Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2000ko urriaren 5ekoa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Urdaibaiko itsasadarreko itsaski-bilketaren ekitaldia kirol-arrantzaleei ixteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 4580
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2000/10/05
  • Argitaratze-data: 2000/10/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Itsasoko Kirol-arrantzaren Arautegia onartzen duen urriaren 3ko 198/2000 Dekretuan, orokorrean, eta bereziki Azken Xedapenean baimena ematen zaio Nekazaritza eta Arrantza sailburuari Dekretu honetan ezarritakoa garatu eta betearazteko, eta halaber, Dekretuaren II eranskinaren bigarren puntuan zehazten diren espezieak harrapatzeko aldia eta baldintzak aldatzeko; beti ere itsaskien egoerari buruzko azterlan eta analisi zientifikoak kontuan harturik.

Dekretu horren II. eranskinaren bigarren lerroaldian ezartzen denez, urriaren 1a eta abenduaren 31a bitarteko aldia irekitzen da, froga gisa, itsaskiak zaindu eta iraunaraztearren. Aldi hori urtero-urtero irekiko da; ez bada besterik xedatzen, itsaskien egoerari buruzko azterlan eta ikerlanetan nabarmen urritzen direla ikusten delako. Edonola ere, aldi eta gutxienezko neurriei buruzko arauak errespetatu beharko dira, eta baita baimenduriko esparruak ere, hala ezarrita baitago Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1993ko uztailaren 2ko Aginduan eta Agindu horren hurrengo aldaketetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko itsaskien egoerari buruz AZTI-k (Arrantzarekiko Zientzia eta Teknika Iraskundea) prestatu eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak argitaratu duen arestiko azterlanaren arabera, esparru horretako itsaskiak hobeto gorde gura badira, zenbait neurri hartu beharko dira. Proposatzen diren neurrien artean kirol-arrantzaleei Urdaibaiko itsasadarrean itsaskiak biltzen ez uztea da, zeren itsaskiak ekosistemaren atal nagusietako bat diren, eta hobeto zainduz gero, ondorio onak sare trofiko osorako izango lirateke, eta aldi berean, zenbait urtarotan egiten den gehiegizko arrantza ere gutxitu egingo litzateke.

Azaldutako guztiarengatik, hau