Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1994ko uztailaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, gradua kreditatzeko prozedura arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 245
- Hurrenkera-zk.: 4751
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1994/07/22
- Argitaratze-data: 1994/12/27
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
IDAZPURUA: ANTOLAKETA ETA IHARDUTEKO ARAUBIDERAKO ARAUTEGIAREN ALDAKETA 49. atala.- Antolaketa eta Iharduteko Araubiderako Arautegia aldatzeko honako ihardunbide honi jarraitu beharko zaio: a) Kontseiluaren Osoko Bilkurarena izango da ekimena, kideen erdiek gutxienez proposatu eta gero. b) Arautegia aldatzeko proposamenari, bestalde, ataletan egituratutako ordezko testua gehitu beharko zaio, baita aldaketa egiteko oinarrian dauden arrazoiak ere. Kontseiluko botoen gehiengoaz onartu beharko da, onartu. Ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari emango zaio akordio horren berri. c) Euskal Autonomi Elkarteko Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio arautegairen aldaketa onartzea, beti ere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez. ETA IKERKETA SAILAUnibertsitatez besteko ikastetxe publikoetako langileen 1991-94 urteetarako lanbaldintzak arautzen dituen akordioa onartzen deneko uztailaren 28ko 213/1992 Dekretuko eraskinean (abenduaren 3ko EHAA), osagarri berezian sartu behar den kontzeptu berri bat sortzen da. Gradua kreditatu dadinaren heinean ordainduko da kontzeptu hori. Honako jarrera profesional hauek sustatzea da ordainketakontzeptu berri hori sartzearen helburua: ikastetxearen aldeko dedikazioa areagotzea, bereganatutako egitekoekiko erantzukizuna handiagotzea, eskolaz kanpoko ihardunetan partaidetza zuzena izatea, etengabeko formazioa eta hezkuntza berritzeko ihardunetan partaide izatea eta horietaz probetxatzea. Jarrera guzti horien ondorioa, hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzea izango litzateke. Gradua eta apartadu bakoitzean lortu beharreko kredituen portzentaia kreditatzeko behar diren kredituak sortzeko bide izan diren ihardunen katalogoaren jatorri izan den filosofia, bi bloke handiren arteko oreka lortzea izan da, hau da, alde batetik, formazio eta eta berrikuntzaren eta, bestetik, ikastetxearen aldeko dedikazioaren arteko oreka alegia. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legean aipatzen den ikastetxeen autonomiprintzipioaren arabera, Ordezkaritzako Goreneko Organoari garrantzizko egitekoa ematen zaio dedikazioari dagokionetan, kredituak izendatzerakoan. Kredituak sortzen dituzten ihardun eta horien kuantifikazioari buruzko akordioak Hobekuntza eta Euskalduntze Batzordean hartu dira 1993. urtean zehar. Agindu honetako eraskinean jasotzen dira akordio horiek. Gradua kreditatzeko prozedurak arautzen dira agindu honen bidez. Ondorioz, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Kontzeptua.- Uztailaren 28ko 213/1992 Dekretuko eraskineko 4. puntuan sortzen den kontzeptua, osagarri berezian sartuko da eta dedikazio berezia suspertu eta ordaintzea da xedea. Kradua kredita dadinaren heinean ordainduko da. Honako baldintza hauek betetzea eskatzen du graduaren kreditazioak: a.- Ihardunean egotea. b.- Gutxienez sei urte lanean egotea irakaskuntzaihardunean eta karrerako funtzionario gisa. c.- Aldi horretan zehar 100 kreditu lortzea, horietatik 30 behintzat «Ikastetxearen aldeko Dedikazioa» kontzeptupekoak izan beharko dute. 2. atala.- Ihardunean egotea.- Gradua kreditatu ahal izateko, beharrezkoa da lanean egotea. Ondorio hauetarako, zerbitzu berezietan egotea eta lanean egotea, asimilagarriak izango dira. 3. atala.- Irakaskuntzako denboraldia.- Kontzeptu hau ordaindu ahal izateko, irakaskuntzaihardunean sei urte eginda izatea eskatzen da, karrerako funtzionario gisa. Ondorio hauetarako, Irakaskuntzako funtzionario gisako antzinatasuna kontagarria bilakatzen duten administrazioegoerei dagozkien aldiak bakarrik izango dira kontagarri. Hala ere, bi kasutan izango dira kontagarri bitarteko irakasletzan funtzionario gisa egindako zerbitzuak: a.- Kredituak kontatzen hastea, agindu honetako 5. atalean xedatzen denaren arabera. b.- Kontzeptu hau sortzen duen uztailaren 28ko 213/1992 Dekretuz (abenduaren 3ko EHAA) onartu zen akordioak indarra izan duen denboraldian zehar karrerako funtzionario izakera lortu dutenak. 4. atala.- Kreditazioaren gai izan daitezkeen kontzeptuak.Hirukategorietan banatzen dira kredituak lortzeko diren ihardunak: 1.- Sustapen ProfesionalaEtengabeko Formazioa. 2.- Hezkuntzaren berrikuntza eta ikerketa. 3.- Ikastetxearen aldeko dedikazioa. Agindu honetako eraskinetan banatzen dira baloraziobaremoarekinbatera. 5. atala.- Kredituak kontatzen hastea.- Kredituak kontatzen hasteko data, 1994ko irailaren 1a da. Eta ondorioz, kredituak lortzeko bide ematen duten eta aipatu den kuadro horretan eskaintzen diren ihardunek, egun hori baino geroago horretarako gauzatutakoak izan beharko dute. 6.1.- Hasiera: Interesdunak, beharrezkoak diren gutxieneko sei urteak bete ondoren, eskabidea eta kreditazioa egiteko beharrezkoak diren agiriak aurkeztuko ditu. Kapitulu bakoitzari izenda dakizkiokeen kredituak bereiztu egin beharko ditu, honako egiaztagiri hauen bidez: - formazio eta hezkuntza berrikuntza eta ikerketa mailako ihardunei buruzko egiaztagiriak. - O.G.O.ko ordezkari denez zuzendariak egindako ziurtagiriak, ikastetxearen aldeko dedikazioa delakoaren kontzeptupean izendatuak izan diren kredituei buruzkoak. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztu beharko dira eskabide hauek. Langileen Kudeaketarako zuzendariari egingo zaio eskabidea. 6.2.- Instrukzioa: Langileen Kudeaketarako Zuzendaritzak ofizioz egingo du onarpena, gradua kreditatzeko bide izango diren baldintzak ziurtatu ondoren. 6.3.- Amaiera: Langileen Kudeaketarako zuzendariak, hilabeteko epearen barruan emango dio ebazpena onarpeneskabideari. Epe horrek indarrean iraun dezan bitartean adierazitako ebazpenik ez ematea gertatuz gero, eskabideari ukoa eman zaiola joko da. 6.4.- Gradua kreditatzea: Bi baldintza horiek bete ondoren, hau da, 6 urte gutxienezko zerbirtzuetan eta 100 kreditu lortuta izan ondoren, Langileen Kudeaketarako Zuzendaritzak edo administraziozerbitzuek, gradua kreditatzeari buruzko egiaztagiria emango dute. Kreditazio horren ondorioz, ordaindu egingo da dedikazio bereziari dagokiona, osagarri bereziaren zenbateko orokorrari gehituko zaiola hori, irakasleentzako gordetako lanpostuen zerrendetan izenda daitezen balioen arabera. 7. atala.- Kredituen pilaketa.7.1.Hurrengokrediturako pilatu ahal izango dira kredituak, hamar kreditu arte. 7.2.- Sei urteko epealdian gradua kreditatzeko beharrezkoak diren 100 kredituak (edo behin behineko aldirako finkatzen den kreditu zenbatekoa) justifikatzea posible izan ez dadin kasuetan, epealdi horrek indarrean dirauela joko da gradua kreditatzeko behar hainbat kreditu lortu arte. Behar hainbat lortutakoan, itxi egingo da eta, aldi berean, hurrengoari ekin. 8. atala.- Beste Administrazio Publiko batzutatik datozen irakasle funtzionarioak.- Hezkuntza arloan eskuduntzak dituzten beste Administrazio Publiko batzutatik datozen irakasle funtzionarioei onartu egingo zaizkie konsolidatutako graduak eta bai egitebideetan dagoen graduaren betetako portzentaia ere, lanpostu aldaketarako lehiaketak bere ondorioak izan ditzan egunera arte. Onarpen honek ondorio ekonomikoak ekarriko ditu, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere kudeaketaeremurako finkatu ditzan irizpideen arabera. Horretarako, eskabidea aurkeztu beharko dute interesdunek. Eta hauxe izango da prozedura: a.- Kreditapenaren gai izan diren graduen onarpena, justifikatu egin beharko da. Handik datorreneko Hezkuntza Administrazioaren egiaztagiri bidez egingo da hori, konsolidatuta gelditu diren graduen kopurua eta egitebideetan dagoen graduaren betetako portzentaia erasota utzi beharko dira egiaztagiri horretan, lanpostuen aldaketarako lehiaketak ondorioak izan ditzan egunera arte. b.- Hobekuntza ihardun jakin batzuk egiteak irakasleentzako ordainketaosagarri batzuk ekarriko dituela ezarri gabe duten Hezkuntza Administrazio batetik funtzionaria etortzea gerta dadinean, ordainketaosagarriak izendatzeko ezarrita dauden baldintzak betetzen dituela justifikatu beharko du funtizionario horrek, handik datorreneko Hezkuntza Administrazioak egindako ziurtagiria aurkeztuz. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak finkatuko du graduari hasiera emateko eguna eta lekuz aldatzen den funtzionarioari dagokio osatzea, Sail horrek bere kudeaketaeremurako oro har finkatuta dituen arau eta irizpideen arabera. Horretarako, honako hauek egin beharko ditu: 1.- Konsolidatutako graduak onartzea, egitebideetan dagoen graduari hasiera eman zitzaion egunetik hasita egindako zerbitzuen urtekopurua kontutan hartuz. 2.- Egitebideetan dagoen graduaren betetako portzentaia onartzea, graduari hasiera eman zitzaion egunetik hasi eta lekualdaketa egin den unera arte egindako zerbitzuen urtekopurua kontutan hartuz eta, hori, agindu honetako 5. atalean finkatu diren portzentaien arabera. Lekualdaketarako lehiaketak ondorioak ekarri ditzaneko egunetik hasita, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emandako arau eta irizpideak aplikatuko dira oro har. 9. atala.- Sistema birraztertzea.- Kreditagarriak diren kontzeptuen katalogazioa eta kontzeptu bakoitzari buruz ezarrita dauden baremoak, birraztertu egingo dira lehenengo aplikaziourtean zehar. Bi urtetik bi urtera egingo dira gainontzeko birrazterketak. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza sailburuordeak arautuko du agindu honetako 4. atalean aipatzen diren ihardunei buruzko egiaztagirisistema. Ihardun horiek izango dira gradua kreditatzeko behar diren kredituak lortzeko bide. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Hezkuntza eta HezkuntzaAdministrazioko sailburuordeei esku ematen zaie, agindu honetan xedatzen dena betetzeko beharrezkoak diren arauak eman ditzaten, bakoitzak bere aginteeremuaren barruan. Bigarrena.- Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1994ko uztailak 22. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.