Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2003ko martxoaren 31koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Autonomi Erkidegoko barruko uretako ingurasareko arrantzari buruzko debekua kendu duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1971
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2003/03/31
  • Argitaratze-data: 2003/04/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Ingurumena; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

"Prestige" petroliontziaren istripuak sortutako egoera dela-eta, beste neurri batzuen artean, arrantza eta itsaski-bilketa mugatzeko xedapenak ezarri dira.

Horiek horrela, 2002ko abenduaren 9ko agindu bidez, oinezko itsaski-bilketa, jolaserakoa zein profesionala, debekatu zen Euskal Autonomi Erkidegoko kostaldean. Debeku hori epe-mugarik gabe ezarri zen eta indarrean jarraituko du berariaz kentzen ez den bitartean (EHAA, 2002ko abenduaren 11ko 236. zk.).

Bestalde, 2003ko otsailaren 14ko agindu bidez, aurrezaintzeari begira, Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretako arrantza eta itsaski-bilketa debekatu zen, eta horrela jarraituko du alderantzizko xedapena eman arte (EHAA, 2003ko otsailaren 18ko 34. zk.).

Ondoren, 2003ko martxoaren 14ko Aginduaren bidez (EHAA, 54 zk., 2003ko martxoaren 17koa) 2002ko abenduaren 9ko aginduan eta 2003ko otsailaren 14ko aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretako arrantza eta itsaski-bilketari buruz (profesionala zein jolaserakoa) ezarritako debekuak kendu ziren, honako hauek izan ezik: ingurasareko arrantza, lanperna, ostra, ostratzarra, lapa eta karrakelaren bilketa, bai eta gainerako itsaskien bilketa, beita gisa erabiltzeko ezpazen.

Egungo egoeraren baldintzak ikertu eta aztertu ondoren, eta azterketa horien ondorioz, komenigarria eta beharrezkoa iritzi zaio egun indarrean dagon ingurasareko arrantzaren debekua kentzeari eta besteei, aldiz, badaezpada eusteari.

Adierazitakoaren arabera, eta itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legean eta ezargarri diren gainerako arauetan zehaztutakoarekin bat etorriz, honako hau,

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.