Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko martxoaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena; honen bidez, DigiPen Institute of Technology Europe-Bilbao SL izeneko ikastegia ireki eta abian jartzeko baimena ematen da, beste herrialde batzuetan indarrean diren hezkuntza-sistemen araberako unibertsitate-mailako ikasketak ¿Espainiako tituluekin homologatzeko modukoak ez direnak¿ emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 2125
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/29
  • Argitaratze-data: 2010/04/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

DigiPen Institute of Technology Europe-Bilbao SL izeneko ikastegiak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari baimena eskatu dio Bachelor of Science in Real Time Interactive Simulation eta Bachelor of Fine Arts in Production Animation tituluak lortzeko ikasketak emateko. Titulazio bi horiek DigiPen Institute of Technology-koak dira, hots, Redmond-en (Washington) egoitza duen teknologia-institutu pribatukoak.

Irailaren 21eko 330/1999 Dekretuaren bitartez arautzen dira beste herrialde batzuetan indarrean diren hezkuntza-sistemen araberako unibertsitate-mailako ikasketak (Espainiakoekin homologagarri diren tituluak ematen ez dituztenak) eskaintzen dituzten ikastegiak ireki eta abian jartzeko baimenaren betekizunak eta prozedura; dekretu horren 3. artikuluan, baimen hori emateko betekizunak ezartzen dira, eta betekizun horiek betetzen direla egiaztatzeko agiriak zeintzuk diren zehazten; 4. artikuluan, ikastetxe horri era horretako ikasketak eskaintzeko gaitasuna ematen dion hitzarmen edo agiri juridikoak zer eduki behar duen zehazten da.

Espediente hori aztertu dugu eta hau ikusi dugu: eskatutako baimena eskuratzeko betekizunak betetzen dituela ikastetxe horrek, dekretu horretako 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoa betetzen baitu.

Halaber, eta 330/1999 Dekretu horren 2. artikuluan araututakoa betetzeko, 2010eko otsailaren 17an, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioak jakinarazten duenez, Espainiako Erreinuko eta Ameriketako Estatu Batuen artean hezkuntza-lankidetzako gaietarako indarrean den hitzarmena aztertuta, ez du eragozpenik ikusten baimen hori emateko.

Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 86. artikuluan ezarritakoa eta hura aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren bosgarren xedapen gehigarria kontuan hartuta, Uniqual-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (2009ko abenduaren 9an) eta Unibertsitate Kontseiluak (2010eko otsailaren 22an egindako bilkuran) nahitaezko txostenak eman zituzten.

Ondorioz, Uniqual-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak eta Unibertsitateen Kontseiluak aldeko txostenak emanda, eta kontuan hartuta irailaren 21eko 330/1999 Dekretuaren 2.4 artikuluak jasotzen duenari jarraituz Unibertsitate Zuzendaritzak egindako azalpen-txostena, hau

Lehenengoa. Baimena ematea DigiPen Institute of Technology Europe-Bilbao SL izeneko ikastegia ireki eta abian jartzeko, Bachelor of Science in Real Time Interactive Simulation eta Bachelor of Fine Arts in Production Animation tituluak lortzeko ikasketak emateko, 2010-2011 ikasturtetik aurrera. Titulu horiek biak DigiPen Institute of Technology-renak dira, hots, Redmonden (Washington) egoitza duen teknologia-institutu pribatuarenak.

Bigarrena. Ikastegi hori ireki eta abian jartzeko baimena emateak ez dakar eskubiderik bertan eskaintzen diren ikasketak Espainian besterik gabe homologatzeko; goi-mailako atzerriko tituluak homologatzearen inguruko araudi orokorrak xedatzen duenaren menpe egongo da homologazio hori.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Laugarrena. Agindu honen kontra, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua jakinarazi eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 29a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.