Arautegia
Inprimatu40/2005 DEKRETUA, martxoaren 1ekoa, ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegiak sortzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 48
- Hurrenkera-zk.: 1147
- Xedapen-zk.: 40
- Xedapen-data: 2005/03/01
- Argitaratze-data: 2005/03/10
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Otsailaren 19ko 1/1993 Legeak, Euskal Eskola Publikoari buruzkoak, honakoa ezartzen du bere 26. artikuluan: "1.– Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak elkarlanean arituko dira ikastxeekin irakaskuntzaren kalitatea hobeagotzeko".
Honakoak aipa ditzakegu hezkuntzarako laguntza-zerbitzuei egozten dizkien funtzioen artean: "Baliabideen kokagune izatea, ikastetxeen eskura egon arren, beren izaera edo neurriengatik berauetan eduki ezin daitezkeenetan" eta "pedagogiazko baliabide eta irakas-materialen dokumentazio eta mailegutzarako gune gisa aritzea."
Bide beretik, honakoa ere badio aipatutako legeak: "Ikastetxeetarako Laguntza Zerbitzu gisa eta eskakizunei eta eskueran dauden baliabideei begira, Administrazioak eskola-bilgunea baino ihardun-eremu zabalagoko zein murritzagoko Laguntza Zerbitzuak eratu ahal izango ditu, beti ere aurreko atalkian ohartemandako koordinazio-arauak errespetatuz."
Eta honela jarraitzen du: "Lege hau garatzeko, Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez arautuko ditu hezkuntza-sistemaren laguntzeko oinarrizko egiturak, eskola-bilgunearen eta ikastetxearen mailan laguntza eta aholkularitza-bideak indartzeko eta lege honen 3. artikuluak aipatzen dituen helburuak iristearren erakunde arteko lankidetza bultzatzeko beharrezko ekinbide guztiak kontuan hartuz."
Haur itsu eta anbliopeak eskolan integratzeko gaur egun ditugun baliabidetegiak —horiek irailaren 25eko 318/1984 Dekretuak sortu zituen eta garatu, berriz, 1984ko urriaren 10eko Aginduak, IBTen funtzionamendua baimentzen zuenak— Hezkuntza Sistemaren Antolamendurako Lege Orokorraren, Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen eta Hezkuntzaren Kalitateari buruzko Lege Orokorraren aurrekoak dira. Hortaz, horien egitura ez dator guztiz bat gaur egungo euskal hezkuntza-sistemaren antolaketarekin.
Azkeneko urteetan aldaketa handiak egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Berezian, eta horiek guztiak ondorengo lege eta aginduen bidez arautu dira: ekainaren 23ko 118/1998 Dekretua, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna eskola muinbakar eta integratzailearen esparruan antolatzen duena; 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza sistemako maila guztietara helarazteko dena; eta 1998ko uztailaren 24ko Agindua, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat curriculumera sartzeko egokitzapenak eta curriculumaren norbanako egokitzapenak arautzen dituena.
Aipatutako ekainaren 23ko 118/1998 Dekretuak honela dio bere 14. artikuluan: "Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egoki iritzi dituen hitzarmenak izenpetu ahal izango ditu foru aldundiekin eta toki-korporazioekin, eta baita irabazi asmorik gabeko entitate pribatuekin eta erakundeekin ere, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei erantzun egokiagoa emateko xedearekin, edozein motatako hezkuntza-premia berezi antzemateko, diagnostikatzeko eta arreta eskaintzeko lankidetzan jardunda". Horren arabera, lankidetza-hitzarmena egin zuten Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta ONCE erakundeak, 2001eko uztailaren 16an, hain zuzen ere.
Hori guztia kontuan izanik, beharrezko iritzi zaio hiru lurralde historikoetan dauden haur itsu eta anbliopeak eskolan integratzeko baliabidetegien egitura eta administrazio-esparrua eguneratzeari. Horren bidez ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegiak sortuko dira.
Horren argitara eta Euskadiko Eskola Kontseiluari nahitaezko kontsulta egin eta Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoari entzun ondoren, eta Gobernu Batzordeak martxoaren 1ean egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ostean eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenari jarraiki, honakoa
1 artikulua.– Ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegiak sortzea, hezkuntzan laguntzeko zerbitzu gisa. Horiek dekretu honetako I. eranskinean zerrendatu dira, eta bertan adierazi da zein herritan dauden kokatuta, beren funtzioak zein geografia-esparrutan beteko dituzten eta zein lanpostu izango dituzten.
Ikusteko urritasuna duten ikasleak eskolatzen dituzten eta unibertsitatekoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei.
Ikastetxeetan itsu diren edo ikusteko urritasuna duten ikasleei arreta zuzenean eskaintzen dieten hezkuntzako profesionalei eta gisa horretako ikasleak hezteko prozesuan esku hartzen duten hezkuntza-komunitateko eragileei.
Itsu diren edo ikusteko urritasuna duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleei, unibertsitatekoa ez den irakaskuntzako hezkuntza-etapa edo -maila guztietan eskolatutakoei, ikastetxe publikoetan nahiz itunpekoetan eskolatutakoak izan. Helduen Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako ikasleei ere eskainiko zaie arreta.
Itsu izatetik edo ikusteko urritasuna izatetik eratorritako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen familiei, dagozkien tutoreekin eta, hala badagokio, dagokien Berritzeguneko hezkuntza-premia berezietako aholkulariekin batera.
4 artikulua.– Hauxe izango da ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegien helburu nagusia: ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzea lortzea, eskolaren esparruan nahiz gizartean. Hezkuntza-komunitateko eragile guztiei eman beharko diete aholku eta horiekin guztiekin esku hartu beharko dute. Gainera, ikaslearen hezkuntza-ingurunean eragin beharko dute, horiek benetan hartzeko barne. Horrezaz gain, ikaslearen ikasteko eta irakasteko prozesua erraztu behar dute eta behar duten berariazko laguntza eskaini. Xede izango ditu, halaber, irakasleei eta ikastetxeetako bestelako profesionalei aholku ematea, familiei orientabidea eskaintzea eta beren prestakuntza hobetzeko eguneratzeko ekintzetan parte hartzea.
5 artikulua.– Honakoak izango dira, aldiz, ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegien funtzioak:
– Aholkularitza ematea hezkuntzako profesionalei eta hezkuntza-komunitateari.
Gisa honetako ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxeekin batera egitea lan, eta aholkularitza eta babesa eskaintzea itsutasunarekin eta ikusteko urritasunarekin zerikusia duten berariazko alderdien inguruan.
Gisa honetako ikasleak eskolatuko dituzten ikastetxeetako hezkuntza-komunitateari laguntza pedagogikoa eskaintzea ikaslea ikastetxean sartzeko uneari begira. Ikaslearen ezaugarrien berri emango zaie, baita arreta eskaintzeko taldeak emango dien laguntzaren eta horretarako baliabideen berri ere.
Berritzeguneetako hezkuntza-premia berezietako aholkulariekin batera jardutea ikaslearen balorazio psikopedagogikoa egiteko garaian eta ikasleak dituen hezkuntza-premia bereziak eta horiei erantzuteko egoki diren estrategiak zehazteko unean.
Jarduera-planak prestatzeko eta horien jarraipena egiteko zereginetan laguntzea, baita egoki irizten diren curriculumaren egokitzapenak edo curriculumera sartzeko egokitzapenak prestatzeko zereginetan ere. Horrezaz gain, horiek garatzeko beharrezkoa den berariazko materiala ahalbidetzea.
Ikastetxeari garaiz ematea erabiliko diren eta grabatuta edo Braille sistemara transkribatuta dauden irakas-material eta liburuei, testu-liburuei nahiz irakurketakoei, buruzko informazioa.
Berritzeguneekin batera egitea lan eskolako testuinguruan gisa honetako ikasleekin diharduten irakasleak prestatzeko komenigarri izan daitezkeen prestakuntza-ekintzak diseinatzeko eta gauzatzeko garaian.
Ikasleei heldu-bizitzara iragaiteko orientabide egokia eskaintzea, Berritzeguneetako hezkuntza-premia berezietako aholkulariarekin lankidetzan.
Berritzeguneetako hezkuntza-premia berezietako aholkulariekin eta ikastetxeekin batera egitea lan ikasleei norbanakoaren, eskolaren, familiaren eta bokazioaren inguruko orientabidea emateko garaian, betiere ikusteko urritasunak berekin dakartzan berezitasunei dagokienez. Arreta berezia eskainiko zaie ikaslearen beraren bilakaeran nahiz familian sor litezkeen une erabakitzaileei.
– Itsu diren edo ikusteko urritasuna duten ikasleei laguntzea.
Ikaslearekin lan egitea bere burua onar dezan eta itsutasunera edo/eta ikusteko urritasunera egokitzeko prozesuan laguntzea, baita nork bere buruaren kontzeptu egokia osatzen laguntzea ere.
Eskolatutako ikasle itsuari edo ikusteko urritasuna duenari behar duen babesa eskaintzea, zuzenean nahiz zeharka, berariaz eta adituen bidez esku hartuz itsutasunarekin edo ikusteko urritasunarekin zerikusia duten esparruetan eta ikusteko urritasuna dela eta egokitzeko eskatzen duten esparruetan.
Ikasleari eremu psikosozialean laguntzea, bai berdinen arteko harremanen ikuspegitik, bai mota bereko urritasuna dutenekiko harremanen ikuspegitik. Ikastetxeek antolatutako hainbat jarduera-motatan parte hartu ahal izateko bideak ezartzen laguntzea, beren gizarte-trebetasunak hobetzeko eta beren integrazioa errazteko helburuarekin.
Ikasleak eskoletarako behar duen materiala egokitzea eta, hala badagokio, ikastetxeko irakasleei aholkuak ematea egokitzapen horiek egiteko moduari buruz.
Ikaslearen ikastokia egokituko dela bermatzeko estrategiak finkatzea. Horretarako, bere eskolako zereginak egitea ahalbidetuko dion material bibliografiko eta espezifikoaz hornitzea, okupazio-terapeutekin lankidetzan.
Ikasleei bideratutako gizarte-trebetasunen programak diseinatzea eta prestatzea, irakasleek erabil ditzaten.
Laguntza eta aholkularitza eskaintzea itsutasunetik edo ikusteko urritasunetik eratorritako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen familiei.
Familiekin komunikatzeko plana finkatzea tutoreekin batera eta, horretarako, mezuak homogeneizatzeko irizpideak ezartzea.
Familiei edo, adinez nagusi badira, ikasleei beren prestakuntza-ibilbideari eta arrakastaz ikasteko behar dituzten estrategiei buruzko aholkularitza emateko saioak egitea.
Familiekin batera ezartzea ikaslearen hezkuntza-prozesuan jarduteko eta laguntzeko irizpide komunak.
Kide bakarrekoak:
Zuzendaria
Kide anitzekoak:
Zuzendaritza Kontseilua
Koordinazio Pedagogikorako Batzordea
Zuzendaritza Taldea
Klaustroa
Ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegiaren jarduna zuzentzea, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak ezartzen dituen irizpideei jarraiki.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Hezkuntza Sailaren ordezkari izatea ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegiaren baitan eta berekin batera lan egiten duten erakundeen aurrean.
Langileen buru izatea eta indarrean dagoen legeria betetzen dela zaintzea.
Baliabidetegiko urteko jarduera-plana prestatzeko lanak koordinatzea eta betetzen dela bermatzea.
Klaustrorako, Zuzendaritza Talderako eta Koordinazio Pedagogikorako Batzorderako deia egitea eta horietan buru izatea, baita horietan hartutako erabakiak betetzean direla zaintzea ere.
Ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegiaren jarduna hezkuntza-prozesuetan esku hartzen duten bestelako zerbitzu eta erakundeen jardunarekin koordinatzea.
Funtzionamendu-gastuen urteko aurrekontua prestatzea, gastuak onartzea eta ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegiaren eraikina eta ekipamendua mantentzeko lanak egiten direla zaintzea.
Ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegien urteko jarduera-plana berritzeguneekin eta ikastetxeekin koordinatzea.
Araudiari jarraiki berari egotzitako beste edozein.
Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak aurkeztutako ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegiko urteko jarduera-plana onartzea.
Ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegiren zonaldeko jarduna aztertzea eta balioestea.
Ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegien jarduna hobetzeko proposamenak eta iradokizunak aurkeztea.
Ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegiko zuzendaritzak aurkeztutako aurrekontu ekonomikoa onartzea.
Zuzendariari berari egotzitako funtzioak betetzen laguntzea.
Zuzendaritza Taldeari proposamenak egitea urteko jarduera-plana prestatzeko.
Zonalde bakoitzeko berritzeguneekin lankidetzan aritzeko sistemak ezartzea, ikusteko urritasuna duten ikasleen ebaluazio psikopedagogikorako prozesuak eta ikasle horietako bakoitzarentzako jarduera-planak ezartzeko xedearekin.
Ikasle bakoitzaren jarduera-planaren berri urtero ematea horiek eskolatzen dituzten ikastetxeei ikasturtearen hasieran, horren berri izan dezaten eta aukera izan dezaten behar bezala ezagutzeko, erabiltzeko eta balioesteko ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegiak ikastetxeek ikusteko urritasuna duten ikasleen hezkuntza-erantzunaren inguruan dituzten premiei eta eskariei emandako erantzuna eta eskainitako arreta.
Ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegiaren jarduna ebaluatzeko hainbat mekanismo jartzea abian, barneko nahiz kanpoko ebaluaziorako oinarri izan daitezen.
Ikasleari erantzuterakoan sortzen den arazo pedagogikoa aztertzea eta ikaslearekin esku hartzeko jarraibideak eta irakasleei aholku emateko irizpideak ezartzea.
Arauri jarraiki egotzitako beste edozein.
– Baliabidetegiko zuzendariak zuzendaritza taldea izango du ondoan ohiko jarduna kudeatzeko zereginean laguntzeko, eta honako kideak izango ditu talde horrek: zuzendaria eta Klaustroak hautatutako baliabidetegiari atxikitako hiru teknikari. Horietako batek baliabidetegiko idazkaritza-lanak egingo ditu.
– Honakoak izango ditu zeregin zuzendaritza taldeak:
Baliabidetegiko ohiko jarduna kudeatzeko zereginetan laguntzea.
Urteko jarduera-plana prestatzea Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak zedarritutako jarraibideen eta ikastetxeetako hezkuntza-premien eta eskarien diagnostikoaren arabera.
Irakaslearekin batera gainbegiratzea irakasleen banakako planak eta ikasleen banaketa, joan-etorriak eta arreta optimizatzeko xedearekin.
Hezkuntza-materialak eta bestelako baliabide didaktikoak erosteko eskariak onartzea eta gastuak gainbegiratzea.
Gastuak onartutako aurrekontuaren arabera ikuskatzea.
Araudiari jarraiki egotzitako beste edozein.
– Klaustroa baliabidetegiko irakasle-plantillako kide guztiek osatuko dute eta zuzendaria izango da buru. Bertan irakasle ez diren langileek eta lankidetza-hitzarmena duten erakundeetako teknikariek ere hartu ahal izango dute parte, baina ez dute botorik izango.
– Honakoak izango dira klaustroaren eskumenak:
Zuzendaritza taldeari proposamenak egitea, urteko jarduera-plana prestatzeko.
Ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegiari egotzitako funtzioak zenbateraino betetzen diren balioestea.
Baliabidetegiaren jarduna hobetzeko proposamenak eta iradokizunak aurkeztea.
Zuzendaritzak aurkeztutako aurrekontu ekonomikoa onartzea, Zuzendaritza Kontseilura eraman baino lehen, bertan behin betiko onartzeko.
Itsutasunaren eta ikusteko urritasunaren esparruan esperimentazio eta ikerketa pedagogikoaren inguruko ekimenak sustatzea.
Lan-egutegia onartzea, Zuzendaritza Kontseiluari aurkezteko.
Zuzendaritza Kontseiluko, Koordinazio Pedagogikorako Batzordeko eta Zuzendaritza Taldeko ordezkariak hautatzea.
– Klaustroa ikasturtearen hasieran eta amaieran bilduko da ezinbestean, baita gutxienez bertako kideen herenek eskatzen dutenean edo Zuzendaritzak deia egiten duenean ere.
Zuzendaria
Ikusteko urritasuna duten ikasleei laguntza espezializatua emateko teknikariak
– Ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegiek langile laguntzaileak izan ditzakete beren funtzioak betetzeko, horretarako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak araututako baldintzei jarraiki.
– Ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegiek langile transkribatzaileak, materialak egokitzeko langileak eta bestelako langile espezializatuak izan ditzakete, berariazko materiala sortzeko eta egokitzeko premien arabera. Langile horiek dagokion baliabidetegiko zuzendariaren mendeko izango dira egiturari nahiz funtzioei dagokienez, nahiz eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren berariazko deialdien arabera arautuko diren horien arduraldia, ordainsari-erregimena, hornidura eta lanpostua lortzeko baldintzak.
– Irakasleen Kidegoen 2/1993 Legearen 33. artikuluko 4. artikuluak dioenari jarraiki, funtzioak betez 6 urte eman ondoren, egindako lana balioetsiko da, araudi bidez zehaztutako irizpideen eta prozeduren arabera, eta horrek aukera eskainiko du lanpostu horiek izaera mugagabea izateko. Dena dela, hala nahi izanez gero, irakasle-lanpostuetara itzul daitezke langileak, lanpostuak betetzeko lehiaketa arrunten bidez.
Egun beren funtzioak haur itsu eta anbliopeak eskolan integratzeko baliabidetegietan betetzen dituzten pertsonek funtzio horiek betetzen jarraituko dute eta egun duten administrazio-egoerari eutsiko diote, dekretu honetan aurreikusitako lanpostuak betetzeko deitutako hautaketa-prozedura amaitu arte.
Indarrik gabe geldituko da irailaren 25eko 318/1984 Dekretua, haur itsu eta anbliopeak eskolan integratzeko baliabidetegiak sortzeko zena, baita dekretu honetan ezarritakoaren aurkakoak diren maila bereko nahiz gutxiagoko xedapen guztiak ere.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aurkeztu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2005ko martxoaren 1ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
M.ª ANGELES IZTUETA AZKUE
1. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
2. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
3. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
4. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
5. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
6. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
7. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
8. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
9. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
10. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOA
IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEAK HEZKUNTZAN BARNE HARTZEKO BALIABIDETEGIA
EGOITZA: BILBO
PLANTILLA:
ZUZENDARIA
1. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
2. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
3. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
4. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
5. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
6. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
7. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
8. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
9. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
10. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
11. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
12. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
13. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
14. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
15. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
16. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
17. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
18. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
19. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOA
IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEAK HEZKUNTZAN BARNE HARTZEKO BALIABIDETEGIA
EGOITZA: DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
PLANTILLA:
ZUZENDARIA
1. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
2. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
3. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
4. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
5. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
6. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
7. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
8. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
9. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
10. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
11. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
12. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA
13. IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA EMATEKO TEKNIKARIA