Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1994ko abenduaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, irakasle funtzionarioek, arautu gabeko lanbide heziketan lan eginez, beste bigarren lan bat garatzeko prozedura arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 223
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1994/12/19
  • Argitaratze-data: 1995/01/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Berariazko lanbide heziketako ikastetxe publikoetako irakasle funtzionarioen konpatibilitatea deklaratzen duen irailaren 6ko 348/1994 Dekretuan, irakasle funtzionarioek arautu gabeko lanbide heziketan beste bigarren lan bat garatzeko bete beharreko baldintzak arautzen dira. Arautu gabeko lanbide heziketak, ikasleei atentzio didaktiko berezia eskaintzeaz aparte, honako ihardun hauek burutzea darama bere baitan: enpresekin harremanak izatea, beharren hastapen-ebaluazioa egitea, heziketa eskaintza planifikatzea, eskaintza hori programatzea, bere garapena edo bilakaera zaintzea eta abaluatzea eta lortutako emaitzen zaintza egitea. Hori dena lortu ahal izateko, ikasleengan hezkuntzamodu horrek izan duen eraginaren azterketa egingo da. Bestalde, beharrezkoa da, bigarren ihardun hori garatzeko dekretu honetan aipatzen diren baldintzak betetzeko bide emango duen administrazio-prozedura artikulatzea, hau da, gehienezko lanorduak ez daitezela izan 250 baino gehiago urteko, araututako heziketari ez diezaiola bigarren ihardunak kalterik egin, araututako heziketan irakasleak dituen lanordu eta ordutegiarekiko aldaketarik ez dezala ekarri lan berriak. Ondorioz eta eman zaizkidan aginteez baliatuz, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Xedea. Hezkuntz Administrazioari atxikita dauden ikastetxeetan lan egiten duten irakasle funtzionarioek, arautu gabeko lanbide heziketan lan eginez beste bigarren ihardun bat garatzeko prozedura arautzea da agindu honen xedea. 2. atala.- Definizioa eta moetak. Ikasleei zuzeneko hezkuntza-atentzioa eskaintzeaz aparte, honako ekintza hauek daramatza bere baitan arautu gabeko lanbide heziketak: enpresekin harremanak izatea, beharren ebaluazioa egitea, eskaintza planifikatzea eta horren kudeaketa burutzea, materialak lantzea, ikastaroa/ak programatzea, horien garapenaren ebaluazioa egitea eta hezkuntza-lan horrek ikasleengan duen eragina zaintzea eta aztertzea. Ihardun hauetan irakasleek sartu beharko lituzketen orduak, hiru multzotan banatzen dira: a) Eskolorduak: ikasleekin zuzeneko harremanak izatekoak. b) Eskolorduei atxikitakoak: eskolorduak programatzeko, zaintzeko eta horien ebaluazioa egiteko dira eta eskolorduekin erabat lotuta daude. Ondorioz, bi ordu-moeta horiek, irakaskuntza-lana osatzen dute. c) Kudeaketa orduak: iharduna, bai bere garapenari dagokionetan eta bai amaierari dagokionetan ere, ebaluatzeko plangintza eratzea eta zaintza egitea dute xedetzat ordu hauek eta, oro har, arautu gabeko lanbide heziketako agizko kudeaketari dagozkion egitekoak. Egiteko hauek burutzeko behar diren ordu guztiak, ez dira izango 250 ordu baino gehiago urteko. 3. atala.- Eskolorduak. Eskolordutzat jotzen diren orduetako bakoitzak, eskolorduari atxikitako dedikazio-alditzat joko diren berrogei minutu hartuko ditu, programazio, zaintza eta ebaluazio-ihardunen heinean. Ikasleei zuzen atenditzeko urteko eskolorduak ez dira izango 150 baino gehiago. Salbuespen gisa eta kurtsoa garatzeko behar hainbat giza-baliabide espezializatu ez izateagatiko arrazoi objetibagarriak direla medio, kurtsoa emateko koherentzia pedagogikoei buruzko irizpideak kontutan hartuta, ikastetxeak inguruarekiko hartuta dituen konpromezuak direla-eta, edo beste era bateko antolakuntzaarrazoiak kontutan harturik, Langilegoaren Kudeaketa Zuzendaritzak, eskolorduen eta eskolorduei atxikitako orduen arteko beste erlaziomodu baterako baimena eman ahal izango du, ondorioz, eskolorduak ugaritu egingo direla. Lanbide Heziketako Zuzendaritzak horren aldeko txostena eman beharko du, baimen hori eman ahal izateko. Kasu hauetan, irakaslea atxikita dagoeneko Saileko buruak gehigarrizko txosten bat eman beharko du eta, txosten hori, ikastetxeko zuzendariak sendetsi beharko du, aldaketa-eskabidearen arrazoiak emanez. Txosten horrekin batera zuzendariaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, ikastetxeko Ordezkarien Goreneko Organuak, eskolorduak ugaritzeko arrazoiak ezagutu ondoren, aldezko iritzia duela aditzera emango dela egiaztagirian. 4. atala.- Urtea. Konpatibilitate deklarazioaren ondorioetarako, irailaren 1etik abuztuaren 31ra arteko aldia joko da urtetzat, eskola-urtearekin bat etorriko dela. 5. atala.- Eskabideak aurkeztea. Horretan interesa izan dezaten irakasleek, agindu honetako I. eraskinean ematen den ereduaren arabera bete behar den eskabidea aurkeztu beharko diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langilegoaren Kudeaketa zuzendariari. Arautu gabeko lanbide heziketako ihardunak burutzea nahi deneko bakoitzean egin beharko da eskabide hori. Eskabide horrekin batera, ikastetxeko zuzendariak izenpetutako egiaztagiri bat, ihardunak deskribatuko dituen agiri bat eta Ikasketen buruak izenpetutako dedikazio-ordutegia aurkeztu beharko dira, II. eraskinean ematen den ereduaren arabera beteta. 6. atala.- Ebazpena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langilegoaren Kudeaketa zuzendariak emango dio ebazpena baimen-eskabideari, hilabeteko gehienezko epearen barruan. Epealdi hori igaro eta adierazitako ebazpenik eman ez baldin bada, eskabideari ukoa eman zaiola ulertuko da. 7. atala.- Lanorduak. Irailaren 6ko 348/1994 Dekretuko 3. ataleko c) idazatian aipatzen den eta araututako irakaskuntzako ihardunean lanorduak eta ordutegia ez aldatzea, araututako hezkuntzako kurtso bakoitzaren antolaketari buruzko arauetan, ikastetxean sartu beharreko orduei buruz, ezartzen denari dagokiela ulertuko da. 8. atala.- Salbuespenak. Beste zerbitzu edo egiteko batzuk betetzeko irakaskuntza lanetatik erabat edo zati batetan liberatu diren funtzionarioek ezin hartu ahal izango dute bigarren iharduna, liberazioaz balia daitezen denboraldian zehar. AZKEN XEDAPENA Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1994ko abenduak 19. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.I. ERASKINA Konpatibilitate zk.: ............... Eskolurtea: ............... Aurkezpen Erregistroa (Administrazioak betetzekoa) (eguna eta zigilua) Irailaren 6ko 348/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera, datu pertsonalak eta profesionalak ondoren ematen direneko izenpetzaileak, KONPATIBILITATEA ESKATZEN DU arautu gabeko lanbide heziketako irakaskuntzan honako ordu hauek sartu ahal izateko: ESKOLORDUAK: ............... ATXIKITAKOAK (1) ............... KUDEAKETA ............... GUZTIRA ..............., « ...................................................................................................................... (2)» izeneko ikasturtearen barruan guztira ................................................. (3) ordu, arautu gabeko lanbide heziketan, ikasturte honetan zehar, sartu dituela deklaratzen du. DATU PERTSONALAK ARAUPEKO IHARDUNA BURUTZEN DUENEKO IKASTETXEA (1) Eskolorduak 0,66 zenbakiz biderkatzeak emango du kasila honetako ordukopurua (2) Kurtsoaren titulua edo ihardunaren deskribapena (3) Ordu kopuru hau, kurtso hau baino lehenago konpatibilizatutako orduen kopurua baino txikiagoa izatea gertatuz gero, ikastetxeko zuzendariaren egiaztagiria sartu beharko da, ordu horiek sartu ez izanaren arrazoiak azalduko direla bertan. Lehenengo abizena Bigarren abizena Izena NANa Egoitza Herria Lurraldea Kidegoa, Eskala Espezialitatearen titularitatea Erregistro Pertsonalaren zk. Izena Telefonoa Egoitza Herria Lurraldea ARAUTU GABEKO L.H.TAKO IHARDUNA KONTRATATZEN DUENARI BURUZKO DATUAK ARAUTU GABEKO L.H.TAKO IHARDUNA GARATZEA NAHI DENEKO IKASTETXEA Konpatibilitatea ematea gertatuz gero, irailaren 6ko 348/1994 Dekretuan finkatzen diren baldintzak beteaz bigarrren iharduna burutuko duenaren hitza ematen du. ...................., 199 ko ............. k .. (interesdunaren izenpea) HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILEKO LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARITZAREN ARAUZKO TXOSTENA. (Administrazioak bete beharrekoa) Irailaren 6ko 348/1994 Dekretuko 4. atalean xedatzen denaren arabera, .............................................................. jaunak/andreak aurkeztu duen konpatibilitate-eskabidea ikusi ondoren eta eskabide horrek honako hauek jasotzen dituela kontutan hartut a........................................................................................................................................ ............................................................................................................................................................................. ............................................................................................................................................................................. ............................................................................................................................................................................. ............................................................................................................................................................................. ............................................................................................................................................................................. ............................................................................................................................................................................. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako Zuzendaritza honek, honako jarrera hau hartzen du n n Aldekoa n n Ezaldekoa n n Aldekoa, txosten honetan aipatzen diren aldaketak egiten badira edo baldintzak betetzen badira. Vitoria-Gasteiz, 199 ko ............. k ... LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARIA (izenpea) HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILEKO LANGILEEN KUDEAKETARAKO ZUZENDARIA Erakundea/Entitatea Herria eta Lurraldea Izena Herria eta LurraldeII. ERASKINA IRAKASLE JAUNAK/ANDREAK, ARAUTUTAKO LANBIDE HEZIKETAN ETA ARAUTU GABEKO LANBIDE HEZIKETAN GARATUKO LITUZKEEN IHARDUNEN DESKRIBAPENA .............................................................................................................................................................................. (abizenak, izena) 1. ARAUTUTAKO HEZIKETAN ARTEZ SARTUKO DITUEN ORDUAK 1.1. EGUNAK ETA ORDUAK IKASTETXEAN EO = eskolorduak; ZK = zuzendaritza karguak; T = tutoretza; Z = zainketak; D = departamentua 1.2. GAINONTZEKO ORDUAK, ZUZENEKO DEDIKAZIORAKOAK (ihardunak, organu kolegiatuen batzarrak, ebaluazio batzarrak e.a.). (Zehaztu: asteko zein egun, orduak eta aldizkotasuna). 2. ARAUTU GABEKO LANBIDE HEZIKETAKO IHARDUNEN ORDUTEGIA 2.1. IHARDUNEN EZAUGARRIAK (deskribapen orokorra, kurtso moeta, kudeaketa, ...) 2.2. ALDIA (zehaztu aldizkotasuna, asteko zein egun eta iraupena) ORDUAK/ EGUNAK AL AA X OS OST 2.3. ARAUTU GABEKO LANBIDE HEZIKETAKO ESKOLORDUAK ................., 1994ko ...........k .. IKASKETABURUA/K (1) (izenpeazigilua) (1) Arautu gabeko L.H., araututako L.H. ematen denekoaz besteko ikastetxe batean ematea gerta dadinean, bi ikastetxeetako ikasketaburuek izenpetu beharko dute txostena. IKASTETXEKO/IKASTETXEETAKO ZUZENDARIAREN/ZUZENDARIEN ZIURTAGIRIA ........................................ ............................................................................................................. jn./andreak, ........................................................................ko ................................................ ikastetxeko zuzendariak, hauxe EGIAZTATZEN DU Ikastetxeko ikasketaburuak eman duen txostenean esaten denaren arabera, ikastetxe honetako ............................. ............................ ....................................................................................................irakasle jaunak/andreak arautu gabeko lanbide heziketako ihardunak burutzeak ez duela sortuko aldaketarik ez eguneko lanorduetan eta ez ordutegian ere, araututako lanbide heziketako egitekoak betetzeari dagokionetan. Bestalde, irakaslea ez dago irakaskuntzalanetan liberatuta, ez partzialki eta ez osoan ere. Garatzea nahi deneko arautu gabeko lanbide heziketako ihardunak ez duela kalterik ekarriko araututako irakaskuntzetan, ez antolaketari dagokionetan eta ez garapenari dagokionetan ere. Horretaz aparte, araututako irakaskuntzak eman behar direneko uneetan, espazioak okupatu gabe egongo direla eta erabili beharreko errekurtsoak libre. Ikastetxeko ordezkarien goreneko organuak onarpena eman die ekintza hauei, ikastetxeko urteko planean sartuta daude eta bertako antolaketa eta funtzionamendu Arautegian araututa daude. ..................., 1994ko ......... k .. ZUZENDARIA/K (2) (izenpea) (2) Arautu gabeko L.H., araututako L.H ematen denekoaz besteko ikastetxe batean ematea gerta dadinean, bi ikastetxeetako zuzendariek izenpetu beharko dute txostena. ORDUAK/ EGUNAK AL AA X OS OST

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.