Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 13/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan nekazaritzarako eta abeltzaintzarako «ordainketa bakarreko» erkidegoko laguntzen jardunbidea eta bestelako zuzeneko laguntzen jardunbidea garatu eta aplikatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 73
- Hurrenkera-zk.: 2086
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/20
- Argitaratze-data: 2009/04/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Urtarrilaren 20ko 13/2009 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan nekazaritzarako eta abeltzaintzarako «ordainketa bakarreko» erkidegoko laguntzen jardunbidea eta bestelako zuzeneko laguntzen jardunbidea garatu eta aplikatzen da. Bada, 2009-02-11ko EHAAren 29. zenbakian argitaratu zen dekretu hori, eta bere testuan aipatu bezalako huts bat atzeman da, jarraian zuzendu egiten dena:
2009/705 (52) orrialdean, 83.3.c) artikuluan honako hau dioen tokian:
Abenduaren 1etik hurrengo urteko urtarrilaren 15era arte.
Honako hau esan behar du:
Abenduaren 1etik hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte.