Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko maiatzaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoa) dagoen «CDEA» Bigarren Hezkuntzako Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 108
- Hurrenkera-zk.: 2478
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/05/12
- Argitaratze-data: 2022/06/06
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
«CDEA» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, zeinetan eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako espezializazio-ikastaro berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena (uztailaren 30eko BOE); 482/2020 Errege Dekretua, apirilaren 11koa, artisau-okintza eta opilgintza erdi-mailako espezializazio-ikastaroa ezarri eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (maiatzaren 13ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode-zenbakiak: 20004861 eta 012491.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «CDEA».
Titularra: Centro de Formación de Administración y Hostelería.
Helbidea: Paseo Berio, 50.
Udalerria: Donostia.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
Lanbide heziketako erdi-mailako espezializazio-ikastaro bat gehitzeko, «Artisau-okintza eta opilgintza».
Ikastetxearen osaera:
Lanbide Heziketa:
Lanbide-arloa: merkataritza eta marketina.
Nazioarteko merkataritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Salmenten eta merkataritza-espazioen kudeaketa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Lanbide-arloa: ostalaritza eta turismoa.
Sukaldaritza eta jatetxe-arloa, oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Sukaldaritza eta gastronomia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
Jatetxe arloko zerbitzuak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Bidai-agentzien eta ekitaldien kudeaketa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Sukaldaritza-zuzendaritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Turismo-ostatuen kudeaketa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Turismo-gidaritza, informazioa eta laguntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: elikagaien industriak.
Okintza, gozogintza eta konfiteria, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Artisau-okintza eta opilgintza, erdi-mailako espezializazio-ikastaroa. Edukiera: kurtso 1 (20 ikaspostu).
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=es).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetako baimen-emateak ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 12a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.