Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko irailaren 22koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabaltzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 197
  • Hurrenkera-zk.: 4328
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/09/22
  • Argitaratze-data: 2014/10/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuak, urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuak aldatutakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen du.

Dekretu horiek ezartzen dutenez, ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenaren erdi biak urte bitik behin berrituko dira, txandaka.

Ordezkaritza-organo goreneko kideen azken hautespena 2012-2013 ikasturteko lehen hiruhilekoan egin zen eta, beraz, 2014-2015 ikasturteko lehen hiruhilekoan egin behar da berrikuntza.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari dagokio dagokion hauteskunde-prozesua burutzeko epea zabalik dagoela aldarrikatzea. Ondorioz, eman zen 2014ko uztailaren 24ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuetan izan ezik, ordezkaritza-organo gorenetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabaltzen zuena.

Hala ere, egiaztatu da OOGetako kideak berritzeko hautapenprozesuan parte hartzeko beharrezkoa dela ikastetxe publikoen hezkuntza-sektoreek bere hautagai-zerrendak betetzeko asti gehiago izatea.

Horregatik, bidezkoa da 2014ko uztailaren 24ko aipatutako Agindua indargabetzea eta prozesuaren deialdia egiteko agindu berria ematea.

Hori dela eta, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honakoa

Indargabetu egiten da 2014ko uztailaren 24ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabaltzen duena.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen epea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 22a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.