Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2003ko azaroaren 3koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretan txitxardin-arrantza egiteko debekua kentzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 224
- Hurrenkera-zk.: 6159
- Xedapen-zk.: 265
- Xedapen-data: 2003/11/03
- Argitaratze-data: 2003/11/17
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herrizaingoa; Ingurumena; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
2002ko azaroan izandako petroliontziaren istripuak eragindako hidrokarburoen kutsadura-egoeraren ondoren, azterlan zientifikoak eta teknikoak egin dira, kutsadura horrek barruko uretako arrantzarekin, itsaski-bilketarekin eta akuikulturarekin lotutako jardueretarako izan dituen ondorioen jarraipena egin ahal izateko.
Azterketa horiek aipatutako jardueretan kontuz ibiltzea eta arreta ez galtzea gomendatzen zuten bereziki, eta horregatik eman zen, beste xedapen batzuekin batera, 2003ko urriaren 3ko Agindua. Agindu horrek zuhurtziaz Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretan txitxardina edo angula hartzea debekatu zuen, harik eta kontrakorik xedatu arte.
Hala ere, kutsaduraren bilakaeraz eta eraginez ditugun datu berriak ikusita, kasu zehatz honetan, barruko uretan txitxardina harrapatzeaz dagokion kasuan alegia, aipatutako aginduak ezarri zuen debekua kentzea gomendagarritzat eta beharrezkotzat jotzen da.
Azaldutakoa kontuan izanik,
Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 3a.
Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
GONZALO SAÉNZ DE SAMANIEGO BERGANZO.