak erakustea.
Euskararen eta Euskal Herriko sineste, errito eta festen artean dauden harremanak ezagutu eta analizatzea, euskal ondare kulturalaren funtsezko elementu gisa baloratuko delarik.
3.- EDUKINAK
Kontzeptuzko edukinak
Multzo honetan Euskal Herriko arte eta dokumentu-ondarearen aberastasuna aipatzen da. Hau da, arkitekturan, arte plastikoetan edo arte aplikatuetan, luxuzkoetan edo erabiltzekoak direnetan, gehien nabarmentzen diren arte-adierazpenak, eta Euskal Herriko artxibo desberdinetan babesturik dagoen dokumentu-aberastasuna. Hauek dira, izan ere, euskal errealitatearen historia ezagutu eta aztertzeko lehen oinarria.
Arkitektura-adierazpenen barruan (horien artean hiri-ondarea barne-dela) hiri, auzo edo kale batzuek interes historiko, sozial, ekonomiko edo monumental berezia dutenez, honakoak bezalako alderdiak azter daitezke:
Euskal hirien tipologia: hirigune handiak.
Hirien ezaugarri morfologikoak eta balio paisajistikoak. Naturak hirian duen agerpena: parkeak, zumardiak, zuhaiztiak, lorategiak, etab.
Hiri batzuen oinarrizko ezaugarri morfologikoak.
Alderdi urbanistikoen eta gizarte-hedaduraren arteko erlazioak.
Azken urteotan hiriek izandako modernizazio-prozesua eta narriadura.
Alde zaharrak eta monumentuak (alde zaharrak eta zabaldurak). Gune horietako ondarearen balio bereziak.
Ondarea babesteko legeak eta neurriak.
Erakunde publiko eta pribatuen mezenasgoa.
Ondarea zaindu, birgaitu eta berreskuratzeko kanpainak eta laguntzak.
Jendeak oro har eta zehazkiago ikasleek ikusi eta kontsumitzeko arte-ondareaz aparte, gaur egun bada ezagutzen ez den, behar adina erabiltzen ez den eta zoritxarrez askotan eskas antolatu eta kontserbatuta dagoen ondarea; gure udal, eskualde zein probintzietako artxiboetako (eta batzuetan partikularren artxiboetako) dokumentu-ondarea, adibidez. Hala ere, programa sinple baten bidez horiek erabiltzea prozedurazko eta jarrerazko helburuak lortzeko oso baliagarria izan daiteke. Hona hemen lanerako puntu batzuk:
Artxiboa jatorrizko iturriak gorde, berreskuratu eta kontsultatzeko leku gisa.
Euskal Herriko artxibo eta fondo garrantzitsuenak ezagutzea.
Gure herriko gertaera bereziren bat dokumentuak kontsultatuz bilatu eta analizatzea.
Hirigintza eta arkitektura-arloko gaiei lotuta azter daitezkeen arte plastikoei dagokienez, ondoren adierazitakoak bezalako alderdiak azter daitezke:
Museoa, arte-lanak bildu, babestu, berreskuratu eta erakusteko leku gisa.
Artearen merkatua, arte-aretoak, erakusketak eta bildumak barne direla, artearen hedadura, gozamen eta/edo inbertsio gisa.
Museoetako arte-lanak aztertzea, estiloen edo egile edo gai desberdinen monogramen arabera ibilbideak antolatuz.
Euskal Herriko museo nagusiak non dauden jakitea eta aztertzea.
Artisautzari dagokionez, ikasleentzako interesgarria izango litzateke tailer batzuetara bisitak egitea, teknika, estilo eta gai tradizionalak baloratu ahal izateko. Bisita horien bidez arte-forja, zeramika, beira, saskigintza, larrugintza, zura, eta estofatua bezalako lanbideetako tailerrak eta beste material batzuetako ekarpen kreatibo eta trataera berriak ezagutzeko aukera izango dute. Horrez gain, museo etnografikoetan edo aire zabalean dauden antzinako lanekin (heraldika, harrian egindako lanak, etxeko altzariak, etab.) harremana izatea eta konparazioak egitea oso lagungarria izango da ikasleentzat beren historian eta bilakaeran sakondu, eta ohitura eta tradizio herrikoiekin duten lotura ulertzeko. Hori guztia gertakari historikoa gozamen estetikorako iturri gisa eta errespetatu eta zaindu beharreko kultur ondasunaren osagai gisa baloratzeko baliagarria izango zaie.
Interesgarria litzateke Euskal Herriko probintzia desberdinetan banaturik dauden aurtisautza-guneak non dauden jakin eta bakoitzaren espezializazioa nabarmenduz gogoeta egitea; batzuetan iraganeko egitura ekonomikoekiko lotura garbiak baitira.
Prozedurazko edukinak
Gaur egun dirauen arkitektura tradizionalaren alderdi esanguratsuak identifikatzea.
Arkitektura eta hirigintza-adierazpenei buruzko datuak biltzea, hiri-ibilbideen eta dokumentu-iturrien bidez.
Ondareari dagokionez Euskal Herrian interesgarriak diren herri eta hirietako dokumentu, argazki, txartel, liburuska edo kartelak bilatu, bildu eta erakustea.
Planoak eta maketak interpretatu eta egitea.
Arte-ondarea zaindu eta berreskuratzeari buruzko hirigintza-arauak eta legezko xedapenak irakurri eta aipatzea.
Ikaslearen ingurunean arkitektura eta hirigintza-arloan izandako aldaketei buruzko informazio dokumentalak behatu, bilatu, bildu eta laburtzea, eta bizimoduak, ohiturek, etab. eragindako aldaketa horien arrazoiak aztertzea.
Euskal arte-ondarearen alderdi desberdinei buruzko informazioa bildu eta aztertzea, liburutegi, hemeroteka, dokumentazio-zentro, eta arte eta ohitura herrikoen museoetara bisitak eginez, elkarrizketa eta testigantza grafiko bidez, etab.
Inguruneko arte-ondareari buruzko bilketa-lanen eta ikerlanen emaitzak azaltzea, lengoaia desberdinak erabiliz.
Herriko gertaera historiko bereziren bati buruz ikerketatxoa eginez, dokumentuak bilatu, bildu eta analizatzea eta gero lana aurkezteko adierazpide desberdinak erabiltzea.
Sinesmenek, erritoek eta jaiek herri baten bizitzari eta historiari buruzko ikuskera adierazten dute. Lan, erlijio, gizarte-harreman, naturarekiko harreman, etab.en adierazpideak dira, dibertitzeko modu bilakatuak eta gaur egungo gizarte industrialean datzan mentalitate kolektiboa adierazten dute. Horregatik, adin horietako gazteengandik nahiko gertu dauden lehenaldiko ezaguera-iturria dira, eta harreman-motak, sistema-ekonomikoa, eta itxuraz zaharkituta geratu diren sinesmenak ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, ikasleentzako ezezagunak diren errealitate jakin batzuei buruzko gogoetarako bide bat osatu eta etapa honetan proposatutako gaitasunak garatzeko oso eremu joria eskaintzen dute.
Bizitza sozialaren eta produktiboaren antolamenduaren inguruan sortutako aldaketa handiek gaur egungoak ez bezalako arauek zuzentzen zuten lehenaldia ulertzeko etengabe ahaleginak egitera behartzen dute ikaslea. Gaur egun ikasleak oporraldiak eta irakastaldiak direla-eta ikasturtea eta eskola-ordutegia denbora banatzeko elementuetako bat direla baldin badaki, eta lan-ihardunaren egutegia eta banaketa ezagutzen baditu, lehenaldian eta oraindik ere zenbait kulturatan nekazaritzari eta abere-hazkuntzari lotutako lanek (ereitea, biltzea, etab.) eta urtaroek lanaren eta atsedenaren erritmoa eta ordutegia zehazten zutela ikusiko du. Hori horrela bazen iharduera guztiak sakratu bihurtu zituzten sinesmen erlijiosoek eraginda izan zen, egutegia egutegi hagiografiko bihurtzeraino, eta jaiegun erlijiosoek lan-kontratuen iraupena, errenten iraupena, feriak, ganadua ukuiluan biltzeko ordua, etab. zehazteraino. Ikasleak zientzi eta teknika-arloko aurrerapenek eta aurrerapen ekonomikoek egutegi naturalean izan duten eraginari eta jaiak ospatzeko moduetan sortarazi dituzten aldaketei buruz gogoeta egingo du.
Kontzeptuzko edukinak
Aztergai gisa honako hauek har daitezke: erlijio-izaerako jaiak (eguberriak, ihauteriak, zaindariaren jaiak, etab.), famili ospakizunak (ezkontzak, urtebetetzeak, onomastikak, etab.), urtarokoak, herrikoak (gertakari historiko edo ekonomikoren bat, etab.), horietan kantu-bilduma, jantzi, joko eta antzezpen tradizional, herri-kirol, herri-dantza, etab.i buruz hitz egin daitekeelarik. Gainera, ospakizun horiek guztiek hizkuntzan, mentalitatean eta genero-roletan izan duten eragina ere azter daiteke.
Euskal Herrian oso sustraituak dauden festa batzuek (Ihauteriak, sanjoanak, Olentzaro...) tailer honetarako eskaintzen dituzten aukera didaktikoez ere balia daiteke.
Prozedurazko edukinak
Jai, errito edo sinesmenei buruzko informazioa lortzea, iturri desberdinetan oinarrituz (idatzizkoak, grafikoak, bisualak, etab.).
Errito eta sinesmen horietako askok adierazten duten munduari eta bizitzari buruzko ikuskeraren inguruko eztabaidetan parte hartzea.
Euskal Herriko leku desberdinetako errito eta jai batzuk konparatzea, horien arteko desberdintasunen arrazoi historikoei eta sozioekonomikoei buruz gogoeta eginez.
Errito, jai eta ohitura herrikoiei buruzko mota desberdinetako testuak irakurri eta horiei buruz hitz egitea.
Herriak aisia eta jaia nola bizi izan duen jakiteko material desberdinak (koblak, kartelak, jokoak, ipuinak, erromantzeak, abestiak, etab.) bildu eta antolatzea.
Alderdi horiek azaltzeko proposamen desberdinak (panelak, muralak, bideoak, diaporamak, etab.) lantzea.
Etxeko bizitza aztertzeak familia bat osatzen duten pertsonek, odolkideak nahiz ekonomi harremanengatik lotuak, denboran zehar izan duten jokabidea azaltzeko eta ulertzeko esparrua eskaintzen digu.
Gai honen bidez lan-teknika espezifiko batzuetara eta gertuko eta bizitako esparrura aplikatutako metodologia historiko batera hurbiltzeko aukera eskaintzen zaio ikasleari, espazioari eta denborari dagokienez hurbileko testuinguru historikoan (ekonomiko, soziologiko, etab.ean) ikerketa-iharduerarako oinarrizko estrategiak lortzen laguntzeko.
Kontzeptuzko edukinak
Aztertuko diren gaien artean hona hemen batzuk:
Etxebizitza: (ezaugarriak, banaketa, kokapena, tipologia, etab.).
Hiriko etxebizitzaren espazioaren funtzionaltasuna (bulegoa edo tailerra eta famili egoitza) eta landa eta artisautza-etxebizitzarena (baserria, zerrategia edo tailerra eta famili egoitza).
Familia kontsumo eta produkzio-unitate gisa: lan-iharduerako gizarte-harreman inplizituak. Produkzio-eredu tradizionaletan eta famili harremanetan aldaketa ekonomikoek eta teknologikoek duten eragina.
Familia agente sozializatzaile gisa.
Emakumeen eta gizonen rola, identitatea eta estatusa.
Prozedurazko edukinak
Familia tradizionalean eta gaur egungoan emakumeek eta gizonek betetzen dituzten paperak aztertzea.
Ikaslearen ingurune soziokulturala aurreko belaunaldietako ahaideenarekin konparatzea.
Etxebizitzen tipologia aztertzea, ingurunera, produkzio-sistemara, famili errealitatera, etab. egindako egokitzapen gisa.
Lehenaldiko bizimoduak berriro adieraztea, maketa, mural eta idazketen bidez.
Etxeko bizitzaren antolamoldeei eta ezaugarriei buruzko informazioak bilduko dituzten landa-lanak egitea.
Ingurunean aurki daitekeen herri-artisautzaren ereduak bilatu eta biltzea eta horiek jakinarazten eta erakusten laguntzea.
Kulturak familiaren barruan eta artisautza-iharduerak betetzean gizon, emakume, haur, heldu, etab. atxikitako roletan duen eragina ezagutzea.
Etxeko bizitzaren alderdi desberdinei buruzko informazioa biltzea, liburutegi eta hemeroteketan kontsultak eginez, arte eta ohitura herrikoien museoetara bisitak eginez, elkarrizketa eta testigantza grafiko bidez, etab.
Sukaldaritzako errezetak eta elikadura ohiturak biltzea.
Jarrerazko edukinak (multzo guztietarako)
Gizartearen eta kultur formen azterketaren aurrean jarrera positiboa erakustea eta nork bere kultura preziatzea.
Bestelako bizimodu, sinesmen eta tradizioekiko errespetua eta tolerantzia erakustea, eta pentsamolde dogmatikoak eta etnozentrioak gaitzestea.
Ondarearen kontserbazioan eragin negatiboa duten jokabide eta ekintzen aurrean jarrera kritikoa izatea eta ondare hori mantentzen lagunduko duten arau eta legezko xedapenekiko interesa erakustea.
Ondarea babestu, zaindu eta hedatzeko kultur elkarte eta organismo-mota desberdinek betetzen dituzten ekintza desberdinak ezagutzeko interesa erakustea, eta horiekin elkarlanean aritzeko prest egotea.
Lehenaldiko aztarrenak eta arrastoak gure esperientzia eta memoria kolektiboaren balio handiko adierazpen gisa baloratzea.
Jaietako erritoak eta tradizioak belaunaldien lotura eta gizarte-kohesiorako elementu gisa hartzea.
Beste kultura batzuetako gizarte-taldeen jarrera, sinesmen eta bizimoduen aurrean tolerantzia eta errespetua erakustea eta balorazio kritikoa egitea.
Iritzi desberdinen aurrean jarrera irekia izatea.
Talde-lanetan aktiboki parte hartzea, eta lan egitean rol desberdinak nork bere gain hartzea.
Dokumentuak (edo dokumentuek) historia, zientzia eta kulturaren aldetik du(t)en garrantzia, kontserbazio-egoera eta dauden ingurugiro eta kokapeneko egoera baloratzea.
4.- EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK
Inguruneko kultur osagaien informazioa behaketa zuzenaren eta ahozko testigantzaren bidez lortzea, iturri desberdinetatik ateratako informazioak antolatu eta laburtzea eta era antolatu eta erakargarri batean besteei adieraztea.
Irizpide honen bidez ikaslea ibilbideak, bisitak edo landa-lanak planifikatzeko gai ote den ikusi nahi da, lortu nahi den informazioa bilatu, bildu eta landuz. Gainera, informazio hori adierazteko gai ote den ere jakin nahi da, eztabaidetan parte hartuz, txostenak edo memoriak landuz, eta mural, ikus-entzunezko muntaje, edo erakusketa txikiak nahiz handiak eginez.
Euskal Herriko kultur gertakarien ezaugarri adierazgarrienak ezagutu eta baloratzea, kultur gertakari berean dauden aldagaiak eta berezitasunak (artisautza, hirigintza, musika, gastronomi arloan, etab.) antzemantea, eta ondarearen aberastasun hori baloratu eta errespetatzea.
Irizpide honen bidez ikasleak Euskal Herriko kultur ezaugarri adierazgarrienak zein neurritan ezagutzen dituen ikusi nahi da, leku desberdinetan gertakari beraren inguruan antzematen diren antzekotasunak eta desberdintasunak azalduz, eta euskal kultur ondarearen aniztasuna baloratzeko modu gisa errespetatuz.
Nork bere ohitura, gustu, espresio eta baloreetan kultura jakin bateko kide dela adierazten duten zeinuak antzematea, eta kultura horretakoa izatea baloratzea.
Irizpide honen bidez, ikasleak gure kultur tradizio eta ondarearensinesmenak, jarrerak eta oinarrizko baloreak ezagutzen ote dituen, horiek ikuspegi kritiko batez baloratu eta bere bilakaera pertsonala gehien bultzatuko duten aukerak hartzen ote dituen ikusi nahi da.
Kultur gertakariak gizarte-taldeen eta ingurugiroaren arteko elkarreraginaren ondorio gisa hartzea, ingurune geografiko desberdinetan sortutako alternatiba soziokulturalak (etxebizitza, nekazaritza eta industri ustiapen, jantzi, hirigintza, kirol, etab.) ezagutuz eta konparatuz, eta horien interes ekonomiko eta soziala baloratzea.
Irizpide honekin ikasleak gizakiak ingurunean eragina duela eta bertara moldatzen dela badakiela ziurtatu nahi da, teknologi garapenak ekonomian, bizimoduan, hizkuntzan, etab. sortutako aldaketak ikuspegi kritiko batez aztertuz, eta lehenaldia enpatiaz ulertuz.
Ondarearentzako kaltegarriak izan daitezkeen arazo nagusiak (narriadura, lerma, akulturazioa, etab.) ezagutzea, kausak aztertzea eta gizarte-jokabidean aldaketak ekarriko dituzten ekintza edo irtenbideak planteatzea.
Irizpide honen bidez ikaslea euskal kultur ondarearentzako kaltegarriak diren arazo nagusiak ezagutzen ote dituen ziurtatu nahi da, ondarea hondatu edo narriatuko duten norbanakoaren nahiz taldearen jokabideak kontzienteki gaitzetsiz. Gainera, ondarea zaindu eta hobetzearen aldeko jarrera aktiboa hartzen ote duen ere ikusi nahi da. Komeni da, kasu honetan, ikasleak ondarea bizitza duen zerbait balitz bezala hartzea eta, beraz, birformulazioen eta maileguen bidez eboluzionatu eta errealitate aldakorrera egokitzen den zerbait balitz bezala hartzea.
Gai hau eman dezaketen irakasleek
1701/1991 Errege Dekretuak Gizarte-zientzien, Geografiaren eta Historiaren arloa aitortzen dien irakasleei dagokie gai hori ematea. Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzaren 1995eko abenduaren 5eko Erabakiak "Geografia eta Historia" espezialitateko irakasle izateko 1. lehentasunarekin aitortzen dituen tiulazioak dituzten irakasleek ere antzekotasunagatik eman ahal izango dute.
Beste edozein espezialitatetako irakasleek baimena eskatu ahal izango diote Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari. Zuzendaritzak irakasle bakoitzak duen prestakuntza ikusi eta, horren arabera, baimena eman edo ukatu egingo du.
1.- SARRERA
Ipuinen Tailerraren asmoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburu orokor guztiak betetzen laguntzea da, baina beste era batera, ordea. Ipuinen Tailerra izena eman bazaio, hizkuntzaren irakaskuntza eta ikaskuntza oso ikuspegi praktikotik hartu dugulako izan da. Ikaslearen hizkuntza-gaitasunak gehitzea da kontua, funtsezko bi alderdi kontuan hartuta:
Ulermenaren eta adierazpenaren garapena, ahozko eta idatzizko ereduen eta jatorrizko kontaketen idazketaren bidez. Horrela, ikasleak ipuinak idatzi, eraldatu, planifikatu, irudikatu eta baloratzera bultzatuko baititugu.
Hizkuntzaren funtzionamenduari buruzko ezagutzen hobekuntza, ahal bada ikasleak sortutako testuei buruz gogoeta eginez, ikaskuntza indibidualizatzearren, hain zuzen.
Hizkuntzaren ikuskera ludikoan eta sormenezkoan oinarriturik -arauak bete behar direla ahaztu gabe-, Tailer honen bidez ikasleari dakiena sendotzen eta gaitasunetan aurrerapenak egiten lagundu nahi zaio, egin dituen akatsak zuzendu ondoren. Gainera, ikasleak hizkuntzaz duen ikuspegia zabaltzea lortu nahi da, komunikatzeko izan ditzakeen gaitasunak handitzeko aukera eskainiz.
Ipuinen Tailerrean irakurketaren eta idazketaren zaletasuna piztu nahi da. Eta lanerako baldintzek horretan lagunduko dutelakoan gaude. Batetik, ikasleak berak aukeratuta eta bere ekimenez joko du tailerrera. Bestetik, hizkuntzarekin harreman pertsonalagoa izateko aukera izango du, bertan ikasleak bere mundua jakinaraziko baitu, bizi, ikusi, amets egin eta besteengandik ikasi duenarekin eraikitako mundua izanik; azken alderdi hau badirudi euskararen kasuan arreta handiagoz izan behar dela gogoan, ikasleak (batez ere euskaraz egiten ez den eskualdeetan) adierazpen-baliabideetan eskas dabiltzalako.
Irakasleak ikasleei irakatsiz eta motibatuz betetzen duen eginkizuna, beti bezala, ezinbestekoa da: haien bat-batekotasuna landu eta sormena bultzatzen du. Aldi berean, ikasle bakoitzak bere ikaskideen interesa pizteko eta bizitza ulertzeko modu desberdinak ezagutzeko elkarrengana hurbiltzeko duten beharrak ere irakatsi eta motibatu egiten ditu.
Narrazioa ikaslearengana gehien hurbiltzen den generoa da. Gainera, ipuina laburra da eta horrek behartu egiten du ikaslea hizkuntza tajuz erabiltzera (zehaztasunarekin eta, askotan, funtsezkotasunarekin lotuta baitago); beraz, oso aproposa da tresna pedagogiko gisa. Ipuinak idazteko arreta handiz behatu behar da, era guztietako sentimenak jaso behar dira, istorioa ulertu, antolatu, entsaiatu, etab.erako behar-beharrezkoak diren elementuak aukeratu behar dira... Egileak testu bat lantzen duenean, borroka dialektiko batean hasten da gauzekin, naturarekin, pertsonekin, hizkuntzarekin eta bere buruarekin. Beraz, ikaslea idazteko gaitasunaz hornitzea ezinbestekoa da ez bakarrik hizkuntza ikasteko, bere burua ezagutzeko baizik.
Idazketa prozesu bat denez, idatzi hasi aurreko, idazteko eta idatzi ondorengo aldiak kontuan hartu behar dira. Zentzu horretan, beharrezkoa izango da:
Ikaslea testuinguruaren baldintzez, idaztera bultzatu duen asmoaz eta hartzailearen ezaugarriez jabetzea, horiek sormenaren prozesuko hiru elementu mugatzaileak baitira. Komeni da eskola-testuinguruak gainditzea eta aldez aurretik zehaztutakoak eta anitzak izango diren hartzaileak dauden komunikazio-egoerak bilatzea. Beraz, ikaslea testuinguruan kokatu behar da; zer, nola eta norentzat kontatzen duen jakin behar du; idatzi dezakeen horretan ez ezik komunikatu nahi duen horretan oinarritu behar du, hau da, narratzaile gisa dituen interesak eta bere hizkuntza-gaitasuna handitzeko beharra bategin behar ditu. Deskribatutako iharduera-printzipioaren arabera, testua landu aurretik eztabaida piztea eta zuzentzea gomendatzen zaio irakasleari: ipuinaren alderdi desberdinei buruzko eztabaida, narratzaile, pertsonaia, etab.en gaineko ikuspegi desberdinen azalpena, etab.
Sorkuntza-prozesuan ikaslea gutxinaka-gutxinaka gero eta eredu landuagoetara hurbiltzea, hasierako gidoitik eta elkarrekin erabakitako balorazio eta behaketa-ereduak kontuan hartuta bata bestearen atzetik egindako zirriborroetatik hasita. Irakasleak eredu horiek ikasgelan aplikatzeko ondoren adierazitako metodoak erabil ditzake: idatzizko produkziorako praktikak egitea proposatzea (prestatutako testuak osatzea, informazioa erastea; amaiera desberdinak idaztea edo hasiera aldatzea; pertsonaia berriak sartzea, deskribapenak eta elkarrizketak txertatzea, handitzea, murriztea, ...; gertaeren ordena, pertsona gramatikala, etab. aldatzea, hori guztia ikasleek istorio bera oso era desberdinetara konta daitekeela ikus dezaten); ereduak aztertzea, kontrastatzea eta egitura eta ezaugarri orokorrak induzitzea; testuak idazteko prozesuan zehar ahozko elkarrizketa sustatzea.
Nolanahi ere, komeni da testuen produkzio-prozesu osoan zehar, eta ez bakarrik azken emaitzan, irakaslearen esku hartzea planteatzea:
Ikasleari bere ideiak antzematea ahalbidetuko dioten eta bere igurikapen eta ezagutza-eremua zabaldu eta aberastuko dioten egoerak eta iharduerak eskaintzea, testua ondoren lantzeko aldez aurreko baldintza gisa.
Sorkuntza-prozesuan eta ondoren ikasleari gogoetaldiak eskaintzea, ipuinei buruzko hizkuntza-ezagutza espezifikoak (egitura narratiboen funtzionamendua, ipuinen generoak, etab.) bere sorkuntza eta bere ikaskideena antolatu, baloratu eta hobetzeko zein neurritaraino diren lagungarriak konturatu dadin.
Azkenik, Ipuinen Tailerra sentimenen hezkuntzarako tresna gisa har daiteke, bizi garen garaiaz intelektual batzuk egindako azterketa kontuan hartuta, horren arabera aurrerapen tekniko azkarraren eta irtenbide existentzialen ekarpenik ezaren arteko desoreka nabarmentzen baita. Ipuinetako protagonista gehienak ispilu psikologiko bikainak dira, geure buruari begiratzeko, aurre egiteko, identifikatzeko edo ukatzeko. Laguntasuna, askatasuna, autonomia eta elkartasuna bezalako baloreak dira protagonista gehienen jarrera hornitu ohi dutenak. Ipuinek beti hitz egin ohi digute gizakiak gertuen dituen gauzez, bizi, espero, amets egin edo nahi dituen gauzez. Sentimenen mundua arakatzen badugu bizitzaren konplexutasuna ulertuko dugu. Gogoeta horrekin bat, funtsezkoa da ikasleen iradokizun eta ekimenen aurrean jarrera irekia erakustea, beren interes ugariak eta iritzi eta ideia anitzak adieraztea ahalbidetuko dieten egoera didaktiko eta iharduera guztiak indartuz.
2.- HELBURUAK
Aukerakotasunaren guneko jakintzagai honen helburua ondoren adierazitako gaitasunak ikasleengan garatzen laguntzea da:
Sormenaren eta irudimenaren laguntzarekin ipuinak egitea, genero honi dagozkion egiturazko alderdiak eta literatur teknikak kontuan izanik, eta sorkuntza-prozesuaren fase desberdinei jarraituz.
Ipuinak idazteko ekintza pentsamenduaren heldutasuna eta komunikazioa lortzeko ezinbesteko aukera dela konturatzea eta hori baloratzea, bai eta autoestimazioa garatzeko eta nork berak sortzeko duen ahalmenean konfiantza izateko ere.
Edozein sorkuntza-lanek berez barnea heltzeko eragiten duen prozesuaren bidez, euskal errealitateari sakonago eta norberaren ikuspegia gehiago landuz begiratzen ikastea.
Lan-taldean aktiboki parte hartzea, nork bere ideiak eta sentimenduak jendaurrean adierazteko eta besteen adierazpenak onartzeko izaten diren zailtasunak gaindituz.
Nork bere sorkuntzak, burututako iharduerak eta lortutako ikaskuntzak kritikoki ebaluatzea, beti aurrera doan eta garatzen ari den literatur genero unibertsalaren erakusgarri gisa aztertu diren ereduak baloratuz.
Koherentziaz eta zehaztasunez espresatzea, ipuinak sortzen diren helburu desberdinen eta komunikazio-egoeren arabera.
Hiri-kulturak eta, euskararen kasuan, hizkuntza menperatzaile baten hurbiltasunak eraginda hizkuntza batek galdu ohi duen terminologi eta espresio-aberastasuna berreskuratzea.
3.- EDUKINAK
Kontzeptuzko edukinak
Ipuina: ezaugarriak eta definizioa. Jatorria. Ahozko ipuinetik idatzizko ipuinera.
Ipuinaren gizarte eta kultur unibertsaltasuna.
Euskal ipuin tradizionalak: irudi prototipikoen azterketa, hedadura kritikoa eta historikoa, aberastasun dialektikoa eta antropologikoa.
Ipuin tradizionaletik ipuin modernora.
Ipuinaren tipologia, egilearen, gaiaren eta hartzailearen arabera: didaktikoa, fantasiazkoa/leiendazkoa, beldurrezkoa, zientzia-fikziozkoa, psikologikoa, errealista, misteriozkoa, alegiak, etab.
Ipuinaren egitura:
Izenburua: gaiarekin duen lotura.
Narratzailea eta ikuspegia. Narratzaile protagonista. Lekuko narratzailea. Narratzaile guzti-jakituna, etab.
Diskurtsoaren literatur formak: narrazioa, deskribapena, elkarrizketa, bakar-hizketa, etab.
Gaia eta argudioa. Gai baten argudioaren bilakaera.
Espazioa eta denbora. Lekuak, eszenatokiak eta paisajeak. Denboraren igaroaldia: abiadura eta erritmoa.
Pertsonaiak. Motak eta karakterizazioak: protagonistak, antagonistak, bigarren-mailakoak, pertsonaia-fardelak... Adierazten dituzten baloreak.
Amaiera. Narrazio baterako amaiera desberdinak.
Ipuinaren mezua.
Bai gaztelaniaren eta bai euskararen berariazko baliabideak.
Prozedurazko edukinak
Ipuin desberdinen aukera anitz eta adierazgarri bat ozen irakurtzea, espresioa eta ulermena kontuan izanik, intonazioan eta ebakeran arreta jarriz eta puntuazio-ikurrak errespetatuz.
Ikasgelan irakurritako ipuinen egitura, edukina, gaia eta mezua antzematea. Ipuinaren funtsezko testu-unitateak aztertu eta erabiltzea.
Komunikazioan esku hartzen duten elementuak aztertu eta eraldatzea (igorlea, hartzailea, kodea, testuingurua, etab.).
Ipuinaren oinarrizko egiturak eraldatzea, ondorengo prozedura hauek erabiliz: ordezkaketa, zabalkuntza, murrizketa, ezabaketa, egitura-ordenaren aldaketa, pertsonaien eta hizkuntzaren aldaketa, eta aldaketa horiek ipuinaren esanahian duten eraginak aztertzea.
Ipuinaren barruan, narrazioan eta deskribapenean agertzen den ordena aztertu eta ulertzea.
Kontaketa baten zati bakoitza antzematea, narrazioak aurrera jarraitzea eragiten duten elementuak identifikatuz: denboraren igaroaldia, leku-aldaketak, gertakizunen segida, etab.
Pertsonaien ezaugarriak adieraztea, haien hizkeran eta jarreran oinarrituz. Pertsonaien elkarrizketak eta solasaldiak antzematea, bai eta pertsonaiaren esku-hartzea eta doinua adierazten duten puntuazio-ikurrak ere.
Ahozko eta idatzizko ipuinak sortzea, plangintza egoki baten ondoren, eta koherentzia, kohesioa, egokitasun gramatikala, eta komunikazio-egoera zehatza kontuan izanik.
Jatorri desberdinetako ipuinak biltzea, iturburu desberdinetara joz eta prozedura desberdinak erabiliz.
Jarrerazko edukinak
Ikaskuntzan zehar egindako lana baloratu eta errespetatzea, eta ikasgelan irakurritako eta aztertutako ipuinak eta nork berak edo taldean sortutakoak baloratzea.
Ikasleak lan intelektualerako ohiturak bereganatzeko eta tajuz eta zehaztasunez espresatzeko interesa erakustea.
Hizkuntza errespetuz erabiltzearen aldeko jarrera erakustea, bereziki estereotipoak, esamoldeak, adierazpen diskriminatzaileak, etab. saihestuz.
Ipuin tradizionalaren aurrean jakinmina erakustea eta baloratzea, Euskal Herriko izate historikora hurbiltzeko eta hizkuntza aberasteko tresna gisa.
Literatur sorkuntza baloratzea, Euskal Herriko gizartearen errealitatea ulertzeko eta adierazteko tresna bikaina baita.
Literatur testuak irakurtzeko eta testuak bakarka edo taldean sortzeko zaletasuna izatea.
Autoestimazioa garatzea eskolako lanak egitean eta sorkuntzazko testuak idaztean.
Taldea ideia pertsonalak adierazi eta errespetatzen diren eremu gisa hartzea.
4.- EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK
Jatorri desberdinetako ipuinen funtsezko ezaugarriak eta helburua antzematea, edukina ahoz edo idatziz adieraziz eta egiturari dagozkion elementuak antzemanez (argudioa, pertsonaiak, ekintza, espazioa, denbora, etab.) bai eta oinarrizko baliabide estilistikoak ere.
Irizpide honen bidez ikaslea ahozko nahiz idatzizko mezuaren funtsezko edukina ulertzeko gai ote den ikusi nahi da, eta jasotako informazioa aukeratzeko, datuak lotzeko eta laburtzeko duen gaitasuna ere ebaluatu nahi da. Testuaren zatiak, garrantzia eta esanahia, eta ekintza eta idea nagusiak bigarren-mailakoetatik bereizi behar ditu, narrazioaren egiturari dagozkion elementuak eta ipuinaren berezko adierazpen-baliabideak antzeman behar ditu... hori guztia testua testuinguru jakin bateko hizkuntza-ihardueraren emaitza gisa hartuz. Ikasleak trebetasuna erakutsiko du ikasgelan landutako edo proposatutako ipuinen edukinari buruzko ahozko eta idatzizko laburpenak egitean, bai eta lan intelektualari dagozkion beste teknika batzuetan ere: eskemak egitea, ezaugarri orokorrak induzitzea, ondorioak ateratzea, etab.
Ipuinak sorkuntza-asmoekin egitea, testu narratiboaren lanketa-fase desberdinak kontuan hartuz, edukina egituratuz, kohesiorako prozedurak, loturarako elementuak, konplexutasun-maila desberdinetako egitura sintaktikoak, pertsonaien araberako euskalkiak, eta hika/zuka-ren tratamendua behar bezala erabiliz; baita arau ortografikoak eta testuak aurkezteko konbentzioak errespetatuz ere.
Irizpide honekin, ikaslea, ipuinaren berezko antolamenduaren ezaugarrietara egokituz, kontaketaren edukina banatzeko gai ote den ziurtatu nahi da; ikaskuntzak sendotzeko eta testua hasierako oinarrizko ideiara ahalik eta gehien egokitzeko bide gisa zirriborroak bata bestearen atzetik egitea beharrezkoa dela ulertzen ote duen eta literatur testuan bere ezagutza, irudimena eta sormena, esperientziaz eta emozioez eta literaturak eskaintzen dituen adibideez baliatuz, adierazteko gai ote den ikusi nahi da. Gainera, irizpide honen bidez, deskribatutako sorkuntza-prozesuari estu lotuta, ikasleak hizkuntzaren funtzionamendurako mekanismoak eta elementu formalak (testuinguruari, antolamenduari, eta morfosintaxiari dagokienez) erabiltzeko eta arau ortografikoak arreta handiz errespetatzeko duen gaitasuna ebaluatu nahi da. Ikaslea aise moldatuko da ipuinaren berezko egituren erabileran eta ikasgelan landutako adierazpen-baliabideen aplikazioan, eta ahozko nahiz idatzizko narrazioetan hitz-jarioa, zehaztasuna eta zuzentasuna nabarmenduko zaizkio. Halaber, hezkuntza-etapa honetan bereziki, nahitaezkoa da ikasleak ohitura egoki batzuk sendotzea, hau da, bere idatzien aurkezpena zaintzea, garbitasuna, argitasuna eta ordena kontuan izanik.
Taldean lan egitea eta talde-ihardueretan parte hartzea, elkarlanerako eta besteak onartu eta errespetatzeko jarrera erakutsiz, eta bakarkako nahiz taldeko ihardueretan erantzukizuna nork bere gain hartuz.
Irizpide honen bidez, taldean lan eginez eta talde-ihardueretan parte hartuz lan-prozesuaren aurrerapena eta emaitzen kalitatea erakusten den interesaren, elkarlanerako jarreraren, nork bere gain hartutako erantzukizuna betetzearen eta ondorioz onartzearen menpe dagoela ikaslea konturatzen ote den ikusi nahi da.
Literatur testuaren ulermen eta sorkuntza-prozesuak heldutasun pertsonalaren eta autoestimaziorako gaitasunaren bilakaeran duen eraginari buruz gogoeta egitea, bai eta nork bere buruarekin eta besteekin komunikatzeko tresna gisa hizkuntza ezagutzeak duen garrantziari buruz ere.
Mundu pertsonalak ezagutu eta adierazteko eta heldutasun psikologikoa lortzeko bide gisa aukeratutako literatur testuak aztertu eta ulertzeak duen garrantzia eta jatorrizko ipuinen sorkuntza-prozesua baloratzeko ikaslea gai ote den ziurtatu nahi da. Gainera, ikasleak hizkuntzaren funtzionamendurako mekanismoen erabilera egokiaren eta pentsamenduaren azalpen antolatuaren eta ulergarriaren artean dagoen lotura antzematen ote duen jakin nahi da, bai eta lotura horretan sakontzeko beharra ulertzen ote duen ere, komunikazio-elkartrukea hobetu eta arintzearren.
Gai hau eman dezaketen irakasleek
1701/1991 Errege Dekretuak Gaztelania eta Literaturaren arloa aitortzen dien irakasleei dagokie gai hori ematea, edo Euskarako irakasleei, zein eredu ematen den kontuan hartuta. Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzaren 1995eko abenduaren 5eko Erabakiak Gaztelania eta Literatura edo Euskal Hizkuntza eta Literatura espezialitateetako irakasle izateko, kasuan kasukoa, 1. lehentasunarekin aitortzen dituen tiulazioak dituzten irakasleek ere eman ahal izango dute.
Beste edozein espezialitatetako irakasleek baimena eskatu ahal izango diote Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari. Zuzendaritzak irakasle bakoitzak duen prestakuntza ikusi eta, horren arabera, baimena eman edo ukatu egingo du.
1.- SARRERA
Bigarren Hezkuntzako ikasleen mundura hurbiltzeak eta berau ezagutzeak, Euskal Herrikoa bezalako gizarte malguan eta etengabeko kultur eta lan-eskaerak dituen gizarte honetan, irakaskuntzako eta ikaskuntzako prozedurei dagokienez, jakintza itxiak ezagutzen transmisio- eta eraikuntza-modu bakarra ez izatea eskatzen du. Ikasle hauek egoera eta testuinguru aldakorretara egokitzeko behar adinako gaitasuna izango duten hiritarrak izatea lortu nahi dugu; irakaskuntzari argitu beharreko problema bat balitz bezala aurre egitea ahalbidetuko dieten prestakuntzazko alderdiak sendotzea eskatzen du, arazoei sormenez eta asmamenez hurbiltzeko ohiturak eta jarrerak indartuz.
Bestalde, jarrera pertsonalak eta balio propioak eratzen ari direneko etapa eta ziklo batean gaude, ingurunean mugitzeko aukerak aurkitzen hasten diren unean; azalpenak emateko gaitasuna hartzen hasten dira eta zenbait gertakariri buruzko hipotesiak egiten, bai eta problema korapilotsuagoak askatzen ere, fenomeno teknologikoetan parte hartzen duten aldagarriak esploratuz.
Azkenik, Euskal Herria, prozesu, forma eta mota askotako industriaren bidez produktu teknikoen industriak garrantzi handia izan duen ingurua da. Aipatzekoa da makina-erreminta edo, besteren artean, eskuz landutakoa. Egoera honek gai hau jorratzen lagundu behar du, ikasleek Euskal Herriaren ikuspegi osatua eta aberatsa izan dezaten.
Zentzu honetan, etaparen lehen zikloan zehar Asmakuntzen eta Makinen Tailerra bezalako hautazko jakintzagai honen eskaintzak aurreko hezkuntza-alderdi eta prestakuntza-irizpide guztiak jokoan jartzeko aukera ematen du, tresnen eta makinen diseinu, deskribapen eta eraikuntza izeneko ardatzaren inguruan bilduz.
Garapen intelektual eta emozional orekatuak errealitatearen hautemate egokitua eskatzen du. Horrek pertsonek planteatzen dituzten helburuak hauek lortzeko beraiek dituzten aukerekin erlazionatuta egotea eskatzen du, bitartekoen eta helburuen artean doikuntza izatea, eta errealitatearen balorazioa irizpide objektiboekin egitea. Adin hauetako ikasleentzako tresna, artisautza-produktu bideragarriak eta teknikoki egingarriak sortzeak orain arte esandakoa lortzeko aukera emango digu. Soluzio-aniztasunak eta hauen kalitateak, ikaslea bere proiektuei mugak ezartzera behartzen dute; denbora eta baliabide materialen mugak bitarteko horiek bilatutako emaitzetara egokitzea eskatzen du: tresnak kalitate onargarriz funtziona dezan saiatzea.
Asmakuntzak eta makinak egitera lotutako sormenezko iharduera beraz, euskarri paregabea da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuetan adierazitako gaitasun konplexuen garapenerako, hala nola sentiberatasun artistiko eta kulturala, hurbileko natur ingurunean dauden materialak ezagutu eta erabiltzea eta ondo egindako lanaz gozatzeko ahalmena.
Jokoa eta jolasa ikaskuntza-eragile garrantzitsua dira, eta funtzionatzen duten tresnak taldean sortzea liluragarria izan daiteke, bai eta objektu pertsonal erabilgarriak egitea edo erabilera kolektiboko proiektuak gauzatzea ere.
Asmakuntzen eta Makinen Tailerra sormena euskarri fisiko errealaren gainean garatzeko curriculum-aukera bat da: tresnen, gailu mekanikoen eta artisautza-produktuen diseinu eta eraikuntza, hala nola polea-mekanismoa, kateatutako efektudun makina bat, haize-errota ko mekanismoa, arropan poltsiko sekretu bat, ehunetarako arrabol-mekanismoa etab.
Autonomia Erkidegoko herrietako ikastetxeek inguruko edo lurraldeko tradizio anitzekin erlazionatutako tresna edo asmakuntzak egitea aukera dezakete, kontuan hartuta noski: ikasleen ezaugarriak eta itxaropenak, irakasleen esperientzia eta baliabide erabilgarriak.
Gai honetan ematen diren edukinak bi motatakoak dira: alde batetik, jakintzagaiarteko planteamenduarekin beste arlotako edukinen aplikazio-espazioa irekitzen da, bestetik oinarrizko edukin batzuk proposatzen dira, jakintzagai honetako berariazkoak direnak, bi bloke handien inguruan antolatzen direnak: DISEINUA-ERAIKUNTZA eta KOMUNIKAZIOA.
Asmakuntzen eta Makinen Tailer hau garatzeko unean ondoko kontsiderazioak eduki behar dira kontuan:
Asmakuntzen eta Makinen Tailerraren funtzioak ikasleen garapen intelektual eta afektiboaren menpean egon behar du. Garrantzitsuena ez da azken produktua, bertara iritsi arteko prozesu kognitibo eta emotiboak baizik. Kontua ez da produkzio-forma historiko bat erreproduzitzea, industriaurreko gizarteari dagokiona, baizik eta eskuaren eta garunaren arteko lan harmonikoaren balioan zentratzea ikaslearen aberastasun pertsonalari begira. Egin dituzten produktuekin ikasle guztiak satisfakzio-maila egokietara iristea lortu behar da.
Asmakuntza mekanikoek ikasleen adimenari eta asmamenari garapen osagarri bat ematen diote. Adimenarentzako eta eskulanerako erronka honek etapa hauetan ikasleen garapen psikikoa eta psikomotrizitatea gauzatzen laguntzen du. Horretarako zereginen eta proiektuen graduazioa planifikatu beharko da, erritmo desberdinetara egokituz, burutzapenean denbora desberdinak eta burutzapen-era desberdinak aurrikusiz, askotariko taldekatzeen bidez eta banakako iharduerak bultzatuz, planteatutako hezkuntza-asmoei dagokienez antzekoak diren aukeren sail zabalenaren artean hautespena ahalbidetuz.
Une askotan, ikastetxearen antolamendu-aukeren eta ekipamenduen hurbiltasunaren arabera, landa-ikerkuntzako iharduerak egin daitezke Euskal Herrian dauden instalazio eta museo anitzetara bisitaldiak eginez, adibidez: Artziniega, Pipaon eta Zalduondoko museo etnografikoak, Agorregiko burdinola eta errotak, Eskoriatzako eskola, etab. Iharduera hauek lagungarri gerta dakizkieke ikasleei arazo baten konponbideak aurkitzeko unean, beren asmamen- eta sormen-gaitasuna hobetuz.
Erabilitako material eta erremintek ezagunak eta sinpleak izan behar dute (kartoia, zura, pegamentoa, plastikoa, larrua, guraizeak, eskuzko birabarkia, zerra...) ihardueraren kontrola ikasleen eskuetan egon dadin eta ahalegina asmamenaren inguruan egon dadin, proiektuari lotutako tekniken inguruan egon ordez.
Tresnak eraikitzeak ez du ezagupen berri askorik inkorporatu behar, aurrez dauzkaten ezagupen eta esperientziak aplikatuko diren ikerkuntza-espazioa ireki baizik. Bereziki interesgarria da iharduerari jakintzagaiarteko ikuspegi batetik ekitea, produktuaren inguruan arlo desberdinak bil daitezen.
Planteamendu didaktikoak gogoetazko iharduera intelektual eta eskuzkoan kokatu behar dira, ikaskuntza erakargarriko giroan. Berreskuratu egin behar da, bizi garen gizarte teknifikatu honetan, norberak egindako lanaren kontzeptua eta eskulan burutsua.
Ebaluaziorako irizpideek garatutako tresnaren oinarrizko funtzionamenduarekin lotuta egon behar dute. Kontuan izan behar da ziklo honetako ikasle gehienek ez dituztela irizpide zorrotzak sendotasun fisiko etaestetikoari, funtzionamenduari, egonkortasunari, etab.i dagokienez.
Jakintzagai hau gizarte-harremanetarako eta jarrerazko edukinen ikaskuntzarako espazio pribilegiatua da, lankidetzazko iharduerak, konpromisuak hartzea, taldearen barruan erantzukizuneko zereginak garatzea etab. indartuz.
Asmakuntzen eta Makinen Tailerraren garapen didaktikoa zenbait eratara egin daiteke, lehen ideia nork ematen duenaren arabera; ikasleak ala irakasleak. Lehen kasuan ikasleak bere interesak indibidualki garatzen eta defendatzen ditu edo baita taldean ere ideia bat bideragarritasun tekniko, ekonomiko etab.aren arabera irakasleak onartu beharreko proiektuaren zirriborro bihurtuz. Bigarren kasuan irakasleak talderen bati proiektu irekiak eta malguak eskaintzen dizkio, ziklo honetako ikasleen baldintza eta ezaugarriei egokitzen zaizkienak.
Hona zenbait adibide:
Kide pare batek txotxongilo bat diseinatu eta egin nahi dute.
Ikasle batek gerrikoan ezkutuko kartera txiki bat egin nahi du.
Liburu bateko ilustrazioetatik abiatuz, ikasle-talde batek gerra-makinak egin nahi ditu: Katapultak, Dorreak, Baleztak, etab.
Apunteak enkoadernatu beharrak zenbaitzuri prentsa txiki bat eta gainazalak egiteko inprenta txiki bat eraikitzeko ideia ematen die.
Zenbait ikasleren magiarako zaletasunak trukuak egiteko tresnak egitera bultzatzen die, hala nola hondo bikoitzeko kaxak, poltsiko ezkutuak, etab.
Material moldeagarria erabiliz, Euskal Herriko zona bateko erliebeko mapa txiki bat egitea.
Palankaren funtzionamendua behatuz, objektu txikiak pisatzeko tresna bat asmatzea.
Poleadun tresnak diseinatu eta egitea.
Efektu kateatuko mekanismo bat diseinatu eta eraikitzea, etab.
Azkenik, kontuan hartu behar dira adin hauetako ikasleengan sortzen diren interes desberdinak eta, batzuetan, beren itxaropen eta interpretazio desberdinak, hau bezalako materialek esanahi desberdinak izatea mutilentzat eta neskentzat; honek ahalegin berezia egitea eskatzen du jakintzagai hau bai neskentzat eta bai mutilentzat interesgarria izan dadin. Horretarako giro erakargarria sortu behar da, guztiek beren interesak inkorpora ditzaten eta beren itxaropenak aberas ditzaten.
2.- HELBURUAK
Aukerakotasunaren guneko jakintzagai honen helburua ondoren adierazitako gaitasunak ikasleengan garatzen laguntzea da:
Problema praktikoak prozedura tekniko sinple eta baliabide material mugatuen bidez asmamenez eta irudimenez ebaztea, talde-laneko prozesuak erabiliz, autonomia pertsonala eta erabakiak hartzeko konfidantza garatuz.
Aurrez definitutako futnzionamendu tekniko bat jarrai dezaten tresnak diseinatu eta eraikitzea.
Atrtisautzako objektu originalak prozedura intuitibo eta logikoen bidez egitea, egiteko prozesuan gozatuz eta sormena hobetuz.
Artisautza-iharduerako material eta erremintak ezagutu eta erabiltzea, erabiltzerakoan segurtasun- eta kontserbazio- arauak errespetatuz.
Iharduera honetako edukinak beste arlotan hartutako ezagutzekin erlazionatzea eta objektu eta tresnen ikerkuntza-, diseinu- eta egite-prozedurei aplikatzea.
Prozedura desberdinen bidez -aldizkariak, ikusentzunezko muntaia, erakusketak, etab.- asmakuntzen eta makinen tailerrean egindako ikerkuntzak, esperientziak eta produktuak publikoki jakinaraztea.
Asmakuntzak eta makinak egiterakoan birziklapen-materialak bilatu, aurkitu eta berrerabiltzea, ingurugiroa errespetatzeko beharraren garrantziari eutsiz.
Eremu honetan Euskal Herrian dauden ekipamendu eta instalakuntzarik garrantzitsuenak ezagutzea, kultur esanahaiak eta kontserbazioak duen garrantzia baloratuz.
3.- EDUKINAK
Multzo honetako edukinek aurrez ezarritako forma edo ereduetara egokitu gabeko produktu originalak sortzen lagundu nahi dute,. Edukin hauen trataera ikuspegi ekinkor baten inguruan dago bildua, artisautzako objektu eta tresnak sormenez sortzera bideratua.
Diseinua ikasleak berak egiten du eta objektua eraiki arteko burutzapenak beste eraikuntza-aukerak ikertzera eramango du, bai eta beste konponbide osagarriak sortzera ere.
Nahiz eta edukin hauetako asko beste zenbait arlotan jorratzen diren, bereziki Teknologian eta Plastika eta Ikus-Hezkuntzan, aldea honetan datza: ikasleen interesekiko testuinguru irekian erabiltzen dira, sormenezko ikuspegiz, artisautza-teknikekin eta oso material ezagun eta sinpleak erabiliz.
Kontzeptuzko Edukinak:
Objektu eta tresnak diseinatzea. Irizpide funtzionalak eta irizpide estetikoak.
Gelan garatutako artisautza-iharduerarekin erlazionatutako erreminta eta teknika espezifikoak.
Tailerreko segurtasun- eta higiene-arauak.
Proiektu baten diseinu- eta eraikuntza-faseak.
Prozedurazko Edukinak:
Pruduktu eta tresnen diseinua edo birdiseinua, aurrez ezarritako funtzio eta ezaugarri batzuen arabera.
Artisautzako oinarrizko erreminta eta teknikak erabiltzea, erabileraren arriskua kontrolatuz.
Eskulanaren plangintza.
Ingurugiroa kaltetzen ez duten materialak hautatu eta erabiltzea (berreskuratuak, birziklatuak, berrerabiliak).
Objektuak eta tresnak gogoetaren ondoren eta lan-metodo arrazionalez eraikitzea, birziklapen edo hondatutako materialak erabiliz.
Taldeko lanaren antolakuntza eta banaketa.
Tresna xumeen eraikuntzari dagozkion infomazioen bilketa ordenatua eta balorazioa.
Informazio-bilketa zenbait bitartekoren bidez, besteren artean Euskal Herriko erakunde eta ekipamendu teknologiko desberdinetarako bisitaldiak planifikatuz.
Jarrerazko Edukinak:
Lortutako produktuaren kalitate-mailaren balorazioa, ondo egindako lana dela-eta gustora geratu arte ukituak emanez.
Objektuak, makinak eta tresnak planifikatu eta kontu handiz eraikitzeko interesa.
Materialak eta erremintak prestatu eta behar bezala zaintzea.
Materialez eta erremintez behar bezala baliatzeko eta hauek ondo zaintzeko interesa eta begirunea.
Ikaskideekin lan egiteko jarrera, beren ideiak errespetatuz.
Tailerrean segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea.
Ingurugiroan eragina duten materialak erabiltzearen aurrean sentiberatasuna, zenbait materialen kaltegarritasunaren aurrean zuhur jokatuz.
Euskal Herriko ekipamendu eta baliabide teknologikoen balorazioa.
Egindako asmakuntza, objektu eta tresnak gainerako ikaskideei transmititu behar zaizkie, bai eta tailerra kanpoko munduarekin lotzen duten ateak ireki ere. Emaitzen komunikazio hau bi plano desberdinetan egiten da.
Hasteko, lana amaitutakoan ikaskide-taldeen arteko komunikazioa dugu. Esperientzia desberdinak ezagutzera ematen dira, egindako probak, hurbileko inguruan egindako ikerkuntza txikiak, erabilitako erreminta- eta material-mota desberdinak, zailtasunak, satisfakzioak edo anekdotak.
Ondoren, hedapena daukagu, ikasturtean zehar egindako lorpenak tailerretik kanpora ezagutzera ematea. Tailer honetako prozesuak eta emaitzak institutu osoari, edo herrian bertan jakitera emateak ikasleen lana interesgarriagoa bihurtzen du.
Bi komunikazio-egoera horietan transmititzeko moduarekin zerikusia duten edukinak agertzen dira. Hau da, egoera horietan ikasleak ez du objektu edo makina bat planeatu, ikertu edo eraiki beharko, bere lana prozedura desberdinen bidez aurkeztu baizik: klasean aurkezpena, erakusketak, buletinak, institutuko aldizkaria, etab. Honek komunikazio-teknika hitzezkoak, grafikoak edo ikus-entzunezkoak erabili beharra esan nahi du.
Kontzeptuzko edukinak:
Produktu bat aurkezteko estrategiak. Komunikazio-motak.
Egindako lan teknikoaren transmisioari aplikatutako ikus-hizkuntza.
Artikuluak, kartelak, muralak, argazkiak, etab. eratzea.
Prozedurazko edukinak:
Objektu, makina edo tresna baten ezaugarrien adierazpena, ikus-baliabide eta baliabide grafikoen bidez: artikuluak, kartelak, muralak, argazkiak, etab.
Garatutako iharduerak transmititzeko planak eta gidoiak egitea, bakarka edo taldean, gelan bertan edo gelaz kanpo.
Jarraitutako prozesuari buruzko txostenak egitea.
Jarrerazko Edukinak:
Beste ikaskideen lana aintzatetsi eta errespetatzea.
Norberaren iritzia beste ikaskideenarekin kontrastatzeko interesa.
Taldeak egindako lana azaltzen duten proiektuetan lankidetzazko jarrerak edukitzea.
Egindako lana aurkezterakoan landutako baliabideen ordenerako eta garbitasunerako gustua.
4.- EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK
Inguruko objektu xume bat aztertzea, tresnaren forma, neurriak eta materialak eta osaera behatuz, piezarik garrantzitsuenak nabarmenduz, teknologiako arloan eta beste jakintzagaietan ikasitako baliabide grafikoak, sinbologia eta terminologia erabiliz.
Irizpide honekin ikaslea objektu eta tresna tekniko xumeak eta arruntak identifikatu eta aurkitzeko gai ote den ikusi nahi da. Zein zatiz dauden osatuta, erabilitako materialak eta formak eta neurriak aztertu, deskribapenean eta analisian kode, sinbologia eta terminologiarik egokiena erabiliz.
Tresnak eraikitzeko prozesuan, hauek aztertzea baliabide aparta da hauetako bakoitzaren irtenbidea eta eraikuntzari buruzko informazioa lortzeko. Analisi-gaitasuna zenbat eta gehiago garatu izan, hainbat eta hobea izango da eraiki behar dituzten tresnen eta objektuen gainean lortuko duten ulermena, erabilera eta kontrola.
Ikasleak tresna osatzen duten zatiak ezagutu beharko ditu, zatien arteko erlazioa ikusiz, muntaketarako eta desmuntaketarako sekuentzia logikoak erabiliz.
Objektu xume bat metodikoki eta tajuz eraikitzea, lan-plan logiko eta intuitiboa jarraituz eta artisautzari dagozkion erremintak, materialak eta eragiketak behar bezala erabiliz, ahal den akaberarik egokiena lortzeko.
Irizpide honekin pieza-kopuru mugatu batekin eta funtzionamendu jakin batez osatutako asmakuntzak eta makinak (tresna) eraikitzeko lanean zehar, ikasleak era ordenatuan egiten ote duen, ikasleek aurrez ezarritako sekuentzia logiko bat jarraituz eta ikuspuntu estetikotik eta funtzionaletik ona den emaitza lortuz.
Ikasleak lan-materiala bilatzeko, biltzeko eta hautatzeko nahiko baliabide dituela azaldu beharko du, egoera berrien aurrean azkar erreakzionatuz, beste arlo batzuetan hartutako ezagupenak aplikatuz eta taldean parte hartzean bere hutsegiteak eta besterenak asumituz.
Objektu baten produkzioak ingurugiroarengan daukan eragina baloratzea, birziklapen, berrerabilera, erabilera-kalitate eta eraginkortasun energetiko, ekonomiko etab.eko kontzeptuak kontuan hartuz, bai produkzioari dagokionez bai eta mantenimenduari dagokionez ere.
Irizpide honekin objektu edo tresna baten eraikuntza-prozesuaren zati desberdinek Ingurugiroan duten eraginari dagokionez ikasleak iritzi pertsonalak osatzen ote dituen baloratu nahi da; Ingurugiroa errespetatzen duten oinarrizko arauak asumituz, ikasleak iharduera teknikoaren gizarte-dimentsiorantz garatu duen interes-maila ebaluatu nahi da halaber. Era berean ikasleek beren irizpideak azaldu eta defendatu beharko dituzte lan egiteko erabiliko duten materiala aukeratzeko garaian.
Tailerreko lanean norberaren eta taldearen osasuanarentzat laneko segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzeak duen eraginaz jabetu eta berau baloratzea.
Irizpide honekin ikasleak egoera jakin batzuetan, tresnak eraikitzeko bere ideia eta irizpide propioak eta taldekoak eratzean eta defendatzerakoan, laneko Segurtasun- eta Higiene-Arauak errespetatzen ote dituen baloratu nahi da; joan aurretik tailer-gela garbitzen eta ordenatzen ote duen, lanean erabilitako erremintak zaintzen eta biltzen ote dituen, tailerreko lana segurtasunez antolatzen ote duen, etab.
Eraikiko diren tresnen plangintza eta garapenean besteekin parte hartzea, ideiak eta laguntza emanez eta gainerakoen ideiak onartuz eta tolerantziaz jokatuz.
Irizpide honekin, eraikiko diren tresna desberdinen plangintzan eta garapenean zehar, ikaslea besteekin harkorra eta tolerantea ote den eta elkarrekiko lanean lankidetza-jarrerak erakusten ote dituen, inolako diskriminaziorik gabe eta ideiak emanez eta emaitza ona izan dadin ahaleginduz.
Eukal herrian dauden ekipamenduei ta instalakuntza teknologikoei buruzko informazioa biltzeko prozesuak planifikatu eta garatu eta informazio hauek gainerako ikaskideei jakinaraztea, beren kultur eta gizarte-baloreak nabarmenduz, bai eta balore horiei eutsi eta hobetzeko beharra ere.
Irizpide honekin ikaslea informazio-bilketako prozesu bat zenbait baliabidetan (informazio bibliografikoa kontsultatzea, Euskal Herriko instalakuntza eta ekipamenduetara bisitaldiak egitea, etab.) oinarrituz planifikatzeko gai ote den baloratu nahi da. Informazioa antolatzeko eta bere ikaskideei nahiko argitasun eta ordenaz jakinarazteko gai ote den, bereziki bere alderdi eta ezaugarri propioak azpimarratuz, bai eta beren kultur balioa ere, instalkuntza eta ekipamendu hauek hobetzeko eta kontserbatzeko ahalegina egiteak merezi duela ikustaraziz.
Gai hau eman dezaketen irakasleek
1701/1991 Errege Dekretuak Teknologiaren arloa aitortzen dien irakasleei dagokie gai hori ematea. Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzaren 1995eko abenduaren 5eko Erabakiak Teknologia, Teknologia Elektrikoa, Automozioaren Teknologia eta Metalaren Teknologia espezialitateetako irakasle izateko 1. lehentasunarekin aitortzen dituen tiulazioak dituzten irakasleek ere eman ahal izango dute.
Beste edozein espezialitatetako irakasleek baimena eskatu ahal izango diote Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari. Zuzendaritzak irakasle bakoitzak duen prestakuntza ikusi eta, horren arabera, baimena eman edo ukatu egingo du.
1.- SARRERA
Garai hauetan, beste batzuen artean ohiturak, lan egiteko moduak eta pertsonarteko harremanak homogenotzeko nahiz sortzen den informazioa zentrazilatzeko joerek ezaugarritzen duten kulturaren estandarizazio-prozesu batean barneratuta dagoen gizarte honetan, zenbait nerabek gizarte eta kultur nortasuna galtzeko eta duela gutxi arte Euskal Herrian arrotzak ziren ereduak, bizimoduak eta portaerak kritikoki eskuratzeko benetako arriskua dago.
Euskal Herria, beste errealitate soziokultural batzuekiko intentsitate aldakorreko harreman-prozesu korapilatsu eta luze baten ondorioz eratu diren gizarte batek eta kultura batek osatzen dute eta bertan nortasun espazialaren eta komunitate nazionalaren (kulturalaren eta sozialaren) kontzientzia garatu da. Beraz, espazio honen ezaugarri nagusienetako bat inguru fisikoaren, ekonomiaren, hizkuntz egoeraren eta abarren konplexutasun sakona da eta egitura nahiz erakunde desberdinetan antolatuta dago.
Euskal gizarteak, bere osakeran, egitura ekonomikoan, kulturalen eta politikan nahiz bere lurraldean transformazio-prozesu garrantzitsuak jasan ditu eta, denbora berean, bilbe ideologiko konplexu eta anitz batekin batera gizartearen esparru guztiak blaitu dituen nortasun nazionalaren sentimendu gero eta handiago baten hedapena ezagutu du.
Era berean, espazio soziokultural zabalagoei -eta neurri batean unibertsalei- amankomunak zaizkien balioen onarpenak, arian-arian Europan sartzeak eta nazioarteko harreman-esparru berriak, inguru soziokulturala bera baldintzatu dute.
Gainera, egungo euskal gizartearen egituran nabarmenak dira eta modu desberdinetan bertan azaleratzen dira oinarrian landatarra den mundu baten ondoriozko oinarri tradizionalaren alderdiak. Mundu hau, aldaketa azkarrak jasaten dituen (familia egituran, sexu bakoitzari esleitutako roletan, ingurugiroaren degradazioan, marginazio-poltsa berriak, langabezia estrukturala, etab.) eta eskaera nahiz erronka berriei (kulturartekotasunari, bake-mugimenduei, ingurugiroaren babesari eta abarri) erantzunak aurkitu behar dizkion gure gizartean bakarrik ematen ez diren hiri inguruekin elkarbizi da, dialektikoki eta kontraesan ugariren artean.
Hau guztia kontuan izanik, Derrigorrezko Bigarren Etaparen bi zikloetan eskaintzen den "Inguru soziokulturalaren ikerketarako tailerra" jakintzagaia, honen helburu eta xede nagusienetakoak betetzen lagunduko duen aukera ezinhobea bihurtzen da eta inguruaren ezaugarrietara hurbiltzeko espazio pribilegiatua izateaz gain, bere kulturako oinarrizko elementuen ezagutza eta balorazioa ahalbidetuz, talde jakin batekoa izatearen sentimendua areagotzen du eta ikasleak beren gizartean gogo gehiagoz parte hartzea ahalbidetzen du.
Honela, "Inguru soziokulturalaren ikerketarako tailerra" jakintzagaiak, askotan esteroetipo gisa ulertzen diren eta, etengabeko gatazkan eta elkarreraginean egon arren, talde-oroimenaren bidez transmititu eta sustraitu diren sozialki adostutako joera desberdinen emaitza konplexua den euskal kulturari buruzko gogoeta egiteko gunea izan beharko du.
Ondorioz, Tailer honek, euskal gizartearen balioak eta ezaugarriak kritikoki onartzen ikasteko aukera ematen die DBHko ikasleei. Gainera taldean barneratzea errazagoa egiten duen eta gizarte-lan mota desberdinetara eta horretarako erabiltzen diren tresnetara hurbiltzeko beharrari erantzuten dion ingurugiroa ulertzeko tresna bat da.
Planteamendua "lekuko" izaera duten gauzetatik, hau da, ikasleengandik hurbil dagoen ingurutik abiatzen da, honela erroak eta funtsa ezagutu eta gero eta oreka zailagoan bizi diren eta elkarrekiko menpekotasun gehiago duten esparru zabalagoen arteko harreman gero eta ugariagoak identifikatu eta kritikoki baloratzeko. Hau da, gure bizimoduak neurri batean gure ingurutik oso urrun dauden lekuek baldintzatzen dituztela ulertzen lagundu nahi zaio ikasleari.
Euskal gizartearen eta kulturaren errealitate heterogenoa onartu ondoren, bereziki garrantzitsua da jakintzagai hau Ikastetxea kokaturik dagoen inguruaren ezaugarri berezietara egokitzea, espazio soziokulturala mugatzerakoan, hain konplexua eta anitza den errealitate baten ikuspegi partziala edo deformatua ez ematen arreta berezia jarri behar da, hauek integraziorako tresna izan beharrean diskrimazio-tresna bihur ez daitezen.
Bestalde, Tailerraren formulazioak berak erakutsiko digu jakintzagaia egituratuko duten ardatzak zeintzuk izan behar duten. Alde batetik, "ikerketarako tailer" gisa planteatu da, hau da, kontzeptuzko edukinen gainetik prozedurazko eta jarrerazko izaera duten edukinak nagusituko dira jakintzagai honetan. Bestetik, izaera ikertzailearekin definitzen da eta alderdi honek garrantzi berezia du, ikasleek ikaskuntza-prozesu autonomoan parte hartzea eta bertako protagonista izatea ahalbidetu behar baitu. Ikerketa-prozesu honek, sozialki eta pertsonalki garrantzia duten arazoen ebazpenean oinarritzen diren Gizarte-Zientzien metodologia eta teknika berezietan trebatzea ahalbidetuko dio.
Puntu honek jakintzagaiaren hurrengo ardatzera bideratzen gaitu, hau da, inguru soziokulturalera. Jakintzagaia ikaslearen hurbileko espazioaren eta denboraren inguruan antolatzea planteatzen da, alde batetik ikaslearen interesei eta beharrei erantzuteko eta bestetik ikasleari bere definizioan parte hartzera bultzatzeko. Ingurua, aztertzen dugun jakintzagaiaren euskarri nagusiena da eta gizabanakoak gizarteratzeko helburua lortzen lagundu dezake, bereziki beren ikasketak DBHrekin amaitzen dituzten haiek. Gainera, curriculumeko zehar-lerroen tratamendurako aukera onak eskaintzen ditu.
"Inguru soziokulturalaren ikerketarako tailerra"ren asmoa, ikasleak bizi diren eta beren harremanak garatzen dituzten gizartearen ulerketara hurbiltzea da, hauentzat bertan gizarteratzea eta ihardutea errazagoa izan dadin lortzeko. Horrela, jakintzagai honek egungo portaeren (adibidez, pentsamoldeen) jatorriari buruzko erantzunen bilaketan laguntzen du, hau da, ikasleak, gure (eta bere) gizarteak jarraitzen duen edo jarraitu behar lukeen bideari buruzko hipotesiak formulatzeko gai izateko moduan artikulatzea eta, prozedurazko dimentsioa sustatuz, ikaskuntzan autonomia izateko estrategiak bultzatzea proposatzen da. Zentzu honetan, bi ideia azpimarratzea beharrezkoa da: motibazioa, ikasleak jakintzagaiaren garapenean izango duen inplikazioaren motore gisa alde batetik, eta Gizarte-Zientzien (Antropologia, Geografia, Ekonomia, Etnografia, etab.), bere tekniken, ikerketa-metodoen eta abarren ezagutza bestetik.
Jakintzagaiaren antolaketari dagokionez, bi eredu iradokitzen dira, biak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren bi zikloen ingurukoak. Lehenengoa, jakintzagai honetarako proposatu diren edukin-multzoetatik abiatuz, lehenengo ziklorako edukin-multzo bat edo gehiago eta bigarren ziklorako beste desberdin batzuk aukeratzean datza. Honela, lehenengo ziklorako "Familiaren Historia" eta "Soziologiako Tailerra" iradokitzen dira, bigarren ziklorako "Lekuko Historia" eta "Etnologiako Tailerra" edukinak landu daitezkeen bitartean.
Bigarren antolaketa-ereduan, hau da, konplexuenean, ikerketa-ardatzak (arazo esanguratsuak) hautatzea planteatzen da, haien inguruan edukin-multzo desberdinetatik datozen edukina bilduko direlarik.
Bi kasuetan, lehenengo zikloan edukinek izaera globala izan behar dutela eta, beti ere DBHko ikasleen maila-psikoebolutiboari egokituta egongo diren disziplinarekin zerikusia duten erreferentzia batzuk, bigarrenean bakarri kontuan izango direla gogoratu behar da.
2.- HELBURUAK
Aukerakotasunaren guneko jakintzagai honen helburua ondoren adierazitako gaitasunak ikasleengan garatzen laguntzea da:
Euskal kultura tradizionala osatzen duten ohiturak, jarrerak, balioak eta honen ezaugarri orokorrak identifikatzea eta kritikoki baloratzea, Euskal Herriko egungo gizartearen eta kulturaren aniztasuna aberastasun gisa ulertuz eta honen artapenean parte hartzera konprometituz.
Egungo gizarteko jarrerak, mekanismoak, balioak eta pentsamoldeak (eta bereziki hiritarren eskubideei eta betebeharrei dagozkienak) kritikoki interpretatzea, beste garai eta toki batzuetako ereduekin alderatzea eta kulturak nahiz gizarteak jasandako prozesu luze baten balio erlatiboko eta etengabe berrikusi beharreko emaitza gisa azaltzea.
Gaurkotasuna eta interesa duten arazoei buruzko landa-ikerketa laburrak garatzea, soziologiaren eta beste gizarte-zientzia batzuen teknikak aplikatuz (Etnografia, Antropologia, Historia, etab.), honen emaitzak kritikoki interpretatzea, koherentziaz jakinaraztea eta inguruko bizi-kalitatea hobetzeko gizarte-iharduketak burutzeko proposamenak ondorioztatzea.
Informazio-iturri desberdinak (lehentasunez gizarte-komunikabideak) nahiz egungo baliabide teknologikoak kritikoki erabiltzea eta komunikazioko nahiz adierazpen grafikoko lengoaia eta kode desberdinak ezagutzea eta sormenez nahiz autonomiaz erabiltzea.
Taldeko zereginak burutzea eta eztabaidetan nahiz simulazio-iharueretan errespetuz eta tolerantziaz parte hartzea eta elkarrizketaren nahiz argumentazioaren bidez bere ekarpenak, proposamenak eta iritziak konstruktibismoz azaltzea.
Egungo kultur eta komunikazio-korronteen homogenotzeko eta estandarizatzeko joerak kritikoki baloratzea.
Munduan zehar mehatxupean dauden gutxiengoen kulturekiko elkartasun-jarrerak eta arrazoi soziokulturalengatik diskriminazioa jasaten duten haiekiko enpatia garatzea nahiz hauei laguntzeko eta jendea kontzientziarazteko kanpainetan eta/edo programetan elkartasunez parte hartzeko prest egotea.
Bere etorkizuneko itxaropenak zabaltzeko, jakintzagaiaren proiekzio diren esparru sozioprofesional desberdinekin hark dituen harremanak aintzatestea.
3.- EDUKINAK
Inguru soziokulturalaren ikerketarako tailerrak, biltzen dituen disziplina desberdinei nahiz hau barneratzen duten aukerazko jakintzagaien ezaugarriei esker, oso ongi mugatuta dauden zenbait edukin definitzerakoan zailtasunak eskaintzen ditu.
Ondoren, jakintzagai honentzat proposatzen diren tailer desberdinei amankomunak zaizkien edukin orokor batzuk aipatzen dira. Funtsean, gizarte-esparruetako arazoak, teknika eta metodologia egokienekin ikertzeko eta haiei konponbide bat aurkitzeko nahiz aurre egiteko oinarrizko moduekin eta euskal gizartean aktiboki integraturiko hiritarren prestakuntzarekin zerikusiaduten prozedurazko eta jarrerazko edukinekin du harremana.
Kontzeptuzko edukinak:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren aukerakotasunezko eremuan, kontzeptuzko edukinak ez dira jakintzagaiak artikulatzeko ardatz nagusia. Hala ere, hauen artean garrantzi handiena dutenetako batzuk identifika daitezke, adibidez:
Gizarte-Zientzien oinarrizko kontzeptuak eta printzipio metodologikoak.
Gizarte-Zientzietako ikerketa-prozesuaren faseak.
Ingurua ikertzeko proiektuak garatzeko tresna eta teknika zorrotz egokiak.
"Aldakuntza, "iraunkortasuna", "aniztasuna", "arazoa" eta "pluraltasuna" kontzeptuak eta euskal gizartean aurki daitezkeen hauen adibideak ezagutzea.
Gizartearen eta etnografiaren ikuspegitik, euskal gizartea ezaugarritzen duten arauak, ezaugarriak, sinboloak eta formak.
Ikastetxearen inguru soziokulturalaren ezaugarri tradizionalak eta desagertutako lanbideak.
Prozedurazko edukinak:
Arazoak eta hipotesiak formulatzea:
Inguruko arazo garrantzitsuak identifikatu eta formulatzea.
Ikaslearen interesen arabera garrantzitsuak diren arazoak aukeratzea, haiei buruzko hipotesiak lantzea eta soluzioak ematea.
Ikerketa-bide berriak nahiz arazo edo zalantza berriak formulatzea.
Informazioa bilatzea eta tratatzea:
Iturri desberdinetatik (idatziak, grafikoak, bisualak, etab.), familiaren historiari, lekuko historiari eta Euskal Herriko gizarteko ohiturei, pentsamoldeei eta abarri buruzko informazioa lortzea.
Iturrien analisi, konparaketa eta tratamendu kritikoa egitea.
Inkestak eta behaketa-fitxak diseinatzea, hormirudiak, grafikoak nahiz azalpen-mapak lantzea eta teknologia berriak erabiltzea (ordenadorea, bideoa).
Landako ikerketa eta lana (elkarrizketak, inkestak, behaketak, ikus-entzunezko erregistroak, zirriborroak, etab.) egitea.
Zereginak egituratzea, proiektuak garatzea eta arakatzeko nahiz emaitzak aurkezteko (ahoz, idatziz edo ikus-entzunezkoen nahiz euskarri grafikoen eta abarren bidez) prozedurak aplikatzea.
Denborazko sekuentziak eta aldaketa-prozesuak taulen edo mapa kronologikoen bidez adieraztea.
Baliabide teknikoak behar bezala erabiltzea (grabatzailea, argazki-kamera, bideoa, ordenadorea, etab.).
Artxibategietara, liburutegietara, museoetara, erakusketetara eta bestelako ekipamendu eta erakundeetara bisitaldiak egitea, datuak biltzeko teknika egokiak erabiliz.
Lekuko historian, batez ere ikuspegi sozial eta kulturaletik nolabaiteko esanahia duten gertakarien, pertsonaien, lekuen eta abarren bidez ibilbide historikoen diseinuan parte hartzea.
Azalpen-prozedurak:
Euskal gizarteko fenomeno ezaugarriak deskribatzea eta analizatzea.
Familiaren historiak eta lekuko historiak, mundu-mailan garrantzia izan duten gertakariekin lotzea.
Ikaslearen inguruko gizartean gertatutako aldaketak eta iraunkortasunak analizatzea.
Egungo euskal gizartea iraganeko beste garai batzuetakoarekin ikuspuntu etnografikotik alderatzea.
Gertaera historiko orokorren eta familiaren nahiz lekuko historiakoen arteko kausa/ondorio harremana identifikatzea.
Inguruko arazo nagusienak zerrendatzea eta haietako batzuk azaltzea, izan ditzaketen kausak eta ondorioak onartuz.
Komunikazioa:
Eztabaidetan, simulazio-jokoetan, dramatizazioetan, etab. parte hartzea, zereginak beregain hartzea eta funtsatutako iritzi koherenteak ematea.
Azalpenerako material desberdinak lantzea (panelak, hormirudiak, bideoak, diaporamak, etab.).
Ikerketa-prozesuaren autoebaluazioa egitea.
Ikerketa txikien eta lanen emaitzak azaltzea, komunikazio-lengoaia desberdinak erabiliz.
Jarrerazko edukinak:
Ezaguerarekiko jarrerak eta balioak:
Lanean zorrotza izatea eta bere gaitasuna hobetzeko prest egotea: hobetzeko grina.
Inguruko gizarte-errealitatearen ikerketarekiko, familiaren iraganaren eta norbere sustraiekiko, lekuko historiarekiko eta gertakari garrantzitsuenekiko nahiz esperimentazio zientifikoarekiko interesa azaltzea, familiaren nahiz gizartearen oraina ulertzeko eta interpretatzeko iturri den neurrian.
Euskal gizartearen kontraesanak eta akatsak aitortzeko eta gizartea aldatzen nahiz gatazkak konpontzen laguntzeko borondatea izatea.
Gizarte-Zientziei dagokien ezagueraren subjektibotasunaren eta ikertzaileak duen zereginaren balorazioa.
Euskal Herriaren ezaugarriak eta bereizgarri etnografiko nahiz sozialak ezagutzeagatiko interesa izatea, egungo gizarteko pentsamoldeak, helburu politikoak eta nortasuna azaltzeko iturri diren neurrian.
Lekuko ondare artistiko eta kulturalarekiko sentsibilitatea izatea, pertsonaren behar estetikoak asetzeko bide den neurrian.
Tolerantzia, enpatia eta elkartasun-jarrerak eta balioak:
Desberdintasunak gainditzeko, ideia eta iritzi desberdinak errespetatzeko eta elkarrizketarako jarrera harkorra izatea.
Talde-lanaren fase desberdinetan lankidetza eta gaitasuna azaltzea.
Euskal gizarteko berariazko kultur adierazpenak positiboki baloratzea eta bultzatzea.
Bere kideak ez diskriminatzeko portaera solidarioak bereganatzea.
Aurreko belaunaldietako emakumeak familian nahiz inguruan bizi zuen egoera egungo emakumeenarekin alderatuz baloratzea.
Historiaren eraikuntzan gizabanako partikularrek izan zuten zereginaren garrantzia ulertzea.
Pluraltasun ideologikoa eta aniztasun soziokulturala gizartearen aberastasun gisa baloratzea eta dogmatismoa nahiz edozein fanatismo-mota gaitzestea.
Gerren ondorioak eta gizarteko tirabirak jasan edo jasaten dituzten komunitate bateko pertsonen edo taldeenganako enpatia; baita genero, gizarte edo ekonomi arrazoiek eragindako diskriminazioak jasan dituztenenganakoa ere.
Euskal gizartearen sustraien interpretazio okerrean edo etnozentrikoan oinarritutako diskriminazio-forma guztietaz jabetzea eta hauek gaitzestea; Euskal Herriko eskubide historikoak ukatu edo hauek jazartzeko joera duen edozein politika arbuiatzea.
Desagertzeko arriskuan dauden herri eta kultura minorizatuekiko enpatia eta elkartasuna; zehazkiago esanda, Euskal Herrian gure kulturaren funtsezko adierazpena den euskararekikoa.
Euskadin euskal kulturarekin elkarbizi diren beste kultur adierazpen batzuekiko tolerantzia azaltzea eta haiei laguntza ematea.
Partaidetza-jarrerak eta balioak:
Desberdintasunak eta diskriminazio-egoerak errotik kentzeko gizarte-hobekuntzarako proiektuetan parte hartzeko borondatea izatea.
Funtsezko euskal kultur formen biziraupen-arazoekiko sentsibilitatea izatea eta haiek gorde eta belaunaldietan zehar transmititzen laguntzeko prest egotea.
Gizartea eta ingurua bera hobetzeko proiektuetan lankidetza, elkartasuna eta gizarte-partaidetzaren aldeko jarrera azaltzea.
Zentzu honetan, "Inguru soziokulturalaren ikerketarako tailerra" jakintzagaiaren edukinak ondorengo tailer hauen inguruan egitura daitezke:
Familiaren Historia.
DBHko ikasleen interes eta bizipenetatik hurbil dagoen Historia garaikidearen ikaskuntza esanguratsua ahalbidetzen duen bideetako bat familia-ingurua ikertzen duen objektu baten erabilpena da. Hurbileko iragana ezagutzeko eskurago dagoen iturria izateaz gain, ikerketarako teknika eta iturri dibertsifikatuetara hurbiltzeko aukera bat da. Prozedurazko izaera duen helburu honez gain -ikerketa historiko-soziologikorako teknikekin eta metodologiarekin trebatzea-, eskolako ezaguera familia eta gizarte-inguruarekin lotzea, sustraitzea eta zentzua ematea ahalbidetzen die ikasleei.
Tailer hau DBHren lehen zikloan gara daiteke, informazio-iturriekiko hurbiltasunari esker, Historiaren tratamenduari eta bere metodo eta teknika ezaugarriei buruzko hastapenak emateko erabil bait daiteke. Hala ere, beste tailer batzuekin konbinatuz, bi ziklotan ere antola daiteke, Familiaren Historia Tailerra ikasleengandik hurbilen dagoen motibatzailea eta ikerketa-esparrua bihurtzen delarik.
Ikerketa-prozedurak, iturri desberdinetan lan egitea ahalbidetzen du: idatzitakoak (soldaduzka-txartela, oroigarriak, familia liburuak, eskola-txartelak, etab.), antzinako lanabesak eta, nagusiki, hitzezko iturriak, familiako kideei zuzenean elkarrizketak eginez eta aurreko belaunaldietako lanbideak, ohiturak, jarrera politikoak, kultur prestakuntza, etab. azpimarratuz. Bertan Historiaren -letra larriz idatzia- eta pertsonen nahiz familiaren eguneroko historiaren -letra txikiz idatzita- arteko loturak eta desberdintasunak finkatuko dira.
Ikasleek, zalantzarik gabe, gizarteak azken hamarkadetan jasan dituen aldaketa nagusiak zein izan diren asmatu ahal izango dute eta hauek eragin dituzten arrazoiei buruzko hipotesiak formulatzeko aukera izango dute. Aldaketa eta iraunkortasuna dira tailer honetako oinarrizko kontzeptuak, Ardatza euskal gizartearen pentsamoldearen bereizgarri esanguratsuenen identifikazioa den bitartean.
Lekuko Historia
Ikastetxea kokatuta dagoen herriaren historia, beste batzuek ez bezala ikaslearen ingurutik oso hurbil dagoen eta bere ikaskuntza-prozesuan elementu motibatzaile gisa funtziona dezakeen tailer bat da. Gainera, historiako teknika eta metodologia desberdinekin eta bereziki prozedurazko alderdiekin, adibidez iturrien eta datu-baseen tratamendua, elkarrizketen bidez informazio zuzena lortzea, komunikabideekiko lana, etab. lotzea ahalbidetuko dio.
DBHaren lehenengo nahiz bigarrengo zikloan barnera daiteke, programatzen diren helburu berezien eta haiek beste edukin-multzo batzuekin artikulatzeko moduaren arabera. Ondorengo iharduera-motak proposatzen dira:
Gertaera historikoak definitzea eta hiri-inguruan zehar ibilbideak diseinatzea, hauei buruzko informazioa kokatu eta bilatzeko (bideoa, fotografia, ahozkoa, idatzia, etab.) eta ondoren ikasgelan tratatzeko: azkenean, emaitzak aurkeztea. Lekuko historian nolabaiteko garrantzia izan duen gai monografiko bat aukera daiteke, bai zorrozki historikoa (adibidez, gerra zibila eta bonbardaketak Gernika edo Durango hirien kasuan; edo Erdi Aroa Gasteizen, etab.) edo ekonomikoa (arrantzarekin zerikusia duten ibilbideak izan daitezke Hondarribia edo Bermeo bezalako portuetan, etab.), lekuaren nortasuna azpimarratuz.
Lekuko historiaren iragana gogoraziko duten pertsonaiak edo gertaerak aukeratzea. Aukeratutako gertaeraren inguruan garaiaren, gizarte-zirkunstantzien, politikaren, kulturaren eta abarren ezagutza jakin batzuk proiektatuko dira -lan monografikoak, dramatizazioak, etab. eginez.
Herriko adierazpen artistikoen azterketa; obra arkitektonikoen, eskultura publikoen, pinturen, beirateen eta ikaslearen eskura dauden beste adierazpen batzuen irudiak (bideoak eta diapositibak). Ikasgelan hauek garaien, estiloen, egileen, mezenasgoaren, zirkunstantzia historiko eta sozialen arabera identifikatzeko lana egingo da. Eta azkenean diaporama bat edo soinudun bideo bat egin daiteke.
Ikastetxea kokatzen den herriaren eta eskualdearen irudiekin eta dokumentu idatziekin "Datu-banku" bat egin daiteke, euskarri desberdinetan. Hauek prozedurazko zereginetarako, lanak egiteko, etab. edo disziplinarteko esperientziak nahiz zehar-lerroetako batekin zerikusia dutenak burutzeko laguntza gisa erabilgarriak izan daitezke.
Etnologiako Tailerra
Tailer honen helburuak, Gizarte-Zientzien arloko ikerketa-metodoen ulerketari, dagozkion lan-tekniketan trebatzeari (behaketa, elkarrizketak, informazio grafikoaren eta soinuzkoaren bilketa, artxibategien kontsulta, datu eta informazio desberdinen tratamendua eta antolaketa, etab.), orokorrean Euskal Herriaren eta, dagokionean, beste herri batzuen ezaugarri etnologikoak kultur ondare paregabe gisa baloratzearekin eta hauek artatzeko jarrera enpatikoak sustatzearekin zerikusia dute. Era berean, ikasleek, oso ezagunak ez badira ere gizartean nahiz lan munduan gero eta proiekzio zabalagoa duten Gizarte-Zientzietako talde batekin (Etnografia, Etnologia, Antropologia, Psikologia, etab.) harremanetan jartzeko aukera ezinhobea eskaintzen dute.
Tailer honetan ikerketa-esparru desberdinak sar daitezke, desagertutako edo egungo gizartean desagertzen ari diren lanbideak adibidez; gizarte-maila edo talde desberdinei buruzkoak (agoteak, ijitoak, etab.), gure aitona-amonen garaiko eta gure garaiko elikatze-ohiturei, bidaiei, aisiari, jaiei, pertsonarteko harremanei eta abarrei buruz egindako azterketa konparatiboari buruzkoak (aldaketa eta bizirik irautea), ekonomi mundu tradizionalari lotutako teknika eta tresnei buruzkoak (arrantza, nekazaritza, abelazkuntza, basoen ustiapena, etab.) eta beste gauza askori buruzkoak izan daitezke eta Ikastetxea kokatzen den herriaren baliabideen nahiz ikaslearen interesen arabera egingo dira. Era berean, genero-ikuspegi batetik, hau da, emakumeak Euskal Herriko inguru soziokulturalaren esparruan bizi izan duen egoeraren eta izan duen rolaren bilakaerari buruzko irakurketa bat egitera zuzendutako ikuspegi batetik abiatzea interesgarria izango litzateke.
Etnologiako Tailerra, aurrez Gizarte-Zientziekin (Geografia, Historia, etab.) oinarrizko harreman bat izan duela kontuan izanik, DBHko bigarren ziklorako egokiagoa da, neurri batean disziplinen ezaguera jakin bat inplikatzen baitu. Hala ere, kontzeptuzko edukinak ahalik eta gutxienera mugatu behar direla gogoratu behar da.
Soziologiako Tailerra
Soziologiako tailerra, ikasleak bizi duen errealitate anitza eta aberatsa kritikoki eta irakurketa estereotipatuen gainetik analizatzeko proposamenik eraginkorrena izan daiteke ziurrenik. Gainera, Soziologiako berezko metodologiak eta teknika erabiltzea eta haiekin trebatzea ahalbidetzen diote, ikaskuntzan autonomia bultzatuz.
Tailer hau DBHko lehenengo nahiz bigarrengo zikloan edo bietan berdin gara daiteke, Ikastetxearen Curriculum-Proiektuan jasotzen diren helburu espezifikoen arabera.
Ikerketa-esparrua eskola-elkartea bera izan daiteke, estamentu bakoitzaren kezkak eta arazoak analizatuz, elkarren arteko ulermena bultzatu eta harreman sakonagoak erraztu bait daitezke. Hala ere, Tailer honen espazio naturala, Ikastetxea aurkitzen den herria bera izango da. Zentzu honetan, inguruari buruzko arazo garrantzitsuenak identifikatzea, honi buruzko informazioaren bilketa eta tratamendu-faseak planifikatzea (inkestak, komunikabideen erabilera, etab.), emaitzak lantzea eta dibulgatzea da asmoa. Honela, Soziologiaren teknika eta metodoekiko harreman interesgarriak izateaz gain, arazo eta gatazka-egoeren aurrean, eta bereziki bere interesei dagokienez (aisia, kontsumoa, sexualitatea, harreman pertsonalak, etab), haiek analizatu, norbere iritzia osatu eta jarrera jakin bat hartzeko aukera izango du ikasleak Tailer honetan.
4. EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK
Euskal gizartean esanguratsuenak diren ohiturak, balioak eta bizimoduak identifikatzea, gizarte anitz hau ezaugarritzen duten bereizgarri exogenoetatik desberdinduz.
Irizpide honekin, ikasleek eguneroko iharduerak burutzen dituzten gizarte-inguruko alderdi garrantzitsuenak, adibidez, balioak, ohiturak, pentsamoldea, lan egiteko moduak, denbora librearen antolaketa, etab. ezagutzeko, euskal gizartean bereziak eta bakarrak direnak nabarmentzeko nahiz, aldaketa, iraunkortasuna, berezitasuna, etab. ideien arteko diferentzia ezarriz, erabilera sustraitua dutenak ezarri berriak direnetatik bereizteko gai ote diren baloratu nahi da.
Ikerketa laburrak egitea eta inguru hurbileko auziei buruzko txostenak lantzea, banaka nahiz taldean egokiro planifikatuz, jatorri desberdineko iturrietatik informazio garrantzitsuak lortuz, metodo eta teknika desberdinak zorroztasunez erabiliz eta Gizarte-Zientzien berezko oinarrizko lengoaia egokia erabiltzeko gaitasuna eskuratuz.
Lan zientifikoko -batez ere izaera soziologikoa, antropologikoa eta etnologikoa duten ikerketetako- teknika eta metodoak erabiliz lortutako ezaguera eta trebetasun-maila ebaluatu nahi da, landa-lanera eta datu-banku eta iturri desberdinen (batez ere gizarte komunikabideen) erabilpenera zuzenduta dauden eta ikaslearen interes-arloetan (bake-mugimenduak, ekologia, ohiturak, denbora librea, etab.) sustraituta dauden haietan arreta berezia jarriz. Era berean, Historiako, Antropologiako, Ekonomiako, Soziologiako, Etnologiako eta orokorrean Gizarte-Zientzietako hiztegi tekniko zehatza oinarrizko edo hastapeneko mailan ulertzen eta zuzen erabiltzen ote duen ere egiaztatu nahi da, etapa honetako arloetan nahiz bizitza aktiboan sartzeko erabilgarria izango baitzaio.
Euskal Herriko arazo nagusiak ezagutzea eta garatzen direneko testuinguru soziokulturalarekin lotzea.
Ikasleak, Euskal Herriko gizartearen ezaugarri konplexuak eta bertan gaur egun dauden arazoak (langabezia, indarkeria, ingurugiroaren narriadura, baliabideen banaketa desberdina, kultur eta kirol ekipamenduen defizita, etab.), ematen direneko testuinguruaren arabera analizatu eta hauei konponbide bat aurkitzerakoan bere partaidetzak duen garrantzia ulertzeko gai ote diren egiaztatu nahi da. Ikaslearen interesen arabera, tenstuinguruan garrantzi gehiena duten arazoak ebaluatuko dira batez ere.
Euskal Herriko gizartearen kultur adierazpeneko eremu eta baliabide desberdinak nahiz hauek egungo gizartean duten zeregina kritikoki analizatzea eta bere egitea.
Kultur adierazpeneko eta adierazpen artistikoko formen pluraltasuna nahiz lengoaien aniztasuna eta haiek irudikatu eta zabaltzeko erabilitako moduak bereizteko duen gaitasuna eta azalpen esperimental eta heterodoxoenekiko harmena ebaluatu nahi dira: arte klasikoetatik (pintura, arkitektura, eskultura, musika, etab.), kultur ekintza desberdinetara (arte eszenikoak, dantza, bertsolaritza, literatur edo arte-lehiaketak, arte erakusketak, komiki erakusketak, etab.), erabilitako lengoaia eta euskarrietatik igaroz (tradizionalenetatik beste esperimentalago batzuetara: mimika, kale-antzerkia, musika garaikidea, bideoa, etab.), eta bereziki bere inguruan adierazitakoak.
Kulturaniztasuna, pluraltasunaren eta gizartearen aberastasunaren adierazpen gisa ulertzea.
Irizpide honen helburua, ikasleak, Euskal Herriko tradizionalekiko desberdinak diren kultur eta gizarte-adierazpen batzuekiko tolerante izateko, haiek defendatzeko gogoa azaltzeko eta beste kultur errealitate batzuk ezagutzea, nortasuna osatzeko gustoko iharduera gisa ikusteko duten gaitasuna neurtu nahi da. Era berean, Euskal kulturaren nortasuna mantentzeko borondatearen arabera, kultur sinkretismoa eta aniztasuna gure garaiko gizarteen balio eta ezaugarri gisa ulertzeari dagokionez lortu duen maila finkatu nahi da.
Eztabaiden, dramatizazioen edo simulazioen esparruan, antolatzeko, diseinatzeko partaidetza kritikorako eta komunikaziorako prozedurak garatzea, aztertzen den arazoaren rol desberdinak beregain hartuz.
Irizpide honekin ikasle bakoitzak, eztabaidara, elkarrizketara, simulazio-jokoetara eta antzekoetara zabalik dauden prozesuen esparruan antolaketarako eta komunikaziorako tekniken eta tresnen garapenean nahiz haietan definitutako zeregin desberdinak (bozeramale, subjektu partaide, behatzaile neutral, moderatzaile, etab.) argumentaturiko datu, iturri eta iritzien arabera interpretatzeari dagokionez, garatu duen gaitasun-maila ebaluatu nahi da.
Euskal Herriko tradizioei eutsi eta euskara eta kulturaren nahiz nortasunaren beste ezaugarri batzuekiko interesa gordetzen laguntzeko komenigarritasunari buruz eztabaidatzea.
Euskal kulturaren eta gizartearen nortasuna artatzeko ahalegin pertsonalaren inplikazio-maila egiaztatzea eta, ikasleengan konpromisu honekiko nolabait esnatu den interes-maila finkatzea da asmoa, bereziki etengabeko aldaketa-prozesu bizkorra jasaten duen gizartean.
Etorkizuneko gizarte-ereduari eta bere ezaugarri izan behar luketen gizarte, familia eta pertsona-harremanei buruzko eztabaida.
Egungo euskal gizarteak izan ditzakeen akatsen eta okerren zuzenketan ikasleak lortu duen inplikazio-maila identifikatzea eta hauek azaleratu ondoren, bere balioak, interesak eta jarrerak gizarte-mailan nahiz pertsonalki ebaluatzea da irizpide honen asmoa. Era berean, egungo ikasleek biharko hiritar aktibo diren neurrian, existituko duen gizarte-motaren eta arazo nagusienen (ingurugiroa, langabezia, toxikomaniak, bakardadea, etab.) konponbideari buruzko erantzukizun zuzenari dagokionez lortutako gogoeta-maila ezagutu nahi da.
Gure gizarte garaikideko gertaera historikoen, familikoen eta lekukoen arteko harreman argitzaile bat finkatzea.
Irizpide honen asmoa, lekuko historian eta bereziki familiaren historian eragina izan duten izaera desberdineko (gizarteko, ekonomiako, erlijioko, politikako, kulturako eta abarreko) gertakari historikoak identifikatzeko eta, beren eboluzioa argitzeko bide gisa, testuinguru globalaren eta hurbileko inguruaren artean kausa-ondorio harremanak finkatzeko ikasleak duen gaitasuna ebaluatzea da.
Inguru soziokulturaleko arazoei buruz egindako lan eta ikerketa laburren emaitzak eta sintesia azaltzea, abiapuntuko hipotesia, helburuak, jarraitutako prozesua, ondorioak, etab. zehaztuz eta ahozko nahiz idatzizko komunikabideak eta komunikabide grafiko nahiz ikonografiko desberdinak zuzen erabiliz.
Ikasle bakoitzak, banaka nahiz taldean egindako ikerketen, dramatizazioen, eztabaiden, azterlanen eta abarren esparruan lortutako emaitzei dagokienez, komunikazio-prozeduren esparruan nahiz lengoaia eta baliabide teknologiko desberdinen erabilpen zuzenean (idatzitako laburpenak, ahozko azalpenak, ikus-entzunezko aurkezpenak, euskarri informatikoa, etab.) lortu duen gaitasuna ezagutzea da irizpide honen asmoa.
Inguruko alderdi desberdinen azterketari esker, ikaslea beraren eta hezkuntza-elkartea osatzen duten gainerako pertsona guztien eguneroko bizitza inplikatzen duten mezu, informazio eta proposamen interesgarriak lortzea.
Irizpide honen bidez, sexu-berdintasunari, diskriminazio-ezari, elkarrizketa-ohiturak zabaltzeari, zarrastelkeria, zentzuzko kontsumo-motengatik aldatzeari, lan giroko lankidetzari, arazoen konponbideari eta abarri dagokionez, gizabanako bakoitzean eta eskola-elkartean orokorrean ihardun dezaketen jarrera eta balio-transmisioen bidez, Ikastetxeko eskola-elkartea osatzen dutenen eguneroko bizimodu eta ohituretan eragin positiboa izateko aukera ote dagoen ebaluatu nahi da batez ere.
Gai hau eman dezaketen irakasleek
1701/1991 Errege Dekretuak Gizarte-zientzien, Geografiaren eta Historiaren arloa aitortzen dien irakasleei dagokie gai hori ematea. Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzaren 1995eko abenduaren 5eko Erabakiak "Geografia eta Historia" espezialitateko irakasle izateko 1. lehentasunarekin aitortzen dituen tiulazioak dituzten irakasleek ere antzekotasunagatik eman ahal izango dute.
Beste edozein espezialitatetako irakasleek baimena eskatu ahal izango diote Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari. Zuzendaritzak irakasle bakoitzak duen prestakuntza ikusi eta, horren arabera, baimena eman edo ukatu egingo du.
1.- SARRERA
Etapa honetako irakaskuntza/ikaskuntza prozesuak ikasle bakoitzak bere gorputzaren ezagutza esanguratsua lor dezan sustatu eta ahalbidetu behar du. Ikasleari, gainera, ezagutzak, prozedurak, jarrerak eta ohiturak lortzen lagundu behar zaio, horiek ahalbidetuko baitiote bizi eta osasun-baldintzak hobetzea eta mugimenduak eskaintzen dituen aukerez gozatu eta baloratzea, aberastasun pertsonala lortzeko eta pertsonarteko harremanak ezartzeko bide gisa.
Adin horietako ikasleei honako hauetan lagundu behar zaie: beren gorputzaren irudi aldakorra egituratzen, osasuna zaintzen eta hobetzen, eta gorputz-ekintzen esparruan lorpenak erdiesten autoestimazioa handitu eta beren adinekoen taldean eta beren gizarte-ingurunean integratzeko hain zuzen. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehentasunetako bat ohitura eta jarrera horiek lortzea da.
Gorputza eta Osasuna Mantentzeko Tailerraren proposamenaren asmoa etapa honetatik, eta lehen zikloan, eskakizun eta egoera jakin batzuei erantzutea da:
Batetik, kontuan izanik antzematen den gizarte-eskaria gorputza eta osasuna zaintzeko, gorpuzkera eta sasoia hobetzeko, eta iharduera motrizen bidez aisia era konstruktibo batean erabiltzeko, gorputza ulertu gabe ezin da bere jokabide motriza ulertu.
Bestetik, adin horietan higiene-funtzioa garatzen da, osasuna eta sasoia zaindu eta hobetzeko, eta gaixotasun eta disfuntzio batzuk prebenitzeko.
Eta azkenik, kontuan izanik ikaslearen ahalbide kognitiboek iharduerak zergatik eta zertarako burutzen dituen jakiteko baliagarriak direla, ezagutza horrek arrazoitutako erabakiak hartzea, eta osasuna, ariketak egiteko ohitura, eta gorputz-ekintzen praktika bezalako edukinak gizarteratzeko eta aisia prestakuntzaren ikuspegitik erabiltzeko bide gisa hartzea ahalbidetzen dio.
Bigarren Hezkuntzan, zehar-edukinen barruan osasun-hezkuntza da garrantzitsuenetakoa. Horregatik, beti agertu behar du prozesu osoan zehar, eta batez ere ondoren adierazitako eremuetan egin beharko dira aurrerapenak:
Ekintza fisikoak gorputzean dakartzan funtsezko eraginak.
Prebentzio eta mantenimendurako ohiturak.
Praktika motrizean segurtasun-neurriak hartzea eta istripuak eragoztea.
Istripu-arriskuaz eta kontrolaz jabetzea.
Iharduera motriza, elikadura eta osasuna.
Ez dugu ahaztu behar adin horretan ikasleak bere gorputzarekiko interesa erakusten duela; beraz, hezitzaileak interes hori sakabanatu baino gehiago (Naturan, biologia; Etikan, morala; Gorputz-Hezkuntzan, motrizitatea, etab.), ikasleak gorputza bere osotasunean hartuta ezagutu dezan lortu behar du. Jakintzagai honen bidez, saio desberdinetan izandako bizipen, esperientzia, joko, etab.etan oinarrituta, gorputz eta osasun-ekintzen ardatzaren inguruan ikasleek bakarka eta taldean gogoeta egin dezaten lortu nahi da.
Proposamen honetan ezinbestekoa da ikaslea protagonista dela sentiaraziko dioten egoerak sustatzea; horietan, bakoitzak gune bat aurki dezake bere berezitasunak eta taldearekiko jarrera irekia adierazteko, nork bere burua eta gainerakoak onartzeko modu gisa.
Aldaketak sortzen diren etapa honetan, Gorputzaren eta Osasunaren Ezagutza-Arloa oso erakargarria da ikaslearentzako. Tailer hau aukeratzen duenak askatasun osoz parte hartuko du; beraz, ikaslea jarrera lasai eta positibo batekin ager daiteke bertara.
Hau bezalako jakintzagai batek izaera praktiko nabarmena izan behar dueta funtsezkoa da ekintzari buruz gogoeta egitea, ikasleak ez baitu bere ezagutza sendotuko ez eta ikasiko ere egiten duen horri buruz gogoetarik egiten ez badu. Beraz, iharduera motrizaren azterketa garatu nahi da, arian-arian nork bere iharduerak eratzeko, hain zuzen ere aberastasun eta hobekuntza pertsonala lortzearren.
Gainera, ikasleari behar adina material eskaini nahi diogu, iharduerak bultzatu eta gorputz-ekintzaren aldeko motibazioa handitzen duten eredu positibo eta negatibo desberdinen inguruko gogoeta sustatzeko.
2.- HELBURUAK
Gorputzaren, keinuaren eta mugimenduaren adierazpen-ahalmena ezagutzea, komunikaziorako eta sorkuntzarako bide gisa.
Gorputz-ekintzarako ohiturak berekin dakartzan onurak ezagutu eta baloratzea, bai eta higieneak, elikadura orekatuak eta bizimodu osasuntsuak ere.
Gizartean agertzen diren gorputz-ereduek nork bere irudiaren gain duten eraginari buruz gogoeta egitea, bakoitzak bere mugekin eta gaitasunekin orijinalak garela kontuan izanik.
Gorputz-sistema desberdinen funtzionamendua funtsean autoestimazio handiagoa lortzeko bide gisa hartzea.
Edozein gorputz-ihardueraren aurreko eta ondorengo baldintzak ezagutu eta ikuspegi praktiko batean oinarrituta kontuan hartzea.
Talde-lanetan parte hartzea, elkartasunezko eta tolerantziazko jarrera erakutsiz, eta gainerakoen berezitasuna errespetatuz.
3.- EDUKINAK
Kontzeptuzko edukinak
Sasoian egoteko kontuan hartu beharreko faktoreak eta sistemak: hezur, muskulu, nerbio, zirkulazio eta arnas-sistemak.
Beroketa: prebentzio orokorretik espezifikora.
Arreta, babes eta segurtasunari buruzko oinarrizko arauak.
Gorputz-ekintzen garapenean osasunarekin zerikusia duten faktoreak kontuan hartzea:
garbitasun eta higiene pertsonala;
iharduera eta atsedena;
elikadura eta nutrizioa;
segurtasun-neurriak eta istripuen prebentzioa.
Prozedurazko edukinak
Gorputz-sistema batzuen funtzionamendua esperimentatzea.
Gorputza doitzeko baliagarria izango den beroketa landu, aztertu eta egitea.
Sasoia mantentzeko eta handitzeko plangintza:
abildadearekiko exekuzio motrizari dagokionez;
oreka organikoari dagokionez.
Taldean gorputz-ekintza saioak egitea, horietan erabakiak era autonomoan hartzeko.
Jarrerazko edukinak
Nor bere osasunaz jabetzea eta bere bilakaerarekiko erantzukizuna hartzea.
Gorputzaren errealitatea baloratzea eta horretaz jabetzea.
Ikaskideen proposamenen aurrean jarrera positiboa erakustea.
Iharduerak burutzean gozamen hartzea.
Gorputz-ekintzak burutzeko bitarteko desberdinetan autonomiaz eta errespetuz jokatzea, beharrezko segurtasun eta babes-neurriak hartuz.
Garbitasun, higiene, instalazio, material eta segurtasunari buruzko araudiak errespetatu, kontrolatu eta onartzea.
Kontzeptuzko edukinak
Gorputz-adierazpena lengoaia gisa.
Gorputz adierazkorra: adierazpide metriko desberdinetan adierazpenerako eta komunikaziorako aukerak.
Prozedurazko edukinak
Espazioan eta norbanakoaren nahiz taldearen denboran gorputzaren adierazpen-elementuak landu eta erabiltzea: dramatizazioa, mimoa, gorputz-adierazpena, pantomima.
Nork berak nahiz taldean gorputz-konposizioak landu eta adieraztea.
Jarrerazko edukinak
Nork bere gorpuzkera, mugak eta gaitasunak baloratu eta horietaz jabetzea.
Komunikabideek eskaintzen dizkiguten irudiei lotutako fenomeno soziokulturalen aurrean jarrera kritikoa erakustea.
4.- EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK
Gorputz-ekintza bat burutu aurreko eta ondorengo baldintzak planifikatzea, garapen motoreari dagokion mailaren arabera gaitasun fisikoa erabiliz eta ekintzaren oinarrizko printzipioak errespetatuz.
Irizpide honen bidez ikasleak gorputz-ekintza batean esku hartzen duten elementuak ezagutzen ote dituen jakin nahi da, bai eta ekintza horren aurreko (beroketa) eta ondorengo baldintzak kontuan hartzen ote dituen ere, prozesuan zehar sistema funtzionaletan sortzen diren aldaketak antzemanez. Gainera, praktika motrizean egindako ahaleginak eta exigentzia baloratzeko gai izan behar du, bere gorputzak dituen mugak errespetatuz, hobeto ezagutuz eta erregulazio-mekanismoak garatuz.
Taldean egindako gorputz-errepresentazioetan jarrera konstruktibo batekin elkarlanean aritzea eta parte hartzea, ezpazioan eta denboran gorputzaren adierazpen-elementuak erabiliz, eta bere adierazkortasuna ezagutu eta komunikatzeko era bat dela ulertuz.
Irizpide honen bidez ikasleak taldean gorputz-errepresentazioari lotutako ekintzetan lotsarik gabe parte hartzen ote duen baloratu nahi da. Halaber, gainerako partaideen berezitasuna eta baldintzak errespetatzen ote dituen, eta gorputz-adierazpeneko taldeko partaidetza hori ikaskideekin komunikatzeko eta bere sentimenduak eta ideiak adierazteko ahalmen handiko baliabidea dela jabetzen ote den ikusi nahi da.
Exekuzio-ereduak erreproduzitzearekin zerikusirik ez duten egoera motriz berriei era autonomo eta eraginkorrean irtenbidea ematea.
Irizpide honen bidez erabat berriak diren edo neurri batean berriak diren egoera motrizei irtenbidea aurkitzean ikasleak bere garapen eta gorputz eta adierazpen-ahalbideen mailan nolabaiteko autonomia lortu ote duen ziurtatu nahi da, ekintza motriz horren aurreko eta ondorengo baldintzak bere gaitasun fisikoei egokituz, baina dagoeneko landutako beste exekuzio-eredu batzuk automatikoki erreproduzitu gabe, ordea.
Gizartean eskaintzen diren gorputz-eredu desberdinak aztertzea, nork bere irudian eta jokabide eta iritzi jakin batzuk hartzean duten eraginaz jabetuz.
Irizpide honen bidez ikaslea gizartean eta bereziki komunikabideen bitartez eskaintzen diren zenbait gorputz-ereduri buruz gogoeta egiteko gai ote den ziurtatu nahi da, eta eredu horiek bere iritzietan, pertsonei buruzko balorazioan eta osasunari eta elikadurari lotutako bestelako ohiturak eta jokabideak bereganatzean zein neurritan eragiten duten ikusi nahi da.
Gorputz-ekintzak, higieneak eta elikadura orekatuak norbanakoaren eta taldearen osasunari egiten dioten mesedea baloratzea, bizimodu osasuntsuaren adierazle gisa.
Irizpide honen bidez ikasleak bizimodu osasuntsuaren oinarrizko adierazleak edo faktoreak zeintzuk diren ba ote dakien baloratu nahi da, hau da: gorputz-ekintza, bakoitzaren ahalbideen arabera, norbanakoaren eta taldearen higiene eta garbitasuna, atsedena, prebentzio-neurriak eta elikadura egokia, eta adierazle horiek bere bizitzan eta besteekiko harremanetan kontuan hartzen ote dituen jakin nahi da.
Gai hau eman dezaketen irakasleek
1701/1991 Errege Dekretuak Natur Zientzien arloa aitortzen dien irakasleei eta Gorputz-hezkuntzako irakasleei dagokie gai hori ematea. Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzaren 1995eko abenduaren 5eko Erabakiak "Biologia eta Geologia" espezialitateko irakasle izateko 1. lehentasunarekin aitortzen dituen tiulazioak dituzten irakasleek ere eman ahal izango dute.
Beste edozein espezialitatetako irakasleek baimena eskatu ahal izango diote Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari. Zuzendaritzak irakasle bakoitzak duen prestakuntza ikusi eta, horren arabera, baimena eman edo ukatu egingo du.
1. SARRERA
Gazteentzako musikaren praktika oso erakargarria da eta jakintzagai honen eskaria handia izateaz gain, gizartean eta baloreen sorkuntzan eragin handia dauka; hori kontuan izanik parte hartuko duen ikasleak motibazio-maila handia eta aldeko jarrera erakutsiko duela uste dugu.
Jakintzagai honetan interesa erakusten duen ikasleak musika-praktikan garrantzizko alderdi batzuk ezagutzea lortu nahi da, esaterako, taldean edo bakarka interpretatzea, inprobisatzea, sorkuntzaren garapena, instrumentuen soinuen ezaugarriak ezagutzea eta, azkenik, soinu eta egitura berriak ezagutzeko aukera. Gainera, ikaslea inguruneko musika-ihardueretan parte hartzera bultzatzea da asmoa, bai eta bere musika-ezagutzak zabaldu ahal izateko musika-eskoletara joatea, eta zentzu horretan instrumentu-talde batean parte hartzeko aukera izatea, hori guztia ikaslearentzako lanbide eta bokazio-orientabidea eskaintzearren.
Garrantzi handia du Euskal Herriko tresna autoktonoen ugaritasuna kontuan izateak; horietako asko ezezagun samarrak dira, baina oso adierazkortasun oparoa eta gizarte-mailan garrantzi handia dute. Tresna autoktono horietako asko belaunez belaun transmititu izan dira, forma, erabilitako material, soinu eta gizarte-erabilerari dagokionez erreferentziak gordetzen ahalegindu direlarik.
Arlo honetan, hainbeste musika-tresna kanpotik ekartzeak, gure ikasleei ez lieke Euskal Herriko musika-tresnen aberastasuna eta originaltasuna ezkutatu behar.
Isturitzeko xirulak, munduan ezagutzen den zaharrenak, duela hogei mila urteko mundura hurbiltzen gaitu eta euskaldunek beren musika-akonpainamendu propioa egiten zutela adierazten digu. Berriagoa, baina hura bezain originala, Gernika inguruko Atxetako korneta dugu: tresna honek zortzi bat mila urte dituela pentsatzen da.
Aipatu bi tresnak euskal historiaurreak Europako kulturari egin dion benetako bi altxorren ekarpena izateaz gain, kontuan hartzekoak dira euskaldunen bizitzaren erritmoan, bakoitza bere modura, egon diren beste batzuk ere. Hala nola albokak, oso-osorik material naturalez eginak, artzainak nagusi zireneko mundura eramaten gaitu; txalapartaren soiltasuna, gure izakeraren adierazgarririk onena izan daiteke; txistua, nolabait esatearren, euskal musika-tresna nagusi bihurtu da; urtero Pastoraletan jotzen duten xirulak, Zuberoaz hitz egiten digu; eskusoinuak, Euskal Herriko edozein festatan toki garrantzitsua du.
Gehienetan naturalak diren materialekin egindako haize-, hari- eta perkusio-instrumentu mordo honek gai honetako ildo nagusi bihurtu behar du eta ikasleek horiekin harremanetan jarri behar dute. Horretarako eta horiek ezagutzeko, Euskal Herriko kultur eta ondare-aberastasunari lagunduko dioten iharduerak sustatu behar dira.
Gai hau, beraz, alderdi musikal nabariaz gain, kontuan izatea komeni den hezkuntza eta kulturaren sustatzaile izan daiteke.
Baina irakaskuntza/ikaskuntza-prozesu hutsera itzuliz, ikasleak sentitzeko eta entzuteko dituen ahalbideetan oinarritu behar du, bai eta ahozko adierazpen eta instrumentuen exekuzio-ahalbideetan ere, honako hauek lortzen laguntzearren:
Ikasleari arte-lengoaia honen ezagutza, ariketa eta balorazio-prozesuan lagungarriak izango zaizkion ikaskuntza-egoerak sortzea.
Musika-eremuko berariazko gaitasunen garapena eta heziketa integrala jaso duen pertsona gisa izango duen garapena sustatzea.
Jakintzagai honen izaera praktiko nabarmena eta prozedurazko edukinen nagusitasuna kontuan izanik, jarraitu beharreko metodologiak aktiboa izan behar du, ikaslea ikaskuntza-prozesuaren protagonista izan dadin.
Prozedurazko edukinen gaineko lanaren bidez, ikasleak bere egiten zailak izan daitezkeen kontzeptuak ezagutzea lortu ahal izango du; horixe da, hain zuzen, "Soinuaren azterketa eta analisia" multzoaren kasua. Gainera, prozedura horien bidez jakintzagai honetan planteatutakoak bezalako musika-esperientzietan ezinbestekoak diren jarrerak azpimarratu ahal izango dira.
Irakasleak ikasle bakoitzaren garapen-mailara egokitu beharko du ihardueren erritmoa, eta irakaskuntza/ikaskuntza prozesuan zehar ikasle bat ere diskriminatuta ez sentiaraztea kontuan hartu behar du, guztiek egindako lanean gero eta konfiantza eta autonomia handiagoa lor dezaten saiatuz.
Musikaren inguruko esperientzia guztietan bezala, honek ere atsegina eta ludikoa izan beharko du, ikasleak libreki aurkeratu duen ikasgaia dela kontutan hartutua, batez ere.
Jakintzagaia bakarka eta taldean lantzeko planteatu da. Ikasleak teknikak bereganatzeko eta interpretaziorako gaitasuna garatzeko bakarka lan egin beharko du; ordea, soinua aztertzeari, instrumentuak egiteari eta taldean interpretatzeari dagokienez adibidez, taldean lan egitea gomendatzen da.
Jakintzagaiaren edukinak hiru multzotan sailkatzen dira:
Soinuak behatu eta aztertzea.
Instrumentuak egitea.
Musika interpretatzea.
Blokeak aurkezten diren ordena edukinen planteamenduko sekuentzia logiko baten ondorio bada ere, horrek ez du multzo desberdinetako edukinak aldi berean aztertu edo bestelako ordena batean landu ahal izatea eragotzi behar.
Prozedurazko edukinak beste bi edukin-moten, hau da, kontzeptuzko eta jarrerazko edukinen antolatzaile gisa hartzen dira. Horrek zera esan nahi du, jakintzagaia irakastean prozedurazko edukinak oinarrizkoak direla kontzeptuzkoak asimilatu ahal izateko eta jarrerak eta balioak eskuratu ahal izateako. Hortik dator jakintzagaiaren izaera praktikoaren eta funtzionalaren beharra.
Jakintzagai hau irakasteko bitarteko eta baliabide egokiak eskueran izan behar dira. Zentzu horretan, gero eta instrumentu gehiago izan orduan eta hobeto, jakina. Eta ez da ahaztu behar instrumentu horien kalitatea, kontuan izanik horien soinuen ezaugarriak eta kualitateak ikertzea dela asmoa.
Hasieratik behar adina instrumentu ez izateak ez du eragozpide bat izan behar jakintzagai hau irakasteko, Musikaren Mintegiak gutxinaka-gutxinaka lortuko baititu eta, gainera, ikasleek familian instrumenturen bat izanez gero ahal badute ikasgelara eramaten saiatuko dira eta asmoetako bat instrumentu batzuk egitea da.
Kontuan hartu beharra dago jakintzagai hau ikasleak etapako 1. eta 2. zikloetan zehar aukeratu ahal izango duela eta, beraz, beharrezkoa da jakintzagai honetan landutako edukinek beste arloetako edukinekin koherentzia izatea. Jarrerazko eta prozedurazko edukinei dagokienez, bi zikloetan berak dira, eta ikaslearen ezagutza eta trebetasunetara eta ikastetxearen eta taldearen antolamendu-ahalbideetara egokitutako berariazkotasun eta konplexutasun-maila gero eta handiagoa izango da.
Kontzeptuzko edukinei buruzko gogoetak berariazkoagoa izan behar du 2. zikloan, eta ikaslearen sormena eta prozedurazko eta jarrerazko ikaskuntzak izango dira 1. zikloaren antolamendu-ardatzak.
2.- HELBURUAK
Aukerakotasunaren guneko jakintzagai honen helburua ondoren adierazitako gaitasunak ikasleengan garatzen laguntzea izango da:
Instrumentuak egitean material desberdinen soinu-kualitateak erabiltzea.
Musika-instrumentu desberdinak, tradizionalak edo tradiziorik gabeak, jotzeko beharrezkoak diren oinarrizko teknika eta trebetasun batzuk aztertu eta praktikatzea.
Bakarka nahiz taldean musika-mota desberdinak ulermenaren bidez eta autonomiaz interpretatzea.
Isiltasunak soinua behar bezala antzemateko eta musika-gertakaria ulertzeko ezinbesteko elementu gisa due garrantzia baloratzea.
Soinuari lotutako fantasia eta irudimena garatzea, inprobisazioen eta bakarkako nahiz taldeko interpretazioen bidez, eta kode konbentzionalak eta ez-konbentzionalak erabiltzea.
Musika-instrumentu sinpleak diseinatu eta egitea, euskal musika tradizioa osatzen duten instrumentuak barne direla.
Beste pertsona batzuekin harremana izatea eta taldean parte hartzea, elkarlanerako eta tolerantziazko jarrerak hartuz, eta autonomiaz eta ekimenez ihardutea ahalbidetuko dioten iritzi eta irizpide pertsonalak lantzea.
Euskal Herriko tradizioan erabilitako instrumentu autoktono batzuk ezagutzea, gaur egun oraindik erabiltzen direnak eta adierazpen artistiko kolektiboetan parte hartzen dutenak bereziki.
3.- EDUKINAK
Edukin-multzo honen asmoa soinua eta bere parametroak (altuera, iraupena, intentsitatea eta tinbrea) eta inguruneko musika-munduarekiko duten erlazioa aztertzea da, bai eta ikasleari instrumentu tradizionalekin eta instrumentu berriekin, elektronikoak izan ala ez, egindako sonoritate berriak aurki ditzan ahalbidetzea ere. Hezkuntza orokorrean ikasleari etorkizunean plantea daitezkeen arazoei irtenbidea emateko beharrezko tresnak ematea planteatzen den bezalaxe, zalantzarik ez dago musika-hezkuntzak ikasleari planteatuko zaizkion egoerei irtenbidea emateko eskaini behar dituen ekarpenak zeintzuk izan behar duten.
Bereziki ikasleak Euskal Herriko musika-instrumentu tradizionalak ezagutzea eta haiekin harremana izatea da asmoa; instrumentu horien ezaugarriak, soinua eta gaur egungo erabilgarritasuna ezagutuz eta erabili ohi diren gizarte-egoerak ere bai.
Kontzeptuzko edukinak
Soinuaren fenomenoa: jaulkipena, transmisioa eta harrera.
Soinu/musika produkzioaren prozesua:
| I. | Harietan. | |
| II. | Tutuetan. | |
| III. | Mintzetan. | |
| IV. | Plaketan. | |
| V. | Hagatxoetan. | |
| VI. | Musika-instrumentu elektrikoetan. |
Tinbrearen oinarri fisikoak.
Euskal musika-tradizioan gehien erabilitako instrumentuak.
Prozedurazko edukinak
Inguruneko soinu-gertakariak behatu eta erreproduzitzea.
Soinuari dagokionez, material (hari, metal, egur, plastiko, etab.) eta objektu desberdinak aztertu eta manipulatzea.
Erabiliko diren material desberdinetan eskala tenperatuaren proportzioak aztertzea.
Instrumentu-mota desberdinen tinbre-izaera diferentziala identifikatzea: hari pultsatua, igurtzia eta kolpea, tutuak, mintzak, hagatxoak, plakak, etab.
Material-mota bereko desberdintasun eta bariazio fisikoek tinbrean sortutako aldaketak ziurtatzea.
Jarrerazko edukinak
Soinu/musika gertakariari dagokionez, behaktara ohitura hartzeko interesa erakustea.
Musika-instrumentu desberdinen soinuaren ezaugarriak ezagutu eta bereizteko jakinmina erakustea, bereziki euskal-musika tradizioko instrumentuei dagokienez.
Soinua behar bezala aztertzeko ezinbestekoa den isiltasun-giroa baloratzea.
Edukin-multzo honen asmoa instrumentu tradizionalak eta sortu berri batzuk egitea da. Instrumentu tradizionalak egiteari dagokionez, ikastetxearen ahalbide teknikoak gainditzen dituen fabrikazio-prozesua behar duten horiek saihestu behar dira, eta ikasgelan erabiltzeko interesgarriak diren soinu-ezaugarriak dituztenak bakarrik aukeratu.
Instrumentu sortu berriak egiteari dagokionez, eguneroko erabilerarako eta beraz erraz lor daitezkeen materialez baliatzea nahikoa izango da, eta ikastetxean musika-lanerako eskura dauden soinu-baliabideak gehitzeko eta aldi berean ikasleak asmatzeko duen gaitasuna handitzeko aukera bat da.
Ikasleek egingo dituzten instrumentuen artean honako hauek barne har daitezke: soinu-tutuak, hari nahiz perkusio-instrumentuak, soinu laburrekoak (egurrezko plakak, kaxa txinatarrak, partxe txikiak, klabeak, botilak, etab.) nahiz pixkanaka iraungitzen direnak (pianoa, gongak, platertxoak, kanpaiak, tutu-kanpaiak, xilofonoak, karriloiak, triangeluak, etab.).
Interesgarria izan daiteke, Ingurugiro Hezkuntzako estrategiekin bat egin eta bloke honetako iharduerak gauzen birziklapen-, eta berrerabilpenedukiekin erlazionatzea.
Erabiliko diren materialek erraz eskuratzekoak izan beharko dute eta beharrezkoa izango da irakaskeek erabiliko den materialaren ezaugarriak (egurra, metala, plastikoa, larrua, ..ea.), horiek lantzeko modu egokia eta kasu bakoitzerako erramintak ezagutzea.
Instrumentuak egiteko moduak, erabilitako materialak, eta Euskal Herriko instrumentu autoktonoen oinarrizko ezaugarriak, ikastetxearen ahalbideen barruan, edukin-multzo honetako lan-erreferentzia bikaina izan daitezke.
Ez dugu ahaztu behar soinu ona duen instrumentu bat egitea ez dala lan erraza. Horretarako, instrumentua osatzen duten zatien proportzioak errespetatu behar dira, bai eta material egokiak erabili eta fabrikazio-prozesua zaindu ere, horren guztiaren arabera emaitza ona edo txarra izan baitateke.
Kontzeptuzko edukinak
Ikaslearen eguneroko soinu-ingurunean gehien erabiltzen diren instrumentuak.
Instrumentuak egitean gehien erabiltzen diren materialak, motak eta ezaugarriak.
Instrumentuak diseinatzeko oinarrizko estrategiak.
Instrumentu desberdinak egiteko oinarrizko teknikak.
Prozedurazko edukinak
Ikaslearen inguruneko instrumentu arruntenen formak, tamainak eta egiturak aztertzea.
Egunero erabiltzen diren tresnak musika-instrumentu bihurtzea.
Mintz, plaka eta hagatxozko musika-instrumentu sinpleak, orijinalakedo existitzen direnak, diseinatu eta egitea.
Perkusiozko tutu-instrumentuak eta putz egiten diren tutu-instrumentuak, orijinalak edo existitzen direnak, diseinatu eta egitea.
Hari-instrumentu sinple eta sortu berriak diseinatu eta egitea, interpretazio-prozedura desberdinetarako erabiltzeko.
Jarrerazko edukinak
Ikaslearen ingurunean ohizkoenak diren instrumentuak ezagutu eta bereizteko jakinmina erakustea.
Diseinuen aurkezpen zuzena eta ondo egindako lanaren atsegina.
Taldean lan egiteko ohitura hartzeko interesa.
Gainerakoen lana errespetatu eta baloratzea.
"Musika-interpretazioa" izena duen multzoa honako hauetan oinarritzen da: egiten diren edo besterik gabe ezagutzen diren eta ikasgelan egon daitezkeen instrumentuen teknika egokiaren erabileran eta ikasleek instrumentu sortu berri batera egokitutako kode berriak landuz horretarako propio sor dezaketen musika-interpretazioan.
Ildo horretatik, instrumentu jakin batzuen berezko euskal musika-tradizioaren lanak interpretatzea multzo honetako lan-erreferentzia bikaina izan daiteke. Euskal Herriko produkzio musikal moderno joria osatzen duten gaur egungo melodia eta kantuak baztertu gabe. Gogoan hartzekoak dira festa batzuekin loturiko produkzio musikal batzuk: Donostiako danborrada, adibidez.
Kontzeptuzko edukinak
Perkusio, haize eta hari-instrumentuekin nahiz instrumentu elektrikoekin musika praktikatzeko oinarrizko teknikak.
Euskal Herrian ohizkoenak diren musika-egitura formalak.
Musika-laneko isiltasuna.
Musika-adierazpena eta komunikazioa.
Prozedurazko edukinak
Perkusio-instrumentuekin musika-zati laburrak interpretatzea, eskuen jarrera eta teknika zainduz.
Haize-instrumentuekin musika-zatiak interpretatzea, arnasaren eta aireari eutsi eta putz egiteko teknika egokiak erabiliz.
Hari-instrumentuekin musika-zatiak interpretatzea, jarrera kontrolatuz.
Bakarka eta taldean musika-praktikak egitea.
Ikasleak berak musika-interpretaziorako sormena garatuz sortutako musika-zatiak interpretatzea.
Jarrerazko edukinak
Musika-interpretazioan norbanakoak aurrerapenak egiteko interesa erakustea.
Taldean elkarlanean aritzeko interesa erakustea.
Sonoritate berriak aurkitzeko interesa erakustea.
4.- EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK
Ikaslearen ingurunean ohizkoenak diren instrumentuen tinbrea ezagutzea.
Irizpide honen bidez ikasleak bere ingurunean ohizkoenak diren instrumentuei buruz lortu duen ezagutza-maila ziurtatu nahi da, bereziki Euskal Herriko instrumentu autoktonoei batzuei dagokienez.
Aldez aurretik memorizatu ondoren musika-zati eta pieza errazak interpretatzea, barne-entzumena garatuz.
Irizpide honen bidez ikasleak musika-zati eta pieza errazak entzun ondoren interpretatzeko duen gaitasuna ebaluatu nahi da, eta entzundakoaren melodiaren, erritmoaren eta interpretazioaren zehaztasuna baloratuko da.
Perkusio eta/edo hari-instrumentu sinpleak egitea, soinu-maila egokia eta zuzena lortzen saiatuz.
Irizpide honen bidez ikasleak egindako instrumentuen soinuaren afinazioan eta zehaztasunean instrumentu horiek egiteko erabilitako materialak eta teknikak duten garrantzia ulertu ote duen ikusi nahi da.
Taldeko interpretazioetan parte hartzea instrumentu guztien afinazio egokia lortzearren, eta gainerakoen lana baloratu eta errespetatzea.
Irizpide honen bidez ikasleak taldera egokitzeko eta taldeko kide guztien aurrerapena bultzatuko duen musika-interpretazioa lortzeko erakusten duen interesa ebaluatu nahi da, eta gainerakoen ekarpenak onartu eta baloratzen ote dituen ikusi nahi da.
Taldean konposizio bat egitea, sortu berri den instrumentu bati egokitua, eta konposatutako musikaren eta instrumentuaren soinu-ezaugarrien arteko koherentzia gordetzen saiatzea, gainerakoen ekarpenak baloratuz.
Irizpide honen bidez ikasleak instrumentuaren soinu-ezaugarriak eta musika-estilo jakin batzuekin duen erlazioa antzemateko duen gaitasuna ebaluatu eta gainerakoen ekarpenak errespetatu eta onartzen ote dituen ikusi nahi da.
Edozein soinu eta musika-iharduerarako beharrezkoak diren isiltasun-baldintzak errespetatu eta sustatzea.
Irizpide honen bidez ikasleak isiltasuna soinua eta musika garatzen diren esparru gisa hartzen ote duen ziurtatu nahi da, proposatutako ihardueraren aurretik, ihardueran zehar edo ondoren bada ere.
Gai hau eman dezaketen irakasleek
Gai hori ematea Musikako irakasleei egokituko zaie. Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzaren 1995eko abenduaren 5eko Erabakiak Musika espezialitateko irakasle izateko 1. lehentasunarekin aitortzen dituen tiulazioak dituzten irakasleek ere eman ahal izango dute.
Beste edozein espezialitatetako irakasleek baimena eskatu ahal izango diote Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari. Zuzendaritzak irakasle bakoitzak duen prestakuntza ikusi eta, horren arabera, baimena eman edo ukatu egingo du.
1.- SARRERA
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren (DBH) etapan, ikasleak bere curriculuma itxuratzeko aukera dauka; eta aukera hori zabaldu egiten da egituratzen den zikloetako 1.tik 2.era, derrigorrezko irakaskuntzaren azken faseak izan behar duen izaera orientatzailearen ondorioz, hain zuzen.
Gazteei bizitza heldu eta aktiborako igarobidea errazteko beharra egiaztatzen da eta, beraz, dauzkaten edo edukiko dituzten behar eta interesetara hurbildu gara, horiek hezkuntzakoak ez ezik gizarte, kultur, lan eta asiakoak izanik, beti ere bizi diren gizartearen eta ezaugarri berezi batzuk dituen eta, aldi berean, beste behar eta interes batzuk sortarazten dituen testuinguruan. Hain zuzen ere gure elkartean eta garatutako herri guztietan gertatutako aldaketa politiko, ekonomiko, teknologiko, sozial, kultural eta bestelakoek egoera berriak eta konplexuak planteatzen dituzte, gazteek ezagutu eta aurre egiten ikasi beharrekoak.
Euskal Herriko gizartean badira alderdi batzuk gazteak saihestu ezin dituenak. Aitzitik, alderdi horiei aurre egin eta asumitu behar ditu, bilakaera pertsonala lortzeko eta gizartean behar bezala integratzeko. Gure gizartean politikoki autonomoak diren zerbitzuak eta erakundeak ditugu, eta gazteak ezagutu egin behar ditu, bizi beharreko ezparrua baitira. Gure gizartea elebiduna da, hizkuntzetako batek gutxiengoaren eta gutxitua dagoen gizarte-erabilera du, eta horrek gizartean eta kulturan eragin eta ondorio ukaezinak dakartza berekin. Langabezi maila handiko gizartea da, batez ere narriatutako zenbait ingurunetan, eta aldaketa teknologikoko fasean dago. Gure gizartea gatazkatsua da politika-arloan. Balore eta arazo jakin batzuen aurrean sentsibilitate handia duen gizartea da. Labur esanda, gizarte konplexua eta anitza da, erabateko dinamismoan murgilduta bizi dena.
Bestalde, nabarmenak dira nerabeen kolektiboek sarritan komunikatzeko eta gizartean parte hartzeko dituzten zailtasunak, zenbait arrazoirengatik, horien artea, gutxiengoan eta kaltetuta dauden talde sozio-kulturaletakoak izatea, prestakuntzarik eza, harreman eta/edo estimulu urriak, lotsa, segurtasunik eza, etab.; izan ere, gabezia horiek gatazka-iturri eta bereizketaren arrazoi izan daitezke.
Gazteak gizarte konplexu eta anitz batean integratu behar du, arau, balore, ohitura eta bizi-ereduei dagokienez. Zalantzarik gabe, konplexutasun eta aniztasun hori dibertsitatearen adierazpenak dira, eguneroko bizitzako elementu nabarmen eta zatiezin gisa agertzen direnak; hala eta guztiz ere, sarritan, gatazka eta desakordio-iturri izan daiteke baita ere. Gatazka bizitza errealaren osagaietako bat gehiago bailitzan hartzea esan nahi du horrek, norbanakoaren heziketan garrantzizko zeregina betetzen baitu, eta hortxe dugula onartu eta aurre egin behar diogu.
Multikulturalismoaren fenomenoak berak ere, elebitasuna edo eleaniztasuna horren adierazpena izanik, indar handia du gure gizartean, eta hezkuntza-sistemaren barrutik nahiz kanpotik erantzun beharreko behar berriak planteatzen ditu.
Gainera, gizarte konplexu eta aldakor batean beharrezkoa da ikasleari gogoeta egitea, erabakiak hartzea eta hartutako erabaki hori (prestakuntza-ibilbideei -lehenik- eta bizi-proiektuei -epe luzera- dagokienez) praktikan jartzea ahalbidetuko dioten prozesu autoorientatzaileak bultzatzea. Horren ondorioz, autoafirmazioa eta nork bere buruarenganako eta besteenganako konfiantza garatzea, taldekoa eta komunitatekoa izatearen sentimendua indartzea, erabakiak hartzeko eta gatazkei behar bezalako irtenbidea emateko trebetasunak lantzea, egoerak aztertu eta ulertzeko gaitasuna areagotzea edo besteengana hurbiltzeko jokabideak garatzea, hezkuntza-fase honetan bultzatu beharreko alderdiak dira, norbanakoaren bilakaera integrala lortzen laguntzen duten faktoreak baitira.
Horrez gain, komeni da arlo zehatz honi dagokionez ikasleen artean batzuek izan ditzaketen behar eta interes espezifikoei erantzutea.
Aurretik adierazitako guztiagatik, aipatutako aukerakotasunaren gunean "Komunitatean moldatzeko trebetasunak" izeneko jakintzagaia justifikatzen da. Trebetasun horiek jarrera, ohitura, teknika, metodo eta estrategiek osatzen dituzte, eta gero eta era autonomoagoan ondoren adierazitako alderdiei aurre egiteko aukera gehiago eta hobeak eskaintzen dizkigute: besteekiko elkarrekintzak, eguneroko bizitzako oztopo edo arazoen irtenbidea, ingurune sozioekonomikoko partaidetza, talde-laneko zereginen banaketa.
Jakintzagai hau lau edukin-multzo handitan artikulatzea proposatu da. Edukin-multzo horietan honako hauek kontuan hartu dira: etxeko eta komunitateko bizitzaren alderdiei eta arazoei tajuzko irtenbidea ematea, trebetasun funtzionalak eta eguneroko bizitzaren hainbat egoeratan aplika daitezkeenak lortzea, testuinguru soziokomunitarioa ezagutu, bertan moldatu eta parte hartzea, eta lan-munduan errazago sartzeko jarrerak, jokabideak, teknikak eta estrategiak eskuratzea.
Multzo horietan oinarritutako programa batek, funtzio integratzaile nabarmena ez ezik, gatazkatsuak izan daitezkeen egoeren edo errealitateen prebentziozko funtzio interesgarria beteko luke. Errealitatearen elementu normal gisa aniztasuna eta gatazkaren eta desakordioaren presentzia onartzeak eta horiei aurre egiten ikasteak aniztasuna onartzea ahalbidetzeaz gain gazteari bere ingurunean hobeto integratzen eta gatazkatsuak izan daitezkeen egoerek adierazpide eta irtenbide egokiak izan ditzaten lagunduko dute.
Bloke horietan ardaztutako programa batek funtzio integratzaile garrantzitsua beteko luke eta gainera, hori bezain garrantzitsua den beste bat era bai, hain zuzen ere, gatazkatsuak izan daitezkeen egoerei edo errealitateei aurrea hartzekoa. Aniztasuna eta, errealitatearen elementu arruntak diren aldetik, auziak eta adostasun ezak onartzeak eta horiei aurre egiten ikasteak pluraltasuna onartzen lagunduko dute, gazteari bere ingurunean hobeto integratzen lagunduko diote eta gatazkatsuak izan daitezkeen egoeretarako adierazpide eta irtenbide egokiak bilatzen laguduko dute.
Jakintzagai honen helburuak eta edukinak kontuan izanik, komeni da ondoren adierazitakoei lehentasuna emango dieten irakaskuntza/ikaskuntza prozesuei jarraitzea:
Lankidetzazko eta berdinen arteko ikaskuntza ahalbidetuko duten metodologia aktiboak eta partaidetzazkoak (arazoak aztertu, eztabaidatu eta konpontzeko proiektuak, bizitza errealeko egoerak ikertu, aztertu edo simulatzeko);
antolamendu-eredu malguak, ikasleei dagokienez (bakarka nahiz talde txiki edo handitan lan egitea ahalbidetuko dietenak); espazioari dagokionez (espazio berean iharduera desberdinak eta leku desberdinetan iharduera bera edo desberdinak bete ahal izateko); eta denborari dagokionez (ikasleari autonomia handiagoa eskaintzea lanean antolatzeko, zenbait ihardueratan bi ikasgelarako irakasle bakarra, ikasgela baten barruan beste batzuetarako lanean diharduten bi irakasle, ohizkoa -ordutik ordura- ez den antolamendua, etab.);
edukin desberdinak arlo edo jakintzagai biren edo gehiagoren ikuspegitik plantea daitezkeen disziplinarteko ikuspegiak (solasaldi bat hasi eta iraunaraztea, lan-elkarrizketa batera aurkeztea, edo "curriculum vitae" bat idaztea, hizkuntza-arlo guztitik; erakunde eta organismoetako funtzionamendua eta partaidetza, hizkuntza-arlotik ez ezik, Gizarte-Zientzietan eta Geografia eta Historian oinarrituz azter daitezke; eguneroko bizitzako arazo zehatz batzuetarako irtenbidea -elektrizitatea, iturgintza, higienea eta osasuna- Natur Zientziatik eta Oinarrizko Teknologian oinarriturik azter daiteke);
parte hartzen duten ikasleen interes eta behar espezifikoak egoerak aukeratzean eta edukinak garatzean oinarrizko ardatzetako bat izatea;
konfiantza, onarpen eta errespetuzko giroa, jakintzagai hau garatzean.
2.- HELBURUAK
Aukerakotasunaren guneko jakintzagai honen helburua ondoren adierazitako gaitasunak ikasleengan garatzen laguntzea da:
Komunitateko ingurunearen ezaugarriak ezagutzea, bertan moldatzea eta ekimena erakutsiz eta erantzukizunak nork bere gain hartuz parte hartzea, komunitateko erakundeen oinarrizko funtzionamendua ezagutuz: osasuna, hezkuntza, justizia, gizarte-zerbitzuak, udala, etab.
Informazioa lortu, aukeratu eta interpretatzea, ikuspegi kritiko batetik eta era autonomoan lortu nahi den helburuaren arabera erabiltzea, eta gainerakoei era antolatu batean jakinaraztea.
Komunikaziorako trebetasunak garatzea, sentimenduan eta arrazoian oinarrituz espresatzeko eta ulertzeko, elkar onartzeko, autonomiazko, enpatiazko eta elkarlanerako gaitasunak indartuko baitituzte, gainerakoen ekarpenak baloratuz.
Balore sozio-komunitarioak eta bizi-kalitatea aztertzea, mekanismo burokratiko, legal edo judizialen bidez eskubideak eta betebeharrak betez.
Elkarlanerako, tolerantziazko eta elkartasunezko jarrerak garatzea, kaltetutako kolektiboen diskriminazioak gaitzetsiz.
Ikaslearen autokontzeptu, autoezagutza eta autobalorazio-mailak handitu eta egokitzea.
3.- EDUKINAK
Ikasleei zainketa pertsonalarekin eta etxeko erantzukizunekin zerikusia duten gaitasunak lortzen laguntzea da asmoa. Sarritan, etxearen esparruan eguneroko arazoen inguruan dagoen ezjakintasuna eta arazo horien konponbidean antzematen den banaketa sexista nabarmena ikusita, ezinbestekoa da arazo horiek hezkuntza-ihardunean barne hartzea, etxean ekimen eta konpromisu pertsonalak bultzatzeko bide gisa. Hezkuntza-ihardunean baztertu ohi den multzo hau oinarritzat hartu behar dela uste dugu, nork bere eta gainerakoen ongizatea lortzeko ez ezik, autonomia pertsonala eta konpromisu eta partaidetza kolektiboa areagotzeko ere.
Kontzeptuzko edukinak
Higienea, garbitasuna eta ordena. Arropa zaintzea. konponketa eta instalazio txikiak. Oinarrizko laguntza. Etxeko segurtasuna. Nutrizioa eta elikadura. Janarien plangintza eta prestaketa. Hondarren eta hondakinen sailkapena eta banaketa. Zereginen eta erantzukizunen banaketa. Agiriak, fakturak eta aurrekontuak.
Prozedurazko edukinak
Etxeko lanen egituraketa eta plangintza.
Norbere denboraren plangintza.
Jarrerazko edukinak
Etxeko lana baloratzea eta eremu horri dagozkion zereginak eta erantzukizunak nork bere gain hartzea, sexua dela-eta diskriminaziorik egin gabe.
Talde-gaietan partaidetza aktiboa eta elkartasuna erakustea.
Nork bere buruarekiko eta besteekiko errespetua.
Bizi eta osasun-baldintzak hobetzen direnean bilakaera pertsonalean antzematen den eragin positiboa baloratzea.
Gizarte-harremanak hobetzeko beharrezkoak diren trebetasun batzuk lortzea, esaterako, entzuten jakitea, solasaldi bat hasi eta iraunaraztea, laguntza eskatzea, zorretan ematea eta eskatzea, taldeetan parte hartzea eta elkarlanean aritzea, hutsegiteari erantzutea, taldearen presioari aurre egitea, erabakiak hartzea, etab. beharrezko elementuak dira elkarbizitzarako ohiturak eratzeko eta nork bere buruaren kontzeptua egokitzeko. Multzo honekin, giza harremanetan esku hartzen duten elementuak identifikatzeaz gain, gatazkak gainditzeko eta erantzukizunaren eta desadostasunaren aurrean jarrera positiboa adoretzea lortzen da.
Kontzeptuzko edukinak
Famili harremanak: eskakizunak, igurikapenak: lagunak, bizilagunak, etab.
Pertsonarteko komunikazioa: entzutea, parte hartzea, kexu bat adieraztea, eskubideak defendatzea, etab.
Protokolo eta kortesiari buruzko arauak. Agurtzea, eskertzea. Barkamena eskatzea, barkamena ematea, etab.
Gatazkak, hutsegiteak, etab. konpontzea.
Asertibitatea.
Taldearen presioa.
Erabakiak hartzea.
Talde-lana.
Gizarte-trebetasunak. Ingurunea ezagutzea eta bertara moldatzea.
Prozedurazko edukinak
Giza harremanetan esku hartzen duten elementuak identifikatzea.
Estandarizatutako gizarte-iharduerak betetzea.
Komunitate-harremanei dagozkien zirkunstantzietan hitzezkoak diren edo hitzezkoak ez diren baliabideak erabiltzea.
Nork bere iritziak eta jarrerak justitikatu eta defendatzeko argudioak erabiltzea.
Taldeko erabakiak eta akordioak planifikatu eta betetzea.
Taldeko teknika desberdinak erabiltzea.
Gatazka bat konpontzean jarrera desberdinak identifikatu eta aztertzea.
Nork bere jarrerez eta iritziez jabetzea.
Nork bere gizarte-trebetasunez jabetzea.
Gainerakoekin harremanak izateko, komunikatzeko eta elkarrizketan aritzeko trebetasunak. Entzutea, adi egotea, ulertzea. Azalpenak ematea eta eskatzea. Galderak egitea, informazioa eskatzea. Laguntza eskatzea. Barkamena eskatzea. Mesedeak eskatzea, etab.
Trebetasun afektiboak. Nork bere sentimenduak ezagutu eta adieraztea. Gainerakoen sentimenduak ulertzea. Estimua adieraztea. Estimua onartzea.
Arazoak konpontzeko trebetasunak. Arazoak aztertzea eta konpontzea. Bakarka nahiz taldean erabakiak hartzea.
Autokontrolerako trebetasunak.
Jarrerazko edukinak
Nork bere ahalmenak baloratu eta horietan konfiantza izatea.
Eguneroko komunikaziorako eta talde-lanerako jarrera positiboa erakustea.
Nork bere ekintzak betetzean autonomiaz eta erantzukizunez jokatzea.
Egoera gatazkatsuen aurrean nork bere burua kontrolatzea.
Desakordioa eta gatazkak bilakaerarako iturri gisa ikuspegi positibo batetik baloratzea, elkarrizketarako eta komunikaziorako jarrerak baloratuz, sexua, arraza edo ideologia kontuan hartu gabe.
Gainerakoen iritziekiko errespetua erakustea.
Gizarte-trebetasunak erabiltzeko prest egoeta.
Ikasleek komunitateko erakunde ofizialak eta ofizialak ez direnak ezagutu ditzaten eta horietara aktiboki eta erantzukizunez hurbil daitezen lortu nahi da, norbanakoaren eta taldearen eskubideak eta betebeharrak betez, kolektibo kaltetuenekiko interesa eta elkartasuna piztuz, eta talde-gaietan konpromisua bultzatuz.
Kontzeptuzko edukinak
Erakundeak: Komunitate eta lurralde-erakundeak. Legebiltzarra, Aldundia. Tokiko erakundeak: Udala. Bestelako komunitate-erakunde batzuk: zerbitzu judizialak, ospitale eta anbulatorio-zerbitzuak, gizarte-zerbitzuak, babes zibila, etab. erakunde-baliabideen gidak. Informazio eta aholkularitza-zerbitzuak: gazteak, emakumeak, enplegua, sariak, bekak, lehiaketak, proiektuak. Adimen-osasuna. Famili-plangintza. Drogamenpekotasunen prebentzioa eta tratamendua.
Gazteentzako informazio eta iharduera-zentroak; prestakuntzarako eta aisiarako eskaintza, erakundeak eta asoziazionismoa. Boluntaritza eta Gobernuz Kanpoko Erakundeak.
Hiritarren partaidetza, taldearen eskubideak betetzea. Kontsumitzaileen elkarteak. Erreklamazio-sistemak, aktak, instantziak, etab. Instalazioen erabilera eta mantenimendua: garraio-bideak, polikiroldegiak, liburutegiak, ludotekak, espazio amankomunak: plazak eta lorategiak. Animaliak eta landareak.
Dokumentazioa: liburutegiak, artxibategiak, museoak, etab. Informazio ofiziala: aldizkari ofizialak (Estatukoa, Euskal Herrikoa eta Lurraldekoa).
Prozedurazko edukinak
Informazioa biltzeko eta sistematizatzeko teknikak.
Informazio-zentroei eta bestelako antolamendu-erakundeei buruzko fitxategi bat lantzea.
Erakundeen eta Asoziazionismoaren ezaugarriak aztertzea, Udaletara eta beste erakunde eta elkarte batzuetara bisitak eginez.
Arazo soziokomunitario espezifikoei buruzko eztabaidetan parte hartzea, irtenbideak bilatzearren.
Erreklamazioak, aktak eta instantziak egitea.
Komunitatean aisiarako dagoen eskaintza aztertzea eta nork bere interesekin eta beharrekin alderatzea.
Jarrerazko edukinak
Hiritarren partaidetzarako motibazioa eta ekimena izatea.
Elkarteen eta hiritarren mugimendua ezagutzeko eta parte hartzeko interesa erakustea.
Integrazio soziokomunitarioa lortzea eta talde-gaien erantzukizuna hartzea.
Gai kolektiboetan elkartasuna eta erantzukizuna sustatzea.
Derrigorrezko irakaskuntzaren azken fase honi dagokion izaera orientatzailea dela-eta, ezinbestekoa da lan-mundua aipatzea. Lehen enplegura sartzeko zailtasuna eta, horrekin batera, konplexutasuna eta zalantza, prestakuntzaren eta hezkuntzaren eremuan kontuan hartu beharreko zirkunstantziak dira. Multzo honetan oinarrituz, ekimena landu eta garatu nahi da, gazteak lan-munduari lotutako ezagutza, irizpide eta baloreetan barneratuz, eta lan-etorkizunari aurre egiteko tresnez hornituz.
Kontzeptuzko edukinak
Informazioa aukeratu eta erabiltzea: lan-boltsak, komunikabideetako iragarkiak, INEM, EGAILAN, aldi baterako enplegu-bulegoak, langileak akeratzeko bulegoak, etab.
Enplegua bilatzeko ahozko eta idatzizko baliabideak: curriculuma, elkarrizketa, gutuna eta aurkezpena, instantziak, eskariak, etab.
Langileen eskubideak eta betebeharrak, kontratuak eta motak, autoenplegua, Administrazioko enplegua, etab.
Prozedurazko edukinak
Dokumentuak idaztea: gutunak, instantziak, eskariak, etab.
Enplegua bilatzeko egoera desberdinak behatu eta dagozkien ezaugarriak adieraztea: telefono bidezko hizketaldia, elkarrizketa, etab.
Lan-boltsa, prentsako iragarki, etab.etan oinarrituz fitxategiak eratu eta erabiltzea.
Enplegu-eskaintza aztertzea.
Informazioa eta enplegua bilatzeko plangintza eta antolamendua.
Jarrerazko edukinak
Lan-ihardueraren funtzionamenduarekiko interesa eta jakinmina erakustea.
Gatazkak konpontzeko eta erabakiak hartzeko garaian jarrera positiboa izatea.
Adin, sexu eta arrazaren araberako aurriritzien aurrean jarrera kritikoa erakustea.
Enplegua bilatzean balorazio positiboa egitea eta iraunkortasunez jokatzea.
Nork bere gaitasun, ezaugarri eta mugak positiboki baloratzea.
4.- EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK
Higienea, garbitasuna, ordena, korronte elektrikoa, elikadura orekatua, zerbitzu publikoa, partaidetza, erreklamazioa, kontratua, etab. bezalako kontzeptuak zuzentasunez eta zehaztasunez erabiltzea, edozein komunikazio-egoeratan.
Bereganatutako kontzeptuek ikasleari komunikazio-ingurunearen klabeak ulertu eta interpretatzea eta bertan behar bezala barneratzea ahalbidetzen ote dioten ikusi nahi da.
Entzutea, parte hartzea, jokabide asertiboa izatea, taldean lan egitea, etab. bezalako komunikaziorako trebetasunak praktikan jartzea elkarrekintza-mota guztietan.
Ikasleak famili eta komunitate-ingurunearekin harremanetan jartzeko dituen baliabide pertsonalak gehitzeko duen gaitasuna baloratu nahi da, eta talde-lanetan inplikatzen ote den eta hurbileko ingurunean zuzentzen duten arauak eta konpromisuak asumitzen ote dituen ikusi nahi da.
Norbanakoaren eta taldearen eskubideak defendatzeko eta erakundeetan eta elkarteetan partaidetza aktiboa izateko ahozko eta idatzizko proposamen koherenteak eta zehatzak lantzea.
Ikasleak era autonomoan iharduteko ekimenerako duen gaitasuna baloratu nahi da, egoera jakin batzuen aurrean proposamen zehatzak eginez.
Informazio desberdinak bilatu, aukeratu, sistematizatu eta integratzea, eta horiek ikuspegi kritiko batez erabiltzea, gertakariak iritzietatik bereiziz.
Bide desberdinetatik (ahozkoa, idatzizkoa, ikus-entzunezkoa, etab.) eta jakintzagaian proposatutako lan-eremu desberdinetan ikasleak eskura dituen informazio desberdinak aukeratu, laburtu, integratu eta jakinarazteko duen gaitasuna baloratu nahi da.
Edozein pertsonaren aurrean sentsibilizazioa eta errespetua erakustea eta haren iharduera baloratzea, batez ere desberdintasun-baldintzak direla-eta (gizarte-jatorria, gutxiengo etnikoa, hezkuntza-premia bereziak eta/edo beste edozein elementu diskriminatzaile) kaltetuenak dauden horien kasuan.
Irizpide honen helburua ikaslea eguneroko bizitzan sexua, arraza eta gizarte-jatorria direla-eta agertzen diren gizarte-arazoen aurrean sentsibilizatzea lortu nahi da.
Ahozko eta idatzizko baliabideak behar bezala planifikatu, landu eta erabiltzea, esaterako: aktak, instantziak, eskariak, erreklamazioak, bermeak, aurkezpen-gutunak, curriculum vitaea, elkarrizketak, etab., baliabide horiek ahalbidetuko baitiote eskubideak eta betebeharrak betetzea, gizartean parte hartzea eta lan-munduan sartzea.
Irizpide honen asmoa ikasleak gizartean hobeto moldatzea ahalbidetuko dioten baliabideak ba ote dituen ikustea da.
1.- SARRERA
Derrigorrezko Hezkuntzak ikasle guztien gaitasun orokor batzuk sustatzen ditu, Batxilergoko edo Erdi-mailako Prestakuntza-Zikloetako ikasketen jarraipenaren bidez etorkizunerako aukerak egiteko edo lan-munduan sartzeko prestatuta egon daitezen. Eskakizun horiei erantzuteko, Derrigorrezko Hezkuntzak -Bigarren Hezkuntzako etapan- beste zenbait neurriren artean curriculumaren gero eta aniztasun handiagora jo du. Aniztasun hori, batetik, ikastetxeak ikaslearen interes, motibazio eta gaitasunetatik gertuago daduen jakintzagaiak eskaintzeko duten obligazioan eta, bestetik, ikasle horiek beren kezketatik hurbilago dagoen curriculum bat eratzeko duten eskubidean zehazten da, eta beti ere eskaintzen diren aukera desberdin guztiek balioko dute etaparako ezarritako gaitasunak garatzeko.
Jakintzagai hau aukerakotasunaren gunean barne hartzea komeni da, honako arrazoi hauengatik:
Lan-munduarekin zerikusia duten alderdiei buruzko informazioa, prestakuntza eta orientabidea osatzeko beharra, ikuspegi praktiko batean oinarriturik. Ikuspegi horretatik abiatuta, lanbidean egiteko moduetara hurbildu ahal izango dira ikasleak.
Interes, motibazio eta gaitasunen aniztasunari erantzuteko beharra, lanbide-eremuetara hurbiltzeko proposamen espezifikoen bitartez, eguneroko bizitzan eta bizitza aktiboan eta erraz aplika daitezkeen eta baliagarriak diren ezagutzak eskuratzearren.
Komenigarritzat jo da aukerako jakintzagai honen diseinuan, Dekretuak aukerakotasunaren gunerako adierazitako hiru helburuak nahitaez elkarrekin joatea, horrelakorik gerta ez dadin: jakintzagaia lanbide-espezializazio goiztiarrerako gune, orientabidearen funtsezko alderdien oinarri edo teknikei loturiko trebakuntza eta ikaskuntzarako gune gisa hartzea. Ordea, orokorrean ardatz-arloetan eta aukerakotasunaren guneko jakintzagai batzuetan agertzen den Oinarrizko Lanbide-Heziketa indartzeko eta zentzu handiagoa hartzeko balioko luke, honela: erabateko zentzu praktikoa eta erperimentala hartuz, ikasten dutenaren funtzionaltasuna antzemanez, "egiten jakitearen" eta "egoten jakitearen" garrantzia baloratuz eta lanbide-munduaren aldeko jarrerak sortzera bideratuz.
Lanbide-Hastapenak hiru helburu horiek sustatu ahal izateko, lanbide bati lotutako alderdi zehatzetan oinarrituta egon behar du, eta horietan oinarrituz, gogoeta egin eta lanbide-arloa edo testuinguruaren ingurune sozioproduktiboa bezalako esparru abstraktuagoetarantz mugitu behar du. Gainera, oinarrizkotzat joko diren jakintza funtzionalen inguruan mugitu, eguneroko bizitzako arazoak konpondu edo interes eta zaletasun berriak sortarazi behar ditu (olioa aldatzea, paretak pintatzea, brikolagea, etab.).
Hau da, Lanbide-Hastapenaren jakintzagaiaren barruan lehentasuna hartzen duen ikuspegia ez da trebakuntza-izaera duen lanbide-kualifikazioan oinarritutako ikuspegia, lanbidearekin zerikusia duten alderdietatik abiatuta etaparako ezarritako gaitasun orokorren lanketan oinarritutakoa baizik. Berariazko lanbide-gaitasunak lortzeak baino gehiago gaitasun orokorrak lortzeak hartzen du lehentasuna, gaitasun horiek beti ere lanbideaurreko eremuan adibide eta testuinguruen bidez lortzen direnean. Ez da ahaztu behar berariazko prestakuntza Lanbide-Heziketako Prestakuntza-Zikloen eta Gizarte-Garantiako Programen bidez lortu behar dela, ez ordea aukerakotasunaren guneko jakintzagai honen bidez.
Sarrerako azken oharra: ikasleak lan-antolamenduaren errealitatearekin harremanetan jartzeko aukera, autokudeaketaren bidez. Zentzu horretan, Euskal Herriak aukera ugari ezkaintzen ditu ikasleek lankidetzan eta lanaren eta kapitalaren banaketan oinarritutako lan-mundua ezagutu dezaten.
2.- HELBURUAK
Aukerakotasunaren guneko jakintzagai honen helburua ondoren adierazitako gaitasunak ikasleengan garatzen laguntzea da:
Lanbide-eremuari lotutako arazo praktikoak planifikatu eta konpontzea, prozesu egokiei jarraituz.
Lanbide-arloarekin zerikusia duten oinarrizko prozesuak eta material eta tresna ohizkoenak ezagutzen hastea.
Arazo teknologikoak konpontzea helburutzat duen talde bateko partaide izatearen garrantzia azpimarratzea, erantzukizunak nork bere gain hartuta eta elkarlanerako, tolerantziazko eta elkartasunerako jarrerak kontuan izanik.
Lanbide-arloarekin zerikusia duten proiektuak burutzeko garaian azaldutako ideiak eta hartutako erabakiak adierazi eta jakinaraztea, horretarako sinbologia eta hiztegi egokiaren bidez.
Lanbide-arloari dagozkion ahozko eta idatzizko informazioak interpretatzea -argibideak, zehaztapen teknikoak- bai eta laneko edo eguneroko arloko beste batzuk ere.
Lan-eremuarekin zerikusia duten egoeretan komunikatzeko trebetasunak garatzea: lan-elkarrizketak, hornitzaile, bezero, lankide, etab.ekiko harremanak.
Norbere eta taldearen osasunaren eta segurtasunaren gainean, bai eta ingurugiroaren gainean ere, produkzio-sektorerako ezarritako segurtasun eta higieneari buruzko arauak aplikatzeak dakartzan ondorioak ulertzea, eta arau horiek betetzeak duen garrantzia baloratzea.
Arazoei irtenbidea ematen jakiteak dakarren atsegintasunaz eta gozamenaz jabetzea, eta lanbide-aukera posibleen aurrean dituen gaitasunak eta interesak ezagutzea.
Produkzioaren eta enpresaren antolamendu eta ekonomi esparrua ulertzea, bai eta prestakuntzarako eta promoziorako dauden bideak ere.
Bere ingurune sozioproduktiboaren eta hezkuntza-ibilbide posibleen informazioari buruz gogoeta egitea, ibilbide horiek lanbide-arlo jakin baten barruan elkarren segidako kualifikazio-mailak lortzera bideratutakoak izanik.
3.- EDUKINAK
Ikastetxe bakoitzean eskainitako lanbide-hastapenerako proposamenek ikastetxean edo bere inguruan dauden lanbide-arlo eta eremuen sarrerari lotuta egon behar dute, eta planteamenduetan lanbide-arlo oso bati edo gertuko lanbide-arloei lotutako ikuspegi globalizatzaile bat izan behar dute.
Ez da ahaztu behar jakintzagai honek funtsean zentzu orientatzailea duela, hau da, ikasleak lanbide-eremuetara lehen aldiz hurbiltzekoa; beraz, beharrezkoa da berariazko sekuentzien burutzapenari eta tekniken ezagutzari baino gehiago lan-prozesu osoen ezagutzari garrantzia ematea, ikasleak lan-egoeretan ezarriz, horrela, eginkizun aktiboa beteko baitute, aurrez ezarritako sekuentzien errepikatzaile soilak izan beharrean.
Ildo horretatik, jakintzagaiaren aukeraketan kontuan hartu beharreko irizpideak ondoren adierazitakoak dira:
Ikastetxean irakasten diren Prestakuntza-Zikloak.
Ikasleen interesak.
Ikastetxearen ezaugarri sozioekonomikoak.
Edukinak bi multzo handitan banatuko dira:
Inguruneko lan-munduaren ezagutza.
Lanbide-arlo baten ezagutza arlo horretako lanbide baten bidez.
Ikastetxe bakoitzean multzo bakoitzari komeni den hedadura eman ahal izango zaio, ikasleen ezaugarrien eta ikastetxearen ezaugarrien arabera, beti ere horien bitartez planteatutako helburuak lantzen badira.
Bi multzo horietan hiru edukin-motak landuko dira. Prozedurazko edukinak jarrerazko eta kontzeptuzko edukinen garapenaren oinarri izango dira.
Edukinen aukeraketan, horiek ikastetxearen gertuko ingurune sozioproduktiboaren arabera zehazteko beharra kontuan hartu behar da, mundu errealera ahalik eta gehien hurbilduz eta lanbide edo lanbide-arlo batean zehaztuz. Horrek hauxe dakar berekin, lanbidean barne hartzen diren alderdi desberdinak erreferentzi gisa hartzea, hau da, lanbide-irudi desberdinak dagozkien lanbide-gaitasunekin, iharduera adierazgarriekin eta lanbide-eremuarekin.
Bi multzoetan adierazitako edukinak garatzeko orduan, komeni da bataren eta bestearen edukinak elkarlotzea, horrela, horien ikaskuntza osotasunean hartu ahal izateko. Gainera, DBHko beste arlo batzuei -oinarrizkotzat hartutakoei- lotuta dauden eta jakintzagaia garatzeko beharrezkoak izango diren edukinak aintzat hartuko dira, eta errealitatean agertzen diren bezalaxe aurkeztuko dira, osotasunean hartuta.
Planteamendu honek hauxe dakar berekin, jakintzagaia garatuko den lekua ikasgelarena gainditzea, eta horretarako beharrezkoa izango da tailer bat erabiltzea, bai eta eskolaren testuingurutik kanpoko beste lekuren batzuk ere, adibidez enpresak, horietara bisitaldiak eginez, egiten diren lan errealak behatuz, etab.
Multzo honetan prozedurazko edukinak landuko dira. Edukin horiek honako hauei lotuta daude: informazioaren bilaketa eta bilketa, behaketarako teknikak, komunikaziorako eta elkarrizketarako trebetasunak, talde-lana, sektore bateko lanpostu desberdinen eta beharrezko lanbide-gaitasunen azterketa, txostenak, etab. Horietan oinarrituz, jarrerazko eta kontzeptuzko edukinak landuko dira.
Jarrerazko edukinak honako hauei lotuta agertzen dira: besteei entzuteko ohitura, errespetua, norbere buruaren aurkezpena komunikazio-testuinguruaren arabera, segurtasun eta higienerako arauei jarraitzeko beharraren balorazioa, "lanbidearen aurrean jarrera onaren" balorazioa, produkzio-prozesuek ingurugiroan duten eraginarena eta autokudeaketa-prozesuetako partaidetzarena ...
Kontzeptuzko edukinei dagokienez, honako hauei loturiko oinarrizko kontzeptuak landuko dira: kontratazio-motak, langileen eskubideak eta betebeharrak, profesionalen prestakuntzarako bide posibleak, sektore arteko koordinazioa, alderdi sozioekonomikoak, ingurugiroarekiko eragina ...
Multzo hau lantzeko egokia izango litzateke enpresa-munduarekin benetako harremana izatea, batez ere gertuko inguruneko produkzio-sektore nagusien bitartez, bisitaldiak eta elkarrizketak antolatuz, informazioa eskaintzeko eta prestakuntza-ibilbideei buruzko informazioa izateko profesionalak ikastetxera ekarriz, etab.
Edukinak ondoren adierazitako faseen arabera antola daitezke:
prestaketa-fasea: aldez aurretik bisita, elkarrizketa, solasaldia, etab. prestatzea litzateke. Horretarako, beharrezkoa izango da aldez aurretik informazioa biltzea, elkarrizketa bat egiteko edo elkarrizketaren eguna jartzeko asmoarekin telefonoz deitzeko gizarte-trebetasunak praktikatzea edo entseiatzea, informazioa biltzeko tresnak edo eskemak lantzea, elkarrizketaren gidoia prestatzea, etab.
burutzapen-fasea: aldez aurretik planifikatutako iharduera burutzea (bisita, elkarrizketa, etab.), ezarritako eginkizunen sekuentzia praktikan jarriz (eginkizunen banaketa, oharrak hartzea, interpretazioa, elkarrizketak).
azken txostena egitea eta egindako lana ebaluatzea: iharduera bete den moduari buruzko azterketa eta gogoeta egitea, eta bildutako informazio guztia egituratu eta interpretatzen den, eta ondorioak ateratzen diren txosten bat prestatzea.
Multzo honetan hauxe lortu nahi da: ikaslea lanbide jakin bati dagozkion teknikak, materiala, tresnak eta egiteko moduak ezagutzea, lanbide horrekin zerikusia duten praktikak eginez.
Multzo honetako edukinak definitzeko, lanbidearen iharduera garrantzitsuenak, lanbide-gaitasunak (teknikoak, harremanetarako eta antolamendurako, eta kontingentziei erantzuteko) eta lanbide-eremua hartuko dira erreferentzia gisa.
Edukin horien trataerak ondokoak izango ditu oinarritzat: lanbide baten egoerak, iharduerak, eta topiko xinpleak eta oinarrizkoak. Egoera eta iharduera horiek konpondu beharreko arazo batekin planteatuko dira.
Prozedurazko edukinak arazoak konpontzeko erabilitako ikuspegiari dagozkion faseen arabera aukeratu daitezke:
Arazoak planteatu eta definitzea
Informazioa bilatu eta biltzea
| Materialei buruzko fitxa teknikoetako informazioa biltzea, erreminten erabilerarako argibideak, laguntza eskatzea, etab. | ||
| Informazioa biltzeko teknikak erabiltzea: oharrak hartzea, eskemak, etab. | ||
| Ahozko eta idatzizko testuak irakurri eta interpretatzea. |
Prozesuak planifikatzea: baliabideak eta estrategiak planifikatzea, eginkizunak eta denbora banatzea, etab.
| Erremintak, materialak, etab. identifikatu eta aukeratzea | ||
| Aurrekontuak zenbatestea | ||
| Eginkizunak antolatu eta banatzea |
Objektu bat eraikitzea edo zerbitzu bat eskaintzea
| Lanerako guneak egokitzea | ||
| Prestaketa-eragiketak egitea | ||
| Lanabesak erabiltzea | ||
| Teknikak aplikatzea, etab. |
Egindako lana eta jarraitutako prozesua ebaluatzea
| Hartutako erabakiak jakinaraztea | ||
| Jarraitutako pausuak aztertzea | ||
| Jarraitutako pausu desberdinen arteko loturak ezartzea | ||
| Kausa/ondorio erlazioak baloratzea |
Jarrerazko eta kontzeptuzko edukinak prozedurazkoetan
oinarriturik aukeratuko dira, lantegi-eskolako lanaren ardatza izango baitira. Kontzeptuzko edukinen aukeraketa jakintzagaia aztertzeko ezinbestekotzat joko diren horiek barne hartzera mugatu behar da.
4. EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK
Lanbide-eremuarekin zerikusia duen arazo bati irtenbidea emateko beharrezko pausuak planifikatzea, eta jarraitu beharreko pausu horiek, tresnak eta materialak adieraztea, era antolatu eta metodikoan eraikuntza bat egiteko edo zerbitzu xinple bat eskaintzeko.
Irizpide honen bidez ikasleak lan bat planifikatzeko, eta jarraitu beharreko pausuak edo bete beharreko eginkizunak adierazteko duen gaitasuna egiaztatu nahi da, horretarako ordena logikoari jarraituz, materialen eta informazioen beharrei, antolamendurako neurriei buruz, etab. gogoeta eginez, kasuan-kasuko lan-eremuaren zehaztapenak kontuan izanik. Plangintza horretan maila desberdinak antzeman daitezke, ahozko enuntziatutik hasi eta proiektu bat lantzeraino, alegia.
Arazo bati irtenbidea emateko pausuak edo faseak jorratzea, eta horretarako aurrez ezarritako sekuentzia logikoari eta eginkizun bakoitzaren zehaztapen espezifikoei jarraitzea.
Lanbide-arlo jakin bateko arazo bati irtenbidea emateko, ikaslea ordena bati jarraituz aldez aurretik planifikatutako sekuentzia desberdinak praktikan jartzeko gai ote den ebaluatu nahi da; hori, hain zuzen, pausu jakin bateko argibide xinpleei jarraitzetik hasi eta aurrikusitako eginkizun guztiak bere kasa betetzeraino izan daiteke.
Talde-lanaren banaketan ikasleak egokitu zaion eginkizuna betetzea, elkarlanerako jarrera erakutsiz, besteen ideiak onartuz eta lan-antolamendutik sortutako erantzukizunak bere gain hartuz.
Bakoitzak eginkizun jakin bat betetzen duen lan-talde batean ikasleak dagozkion eginkizunak bere gain hartzen ote dituen ikusi nahi da. Lana aurrera eramateko eta lan horretatik emaitza onak ateratzeko, ikasleak kontuan hartu behar du elkarlanean aritu behar duela, guztiek parte hartu behar dutela, besteen ekarpenak errespetatu behar direla, eta ikaskideekin ideiak eztabaidatzeko estrategia egokiak erabili behar direla.
Ahoz nahiz idatziz ideiak interpretatu eta adieraztea, eta horretarako lanbide-eremuaren berezko grafikoak, sinboloak eta terminologia erabiltzea.
Lanbideari lotutako eta testuinguruaren araberako hizkuntza edo sinbologia desberdinen bidez ikasleak ahozko nahiz idatzizko testuak ulertzen eta sortzen ote dituen jakin nahi da. Testu horiek aldatu egin daitezke, honako hauen arabera: materialen erabilerarako argibideak, krokisak, elkarrizketa batean solaskidearen arabera jarrera bat edo beste hartzea...
Gizabanakoaren eta taldearen segurtasunari eta higieneari buruzko arauak landu eta aplikatzea, erabiliko diren erremintak eta materialak ondo zaintzearen beharrak eta horiek gaizki erabiltzeak ekar ditzakeen arriskuak antzemanez, hori guztia norbere ingurunean giro atsegina eta segurua lortzeko asmoz.
Irizpide honen bidez ikasleak lanbide-arloari dagozkion ezagutza hauek zein neurritaraino identifikatu eta aplikatzen dituen jakin nahi da: erreminten eta makineriaren erabilerari eta mantenimenduari buruzko arauak, materialaren erabilera egokia ahalik eta gehien aprobetxatzearren, eta lantegi-eskolaren barruan giro atsegina eta arriskurik gabea ahalbidetuko duten segurtasun, ordena eta garbitasunari buruzko arauak.
1.- SARRERA
Gaur egun gure gizartean eta industrializatutako mundu osoan gertatzen ari diren aldaketa ekonomikoek egoera berriak eta konplexuak eragiten dizkiete gazteei bizitza aktibora eta heldura igarotzeko garaian.
Aurretik aipatutako aldaketa horiek enpresa-antolamolde berriek eta teknologi berrikuntza etengabeak planteatutakoak dira, eta horren ondorioz gero eta zailagoa da bizitza aktibora eta heldura igarotzea.
Gainera, gure gizartean emakumea, bereziki emakume gazteak, hezkuntza eta lan-munduan integratzen ari da, errealizazio pertsonal eta profesional zabalago baten bila.
Hori guztiagatik, hezkuntza-sistematik adin hauetako ikasleei lagundu behar diegu zalantzak argitzen eta bizitza heldu eta aktiborako igarobidean aurkituko dituzten oztopoei aurre egiteko prestatzen. Horretarako, ezagutza, kontzientzia, motibazioa eta erabateko erantzukizuna bereganatu behar dituzte, bai eta gero eta gehiago okertzen ari den igarobide horretan aurkituko dituzten trabak gainditzeko eta irtenbide egokiak bilatzeko gaitasuna ere.
Hezkuntza-eremutik, hain zuzen, gazteak bere burua ezagutu eta ofizio eta lanbide desberdinak ezagutu ditzan lortu behar dugu, bere gaitasunak garatzeko eskola eta lanbide-orientabiderako beharrezko elementuak eskainiz.
Jakintzagai honekin hauxe lortu nahi da, gazteak bizitza heldura eta aktibora igarotzeko aukera desberdinak ezagutzea. enpresa-munduaren ezagutzaren bidez. Horretarako enpresa-proiektu bat egin behar du, talde-lanak eginez eta enpresa bat aurrera eramateko beharrezko funtzio eta ofizio desberdinak aztertuz.
Egingo dituen ikasketa guztiei esker gazteak enpresaren ikuspegi orokor bat lortuko du; horrekin, gainera, bere ekimena eta gaur egungo gizartearen barruan moldatzeko gaitasuna sustatu nahi dira.
Ingurune honetan ez dugu ahaztu behar enpresa-errealitatea oso errotuta dagoela Euskal Herri osoan, esaterako, kooperatibismoa zentzurik zabalenean: kooperatibak, lan-sozietate anonimoak, etab. Lan, kapital eta kudeaketako partaidetzan oinarritzen den kooperatibismoa enpresa-antolamolde bat da eta ondoren adierazitako balore demokratikoak ditu euskarritzat: pertsona bat/boto bat, kudeaketako erantzukizunezko partaidetzari lotutako baloreak, etab.
Bestalde, ezagutzen ari garen egiturazko krisialdietan, autoenpleguaren eta lankidetzaren inguruan ari da enplegu-dinamikarik handiena sortzen.
Beraz, antza denez, aukerako jakintzagai honetan kontzeptuzko eta jarrerazko edukinak nabarmenduko dira gehienbat.
Bestalde, jakintzagai honek aurriritzirik gabeko jarrerak sustatu eta aukera-berdintasuna indartzen du, sor daitezkeen jarrera sexistak zuzenduz eta hezkuntza-ihardunean bertan lankidetzaren eta berdintasunaren baloreak zuzpertuz. Edukinen garapenean sexu arteko aukera-berdintasunari dagozkion alderdiak osotasunean hartuta eta zeharka barne hartu behar dira, lanbide-aukera anitzetan txertatzearren.
Azkenik, komeni da jakintzagai honen izaera aktiboa eta partaidetzazkoa azpimarratzea, talde-lana eta enpresa-proiektuen lanketa eta abiamena indartu eta garatuko dituzten egoera anitzen bidez gara daitekeena. Izan ere, enpresa-proiektu horretan ikaslea izango da protagonista, horrek ekimenerako eta autonomia pertsonalerako gaitasunak garatzen laguntzen baitu.
2.- HELBURUAK
Aukerakotasunaren guneko jakintzagai honen helburua ondoren adierazitako gaitasunak ikasleengan garatzen laguntzea da:
Europako esparruko bizitza aktiboan moldatzen jakitea, sormena, ekimena, hizkuntzen ezaguera eta lanerako gaitasuna garatuz.
Prestakuntzarako eta lanbideratzeko estrategia pertsonalak lantzean irudimenez, norbere ekimenez eta ahaleginez ihardutea, norbere ezaugarrietan eta ahalmenetan oinarrituz.
Erakunde publiko eta pribatuetara bisitak planifikatzea, enpresa-munduari buruzko informazioa bilatu eta biltzearren.
Enpresen funtzionamenduaren, produkzio-bideen eta lan-harremanen mekanismoak eta oinarrizko baloreak ezagutu eta ulertzea, gizarteratzea eta lanbideratzea ahalbidetzen duten jarreren garrantzia baloratuz.
Enpresan esku hartzen duten faktore desberdinei buruzko informazioa bilatzea, adibidez: lehengaien hornitzaileak, produkzio-prozesuak eta hasierako kostuak, eta enpresen funtzionamendua ezagutzen duten adituen aholkularitza teknikoa.
Produktuaren edo zerbitzuaren xede den gizarte-ingurunearen araberako merkatuaren azterketa bat egitea, emaitzak interpretatuz eta baloratuz, bideragarritasunari dagokionez produktu edo zerbitzu egokia aukeratzearren. Publizitate-kanpaina, enpresaren logotipoa eta izen komertziala diseinatzea, eta oinarrizko finantza-iturriak ezagutu eta erabili ondoren, produkzio-kostuak, errentagarritasunaren ataria eta salmentako prezioa kalkulatzea.
Prestakuntza-aukeretan eta lanbideen munduan sexuaren arabera antzematen diren desberdintasunez jabetzea, aukera-berdintasunaren aldeko jarrerak indartzen ahaleginduz.
3.- EDUKINAK
Ikasleak erabakiak hartzeko mekanismo desberdinak ezagutu ditzan lortu nahi da, hori oinarrizkoa baita enpresa-proiektu bati ekiteko edo proiektu hori garatzeko. Horretarako, norbere edo besteren ideiak aurkeztu, informazioa aztertu, bilera bat egiteko teknikak eta erabakiak hartzeko praktika barneratu behar dira.
Gainera, edukin honen barruan enpresa barruko eginkizunen banaketa egokia lortu nahi da. Taldeko kide bakoitzak atxiki zaion lanpostuari dagozkion erantzukizunak ezagutu eta bere gain hartu behar ditu, eta horretarako lanpostu bakoitzean erantzukizun horiek atxikitzeko garaian pertsona bakoitzak dituen trebetasunak ezagutu behar dira.
Pertsona bakoitzaren trebetasunak autoebaluazioaren eta taldeko ebaluazioaren bidez ezagutuko dira.
Kontzeptuzko edukinak
Enpresa baten barruan betetzen diren iharduera desberdinak ezagutzea, bai eta bertan dauden lanpostu desberdinak ere.
Pertsonarteko komunikazioa: entzutea, parte hartzea, kexu bat adieraztea, eskubideak defendatzea, etab.
Gatazkak, hutsegiteak, etab. konpontzea.
Erabakiak hartzea.
Talde-lana.
Prozedurazko edukinak
Ideiak sortzeko teknika desberdinak ezagutzea.
Erabakiak hartzeko prozedurak.
Talde-lana egituratzea eta planifikatzea.
Gure iritziak defendatzeko argudioak erabiltzea.
Taldean hartutako erabakiak eta akordioak planifikatzea eta gauzatzea.
Taldean lan egiteko teknikak erabiltzea.
Gatazka bati irtenbidea ematean jarrera desberdinak identifikatu eta aztertzea.
Jarrerazko edukinak
Norbere ahalmenak baloratu eta horietan konfiantza izatea.
Norbanakoaren lana baloratzea eta eginkizunak eta erantzukizunak nork bere gain hartzea, sexua dela-eta diskriminaziorik egin gabe.
Egoera gatazkatsuen aurrean norbere burua kontrolatzea.
Taldeari dagozkion arazoetan aktiboki eta elkartasunezko jarrera erakutsiz parte hartzea.
Bilakaera pertsonalaren gainean nork bere burua ezagutzeak dakartzan ondorio positiboak ezagutzea.
Enpresa-munduari buruzko beharrezko informazioa bilatzea da helburua, hasierako ideiak merkatuaren barruan lekurik ba ote duen ikusteko; horretarako, merkataritzaren arloko informazioa eta informazio orokorra bildu eta aztertu behar da.
Gainera, merkatuarekin zerikusirik ez duten baina enpresa bat sortzeko garaian ezinbestekoak diren aldagaiak aztertu beharko dira. Aldagai horiek izaera desberdinekoak dira arloaren arabera, hau da: teknikoak, juridiko legalak, gizarte-ingurunekoak, plangintza estrategikoari dagozkionak eta ekonomi/finantzazkoak. Komeni da multzo hau garatzean erakunde eta enpresa pribatuekin eta merkataritza-arloko, arlo juridiko eta finantza-arloko adituekin harremanak izatea; horrek, beraz, gazteek hezkuntza-arlokoak ez diren pertsonekin harremanetan jartzea dakar berekin.
Kontzeptuzko edukinak
Erakundeak: Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Gobernu Zentrala; erakunde-baliabideei buruzko gida aztertzea. Informazio eta aholkularitza-zerbitzuak; gazteak, emakumeak, enplegua, dirulaguntzak, bekak, lehiaketak, proiektuak.
Enpresa pribatuak: funtzionamendua, barne-antolamendua, finantzaketa-bideak.
Merkatuaren azterketa bai eta bertan dauden teknika, forma juridiko eta finantzaketa-bideena ere.
Liburutegi, artxibategi, erakunde ofizial eta enpresa pribatuetan dokumentazioa biltzea.
Gizarte-ekonomia: kooperatiben antolamendua eta funtzionamendua.
Prozedurazko edukinak
Informazioa biltzeko eta sistematizatzeko teknikak.
Informazio-zentroei eta bestelako antolamendu-erakundeei buruzko fitxategiak lantzea.
Erreklamazioak, aktak eta instantziak egitea.
Zenbait gairi buruz adituen aholkularitza izatea.
Jarrerazko edukinak
Talde-lanerako motibazioa eta ekimena izatea.
Gizartean moldatzeko jarrera positiboa erakustea.
Ikasteko beti prest egotea, hezkuntza-eremukoak ez diren iturrien bitartez.
Autokudeaketa baloratzea, enpresaren bestelako antolamendu-sistemen alternatiba gisa.
Aurreko multzoetan bildutako informazioarekin, ezarri nahi den enpresari buruzko erabakiak hartu behar dira; zer teknika edo teknologia aplikatu behar diren eta enpresaren forma juridikoa zein izango den erabaki, enpresaren kostuak zenbatetsi eta, azkenik, merkatuan jarrera bat hartu behar da.
Aurretik aipatutako informazioa bildu ondoren, enpresaren alderdi batzuei buruz -izena eta forma juridikoa- erabaki behar da, bai eta teknika, finantza eta merkataritza-alderdietan oinarrituz berau hedatu ere. Horretarako, enpresa barrutik ezagutu behar da.
Kontzeptuzko edukinak
Proiektuan zehar bildutako informazioa aukeratu eta erabiltzea.
Produkzio-prozedurak eta prozesuak, fabrikazio eta banaketa-prozesu teknikoak.
Diseinatuko den enpresaren kostuak ezagutzea.
Langileen eskubideak eta betebeharrak, autoenplegua, kooperatibizazioa, etab.
Prozedurazko edukinak
Enpresaren negozio-plan bat prestatzea.
Enpresaren kostuak aztertzea.
Lana eta kapitala banatzeko moduari buruzko erabakiak hartzea.
Enpresaren hedadurari buruzko erabakiak hartzea: alderdi teknikoak, merkataritza, finantza eta giza baliabideei dagozkien alderdiak.
Jarrerazko edukinak
Lan-ihardunaren funtzionamenduarekiko interesa eta jakinmina erakustea.
Gatazkak konpontzeko eta erabakiak hartzeko garaian jarrera positiboa izatea.
Norbere gaitasun, ezaugarri eta mugak onartzea eta baloratzea.
Enpresa bat martxan jartzeko beharrezko xehetasunetan arreta jarri behar da; horretarako, kudeaketa egokiak egin behar dira giza baliabideen, finantza-baliabideen eta material-baliabideen ikuspegian oinarriturik.
Kontzeptuzko edukinak
Erakunde ofizialetan bildutako informazioa aukeratzea eta erabiltzea.
Finantzaketa-bideei buruzko informazioa erabiltzea.
Langileak kontratatzeko prozedurak ezagutzea.
Prozedurazko edukinak
Enpresa bat eratzeko erakundeekin kudeaketak egitea.
Finantzaketa-bide posibleak ikusteko banketxeekin kudeaketak egitea. Finantzaketa kolektiboa.
Jarrerazko edukinak
Lan-munduan sartzeko aurretik prest egotea, autoenplegua edo kooperatibak sortuz.
Administrazio publikoekin eta enpresa pribatuekin harremana izatea.
4.- EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK
Informazioa lortu, aukeratu eta interpretatzea, lortu nahi den helburuaren arabera era autonomo eta kritikoan erabiltzea, eta era antolatu eta ulergarrian besteei jakinaraztea.
Irizpide honen bidez iturburu desberdinetan oinarrituz ekonomi ihardueran eta enpresan esku hartzen duten faktore desberdinei buruzko informazioa biltzeko ikasleak duen gaitasuna baloratu nahi da. Gainera, ekonomi iharduerei eta bere interesetara gehien hurbiltzen diren lanbideei buruz lortutako informazioa aztertzeko eta ondorio batzuk ateratzeko duen gaitasuna ere baloratu nahi da. Era berean, komeni da ikasleak informazio-mota horren aurrean jarrera positiboa erakusten ote duen antzematea, bai eta informazio hori ikuspegi kritiko batetik aztertzeko eta datuak aukeretatik bereizteko gaitasuna ote duen ikustea ere.
Produkzio-sistemaren funtzionamenduari dagozkion oinarrizko mekanismoak eta balioak ezagutzea eta ulertzea, gizartean integratzeko eta autonomia pertsonala bermatzeko lanak duen garrantziaz jabetuz.
Irizpide honen bidez ikasleak lan-munduaren esanahia behar adina ulertzen ote duen, hau da, bere hedadura bikoitzean -indibiduala eta sozioekonomikoa - ulertzen ote duen ikusi nahi da. Gainera, esparru orokor gisa lana atxikita dagoen produkzio eta enpresa-iharduera ulertzen ote duen eta lan-harremanetik ondorioztatzen diren eskubideak eta betebeharrak ezagutu eta baloratzen ote dituen antzeman nahi da, bai eta harreman horiek araupetzen diren lege-esparrua eta langileak enpresarekiko harremanetan erabil ditzakeen organoak eta prozedurak ere.
Enpresaren antolamendua eta produkzio-ihardueraren ardatz gisa duen esanahia ulertzea, enpresen elementuak eta motak identifikatuz, eta ekonomi sistemaren funtsezko elementu gisa enpresa-ekimenaren garrantzia baloratuz.
Irizpide honen bidez enpresa produkzio-iharduera betetzen den erakundea dela ulertzeko ikaslea gai ote den ikusi nahi da, ikuskera horren barruan enpresa-ekimenak gizartean eta ekonomian duen garrantzia azpimarratuz. Gainera, enpresa osatzen duten oinarrizko elementu batzuk eta funtsezko zenbait enpresa-mota ezagutzen ote dituen jakin nahi da, enpresa-antolakundeei buruzko ikuskera zabaldu eta aberastea baita helburua.
Lan-merkatuan orientatzea, norbere gaitasunak eta interesak eta horiei ondoen egokitzen zaien lanbide-ibilbidea identifikatuz.
Irizpide honekin ikasleak bere buruaz, ezaugarriez eta bere ingurune sozioekonomikoan dituen ahalbideez irudi egokia eratu ote duen baloratu nahi da. Horretarako, ikasleak bere interesak eta motibazioak ezagutzea ahalbidetuko dioten ihardueretan parte hartuko du, bere ezaugarrietan eta ahalmenetan oinarrituz prestakuntzarako eta lanbideratzeko estrategia pertsonalak landu eta garatuz.
Enpresa-simulazio proiektu bat martxan jartzen parte hartzea, elkarlanerako jarrera eta diskriminatzailea ez den jokabidea erakutsiz, besteen iritziak onartuz eta enpresa-sozietate baten plangintza, eraketa eta martxan jartze-prozesuetan rol desberdinak bereganatuz.
Irizpide honen bidez enpresa-simulazio prozesu baten kudeaketan ikaslea inplikatzeko eta ekimena izateko gai ote den baloratu nahi da, fase bakoitzean (bideragarritasuna, enpresaren plana, enpresaren eraketa, etab.) rol eta erantzukizun desberdinak bere gain hartuz eta funtsezko faktoreak kontuan izanik (kostua, errentagarritasuna, proiektura egokitzen ote den, etab.), eta kasu bakoitzean emaitzak baloratzeko duen gaitasuna ere ebaluatu nahi da. Gainera, hori guztia elkarlanerako jarrera erakutsiz eta edozein eratako jokabide diskriminatzaileak ezabatuz egiten ote duen ikusi nahi da.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatutakoa: ERABAKIA, 1997ko azaroaren 3koa, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzarena; horren bidez, DBHko hautazko ikasgaietako curriculuma zehazten duen 1996ko uztailaren 24ko Erabakiaren 1. eta 3. atalak aldatzen dira.
- Ikus: AGINDUA, 1996ko uztailaren 16koa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ikasketa-planean hautaketa egiteko aukerak arautzen dituena.