Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1994ko maiatzaren 18koa, Ekonomi eta Ogasun sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan eta bere Erakunde Autonomoetan aldez aurreko agizko fondoen erregimena ezarri eta arautzen duen otsailaren 2ko 17/1993 Dekretuan xedatzen dena, Osakidetzari aplikatzea finkatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 121
  • Hurrenkera-zk.: 2312
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1994/05/18
  • Argitaratze-data: 1994/06/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Ogasun
Deskribapenak

Testu legala

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan eta bere Erakunde Autonomoetan aldez aurreko agizko fondoen erregimena ezarri eta arautzen duen otsailaren 2ko 17/1993 Dekretuko gehigarrizko xedapenetatik bigarrenean, zera xedatzen da: dekretu horretan ematen diren xedapenen aplikazioa Osakidetza Erakunde Autonomoari egitea, Ekonomi eta Ogasun sailburuaren Aginduz egingo dela. Osakidetzaren eremuaren barruan dekretu horretan aipatzen dena garatu eta ihardunean jartzeko beharrezkoa da, xede hori lortzeko behar diren arauak ematea. Ondorioz, gehigarrizko xedapenetatik bigarrenean eta azkenengoetatik bigarrenean ematen zaizkidan eskuduntzez baliatuz, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Aldez aurreko agizko fondoen erregimena ezartzea. 1.- Osakidetza Erakunde Autonomoan aldez aurreko agizko fondoen erregimena jarri ahal izateko, Ekonomi eta Ogasun Saileko Finantza Zuzendaritzaren baimena beharko da. Ondorio hauetarako, gastua egiteko baimena duten kontuak, maniobrarako kontuak izenaz ere ezagutzen direnak, izan ditzaten Erakundeko KudeaketaZentruetan,eutsi egingo zaie kontu horiei, agindu honetan xedatzen denari egokitu beharko zaizkiola erabiltzerakoan. 2.- Osakidetzak duen egitura organikoa kontutan hartuz, kudeaketarako egitura propioa duten Osakidetzako zentru guztiak hartuko dira zentru periferikotzat, 17/1993 Dekretuan zentru horientzako xedatzen direnen ondorioetarako. Zerbitzu nagusiak ez dira horretan sartzen. 2. atala.- Aldez aurreko agizko fondoen hasierako diruhornidura. Otsailaren 2ko 17/1993 Dekretuko 2. atalean xedatzen denaren arabera kalkulatuko den hasierakofondohornidura,Osakidetzako Kudeaketa Ekonomikorako Zuzendaritzak finkatuko du eta ekitaldi bakoitzari hasiera ematerakoan bakarrik aldatu ahal izango da, aurrekontu berriak onartzeak ekarri ditzan aldaketen arabera. Ezin aldatu ahal izango da ekitaldi osoan zehar. 3. atala.- Aldez aurreko agizko fondoen horniketa. 1.- Osakidetzako Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzak kunplimentatuko duen, aurrekontu mailako balioa ez duen eta «CCT» izenaz ezagutzen den kontaduritza agiri-bidez gauzatuko da fondoen hasierako horniketa. Honako hauek jaso beharko dira dokumentu horretan: a) diru-sarrera kontua: dagokion zentroaren gastuetarako baimenpeko kontuaren kontaduritzakodea. b) Ordainketa kontua: erakundeko diruzaintzak bete beharrekoa. c) Zenbatekoa: aldezko eta baimenpeko aurreko agizko fondoari dagokiona. d) Laburpenpeko kontzeptua: «Aldez Aurreko Agizko Fondoa». e) Agiri osagarriak: Ekonomi eta Ogasun Saileko Finantza Zuzendaritzaren baimena eta eskatu den diru-zenbatekoa finkatzeko erabili diren kalkuluen justifikazioa jasoko deneko memoria. 2.- Aurrekontuei buruzkoak ez diren «CCT» agiri kontableak zenbatu ondoren, ateratzen den likidioa Kudeaketa Zentroen eskura geldituko da horietako bakoitzarentzat baimendutako kontu korrontean. 4. atala.- Auerreratutako Agizko Fondoen biarjarpena. 1.- Aldez aurreko Agizko Fondoetatik ordaindu beharreko eta ordaintzeke dauden gastuen bilakaerak hala eska dezanean, benetan ordaindu diren gastuekiko birjarpena egingo da. Gai honi dagokionetan, zentroen ardura izango da baimenaren gai izan diren kontuetan azken muturrerainoko diruzaintza egoerarik egon ez dadin lortzea eta, horretarako, fondoen birjarpenerako izapidea bete beharko dute behar hainbateko aurrerakizunez. 2.- Aldez aurreko Agizko Fondoak birjartzeak, gastuak ohizko aurrekontuari egoztea ekarriko du, «ADO» izeneko kontaduritzaagiria mekanizatuko dela horretarako. Honako zehaztasun hauek jaso beharko dira dokumentu horretan: a) Aurrekontua aplikatzea: «Eraskina» aipatuko da beti. «ERASKINA» agirian, aurrekontuen aplikazioaldian gastatutako eta ordaindutako guztiaren zatiz zatizko aipamena egingo da, gastuaren izakera kontutan hartuz. b) Interbentzio erreferentzia: ez da beteko. Informatikakontaduritzasistemak eman diezaiona izango interbentzioerreferentzia. c) Laburpenpeko kontzeptua: Aldez aurreko Agizko Fondoen zenbakiko Birjarpena» izango da beti. d) Zenbetekoa: likidazioa egiten deneko aldian egin eta ordaindu diren gastuen guztirakoa. Bidaietarako emandako eta ordaindutako gastuen aurrerakinak justifikatutzat joko dira gastuen likidazioa egin dadinean. Une honetatik aurrera, gastua aurrekontuari egotzi ahal izango zaio eta, ondorioz, zenbatekoa birjarri ahal izango da. e) Hirugarren baten kodea: Kudeaketa Zentro bakoitzari emandakoa eta honen banku-datuak baimendutako kontuarenak izango dira. f) Finantza kontua: ez dago bete beharrik. g) Atxekipen datuak: fondoari egotzi dakizkiokeen gastuen izakera kontutan hartuz, ez dago bete beharrik. h) Mugaeguna: ez dago bete beharrik. i) Endosu-hartzailearen kodea: ez dago bete beharrik. j) Agiri osagarriak: - Finantza entitatearen ziurtagiria, birjartzeaginduaren dataren kontuan zuen saldoa jasoko dela bertan edo bankuko laburpenaren fotokopia, aipatu den data horretako saldoa jasoko dela berorretan. - Bankuetako Liburuari buruzko xehetasunak. Data horretako saldoa jasoko da bertan. - Ziurtagirian edo banku-laburpenean eta Bankuetako Liburuan jasotzen den saldoaren berdinkatzea, agindu honetako I. eraskinean eskaintzen den ereduaren arabera. - Kontuaren analisia, II. eraskinean eskaintzen den ereduaren arabera. 3.- Kontaduritza agiria (ADO) kontabilizatu ondoren, birjarri egingo da fonfoa agirian jasota dagoen zenbatekoaren arabera. 5. atala.- Baimenaren gai izan diren kontuetako mugimenduei buruzko zehaztasuna. 1.- Otsailaren 2ko 17/1993 Dekretuko 7. ataleko 2. zenbakian aipatzen denaren arabera, bankubidezko tansferentziz bakarrik egingo dira beste batzurekiko ordainketak eta, atal horretako 1. lerroaldian xedatzen denaren arabera, horretarako izendatuta dauden hiru pertsonetatik biren izenpe amankomunatua beharko da horretarako. Ebazpenaren gai izan daitezen ordainketa guztiak bateratuz egingo dira transferentziak. 2.- Baimena duten zentroetako diruz hornitu eta fonfo finkoan diruak birjartzeari buruzko aldez aurreko ohizko fondoak erabiltzea, txekebidez egingo dira baimendutako kontuaren pentzutan, otsailaren 2ko 17/1993 Dekretuko 7. ataleko 2. zenbakian xedatzen denaren arabera. 3.- Egin diren bidaiaeskabideen aurrerakinen zenbatekoa Zehatz-mehatz betetzeko beharrezkoa den dirua eskuratzea, diruaz baliatzeko txartelbidez egingo da automatikoaren bidez. Txartel horrek, aipatu den dirumoeta eskuratzeko bakarrik balio izango du. 4.- Aurreko lerroaldietan esan denaren arabera, BankuenLiburuan jaso behar diren mugimenduak eta, ondorioz, baimenaren gai izan diren kontuen bidez gauzatu daitezkeen eragiketak, honako kontzeptu hauetarako izango dira: a) Diru sarrerak: 1) Aldez aurreko agizko fondoak eta Osakidetzako Diruzaintzak egin ditzan aldian aldiko birjarpenak diruz hornitzea. 2) Bidaia gastuetarako aurrerakin gisa emandako pezetak edo dibisak (kontrabalioa pezetetan) osoosoan edo zati betaten itzultzea. 3) Sei hilabetetik sei hilabetara interesak likidatzea, Euskal Autonomi Elkarteko Diruzaintza Nagusiko kontu zentralei ezartzen zaizkien baldintza berdinetan. 4) Agindupeko ordainketen atzerapenak direla eta, finantza entitateak egin ditzan ordainketak ere azalduko dira salbuespen gisa bada ere. b) Ordainketak: 1) Beste batzuren aldeko ordainketak egiteko, finantza entitateetara bidali daitezen transferentzien guztirako zenbatekoa. 2) Kutxa automatikoko txartelbidez lortu eta honako hauei aplika dakizkiekeen diruak: - Bidaia gastuetarako aurrerakinak ematea. Kasu honetan, erabili behar den zenbatekoek eta eman daitezen aurrerakinenek, berdinberdinak izan behar dute eta ez dadila gelditu soberakinik. 3) Izendun txekearen bidez lortu eta honako hauei aplika dakizkiekeen diruak: - Kutxako fonfo finkoa lehenengoz hornitzea eta hurrengo birjarpenak. 4) Bidaia gastuetarako aurrerakinak emateko finantzaentitatearieskatutako dibisen (kontrabalioa pezetetan) zenbatekoa. 5) Aldian zehar ordaindu diren interesak direla eta, Zentroko «diru-sarreren BAIMENPEKO KONTUA» kontuaren alde sei hilabetetik sei hilabetera egin beharreko transferentzien zenbatekoa. 6. atala.- Erregistroak eta artxiboak. 1.- Baimenpeko kontuen kudeaketaren ardura duten organuek, ondoren aipatzen diren artxibo eta erregistroak eraman beharko dituzte otsailaren 2ko 17/1993 Dekretuko 6. atalean xedatzen denaren arabera: a) Fakturen artxiboa: Eskura daitezen faktura guztiak, bidaia gastuen likidazioak eta kutxako fondo finkoen birjarpenak jaso beharko dira, eskuratu zen egunaren arabera ordenatuta. Identifikatu ahal izateko eta ondoren aipatzen diren gainontzeko erregistroekiko erlazioa egiteko bide emango duen zenbakia emango zaio bakoitzari. b) Beste batzuk erregistratzea: Beste batzuri buruzko datu guztiak erregistratuko dira bertan, Erakunde Autonomoko beste batzuren erregistro orokorrean «Beste batzuren altak» delakoan erabili ohi den formato berdinez. c) Gastuen erregistroa: Aurrekontuaren aplikazio bakoitzean egin eta ordaindu diren gastuak jasoko dira bertan, aldez aurreko agizko fondoak birjartzeko «ADO» agiri kontablearekin batera eman ohi den «ERASKINA» izendun agiria betetzeko bide izateko moduan. Honako hauek jaso behar dira erregistro honetan: - Erregistratu zeneko eguna: zentroan jaso zenekoa. - Zenbakia: Fakturen, bidaia gastuen likidazioen eta kutxako fondo finkoko birjarpenen artxiboan eman zitzaion zenbaki korrelatiboa. - Deskripzioa: fakturaren zenbakia, bidezkoa bada; eta, oro har, gastuaren kontzeptua. - Hirugarrenaren I.F.Z. - Zenbatekoa: fakturaziokoa edo likidaziokoa. - Ordainketa eguna: transferentziak finantzaentitateari bidali zitzaizkionekoa. - Akumulatutako guztirakoa: egin den azkenengo eragiketara arte erregistratu diren gastu guztien zenbatekoaren emaitza. d) Bankuen Liburua: aurreko atalean deskribatu diren eragiketei dagokienetan baimenpeko kontuan egon diren mugimenduak jasoko dira bertan, honako zehaztasun hauekin batera: - banku-eragiketa gauzatzen deneko eguna, hots: 1) Ordainketak izan daitezenean, eragiketa egiteko edo txekebidez fondoez baliatzeko agindua finantzaentitateari eman zitzaioneko eguna. 2) diru-sarrerak izan daitezenean, aldez aurreko agizko fondoetarako hasierako horniketa, fondo horiek aldian aldiko birjarpenak, likidazioaren gai izan diren interesak eta ordainketen atzerapenak finantzaentitateak ordaindu ditzaneko eguna eta bai aurrerakinak itzultzeak ekar ditzan zenbatekoak ordaintze eguna ere. - Transferentziaren zenbakia: aurreko atalean esan denaren arabera, beste batzuri loteka ordainketak egitea gerta dadinean edo, bidaia gastuetarako aurrerakinak ematea gerta dadinean, aurrerakinaren zenbatekoa. - Deskribapena: ordainketa egin edo dirua sartzen deneko kontzeptua. - Zenbatekoa: Ordainketarena edo diru sarrerarena. e) Bidaia gastuetarako aurrerakin erregistroa: Bidaia gastuetarako eman eta likidatzeke dauden aurrerakinak jaso beharko dira bertan duen guztietan, honako zehaztasun hauek emanez: - Aurrerakinaren zenbakia: zenbaki korrelatiboa, eman zenekoa kontutan hartuz. - Eman zeneko eguna: aurrerakina eman zeneko eguna. Aurrerakina emateak, onuradunak jaso izanaren izenpea eskatzen du. - Langilearen izena eta bi abizen. - Likidazio eguna: aurrerakina likidatzen deneko eguna eta, ondorioz, fakturen artxiboan eta gastuen erregistroan likidatzea darama bere baitan. - Zenbakia: fakturen, bidaia gastuen likidazioen eta kutxako fondo finkoen birjarpenen artxiboan eman zitzaionaren zenbaki korrelatiboa. - Eman diren eta likidatzeke dauden aurrerakinek sortu eta une bakoitzean akumulatutako guztirakoa. f) Zerbitzuagatiko kalteordainen erregistroa: zerbitzuegatiko kalteordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuko azken xedapenetatik bigarrenean finkatzen dena bete ahal izateko, Artekaritza Zuzendaritzak zehaztu ditzan aldeak jasoko dira bertan eta honako hauek beti: gastuak likidatzeko eguna, interesdunaren izena eta postua edo kargua, gastuaren zenbatekoa eta kontzeptua. g) Transferentzien zerrenda: Aurreko atalean xedatu denaren arabera, egun berean egitea erabaki dadineko ordainketa guztiak jasoko dira bertan. Eta honako zehaztasun hauek ere bai: - Transferentziaren zenbakia: korrelatiboarena, egin daitezen transferentzien zerrenda bakoitzeko. - Zenbakia: fakturen, bidaia gastuen likidazioen eta kutxako fondo finkoen birjarpenen artxiboan eman zitzaioaren korrelatiboa. - Haren alde ordainketa egiten deneko hirugarrenarenI.F.Z. - Hirugarrenaren izena eta bi abizen edo baltzuaren egoitza. - Finantza erakundea, sukurtsala eta hirugarrengoaren kontu zenbakia. - Deskribapena: faktura zenbakia bidezkoa bada eta, oro har, gastuaren kontzeptuarena. - Ordaindu beharrekoaren zenbatekoa. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Otsailaren 2ko 17/1993 Dekretuan xedatzen dena aplikatuz atxekipenpean egon daitezen ordainketak edo, indarrean dauden arau fiskalen arabera, kenkaria duen BEZ dutenak, dekretu hori indarrean jarri baino lehen indarrean zegoen prozeduraren arabera tramitatuko dira. ALDIBATERAKO XEDAPENA Osakidetzako zentruek, aldez aurreko agizko fondoak jartzeko baimena izan dezaten arte, dituzten arau bereziei jarraituko diete agizko fondoei dagokienetan, hau da, maniobra fondoei dagokienetan. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Osakidetzako Artekaritza Zuzendaritzari esku ematen zaio agindu hau betetzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan. Bigarrena.- agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1994ko maiatzak 18. Ekonomi eta Ogasun sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.