Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1994ko ekainaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko Euskal Autonomi Elkarteko zenbait ikastetxe publikoen Antolamendu eta ihar-duera-araudia landuko duten batzordeetako kideak hautatzeko bidea arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 128
  • Hurrenkera-zk.: 2417
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1994/06/16
  • Argitaratze-data: 1994/07/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Atal bakarra.- Sendetsi egiten da Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren Arautegia, aurretik 1993ko abenduaren 14an egindako bilkuran Gizarte Kontseiluak onartu zuen eta. AZKEN XEDAPENA Bakarra.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek. Vitoria-Gasteiz, 1994ko ekainak 13. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO. H.A.B.E.Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 29. atalak dioenez, unibertsitateaz kanpoko Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publiko bakoitzak, bere autonomiaren esparruan, ikastetxearen Antolamendu eta ihar-duera-araudia egin eta onartuko du. Uztailaren 6ko 200/1993 Dekretuak, (930813ko EHAA), aipaturiko araudia egiteko ikastetxe bakoitzean eratu behar den batzordearen osaketa zehazten du. Geroago, zenbait ikastetxe sare publikoan sartu da. Hauetako batzuk ez dute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren 1993ko urriaren 15eko aginduaren (93-10-20ko EHAA) xedapen gehigarriak ematen zien ahalbidea erabili. Bestalde, haien ezaugarri bereziak direla eta, edo beren oraingo egitura aldatzeko prozesu baten barruan egoteagatik, beste zenbait ikastetxek ezin izan zuen Antolamendu eta ihar-duera-araudia egiteko ohizko prozesuan sartu. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren 1994ko maiatzaren 10eko aginduak aipatutako ikastetxeak, espresuki, bere ezarpen-eremutik kanpoan uzten dituela eta, ikastetxe horientzako prozesu berezia finkatu beharra dago. Horiek horrela eta eman zaizkidan eskuduntzez baliatuz, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Geroago aipatzen diren ikastetxeen Antolamendu eta ihar-duera-araudia landuko duten Batzordeetako kideak hautatzeko prozesurako deia egitea da agindu honen xedea. Hona ikastetxeok: 1.- 1994ko otsailaren 28an EHAAn argitaratu ziren dekretuez baliatuz sare publikoan sartu ziren ikastolak eta bestelako ikastetxeak. 2.- Orduantxe baterabiltzear edo beste batzuekin bat egiteko bidean zeudela eta, Antolamendu eta IhardueraAraudiaegin ez zuten ikastetxeak. 3.- Publiko diren Musika-Kontserbatorio eta musikaeskolak.eskolak. 2. atala.- Aurreko atalean aipatzen diren ikastetxe guztiei ezarriko zaie agindu hau, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1993ko urriaren 15eko Aginduaren (93-10-20ko EHAA) xedapen gehigarriak xedatutakoaz baliatuz prozesu orokorrean sartu ziren ikastolak izan ezik. 3. atala.- 1994ko irailaren 15a baino lehen, ikastetxeko Eskola Kontseiluak edo ikastetxean indarrean dagoen antzeko aginteorganoak, uztailaren 6ko 200/1993 Dekretuaren 3. atalaren bigarren azpiatalak ematen dion ahalmena erabiliz eta aipaturiko Dekretuan ezarritako gutxienekoei men eginez, erabaki beharko du zenbat kidek, eskolako arloen izenean, osatuko duten ikastetxearen Antolamendu eta IhardueraAraudia lantzeko batzordea. 4. atala.- Halaber, aurreko atalean aipatutako epean, hauteskunde batzorde bat osatuko da ikastetxe bakoitzean. Batzorde horretako osakideak: zuzendaria, lehendakaria izango dela; eta Batzordean ordezkaririk hautatu behar duen eskola komunitatearen sektore bakoitzaren kide bat; zozketa bidez aukeratuko dira denak. Halaber, ordezko kide bat hautatuko da sektore bakoitzetik. Honako hauek dira batzorde honen egitekoak, hauteskunde prozesuari buruzkoak alegia: a) Hauteskunde prozesuko ekintzak noiz egingo diren zehaztea, ahalik jenderik gehien joan dadin saiatuz. b) Hautaketa prozedura arautzen duten arauen berri ematea behar-hainbateko publizitatez. c) hauteskunde-mahaien osakera sustatzea, horien egitekoak, boto-emanketen buru izatea, bakegiroa zaintzea, boto emanketaren zuzentasunaz arduratzea eta boto-zenbaketa egitea. d) Hauteskunde prozesuko ekintzak gauzatzeko agindua ematea, honako epe hauei jarraiki: - Hautagaiak onartzea eta hautesleen zerrendak gertatzea: gutxienez hamar eta gehienez hamabost eguneko epea, hauteskunde mahaia osatzen den egunetik kontatzen hasita. - Hautagaien eta hautesleen zerrenda behinbehinekoz aldarrikatzea: hauteskunde batzordeak, hautagaiak onartzeko eta hautesleen zerrenda gertatzeko, ezarritako epea amaitzen den egunaren biharamunean. Hautagairen bat elkarte, antolakunde edo taldeko kide lez aurkezten bada, derrigorrezkoa izango da egoera horren berri ematea izangaiak aldarrikatzeko unean. - Izangaien eta hautesleen Behin-behineko zerrenden aurkako murtziloak aurkezteko epea: hiru egun gehienez, zerrenda horiek argitaratzen diren egunetik kontatzen hasita. - Aurkeztutako murtziloen ebazpena: hiru egun gehienez, murtziloak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita. - Izangaien eta hautesleen zerrendak behinbetikoz aldarrikatzea: murtziloak ebazten diren egunaren biharamunean. - Hautaketa ekintzak gauzatzeko epea: gutxienez bost eta gehienez hamar eguneko epea, izangaien eta hautesleen zerrendak behin-betikoz aldarrikatzen diren egunetik kontatzen hasita. - boto-emanketetan lortutako emaitzak argitaratzea eta hautatuak behin-behinekoz aldarrikatzea: hautaketaekintzaegiten den egunaren biharamunean. - Hauteskundeetako emaitzen eta hautesleen behinbehineko zerrendaren aurkako murtziloak aurkezteko epea: gehienez hiru egun, horiek argitaratzen diren egunetik kontatzen hasita. - Aurkeztutako murtziloak ebaztea: hiru egun gehienez, murtziloetarako jarritako epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita. - Hauteskunde emaitzak eta hautatuen zerrenda behin-betikoz argitaratzea: murtziloak ebazten diren egunaren biharamunean. a), b) eta d) idazatietan xedatutakoaren araberako ebazpenak, ikastetxeko iragarpen-oholtzean jarriko dira. 5. atala.- Idatziz ebatzi ez daitezen murtziloak, ebazpenerako jarritako epea igaro ondoren, ukatutakotzat joko dira. Behin betiko zerrenden aurka ohizko errekurtsoa sar daiteke lurralde ordezkariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan. 6. atala.- Dagokion sektoreko kideetatik edozeini eman dakioke botoa, baldin eta izangai lez aldarrikatua izan bada. 7. atala.- Eskola komunitateko sektoreetako ordezkariak hautatzeko orduan, sektore bakoitzak, bere bototxartelean, Kasuan-kasuko sektoreari dagozkion ordezkarikopuruguztiaren bi herenaren hainbat izen idatziko ditu. Bi heren hori zatikizko zenbakia balitz, horren goiko hurrengo zenbaki osoa hartuko da kontutan.Atal honetan ezarritako izangai-izenak baino gehiago jaso ditzaten eta behin baino gehiagotan errepikatutako hautagaien izenak izan ditzaten botoak, baliogabetzat joko dira. 8. atala.- Ikastetxe berean organu kolegiatuetan ordezkatzeko eskubidea izan dezaten sektoreetako partaide izan dadina, bera partaide deneko sektoreetatik bateko izangaia bakarrik izan daiteke. 9. atala.- Batzordeko berezko kide izan behar duena ezingo da ordezkari lez aukeratu. 10. atala.- Botoa zuzena, isilpekoa eta ordezkaezina izango da. 11. atala.- Eskolako arloren bateko hautagaien kopurua baldin eta arlo horrek aukeratu behar dituen ordezkarien kopuru bera edo txikiagoa bada, hautagai guztiak besterik gabe aukeraturik geratuko dira eta, orduan, ez da hauteskunderik egin beharko. Horrela ez bada, jarraian datozen ataletan ezarritakoari begiratu beharko zaio. IRAKASLEEN ORDEZKARIAK HAUTATZEA 12. atala.- Ezohizko bilkura baterako deia egingo dio, zuzendariak, klaustroari, hauteskunde batzordeak ezarritako egunerako; egun horretan egingo da hautaketaekintza.ekintza. 13. atala.- Ezohizko bilkura horretan hautakeskunde mahai bat eratuko da. Ikastetxeko zuzendaria izango da mahaiburu eta zozketaz hautatutako bi irakasle kideak; azken horietatik gazteenak egingo ditu idazkarilanak.lanak. GURASOEN ETA TUTOREEN ORDEZKARIAK HAUTATZEA 14. atala.- Batzordeak ezarritako egunerako, Zuzendariak, deia egingo die guraso eta tutoreei, hautaketaekintzara joan daitezen. 15. atala.- Ikastetxean matrikulatutako ikasleen guraso edo tutore legalak hartuko dira hautesle lez, eta bai hautagai lez aldarrikatuak izan direnak ere. Hautagai eta hautatua izateko eskubidea amak zein aitak izango dute, biek batera ere erabil dezaketela eskubide hori eta, ondorioz, ez dago zertan baztertu beharrik batak bestearen eskubideaz baliatzeko duen eskubidea. Hala ere, «patria potestas» gurasoetatik bakar baten eskuetan dagoenean, «patria potestas» bereganatuta duena bakarrik izan daiteke hautesle eta hautagai. 16. atala.- Guraso edo tutoreen ordezkariak hautatzeko orduan, hautesleak direla egiaztatzeko, nahiko izango da nortasun agiri txartel ofiziala erakustea. 17. atala.- Hautaketa ekintza egin dadin egunean eratuko da hauteskunde mahaia; partaide lez, mahaiburua izango den ikastetxeko zuzendaria eta zozketaz aukeratutako bi guraso edo tutore egongo dira, azken horietako batek idazkari-lanak egingo dituela. 18. atala.- Ordezko bokalak ere hautatuko dira; ez batzuk ez besteak ez badira agertzen, zuzendariak eta zozketaz aukeratutako bi irakaslek osatuko dute mahaia; irakasleok, ezingo dira izan irakasleen ordezkariak hautatzeko den hauteskunde mahaiko osakideak. 19. atala.- Gurasoek eta tutoreek ihardun dezakete interbentore lez, gutxienez hamar hautesleren abala edo ikasleen guraso-elkarte batek proposatuak izan beharko dutela. IKASLEEN ORDEZKARIAK HAUTATZEA 20. atala.- Ikastetxeko ikasle guztiak izan daitezke hautesleak bai eta hautatuak ere, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, OHO eta Hezkuntza Bereziko ikasleak ezik. 21. atala.- Hauteskunde batzordeak ezarritako egunerako deia egingo die, zuzendariak, ikasleei, hautaketaekintzanparte har dezaten. 22. atala.- Hautaketa-ekintzaren egunean hauteskunde mahaia eratuko da. Mahaiburu izango den ikastetxeko zuzendariak, eta zozketaz aukeratutako bi ikaslek osatuko dute mahaia; ikasleetatik batek idazkarilanak egingo ditu. 23. atala.- Ordezko bokalak ere hautatuko dira; ez batzuk ez besteak ez badira agertzen, Zuzendariak eta zozketaz aukeratutako bi irakaslek osatuko dute mahaia; irakasleok, ezingo dira izan irakasleen ordezkariak hautatzeko den hauteskunde mahaiko osakide. 24. atala.- Ikasleek ihardun dezakete interbentore lez, gutxienez hamar hautesleren abala edo ikasleen guraso-elkarte batek proposatuak izan beharko dutela. HAUTESKUNDE PROZESUAREN AZKEN FASEA 25. atala.- boto-kontaketa egingo du, mahaiak, hautake-ta-ekintza bakoizean, boto-emanketa amaitu ondoren. Kontaketa hori jendaurrean egingo da eta, burutu ondoren, mahaiko kide guztiek izenpetuko duten akta egingo da, hauteskunde batzordeari bidaliko zaiola. Agindu honetako 29. atalak dioenerako, egon daitezkeen hutsak bete ahal izateko, botoak lortu dituzten guztien izenak adieraziko dira aktan eta bakoitzak zenbat boto lortu dituen ere bai. Lortutako emaitzekin batera, aurkeztu diren era guztietako murtziloen berri emango da aktan. Murtzilorik aurkezten bada, murtzilo-egileak ere izenpetuko du akta. 26. atala.- Boto-berdinketa gertatuz gero, zozketaz ebatziko da hautaketa. 27. atala.- Zazpi eguneko gehienezko epearen barruan, hautatuen behin-betiko zerrenda argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, Batzordea osatuko du zuzendariak; kidetzat, duten karguaren arabera berezko kideak direnak eta hautatuak izan diren ordezkariak joko dira. 28. atala.- Euren kideei egotzi dakizkiekeen arrazoien ondorioz ez balu ordezkarik hautatuko sektoreetariko batek, ikastetxearen Antolaketa eta IhardueraAraudia gertatuko duen Batzordearen eraketak ez du eragozpenik jasango horregatik. 29. atala.- 1.- Batzordeak bere lanak amaitu baino lehen, hautatutako kideen artean izan ditzan bajak, hautatutako ordezkoek beteko dituzte. Ordezkorik ez balego, betetzeke geldituko litzateke plaza. 2.- Batzorderako hautatuak izan arren, gero Batzordeko berezko kide izatea dakarkion beste kargu unipertsonal baterako hautatuak edo izendatuak izan diren irakasleek utzitako hutsuneak, aurreko parrafoan aipatutako eran beteko dira. 30. atala.- Batzordean gerta dadin edozein aldaketaren berri emango dio, ikastetxeko zuzendariak, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari. 31. atala.- Batzordeak, lanak bukatu eta, 1995eko otsailaren bata baino lehen, ikastetxearen Antolamendu eta iharduera-araudiaren egitasmoak eman beharko dizkio eskola-kontseiluari edo ikastetxeko antzeko aginteorganoari. Egun horretan desegingo da Batzordea. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- 1995eko otsailaren 15a baino lehen, Eskola Kontseiluak edo ikastetxeko antzeko aginteorganoak, aipatutako Antolamendu eta IhardueraAraudia onartu behar izango du. Bigarrena.- Antolamendu eta IhardueraAraudia onartu eta hiru eguneko epean, ikastetxeko zuzendariak Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoko Zerbitzuari bidaliko dio, Zerbitzu honek arautegi horren eragina izan dezaketen gaiak arautzen dituzten xedapenekin bat datorren edo ez ebazteko. Dagokion ebazpena ikastetxeei jakinaraziko zaie 1995eko martxoaren 6a baino lehen. Hirugarrena.- 1. Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoko Zerbitzuaren ebazpena jakinarazi eta zazpi eguneko epean, ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenaren kideak aukeratzeko prozesuari hasiera emango zaio. Horretarako, aipatutako epean, Hauteskunde Batzordea eratuko da, Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko otsailaren 21eko Aginduaren ( 940311koEHAA) 5. atalak ezarritakoa, hain zuzen ere. 2. Dagokion hauteskunde prozesua aipatutako aginduarenII atalburuak zehazten duen arabera burutuko da, 1995eko maitzaren 10a baino lehen bukatuta egon behar duelarik. 3. Aipaturiko aginduak zehazten dituen epeak finkatzerakoan, jaieguntzat hartuko dira Aste Santuko oporraldiko egunak. Laugarrena.- 1. Ordezkaritza Organo Gorenak, eratuko den saioan bertan, zuzendariaren aukeraketa egingo den eguna ezarriko du eta, gutxienez, hilabete lehenago argitaratuko du. 2. Dagokion hauteskunde prozesua Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saiburuaren 1994ko otsailaren 21eko Aginduaren III atalburuak zehazten duen arabera burutuko da, 1995eko ekainaren 16a baino lehen bukatuta egon behar duelarik. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Administrazio-Ihardunbideari dagokionez, agindu honek aurrikusten ez duen guztia ebazteko, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbidearen eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea ezarriko da. Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1994ko ekainak 16. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.