Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1994ko otsailaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitatez kanpoko herri ikastetxeetako gobernuko organoak hautatzeko prozedura arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 827
- Xedapen-zk.: 5
- Xedapen-data: 1994/02/21
- Argitaratze-data: 1994/03/11
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herrizaingoa
Testu legala
Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legeak, bere zioen adierazpenean oharterazten du, bai ikastetxearen hezkuntzako, ikasketarako eta kudeaketako proiektuak, bai antolakuntza eta ihardueraaraudiaonartu eta burutzean, gauzatzen dela ikastetxeen autonomia. Aipatutako Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen Aldibaterako Erabakietako Lehenengoa betetzeko, honako Dekretu hauek argitaratu ziren: 200/1993 Dekretua, uztailaren 6koa, unibertsitate mailakoak ez diren ikastetxeen antolaketa eta ihardunbide arautegia gertatzeko Batzordea osatzeko era finkatzen duena, eta 201/1993 Dekretua, uztailaren 6koa, aipatutako ikastetxeetako Ordezkaritza Organo Gorenetan guraso eta ikasleen partaidetzarako gutxienezko ehunekoak zehazten dituena. Geroago, 1993ko urriaren 15eko aginduak, ikastetxeen antolamendu eta iharduera araudia batzordeetako kideak lantzeko hautatzeko bidea arautu zuen. 2/1994 Dekretuak, urtarrillaren 18koak, ikastetxeek aipatutako arautegien prestaketa 1994ko martxoaren 1a baino lehenago amaitu behar dutela eta Eskola Kontseiluak,edo gaurregun ihardunean dagoen horren antzeko gobernu organoak, 1994ko apirilaren 1a baino lehenago onartu behar duela adierazten du. Aipatutako aurreikusmenak betetzeko zorian daude. Hori dela eta, 1/1993 Legearen Aldibaterako Erabakietako lehenengoaren 4. puntuan ezarritakoarekin bat, beharrezkoa da unibertsitatez kanpoko herri ikastetxeetako gobernuko organoak hautatzeko prozedura arauztea, Euskal Eskola Publikoari buruzko 1/1993 Legeak ezartzen duena betetzeko. Ondorioz, aipatutako Legeak adierazten duenez, 1994-95 ikasturtea hasi baino lehenago ikastetxeen antolaketari buruzko aurreikusmenak betetzeko, ERABAKI DUT:I. ATALBURUA. XEDEA ETA EZARPENEREMUA 1. atala.- Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen Aldibaterako Erabakietako Lehenengoaren laugarren azpiatalak aipatzen dituen hauteskunde-prozesuetarako deia egitea da Agindu honen xedea. 2. atala.- Unibersitateaz kanpoko Euskal Autonomi Elkarteko herri-ikastetxe guztiei ezarriko zaie Agindu hau, beti ere, 1/1993 Legearen 1. atalaren lehenengo eta bigarren azpiatalek dioten moduan.II. ATALBURUA. ORDEZKARITZA ORGANO GORENEKO KIDEEN HAUTAKETAPROZEDURA 1go sekzioa. Arau orokorrak 3. atala.- Ikastetxeetako Ordezkaritza Organo Gorena bi urteko eperako eratuko da, epe horren barruan eman daitezkeen hutsuneak bete daitezenaren kaltetan gabe. 4. atala.- Ordezkaritza Organo Goreneko kideen aukeraketa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak erabaki dezan epealdiaren barruan egingo da. 5. atala.- Ordezkaritza Organo Goreneko Kideak hautatzeko hauteskunde-aldia hasitakotzat eman dezan Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta zazpi eguneko epean, hauteskunde batzorde bat osatuko da ikastetxe bakoitzean. Batzorde horretako osakideak hurrengoak izango dira: Zuzendaria, lehendakaria izango dela, eta Ordezkaritza Organo Gorenean ordezkaririk hautatu behar duen eskola komunitatearen sektore bakoitzaren kide bat, zozketa bidez aukeratuko dira denak. Halaber, ordezko kide bat hautatuko da sektore bakoitzetik. Honako hauek dira batzorde honen egitekoak, Ordezkaritza Organo Goreneko kideak hautatzeari buruzkoak alegia: a) Hauteskunde prozesuko ekintzak noiz egingo diren zehaztea, ahalik jenderik gehien joan dadin saiatuz. b) Hautaketa prozedura arautzen duten arauen berri ematea behar-hainbateko publizitatez. c) hauteskunde-mahaien osakera sustatzea, horien egitekoak, boto-emanketen buru izatea, bakegiroa zaintzea, botoemanketaren zuzentasunaz arduratzea eta boto-zenbaketa egitea. d) Hauteskunde prozesuko ekintzak gauzatzeko agindua ematea, honako epe hauei jarraiki: - Hautagaiak onartzea eta hautesleen zerrendak gertatzea: gutxienez zazpi eta gehienez hamar eguneko epea, hauteskunde mahaia osatzen den egunetik kontatzen hasita. - Hautagaien eta hautesleen zerrenda behinbehinekoz argitaratzea: hauteskunde batzordeak, hautagaiak onartzeko eta hautesleen zerrenda gertatzeko, ezarritako epea amaitzen den egunaren biharamunean. Hautagairen bat elkarte, antolakunde edo taldeko kide lez aurkezten bada, derrigorrezkoa izango da egoera horren berri ematea izangaiak aldarrikatzeko unean. - Izangaien eta hautesleen Behin-behineko zerrenden aurkako murtziloak aurkezteko epea: hiru egun gehienez, zerrenda horiek argitaratzen diren egunetik kontatzen hasita. - Aurkeztutako murtziloen ebazpena: hiru egun gehienez, murtziloak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita. - Izangaien eta hautesleen zerrendak behinbetikoz argitaratzea: murtziloak ebazten diren egunaren biharamunean. - Hautaketa ekintzak gauzatzeko epea: gutxienez lau eta gehienez zazpi eguneko epea, izangaien eta hautesleen zerrendak behin-betikoz aldarrikatzen diren egunetik kontatzen hasita. - boto-emanketetan lortutako emaitzak argitaratzea eta hautatuak behin-behinekoz aldarrikatzea: hautaketaekintzaegiten den egunaren biharamunean. - Hauteskundeetako emaitzen eta hautesleen behinbehineko zerrendaren aurkako murtziloak aurkezteko epea: gehienez hiru egun, horiek argitaratzen diren egunetik kontatzen hasita. - Aurkeztutako murtziloak ebaztea: hiru egun gehienez, murtziloetarako jarritako epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita. - Hauteskunde emaitzak eta hautatuen zerrenda behin-betikoz argitaratzea: murtziloak ebazten diren egunaren biharamunean. a), b) eta d) idazatietan xedatutakoaren araberako ebazpenak, ikastetxeko iragarpen-oholtzean jarriko dira. 6. atala.- Idatziz ebatzi ez daitezen murtziloak, ebazpenerako jarritako epea igaro ondoren, ukatutakotzat joko dira. Behin betiko zerrenden aurka ohizko errekurtsoa sar daiteke Lurralde Ordezkariaren aurrean, hilabete bateko epearen barruan. 7. atala.- Dagokion sektoreko kideetatik edozeini eman dakioke botoa, baldin eta izangai lez aldarrikatua izan bada. 8. atala.- Eskola komunitateko sektoreetako ordezkariak hautatzeko orduan, hautesle bakoitzak, bere boto-txartelean, Kasuan-kasuko sektoreari dagozkion ordezkari-kopuru guztiaren bi herenaren hainbat izen idatziko ditu. Bi heren hori zatikizko zenbakia balitz, horren azpiko hurrengo zenbaki osoa hartuko da kontutan. Ordezkari bakarra hautatu behar izanez gero, hautesle bakoitzak, bere boto-txartelean, izen bakarra idatziko du.Atal honetan ezarritako izangai-izenak baino gehiago jaso ditzaten eta behin baino gehiagotan errepikatutako hautagaien izenak izan ditzaten botoak, baliogabetzat joko dira. 9. atala.- Ikastetxe berean ordezkatzeko eskubidea izan dezaten sektoreetako partaide izan dadina, bera partaide deneko sektoreetatik bateko izangaia bakarrik izan daiteke. 10. atala.- Duten karguaren arabera Ordezkaritza Organo Goreneko berezko kide izan behar duena ezingo da ordezkari lez aukeratu. 11. atala.- Botoa zuzena, isilpekoa eta ordezkaezina izango da. 12. atala.- Eskolako arloren bateko hautagaien kopurua baldin eta arlo horrek aukeratu behar dituen ordezkarien kopuru bera edo txikiagoa bada, hautagai guztiak besterik gabe aukeraturik geratuko dira eta, orduan, ez da hauteskunderik egin beharko. Horrela ez bada, jarraian datozen ataletan ezarritakoari begiratu beharko zaio. 2. sekzioa. Irakasleen ordezkariak hautatzea 13. atala.- Ezohizko bilkura baterako deia egingo dio, zuzendariak, klaustroari, hauteskunde batzordeak ezarritako egunerako; egun horretan egingo da hautaketaekintza.ekintza. 14. atala.- Ezohizko bilkura horretan hauteskunde mahai bat eratuko da. Ikastetxeko zuzendaria izango da mahaiburu eta zozketaz hautatutako bi irakasle kideak; azken horietatik gazteenak egingo ditu idazkarilanak. 15. atala.- Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan, Ordezkaritza Organo Gorenerako irakaslegoaren ordezkariak aukeratzekoan, ikaslekiko ardura pertsonalizatua betetzen duen ikastetxeari atxikitako langilegoak hautesle eta hautagarri modura hartuko du parte. Ez dute parte hartuko, ordea, zaintzaileek eta horiei kidekatutako pertsonalak. 3. sekzioa. Gurasoen ordezkariak hautatzea 16. atala.- Batzordeak ezarritako egunerako, zuzendariak,deia egingo die guraso eta ikasleen legezko ordezkariei, hautaketa-ekintzara joan daitezen. 17. atala.- Ikastetxean matrikulatutako ikasleen guraso edo ordezkari legalak hartuko dira hautesle lez, eta bai hautagai lez aldarrikatuak izan direnak ere. Hautagai eta hautatua izateko eskubidea amak zein aitak izango dute, biek batera ere erabil dezaketela eskubide hori eta, ondorioz, ez dago zertan baztertu beharrik batak bestearen eskubideaz baliatzeko duen eskubidea. Hala ere, «patria potestas» gurasoetatik bakar baten eskuetan dagoenean, «patria potestas» bereganatuta duena bakarrik izan daiteke hautesle eta hautagai. 18. atala.- Guraso edo tutoreen ordezkariak hautatzeko orduan, hautesleak direla egiaztatzeko, nahiko izango da nortasun agiri txartel ofiziala erakustea. 19. atala.- Hautaketa ekintza egin dadin egunean eratuko da hauteskunde mahaia; partaide lez, mahaiburua izango den ikastetxeko zuzendaria eta zozketaz aukeratutako bi guraso edo tutore egongo dira, azken horietako batek idazkari-lanak egingo dituela. 20. atala.- Ordezko bokalak ere hautatuko dira; ez batzuk ez besteak ez badira agertzen, zuzendariak eta zozketaz aukeratutako bi irakaslek osatuko dute mahaia; irakasleok, ezingo dira izan irakasleen ordezkariak hautatzeko den hauteskunde mahaiko osakideak. 21. atala.- Gurasoek eta tutoreek ihardun dezakete interbentore lez, gutxienez hamar hautesleren abala edo ikasleen guraso-elkarte batek proposatuak izan beharko dutela. 4. sekzioa. Ikasleen ordezkariak hautatzea 22. atala.- Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta oraingo O.H.O.ko erdi-mailako Zikloko ikasleak izan ezik, ikastetxeko ikasle guztiak izan daitezke hautesleak bai eta hautatuak ere. 23. atala.- Hauteskunde batzordeak ezarritako egunerako deia egingo die, zuzendariak, ikasleei, hautaketaekintzanparte har dezaten. 24. atala.- Hautaketa-ekintzaren egunean hauteskunde mahaia eratuko da. Mahaiburu izango den ikastetxeko zuzendariak, eta zozketaz aukeratutako bi ikaslek osatuko dute mahaia; ikasleetatik batek idazkarilanak egingo ditu. 25. atala.- Ordezko bokalak ere hautatuko dira; ez batzuk ez besteak ez badira agertzen, zuzendariak eta zozketaz aukeratutako bi irakaslek osatuko dute mahaia; irakasleok, ezingo dira izan irakasleen ordezkariak hautatzeko den hauteskunde mahaiko osakide. 26. atala.- Ikasleek ihardun dezakete interbentore lez, gutxienez hamar hautesleren abala edo ikasleen elkarte batek proposatuak izan beharko dutela. 5. sekzioa. Administrazio eta zerbitzuetako langilegoaren ordezkariak hautatzea 27. atala.- Laboralki edo administratiboki eta etengabe, ikastetxeari atxikita egon eta irakaskuntza lana ez deneko egitekoak burutzen dituzten langileek osatzen dute administrazio eta zerbitzuetako langilegoa. 28. atala.- Hezkuntza Bareziko ikastetxeetan, Ordezkaritza Organo Goreneko administrazio eta zerbitzuetako langilegoaren ordezkariak aukeratzekoan, zaintzaileak eta horiei kidekatutako langileek ere, hautesle eta hautagarri modura hartuko dute parte. 29 atala.- Zuzendariak horretarako deia egin eta hauteskunde batzordeak finkatutako egunean egingo dute sektore honetako kideek beren ordezkarien hautaketa. 30. atala.- Hautaketa ekintzaren egunean hauteskunde mahaia eratuko da. Mahaiburu izango den ikastetxeko zuzendariak eta zozketaz aukeratutako administrazio eta zerbitzuetako bi langilek osatuko dute mahaia; administrazio eta zerbitzuetako langileetatik batek idazkari-lanak egingo ditu. 31. atala.- Ordezko bokalak ere hautatuko dira: ez batzuk ez besteak ez badira agertzen, zuzendariak eta zozketaz aukeratutako bi irakaslek osatuko dute mahaia; irakasleok ezingo dira izan irakasleen ordezkariak hautatzeko den hauteskunde mahaiako osakide. 6. sekzioa. Hauteskunde prozesuaren azken fasea 32. atala.- boto-kontaketa egingo du, mahaiak, hautake-ta-ekintza bakoitzean, boto-emanketa amaitu ondoren. Kontaketa hori jendaurrean egingo da eta, burutu ondoren, mahaiko kide guztiek izenpetuko duten akta egingo da, hauteskunde batzordeari bidaliko zaiola. Agindu honetako 36. atalak dioenerako, egon daitezkeen hutsak bete ahal izateko, botoak lortu dituzten guztien izenak adieraziko dira aktan eta bakoitzak zenbat boto lortu dituen ere bai. Lortutako emaitzekin batera, aurkeztu diren era guztietako oharpen eta murtziloen berri emango da aktan. Oharpen edo murtzilorik aurkezten bada, murtziloegileakere izenpetuko du akta. 33. atala.- Boto-berdinketa gertatuz gero, zozketaz ebatziko da hautaketa. 7. sekzioa. Ordezkaritza Organo Gorenaren eraketa 34. atala.- Bost eguneko gehienezko epearen barruan, hautatuen behin-betiko zerrenda argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, Ordezkaritza Organo Gorena osatuko du zuzendariak; kidetzat, duten karguaren arabera berezko kideak direnak, hautatuak izan diren ordezkariak eta dagokion Instituzio edo Erakundeek izendatuak izan direnak joko dira. 35. atala.- Euren kideei egotzi dakizkiekeen arrazoien ondorioz ez balu ordezkaririk hautatuko sektoreetarikobatek, Ordezkaritza Organo Gorenaren eraketak ez du eragozpenik jasango horregatik.Atal honek aipatzen dituen kasuetarako eta sortu berri diren ikastetxeetarako, Hezkuntzako Sailordetzak, dagokion erabakiak emango ditu Ordezkaritza Organo Gorena eratu ahal izateko. 36. atala.- 1.- Ordezkaritza Organo Gorenak bere agintealdia amaitu baino lehen, hautatutako kideen artean izan ditzan bajak, hautatutako ordezkoek beteko dituzte bakoitzak jasotako botu zenbakiaren arabera. Ordezkorik ez balego, betetzeke geldituko litzateke plaza. 2.- Ordezkaritza Organo Gorenerako hautatuak izanarren, gero aipatutako Organoko berezko kide izatea dakarkion beste kargu unipertsonal baterako hautatuak edo izendatuak izan diren irakasleek utzitako hutsuneak, aurreko parrafoan aipatutako eran beteko dira. 3.- Hala ere, eskola komunitateko sektore bateko ordezkarietatik %50a baino gehiago betetzeke baldin badaude, ikastetxeko zuzendariak deitutako hauteskunde prozesu berri batez beteko dira hutsuneok; horretarako arau orokorrak Agindu honetan ezarritakoak izango direla. 37. atala.- Ordezkaritza Organo Gorenean gerta dadin edozein aldaketaren berri emango dio, ikastetxeko zuzendariak, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari.III. ATALBURUA. GOBERNUKO PERTSONA BAKARREKO ORGANOAK 38 atala.- Gobernuko pertsona bakarreko organoen agintealdiaren iraupena hiru urtekoa izango da. 39 atala.- Ikastetxeetako gobernuko pertsona bakarreko organoen aukeraketa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak erabaki dezan epealdiaren barruan egingo da. 40 atala.- 1.- Ikastetxeetako gobernuko pertsona bakarreko organoak hautatzeko hauteskunde-aldia hasitakotzat eman dezan Agindua, Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailburarena, argitaratu eta zazpi eguneko epean, zuzendariarien aukeraketa egingo den eguna ezarriko du Ordezkaritza Organo Gorenak eta gutxienez hilabete lehenago argitaratuko du. 2.- Momentu horretan hamabost eguneko epe bati hasiera emango zaio, irakasle izangaiek, proposatu nahi duen zuzendaritza taldea, beren programaren futsezko egitebide eta ontzat emandako merezimenduekin batera, beren kandidatura aurkez dezaten. 41 atala.- Zuzendaria aukeratuko deneko bilkuraeguna baino lehen, eskatzen diren baldintzak bete ez ditzaten hautagai-zerrendak utzi beharko ditu OrdezkaritzaOrgano Gorenak. Erabaki honen aurka errekurtsoa sar daiteke Hezkuntza Lurralde Ordezkariaren aurrean. 42 atala.- Ordezkaritza Organo Goreneko Kideen artetik aukeratuko diren bi irakaslek eta bi gurasok osatuko duten hauteskunde mahai bat eratuko da zuzendariaren aukeraketarako. Mahai burutza, adin nagusiena duen irakasleak egingo du. 43 atala.- 1.- Zuzendari berriaren aukeraketa hauteskunde mahaiaren aurrean egingo da artezko eta isilpeko botoz, Ordezkaritza Organo Goreneko Kideen erabateko gehiengoa izango dela beharrezko lehengo ekitaldian. 2.- Erabateko gehiengoa ez lortzea gertatuko balitz, deialdi berria egingo litzateke 48 orduren barruan, lehengo ekitaldian botorik gehien lortu dituzten bi hautagaiak izango direla hautagai eta, era berean, erabateko gehiengoa beharko dela hautatua izateko. 44 atala.- Ordezkaritza Organo Gorena, hautatua izan den zuzendariaren proposamenez, Ikasketaburua, Idazkaria eta ikastetxean egon daitezkeen gainontzeko gobernuko pertsona bakarreko organoen izendapena egingo da, ikastetxearen antolamendu eta iharduera araudiak xedatutako gobernuko pertsona bakarreko organoen izendapena, alegia. 45 atala.- Gobernuko pertsona bakarreko organoak izendatuko direneko bilkuraeguna baino lehen, eskatzen diren baldintzak bete ez ditzaten hautagaizerrendak utzi beharko ditu Ordezkaritza Organo Gorenak. Erabaki honen aurka errekurtsoa sar daiteke Hezkuntza Lurralde Ordezkariaren aurrean. 46 atala.- Aipatutako ekintzak amaitu ondoren hauteskundemahaikolehendakariak honako agiri hauek bidali beharko ditu Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzara ekainaren 20a baino lehen: a) Ordezkaritza Organo Gorenak, zuzendaria eta gainontzeko gobernuko pertsona bakarreko organoak izendatzeko, egin dituen proposamenak. b) Proposamenaren gai izan diren hautagaiei buruzko deklarazioa, aukeraketarako eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela utzi beharko dela erasota bertan eta bai horien justifikapena ere. c) Ordezkaritza Organo Gorenak hauteskundeprozesua aurrera eramateko egin duen bilkuren akten kopia. 47 atala.- Hautagairik ez egotea edo bigarren botaketarako eskatzen den gehiengoa ez lortzea gerta dadinean, ikastetxeko zuzendariak zirkunstantzia honen berri emango dio Hezkuntza Lurralde Ordezkariari, aurreko atalean aipatu den eguna baino lehen. 48 atala.- Lehen aipatu diren agiri horiek jaso etaaztertu ondoren, Hezkuntza Lurralde Ordezkariak, proposamenaren gai izan diren hautagaien izendapena egingo du, 3 urtetarako eta urte honetako uztailaren 1etik hasita ekarriko dituztela ondorioak. 49 atala.- Hautagairik ez egotea edo bigarren botaketarako eskatzen den gehiengoa ez lortzea gerta dadinean,zuzendaria eta gobernuko pertsona bakarreko organoak izendatuko ditu Hezkuntza Lurralde Ordezkariak, aldibaterako eta uztailaren 1etik hurrengo urteko ekainaren 30erarteko ondorioak izango dituztela. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Agindu honek, Administrazio-Ihardunbideari dagokionez, aurreikusten ez duen guztia ebazteko, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbidearen eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbidearen Legea ezarriko da. Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1993ko otsailak 21. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (8)
- Indargabetutakoa: 116/1997 DEKRETUA, maiatzaren 13koa, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako gobernuko pertsona bakarreko organoak hautatzeko prozesua arautzen duena.
- Partzialki indargabetutakoa: 258/1996 DEKRETUA, 1996ko azaroaren 12koa, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetan OrdezkaritzaOrgano Gorena hautatzeko eta partzialki berritzeko prozesua arautzen duena.
- Zuzendutakoa: AGINDUA, 1994ko otsailaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitatez kanpoko herri ikastetxeetako gobernuko organoak hautatzeko prozedura arautzen duena (hutsen zuzenketa).
- Ikus: 2/1994 DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, unibertsitate mailakoak ez diren Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoen antolaketa eta iharduerarako arautegia prestatuko duen Batzordea osatzeko era finkatzen duen Dekretua aldatzen duena.
- Ikus: AGINDUA, urriaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko Euskal Autonomi Elkarteko herri-ileastetxeen antolamendu eta iharduen-araudia landuko duten batzordeetako kideak hautatzeko bidea arautzen duena.
- Ikus: 201/1993 DEKRETUA, uztailaren 6koa, Euskal Autonomi Elkarteko unibetsitatez kanpoko ikastetxeetako ordezkaritza-organu gorenetan guraso eta ikasleen partaidetzarako gutxienezko ehunekoak zehaztu eta lanbide hezkuntza, batxilergo teknikoa edo plastika arte
- Ikus: 200/1993 DEKRETUA, uztailaren 6koa, unibertsitate mailakoak ez diren Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxeen antolaketa eta ihardunbide arautegia gertatuko duen Batzordea osatzeko era finkatzen duena.
- Ikus: 1/1993 LEGEA, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa.