Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko urtarrilaren 15ekoa, Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako eta Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta sail horri atxikitako erakunde autonomoetako datu pertsonalei buruzko fitxategiak arautzen dituen Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2004ko martxoaren 2ko agindua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza; Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 30
- Hurrenkera-zk.: 890
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/01/15
- Argitaratze-data: 2008/02/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 20.1. artikuluan ezarritakoaren arabera herri administrazioen fitxategiak sortu, aldatu edo ezabatzeko xedapen orokorra eman behar da eta Estatuko Aldizkari Ofizialean edo behar den aldizkari ofizialean argitaratu behar da. Artikulu beraren 3. atalean ezartzen da fitxategiak ezabatzeko ematen diren xedapenetan fitxategiak nora bidaliko diren agertu behar dela edo, hala denean, horiek suntsitzeko hartuko diren neurriak.
Aipatutako araua osatzeko baina ez ordezkatzeko, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea aplikagarria da. Autonomia Erkidegoko lege horrek bere 4.1 artikuluan, ezartzen du, lehen adierazitako oinarrizko arauak egiten duen bezala, fitxategiak sortu, aldatu eta ezabatzea xedapen baten bidez egin behar dela baita Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu ere. Bestalde, Lege horren 18. artikuluan Datuak Babesteko Erregistroa jasotzen da. Erregistro horretan, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren fitxategiak inskribatu behar dira, arauaren aplikazio-eremuari dagokion 2.1 artikuluan ezartzen denari jarraituz. Beraz, agindu honen bidez sortutako eta aldatutako fitxategiak Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan fitxategiak sortzeko eta aldatzeko xedapenaren kopia bat bidaliz inskribatu beharko dira, Bulegoak ezarrita duen eredu normalizatuaz baliatuz.
Aurretik esandakoa aintzat hartuta, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako datu pertsonalei buruzko fitxategiak eguneratzeko xedez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren datu pertsonalei buruzko fitxategi automatizatuen segurtasunaren antolatzeari buruzko 2002ko uztailaren 16ko Jaurlaritzaren Kontseiluko Akordioaren edukiei egokitzeko asmoz, agindu honek datu pertsonalei buruzko fitxategi automatizatuak arautzen zituen aurreko xedapena aldatu egiten du, ondoren adierazten diren fitxategiak ezabatu, sortu eta aldatzen dituela. Sortzen diren fitxategiak: EJASK - Eusko Jaurlaritzaren Administrazioko Sare Korporatiboaren erabiltzaileen datuen fitxategia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Bilboko eraikineko (Bizkaia plaza, Urkixo zumarkalea, 36) kanpoko langileen edo bisitarien sarrera-kontrolerako fitxategia. Aldatzen diren fitxategiak: Ibilgailu Atala, Funtzionarioen euskalduntzea, Administrazio Euskaraz aldizkariaren kudeaketa eta Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea. Ezabatzen diren fitxategiak: Deien kontrola, Erabiltzaileen administrazioa, Baliabide informatiko eta telematikoen errolda, Gorabeheren kudeaketa eta erabiltzaileei zerbitzua, Zerbitzu-eskabideen kudeaketa, Komunikazioen jarraipena eta kudeaketa eta Lurralde eta Hiri-Ikasketetarako Euskal Eskolaren prestakuntza ikastaroak.
Ondorioz, honako hau
Agindu honetako I. eranskinean zehaztutako datu pertsonalei buruzko fitxategi automatizatuak sortzen dira eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren datu pertsonalei buruzko fitxategi automatizatuei erantsiko zaizkie:
EJASK - Eusko Jaurlaritzaren Administrazioko Sare Korporatiboaren erabiltzaileen datuen fitxategia.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egoitza eraikinetako kanpoko langileen sarrera-kontrola.
Agindu honetako II. eranskinean zehaztutako datu pertsonalei buruzko fitxategiak aldatzen dira:
Ibilgailuen atala.
Funtzionarioen euskalduntzea.
Administrazio Euskaraz aldizkariaren kudeaketa.
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea.
Agindu honetako III. eranskinean zehaztutako datu pertsonalei buruzko fitxategiak ezabatzen dira. Fitxategiak nora bidaliko diren eta horiek suntsitzeko hartuko diren neurriak ezarriko dira:
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 15a.
Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
fitxategia: EJASK - Eusko Jaurlaritzaren Administrazioko Sare Korporatiboaren erabiltzaileen datuen fitxategia.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak:
EJASK - Eusko Jaurlaritzaren Administrazioko Sare Korporatiboaren zerbitzuen erabilerari buruzko hainbat daturen administrazioa:
Trafikoaren datuei buruzko azterketa eta telefono prezioak ezartzea, betiere gastua eta baliabideak optimizatzearren.
Eusko Jaurlaritzaren posta elektronikoko zerbitzuen eta informazio sistemen erabiltzaileen administrazioa.
Eusko Jaurlaritzako baliabide informatiko eta telematikoen kontrola, pertsonei esleitzen zaizkienena.
Eusko Jaurlaritzako informazio-sistemak erabiltzen dituztenentzako zerbitzuaren eta gorabeheren jarraipena eta kudeaketa.
Eusko Jaurlaritzako informazio-sistemak erabiltzen dituztenentzako informatika-zerbitzuarekin lotutako eskabideen jarraipena eta kudeaketa.
Eusko Jaurlaritzako langileei emandako komunikazio-zerbitzuen (posta elektronikoa eta Internet) erabileraren jarraipena eta kudeaketa.
Zein pertsona edo talderen datuak jaso nahi diren:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren langileak, EJASKera eta bere zerbitzuetara sarrera dutenak.
Datuak biltzeko prozedura eta datuen jatorria:
Interesatua bera eta interesatua ez den bestelako pertsona fisikoak. Bestelakoak: informatikako aplikazioa (telefonoz edo idatziz emango dira), automatikoki.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio datuak, enpleguari buruzko xehetasunak eta transakzioei buruzko datuak.
Datuak lagatzea:
Ez da aurreikusten.
Fitxategiaren arduraduna:
Administrazio eta Zerbitzuetako Sailburuordetzaren Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza.
Datuetara jo, datuak aldatu eta ezabatzeko eskubidea erabiltzeko zein zerbitzu edo unitatetara jo behar den:
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Administrazio eta Zerbitzuetako Sailburuordetza
Zerbitzu Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Segurtasun-neurriei doakienez eska daitekeen maila:
Oinarrizko maila.
fitxategia: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Bilboko eraikineko (Bizkaia plaza, Urkixo zumarkalea, 36 - Bilbao) kanpoko langileen edo bisitarien sarrera-kontrola.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Bilboko eraikinean (Urkixo zumarkalea, 36 – Bilbao, Bizkaia) lan egiten duten sozietate publiko eta bestelako erakundeetako langileen sarrera-kontrola eta kudeaketa.
Eraikin horretara doazen bisitarien sarrera-kontrola eta kudeaketa.
Datuen administrazioa, segurtasuna, estatistika eta arriskuen prebentzioa helburu izanik.
Zein pertsona edo talderen datuak jaso nahi diren:
Eraikin horretan lan egiten duten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sozietate publikoetako langileenak.
Eraikin horretara bisitan doan edozein pertsonena.
Datuak biltzeko prozedura eta datuen jatorria:
Interesatua bera edo haren legezko ordezkaria.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio datuak:
+ NAN/IFZ
Izen-abizenak
Datuak lagatzea:
Aipatutako langileak bere zerbitzupean dituzten sozietate publikoei.
Bisitei dagokienean, haiei buruzko datuak segurtasun, prebentzio eta estatistika gaietan eskumena duten entitateei laga ahal izango zaizkie.
Fitxategiaren arduraduna:
Ogasun eta Herri Administrazio Saila. Administrazio eta Zerbitzuetako Sailburuordetza. Baliabide Orokorretako Zuzendaritza.
Datuetara jo, datuak aldatu eta ezabatzeko eskubidea erabiltzeko zein zerbitzu edo unitatetara jo behar den:
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Administrazio eta Zerbitzuetako Sailburuordetza
Zerbitzu Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Segurtasun-neurriei doakienez eska daitekeen maila:
Oinarrizko maila.
fitxategia: Ibilgailuen atala.
Eusko Jaurlaritzaren ibilgailuen erregistro-fitxategia, kargu publikoei eta langileei lagatzen zaizkienena, hain zuzen.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak:
Eusko Jaurlaritzaren ibilgailuen erabilera eta erabiltzaileak kontrolatzea eta kudeatzea.
Eusko Jaurlaritzaren ibilgailuen konponketak kontrolatzea eta kudeatzea.
Zein pertsona edo talderen datuak jaso nahi diren:
Ibilgailu ofizialak erabiltzeko eskabidea egiten duten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko langileak.
Datuak biltzeko prozedura eta datuen jatorria:
Interesatua bera edo haren legezko ordezkaria.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio datuak:
+ NAN/IFZ
Izen-abizenak
Telefonoa
Helbidea
Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko xehetasunak.
Datuen jabearen transakzioak edo jaso dituen ondasunak eta zerbitzuak.
Ekonomia- eta finantza-datuak edo kreditu-txartelenak.
Zehapenei buruzko datuak.
Datuak lagatzea:
Motordun ibilgailuei eta zirkulazioari buruzko araudiaren aurkako arau-hausteetan eskumena duten herri administrazioei.
Fitxategiaren arduraduna:
Ogasun eta Herri Administrazio Saila. Administrazio eta Zerbitzuetako Sailburuordetza. Baliabide Orokorretako Zuzendaritza.
Datuetara jo, datuak aldatu eta ezabatzeko eskubidea erabiltzeko zein zerbitzu edo unitatetara jo behar den:
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Administrazio eta Zerbitzuetako Sailburuordetza
Zerbitzu Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Segurtasun-neurriei doakienez eska daitekeen maila:
Ertaina.
fitxategia: Funtzionarioen euskalduntzea.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zerbitzuko langileen hizkuntza-gaikuntzako ikastaroen kudeaketa.
Hizkuntza-gaikuntzako ikastaroen kudeaketa, programazioa eta ebaluazioa.
Laneko ordutegian eta udan egindako ikastaroetako bertaratzeen eta ebaluazioaren kudeaketa.
Laneko ordutegitik kanpo egindako ikastaroetako bertaratzeen eta ebaluazioaren kudeaketa.
Liberatutako langileak ordezkatzeko kontratazioetarako diru-laguntzen ordainketa.
Hizkuntza-gaikuntzarako esleitutako ordu kredituen kudeaketa.
Eusko Jaurlaritzako langileentzako banakako planen kudeaketa.
Azterlanak eta estatistikak burutzea.
Zein pertsona edo talderen datuak jaso nahi diren:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zerbitzuko langileak.
Datuak biltzeko prozedura:
Formularioa, euskarri magnetikoa eta formulario telematikoa.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Ikastaroan parte hartu duenaren datuak:
Identifikazio datuak.
Lanpostuari buruzkoak.
Lanpostuaren hizkuntza-eskakizunari eta egiaztatutakoari buruzko datuak.
Jasotako ikastaroen eta gainditutako mailen erregistro historikoa.
Aprobetxamenduari eta bertaratzeari buruzko datuak.
Datuak lagatzea:
Kultura Saileko Hizkuntza Politikako Sailburuordetzari, normalkuntza planaren betetze-mailaren ebaluaziorako txostenak egiteko (Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 6. artikulua).
HABE - Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeari, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriak ezarritakoaren arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioetako langileen arloan eskudunak diren erakundeei (haien menpe dauden langileak bakarrik), egindako ikastaroei buruzko bertaratze eta ebaluazio datuen berri emateko.
Fitxategiaren arduraduna:
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza.
Datuetara jo, datuak aldatu eta ezabatzeko eskubidea erabiltzeko zein zerbitzu edo unitatetara jo behar den:
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkaritza Nagusia
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriei doakienez eska daitekeen maila:
Ertaina.
fitxategia: "Administrazio Euskaraz" aldizkariaren kudeaketa.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak:
"Administrazio Euskaraz" aldizkariaren harpidetzen kudeaketa.
Harpidedunei postaz bidaltzea aldizkaria.
Artikuluak idazten dituzten laguntzaileen kudeaketa.
Laguntzaileei ordaintzen zaizkienaren kudeaketa.
Azterlanak eta estatistikak burutzea.
Zein pertsona edo talderen datuak jaso nahi diren:
Harpidedun direnen pertsona edo kolektiboenak.
Artikuluak idazten dituztenenak.
Datuak biltzeko prozedura:
Hartarako ezarritako formularioa eta formulario telematikoa.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Harpidedunak:
Identifikazio datuak.
Harremanetarako datuak; posta elektronikoko helbidea eta posta-helbidea.
Laguntzaileak:
Identifikazio datuak.
Posta elektronikoko helbidea eta posta-helbidea.
Idatzitako artikuluak.
Artikuluen ordainketa.
Datuak lagatzea:
Ez dira lagatzen.
Fitxategiaren arduraduna:
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza.
Datuetara jo, datuak aldatu eta ezabatzeko eskubidea erabiltzeko zein zerbitzu edo unitatetara jo behar den.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkaritza Nagusia
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak:
Oinarrizko maila.
fitxategia: Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak:
Lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzearen jarraipena eta kudeaketa, 1997ko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak araututakoaren arabera.
Ohiko deialdietako eskabideen kudeaketa.
Baliozkotzeen kudeaketa.
Hautaketa prozesuen kudeaketa.
Ebaluatzaileen kudeaketa.
Egiaztatutako hizkuntza-eskakizunen erregistroa sortzea.
Eskatzaileen, historikoen, ziurtapenen eta egiaztapenen kudeaketa.
Salbuetsitakoen erregistroa sortzea.
Azterlanak eta estatistikak burutzea.
Zein pertsona edo talderen datuak jaso nahi diren:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zerbitzuko langileak.
Funtzio publikoan sartzeko hautaketa prozesuetako partehartzaileak.
Horniketako prozesuetako partehartzaileak.
Datuak biltzeko prozedura:
Formularioa, euskarri magnetikoa eta formulario telematikoa.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Eskatzailearena:
Identifikazio datuak.
Lanari buruzko datuak.
Datu akademikoak.
Egiaztapenen erregistroa.
Azterketen emaitzak.
Ebaluatzaileena:
Identifikazio datuak.
Lanbideari buruzko datuak.
Parte hartu duen prozesuen erregistroa.
Ordainketen zerrenda.
Datuak lagatzea:
Kultura Saileko Hizkuntza Politikako Sailburuordetzari, normalkuntza planaren betetze-mailaren ebaluaziorako txostenak egiteko (Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 6. artikulua).
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioetako langileen arloan eskudunak diren erakundeei (bakoitzari atxikita dauden langileei dagokionean bakarrik), azterketen emaitzen berri emateko.
Fitxategiaren arduraduna:
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza.
Datuetara jo, datuak aldatu eta ezabatzeko eskubidea erabiltzeko zein zerbitzu edo unitatetara jo behar den.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkaritza Nagusia
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz.
Segurtasun-neurriak:
Goi maila.
– Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendaritzaren erantzukizunpean dauden datu pertsonalei buruzko ondoko fitxategiak ezabatuko dira:
– Deien kontrola.
– Erabiltzaileen administrazioa.
– Baliabide informatiko eta telematikoen errolda.
– Gorabeheren eta erabiltzaileen zerbitzuaren kudeaketa.
– Zerbitzu-eskabideen kudeaketa.
– Komunikazioen jarraipena eta kudeaketa.
Fitxategi hauetako datuak "EJASK - Eusko Jaurlaritzaren Administrazioko Sare Korporatiboaren zerbitzuen erabilerari buruzko datuen fitxategian" sartuko dira.
– Herri Administrazioaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzaren datu pertsonalei buruzko honako fitxategi hau ezabatuko da:
– "Lurralde eta Hiri-Ikasketetarako Euskal Eskolaren prestakuntza ikastaroak".
Fitxategi honetako datuak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen erantzukizunpean dagoen "IVAPek antolatutako prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak" izeneko fitxategian sartuko dira.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatzen du: AGINDUA, 2004ko martxoaren 2koa, Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburu denarena, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta sail horri atxikitako erakunde autonomoetako datu pertson
- Ikus: AGINDUA, 2009ko uztailaren 6koa, Justizia eta Herri Administrazio sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak datu pertsonalen zenbait fitxategi automatizatu sortzeko dena.