Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko uztailaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenetako kide batzuk, egokitzen direnak, aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabaltzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 176
  • Hurrenkera-zk.: 4066
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/07/16
  • Argitaratze-data: 2012/09/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuak, urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuak aldatutakoak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen du.

Dekretu horiek ezartzen dutenez, ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenaren erdi biak urte bitik behin berrituko dira, txandaka.

Ordezkaritza-organo goreneko kideen azken hautespena 2010-2011 ikasturteko lehen hiruhilekoan egin zen, eta, beraz, 2012-2013 ikasturteko lehen hiruhilekoan egin behar da berrikuntza.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari dagokio dagokion hauteskunde-prozesua burutzeko epea zabalik dagoela adieraztea

Hori dela-eta, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honakoa

1. 1. artikulua. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenetako kide batzuk, egokitzen direnak, aukeratzeko hauteskunde-epea zabalik dagoela adieraztea.

  1. Hauteskunde-prozesua azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen duenak xedatutako moduan bideratuko da. Urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori.

Lehenengoa. Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen epea.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.