Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1994ko azaroaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, eskolajantokiei dagokiena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 232
- Hurrenkera-zk.: 4454
- Xedapen-zk.: 65
- Xedapen-data: 1994/11/18
- Argitaratze-data: 1994/12/07
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
Unibertsitateaz kanpoko irakasle publikoen lan baldintzak arautzeko den akordioa onartzeko den uztailaren 28ko 213/1992 Dekretuak (abenduaren 3ko EHAA), eskolajantokien iharduna arautu beharra ikusten du, herri-ikastetxeetan zerbitzu hori eskaintzeko ahalbiderik izan dezaten. Bestalde, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legeak, ikastetxeen autonomia, oinarrizko bere printzipioetako bat bezala aitortzen du eta autonomia hori, antolatze alorretara eta ekonomi kudeaketara hedatzen du eta, ikastetxe horientzako ahalik eta autonomiarik handienaren eta gauza horietaz Administrazioak eduki behar duen koordinazio eta kontrolaren artean oreka bat bilatzen saiatzen da, bera baita herri eskolak bilatzen dituen helburu orokorren sistema guztia lortzea ekar dezakeen beharrezko gutxienezkoak bermatuko dituena. Gero eta gehiago eskatzen du gure gizarte errealitateak eskola jantokiaren zerbitzua ematea, beraz, euskal eskola publikoak gizaelkarteari zerbitzu integralak, konpetitiboak eta kalitatezkoak eskaini ahal izeteko, jantokiaren zerbitzu horren iharduna arautzeari ekitea, ezinbesteko bilakatu da. Azaldutako horren ondorioz, hauXEDATU DUT: 1. atala.- Hezkuntzarako diren osagarrizko zerbitzuak bezala eratuko dira ESKOLA-JANTOKIAK eta, horretarako instalazio eta baliabide egokiak dituzten haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta derrigorrezko bigarren irakaskuntzako herri ikastetxeetan jarri ahal izango dira. Zerbitzu horrek eguerdiko bazkaria eta kasu jakin batzutan gosaria ere hartuko du. 2. atala.- Dagokion Lurralde ordezkariaren baimenemateprintzipioari loturik egongo da eskolajantokiak ihardunean jartzea. Horretarako, aurreko atalean aipatutako ikastetxe horietako ordezkaritza-organo gorenek, ihardunerako eskabide bat aurkeztu beharko dute eta eskabide horretan adierazi egin beharko dituzte: jantokiaren gehienerako harmena, ikastetxe horren eraginpeko eremuan ikasleak nolakoak diren eta jarri nahi den antolaketa eta ihardunerako araubidea. Halaber, OrdezkaritzaOrganoGoreneko kideen gehiengoz hartutako akordioa duen egiaztagiria ere aurkeztu beharko da eskabidearekin batera. 3. atala.- Onartutako ihardunerako araubidearen bideragarritasuna ordezkaritza-organo Gorenekoak ziurtatzen badu, emango dira eskolajantokirako baimenak, ondorengo lehentasundun irizpide hauen arabera: - Erresidentzia udalerri ezberdinetan duten eskolatutako ikasleak egotea eta ikasle horiek eguerdian garraio zerbitzurik ez izatea. - Gizarte eta ekonomi baldintza ezaldekoak dituzten ikasle eskolatuak egotea. Gosarizerbitzua jarri ahal izateko, berariazko eskabidea eskatuko da eta eskabide hori ikasleek duten laguntzeko beharrean oinarrituko da eta laguntza hori, eskolagarraioaren ordutegia dela medio, aitaren eta amaren lanagatik edo beste arrazoi batzuengatik, ikastetxera heltzeko ordua aurreratzeak horrela eskatzen duelako. Eguerdiko jatordurako bakarrik edo gosaria ere bertan sartzen den edo ez, adierazi egin beharko du eskolajantokirakozerbitzurako baimenak. 4. atala.- 1.- Eskolajantokiaren (zaintzeko e.b.erako langileak) ihardun eta antolaketa egoki baterako beharrezko baldintzak bermatu ezin dituenean OrdezkaritzaOrganoGorenekoak, indargabetu egingo da ihardunerako baimena. 2.- Halaber, OrdezkatzeOrgano Gorenekoak eskatuta, justifikazio baten ondoren, eskolajantokiaren iharduerak uzteko baimena eman ahal izango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. 5. atala.- 1.- Beren iharduketaaraubidearen arabera, honela antola daitezke eskolajantokiak: a.- Arloko enpresa bati emanez zerbitzuaren emakida. b.- Prestatutako bazkarien eguneroko horniketa kontratatuz edo, hala behar izanez gero, alorreko enpresa betekin kontratatuz hori banatzea eta zerbitzatzea. c.- Agintedun organoak horretarako kontratatutako langileez baliatuz, dagozkion horniketak erosiz, eta berea den tresneria erabiliz, ikastetxeak berak zuzenean kudeatuz zerbitzua. d.- Zerbitzu hori, horretan interesaturik dauden udalekin itunduz eta, horretarako, dagozkion hitzarmenak izenpetuko dira Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa Sailarekin, eta hitzarmen horiek, hori horrela erabakitzen bada, zabalagoak diren elkarlenerako esparru batzuen barruan egon daitezke. e.- Zerbitzua egoki betetzeko behar hainbeste berme eskaintzen duten eta jendearentzat irekirik dauden beste establezimendu, erakunde edo instituzio batzuekin itunak eginez. 2.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, dagokion Lurralde Odezkaritzaren bidez, dagokion udalarekin hitzarmen bat izenpetu duenean izan ezik, kasu horretan nahitaez bete beharko da hitzarmenagirian itundu den kudeaketaformula, lehentasunez, aurreko puntuko a) erako kudeaketa egiten saituko da edo, hori ez bada, b) erakoa. Eskaintzarik ez dagoelako edo enpresaren gaitasunik ezak horrela eskatzen duenean bakarrik joko da zuzeneko kudeaketara eta, salbuespenbezala bakarrik, beste establezimendu edo erakunde publikoekin zerbitzua ituntzera. 6. atala.- 1.- Eskolajantoki bakoitzean, bere iharduteetasailkatzearaubidea dena dela ere, ondorengo langile hauek egongo dira: a) Jantokiaren zuzendaria; kargu hori ikastetxeko zuzendariak beteko du eta bera izango da jantokiaren ihardunaren arduradun gorenekoa. Jantokia antolatzeko, gainikuskatzeko eta kontrolatzeko ardura izango du; kudeaketa taldea koordinatzeko eta gastuen baimena emateko eta ordainketak agintzeko eta guzti hori ordezkaritza-organo Gorenari eta Ekonomi Batzordeari dagozkien egitekoen kaltetan izan gabe. Arduradunaren karguaren egitekoak ezingo ditu bereganatu salbuespenezko kasuetan izan ezik eta dagokion Lurralde Ordezakaritzaren baimena hartu ondoren. b) Jantokiaren arduraduna: bera izango da jantokiko kudeketaren erantzuna izango duena eta OrdezkaritzaOrganoGorenak izendatuko du zuzendariaren proposamenez. Ondorengo hauek izango dira bere egitekoak: - Zaintzako, sukaldeko eta jantokiko langileekin, edo zerbitzu hori betetzen duen enpresarekin harreman zuzena izatea. - Hala denean, elikagaiak erostea. - Elikagaien eta tokien higienea zaintzea. - Otorduen zerbitzua antolatzea. - Minutak prestatzea. - Jantokiko gastuen eta dirusarreren kontabilitatea. - Dirusarreren eta gastuen proposamena. - Sukaldeko tresneriaren inbentarioa prestatzea eta tartekatarteka eguneratzea eta tresneri hori berritzea. - Otorduetako ikasleen hezkuntzaarloan laguntzea. - Jantokiekin zerikusirik duen beste edozein ihardun. c) Irakasle hezitzaileak: 1.- Ikastetxeko irakasle guztiak izan daitezke irakasle hezitzaile eta zerbitzu hori erabiltzen duten ikasle guztienak. 2.- Hezkuntza bereziko ikastetxe espezifikoetan, irakasleak, tailerreko maisu-maistrak eta fisioterapeutak izan daitezke hezitzaile. Hezitzaileen guztirako kopurua kontatzeko, beren egitekoen artean zerbitzu hori izendatua daukaten hezitzaileak kontatuko dira, pizgarriak ordaintzeko ordea, ez dira kontatuko. 3.- Irakasle hezitzaileei dagokie zaintzea otorduetan zehar eta otorduen aurretiko eta ondorengo astialdietan ikasleekin hezkuntzaiharduketak gauzatzea. 4.- Irakaslehezitzaileen kopurua, ohizko araubideko ikastetxeetan, gehienez ere bat izango da 35 ikasleko, edo 20ren zatirako. Haur-Hezkuntzako mahaikide diren ikasleak dituztenjantokietan, irakaslehezitzailearen erlazioa maila horretan, irakasle bakoitzeko 20 ikaslerena izango da eta Haur-Hezkuntzako hiru urtekoetan 15 ikaslerena. Hezkuntza bereziko ikastetxeetan, ihardunean dauden eskolaunitateen kopuruaren berdina izango da irakaslehezitzaileenkopurua. 5.- Ikastetxeko irakasle gehiegok hezitzaileen egitekoa bete nahi dutenean, kredituen izendapena aurreko erlazio horien arabera egin beharko dela hartuko dute kontuan. Irakaslehezitzailearen zerbitzua betetzeko, eskolajantoki guztietan, ikasturtean zehar, borondatezko txanda bat jarriko da ikastetxeko irakasle guztien artean. Beste aukerarik ez dagoelako, jantokia kudeaketa zuzenekoa baldin bada eta ikasleak zaintzeko lanen ardura edukiko duen borondatezko irakaslerik ez egotea gerta dadinean, ikastetxeko zuzendariak, OrdezkaritzaOrganoGorenak informea eman ondoren, egokienak iruditzen zaizkion neurriak hartuko ditu baina, beti ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin zuzenbidezko eta laneko edozein lotura mota sor dezakeen edozein kontratazio debekaturik gelditzen dela. 6.- Eskola jantokiko irakaslehezitzaileen zerrenda, ikastetxeko ordezkaritza-organo Gorenak onar dezan, jantokiaren planaren barruan sartuko da. 2.- Beren kudeaketa edo kudeaketa zuzeneko jantokietan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren pean dauden Lan-legepeko langileak, une bakoitzean indarrean dagoen hitzarmenaren lan-baldintzak izango dituzte araubidetzat. 3.- Eskolajantokietako iharduketa lanetan beren zerbitzua betetzen ari diren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko irakasleek, dagozkien kredituak sortuko dituzte, kreditu horiek lortzeko aginduta dagoen arutegiaren arabera. 7. atala.- Jantokia ihardunean dagoeneko ikastetxeko ikasle guztiek, plaza bat eskatu ahal izango dute bertan. ordezkaritza-organo Nagusiak erabakiko ditu onartzeko erizpideak eta, plaza lortzeko, lehenengoz garraiatutako ikasleek izango dute lehentasuna eta bigarrenez, ekonomi maila apalagokoakrganok Organoak. Mahaikide bezala onartuak izan diren beste ikastetxeetako ikasleek, ikastetxeko mahaikideen eskubide ete egitekoak izango dituzte. 8. atala.- Minutaren kostua, zerbitzuaren guztirako kostua izango da. Indarrean dauden legeen arabera zerbitzu hori dohainik hartzen dutenek salbu, mahaikideen diruekarpen pertsonalez ordainduko da aurrekontua eta horretan laguntzen duten instituzio edo erakundeen ekarpenez. Ikasketarako laguntzen deialdietan aurretik eskabidea egin ondoren, bere errentamailaren arabera, laguntza bat eman ahal izango dio Hezkuntza, Unibertsitateeta ikerketa Sailak ikasle bakoitzari. Dirulaguntzarik gabeko ikaslerik egongo da beren errentamailek laguntzadeialdiek adierazten dituzten mugak gainditzen badituzte. Laguntzak eta kuotak erabaki ondoren, ikastetxeko agintedun organoek adierazitako eran ordainduko dituzte jantokiko mahaikideek dagozkien diruzenbatekoak. Lehentasun handiagoa duten beste ikasleentzat kaltegarri diren egoerak baztertzeko, ikasturte bakoitzaren hasieran eta ikasturteko edozein unetan, balorazioen aldaketa ekar dezaketen jantokiko mahaikideen ekonomi eta eta gizarte mailako baldintzetan gerta dadin aldaketa posibleak kontuan hartu ahal izango ditu ikastetxeko ordezkaritza-organo Gorenak. 9. atala.- Jantokiaren iharduna amaitzen denean, bere ekonomi balantzea egingo da ikastetxeko OrdezkaritzaOrganoGorenari aurkezteko. Egingo den justifikazioa, dagozkion ordainagiriekin batera joango da. 10. atala.- Eskolajantokiek eta horietan lan egiten duten langileek, jantoki kolektiboen eta elikagaien manipulazioen gaietan indarrean dauden arauek agintzen dituzten higiene eta osasun baldintzei men egin beharko diete eta bete egin beharko dituzte. Laneko eta osasuneko gaietan beste ihardutesailei dagokien gainikuskatzearen kaltetan izan gabe, HezkuntzaIkuskaritzakkontrolatu egingo du eskolajantokien iharduna. Jantokiak eskainiko dituen menuak planifikatzekoan, arreta berezia jarriko da janariedarien eta elikatzearen artean oreka egon dadin. Halaber, beharrezkoa gertatzen bada, osasunarrazoiengatik hori horrela behar duten mahaikideentzat, erregimeneko menu bat jarri ahal izango da egunero. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek. Vitoria-Gasteiz, 1994ko azaroak 18. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 1997ko ekainaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko Unibertsitateaz kanpoko herri ikastetxeetan, Derrigorrezko Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako mailetan (2. zikloa), jantokiak arautzen dituena.
- Ikus: 1/1993 LEGEA, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa.