Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua. 2012ko maiatzaren 16koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena; honen bitartez, laguntza deialdia egiten da 2012ko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babosean».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 124
- Hurrenkera-zk.: 2924
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/16
- Argitaratze-data: 2012/06/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.
Honako agindu honetan, aipatu bezalako hutsak atzeman dira (21012-06-11ko EHAA, 113. zk.): Agindua, 2012ko maiatzaren 16koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena; honen bitartez, laguntza deialdia egiten da 2012ko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babesean.
Zioen adierazpenan, 2012/2645 (1/3) orrialdean, honako hau dicen laugarren paragrafoa kendu egin behar da:
Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak (2012ko martxoaren 9ko EHAA, 50. zk.) garatu egiten du herritarrek duten eskubidea administrazioekin baliabide elektronikoen bidez harremana izateko, zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateko eta baliabide elektronikoz prozedura administratiboak izapidetzeko, bai eta herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 6. artikuluan jasotako gainerako eskubideak ere.
«Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak» hirugaren ebazpen-zatiko bigarran paragrafoan, 2012/2645 (2/3) orrialdean, honako hau esaten den lekuan:
Eskabidearekin batera, azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuko 9. artikuluan ezarritakodokumentazio guztia aurkeztu beharko da. Alde horretatik, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat, ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 6. artikuluan aitortutako eskubideak baliatu ahal izango ditu interesdunak, eta, halaber, oniritzia eman beharko du, izaera pertsonaleko datuak baldin badaude.
Ez dira diruz lagunduko laguntza-eskabidea egin aurretik izandako gastuak, ezta ez-hasteko aktaren aurretik izandakoak ere, baldin eta akta hori eskabidea baino lehenagokoa bada, betiere Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez kofinantzatutako Landa Garapeneko Programetako gastuak diruz laguntzeko irizpideak ezartzeko abenduaren 4ko 1852/2009 Errege Dekretuaren 3. artikuluko 16. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz.
Baina honela esan behar du:
Azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuko 9. artikulaun aurreikusitako agiriak aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera. Ez dira diruz lagunduko laguntza-eskabidea egin aurretik izandako gastuak, ezta ez-hasteko aktaren aurretik izandakoak ere, baldin eta akta hori eskabidea baino lehenagokoa bada, betiere Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez kofinantzatutako Landa Garapeneko Programetako gastuak diruz laguntzeko irizpideak ezartzeko abenduaren 4ko 1852/2009 Errege Dekretuaren 3. artikuluko 16. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz.