Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1991ko uztailaren 12koa, Ogasun eta Finantza Sailburuarena, Euskadiko Herri Zorraren jaulkipenak burutzeko prozedurak, interesen eta amortizazioen ordainketei dagozkienetan, aldatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 151
  • Hurrenkera-zk.: 2348
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1991/07/12
  • Argitaratze-data: 1991/07/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Ekainaren 25eko 392/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera eratu da, Bilboko Balore-Burtsako Zuzendaritza Sozietateak A.B.k sortua, Burtsa horretan bakarrik negozia daitezkeen balore onartuen erregistro kontablea kudeatu eta eramateko zerbitzu propio bat, kontuko oharterazpenen bidez errepresenta daitezkeen baloreen konpensazioa eta likidazioa ere bere menpe hartuko dituena. Ekainaren 25eko 393/1991 Dekretuak Euskal Autonomi Elkartearen zorra errepresentatzeko balore-tituluak kontuko oharterazpen bilakatzea ezarri du. Baloreak errepresentatzeka era berriaren abantailen eta Bilboko Balore-Burtsako Zuzendaritza Sozietateak, A.B.k sortu duen Zerbitzuaren eragiketatarako ahalmenen ondorioz, egokia da aldaketa bat ezartzea Euskal Autonomi Elkartearen Herri Zorraren jaulkipenen etekinak eta amortizazioak ordaintzeko sistemari; aldaketa hori araututa agertzen da jaulkipenak burutzeko prozedurak garatzen dituzten Aginduetan. Aipatutako aldaketari ekiteko asmoz, eta Ogasun eta Finantza Sailari ekainaren 25eko 393/1991 Dekretuak bertan ezarritakoa betetzeko beharrezko diren arauak eta erabakiak sortzeko eman dion baimenaz baliatuz, honako hauXEDATU DUT: Lehenengo atala.- Etekinen ordainketa. 1.1.- Euskal Autonomi Elkartearen Herri Zorraren jaulkipenen etekinak ordaintzeko, Bilboko Balore-Burtsako Zuzendaritza Sozietatearen Kontuko Oharterazpenak egiteko Zerbitzuaz gain, zerbitzu herretan partaide diren erakundeek eta ordainketak bideratzeko prozeduretan laguntza ematen duten erakundeek ere esku hartuko dute. 1.2.- Ogasun eta Finantza Sailak ofizio bidez ordainduko ditu interesak, mugaegunak garaiz ordaintzeko behar adinako lehentasunez. 1.3.- Kontuko Oharterazpenak egiteko Zerbitzuak etekinak ordainduko dizkie mugaegunean balore-kontuen titular diren eta esku hartzen duten erakundeei; ordainketa hori beren edo beste batzurenak diren salduen arabera egingo da, eta posible izango da zuzenean edo eskudiruaren konpentsatzailearen bidez burutzea. Zerbitzuan esku hartzen duten erakundeek bonuen titularrei helaraziko dizkiete dagozkien ordainketak. 1.4.- Mugaegunean, Kontuko Oharterazpenak egiteko Zerbitzuak Ogasun eta Finantza Sailari bidaliko dio zerrenda bat, etekinen ordainketarako oinarri diren esku hartutako erakundeen bonuen salduek osaturikoa. 1.5.- Kontuko oharterazpen bilakatu gabe dauden balore-tituluen ordainketa, ohizko prozeduraren bidez burutuko da. Bigarren atala.- Amortizazioen ordainketa egiteko prozedura. Amortizazioak ordaintzeko prozedura lehenengo atalean ezarritakoa bera izango da; kasu horretan, etekinei buruz esandakoa amortizazioei dagokiela ulertu beharra dago. Hirrugarren atala. Euskal Autonomi Elkartearen Herri Zorraren jaulkipen guztiei ezarriko zaizkie prozedura hauek, Kontuko Oherterazpen Zerbitzua martxan jar dadin egunetik aurrera. Vitoria-Gasteiz, 1991ko uztailak 12. Ogasun eta Finantza Sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.