Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko maiatzaren 18koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Arabako Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketa onartu zuen 2010eko otsailaren 8ko Agindua zuzentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 148
- Hurrenkera-zk.: 3662
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/05/18
- Argitaratze-data: 2010/08/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Instituzional; Ekonomia
Testu legala
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 105.2. artikuluan ezartzen denez, herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Modu horretako hutsak atzeman dira Arabako Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketa onartu zuen Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko otsailaren 8ko Aginduan (2010eko martxoaren 25eko EHAA, 57.zk.). Horregatik, dagokion zuzenketa egin behar da.
Horren ondorioz, honako hau
Artikulua bakarra. Arabako Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketa onartzen duen Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko otsailaren 8ko Aginduaren 2010/1756 (31/31) orrialdean,
Honako hau dioen tokian:
Bilbao, 2009ko azaroaren 20a.
Idazkaria,
ITZIAR ABARRATEGUI LÓPEZ.
O.I.
Lehendakaria,
SALVADOR LANDA LLONA.
Honela esan behar du:
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 7a..
Idazkaria,
JOSE MIGUEL ERCILLA GORRICHATEGUI.
O.I.
Lehendakaria,
JOSE RAMÓN LASA ONAINDÍA».
Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 18a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.