Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2000ko azaroaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ikasketa-planean hautaketa egiteko aukerak arautzen dituen 1996ko uztailaren 16ko Agindua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 238
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2000/11/16
  • Argitaratze-data: 2001/01/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irailaren 26ko 191/2000 Dekretuak aldatu egin du urtarrilaren 23ko 25/1996 Dekretua; izan ere 191/2000 Dekretuaren eranskinean xedatu da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Bigarren Zikloan irakasten diren hainbat arlo eta gaien ordutegia aldatzea. Aldaketa horren ondorioz, beste hainbat aldaketa egin behar dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ikasketa-planean hautaketa egiteko aukerak arautzen dituen 1996ko uztailaren 16ko Aginduan (abuztuaren 9ko EHAA). Beraz, alde batetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek derrigorrean eskaini behar dituzten gaiak zehazten dira, eta bestetik, institutu bakoitzaren eskaintza onartzeko prozedura onartzen da.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta bereziki, Bigarren Hezkuntzako Bigarren Zikloan aurreikusitako helburuak zenbateraino lortzen diren aztertzeko orain arte egin diren ebaluazio guztiek honakoa adierazten dute: batetik, ikasleek hutsune handiak dituztela enborreko arloetan, eta, beraz, beharrezkoa dela oinarrizko jakintzagaiak indartzea, eta horretarako, errefortzurako orduak erabiltzea proposatzen dute, ikasleek zikloko gutxienezko helburuak lor ditzaten. Bestetik, ebaluazioen emaitzen arabera, aukerazko ikasgaiak gehiegi dira, horietako batzuk ez dirudite benetan baliagarriak, eta, gainera, ez dute zerikusi handirik ikasleei benetan interesatzen zaienarekin. Guzti horregatik, aukerako jakintzagaien arloa berrantolatu beharra ikusten da, ikasleei oinarrizko prestakuntza ziurtatuko dien eta ikasleek lanbide-asmoak garatzeko lagungarri izango diren ikasgaien arabera antolatuz arlo hori.

Era berean, kontuan hartzen bada Giza-Zientzien eta Etikako hausnarketen gaineko diziplinak jasaten ari diren bazterketa, derrigorrezkoa ikusten da jakintza arlo horiek berreskuratzea; izan ere, jakintza arlo horiek ezinbesteko tresnak dira adimen trebetasunak garatzeko eta bizitzarako hainbat balore eta jarrera eskuratzeko, batez ere gizarte zientziekin, kultura klasikoarekin eta etikarekin zerikusia duten balore eta jarrerak, horien bitartez lortuko baitugu geureganatzea geure ondare kulturalaren oinarriak, bai ikuspuntu faktikotik bai ikuspuntu idealetik.

Guzti hori kontuan izanda, honakoa

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko azaroaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik