Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

159/1999 DEKRETUA, martxoaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Baloreak Kontratatzeko Zentroen araubide juridikoa ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 1460
  • Xedapen-zk.: 159
  • Xedapen-data: 1999/03/09
  • Argitaratze-data: 1999/03/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Behi-esnearen erreferentzi kopuruak berresleitzeko prozedura eta irizpideak ezartzen dituen Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1998ko azaroaren 16ko Aginduaren 3. atalean, behi-esnearen erreferentzi kopuruak berresleitzeko kontutan hartuko diren lehentasunezko egoerak ezartzen dira.

Halaber, aipaturiko aginduaren 4. atalean xedatutakoaren arabera, Nekazaritza zuzendariaren erabaki baten bidez zehaztuko dira lehentasunezko egoerei eman beharreko puntuazio eta baremoak; puntuazio eta baremo horietatik, eskabide bakoitzari esleituko zaion azken puntuazioa aterako da, eta azken puntuazio horren arabera, erreferentzi kopuruak esleituko dira. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek ezagut dezaten.

Agindu hori aplikatzeko, Esnearen Batzorde Sektorialari kontsulta egin ondoren, eta kontutan hartuta zer nolakoa den kuotaren banaketa Euskal Herriaren lurralde-eremuan, hau

  1. Nekazaritzako ustiategiaren egiturazko hobekuntzarako 1996an eta 1997an onetsi den eta/edo 1998an aurkeztu den inbertsioaren tamaina, aipaturiko aginduaren 2.2. atalaren b) idazatiaren arabera.

    • 0 < R ² 10 5 puntu

    • 10 < R ² 20 10 puntu

    • 20 < R ² 30 15 puntu

    • 30 < R ² 40 20 puntu

    • 40 < R ² 50 25 puntu

    • R > 50 30 puntu

      *R: esnegintzako inbertsioa/kuota osoa

  2. Kudeaketa tekniko-ekonomikorako programetan parte hartzea: 5 puntu.

  3. Ustiategiaren titularra abeltzain gaztea izatea.

    • < 40 urte 20 puntu

      40-55 urte 10 puntu

  4. Esnegintzako nekazari-elkarteren batean egotea: 40 puntu.

  5. Abeltzainari esleitutako behi-esnearen erreferentzi kopurua.

    25.000 kg ² CT ² 100.000 kg 30 puntu

    • 100.000 kg < CT ² 200.000 kg 20 puntu

    • 200.000 kg < CT ² 300.000 kg 15 puntu

      *CT: kuota osoa

PUNTUAZIOA: Zentralari saltzeko kuota

propioaren gaineko gehikuntza:

125 %115,0

120 %110,4

115 %105,8

Ø Ø

10 %9,2

5 %4,6

0 %0

Erreserban dagoen kuota erabilgarria goian adierazitako ehunekoen arabera banatuko da, puntuaziorik handienari esleitutako ehunekotik abiaturik. Gehieneko kopurua 80.000 kg-koa izango da urteko lan-unitate (U.L.U.) bakoitzeko, eta 3 U.L.U.koa (240.000 kg) ustiategi bakoitzeko. Ustiategi bati dagokion kuota 2.500 kg-tik beherakoa izanez gero, delako ustiategi horri ez zaio inolako kuotarik esleituko.

Esleipena puntuaziorik handienetik txikienera egingo da, eta, puntuazio-talde beraren barruan, adinik txikienetik handienera, harik eta erreserba erabilgarria agortu arte.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko martxoaren 26a.

Nekazaritza zuzendaria,

JESÚS MARÍA ALONSO VALLEJO.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren (AE) 10.29 atalean xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) eskumen esklusiboa du bai merkataritzako burtsak bai merkantziak eta baloreak kontratatzeko gainerako zentroak merkataritza legeriaren arabera ezartzeko eta arautzeko. Bada, dekretu honen helburua da baloreak kontratatzeko EAEko zentroen araubide juridikoa ezartzea (zentro horien kontzeptua oso zabala da, eta oraingoz dagoen Burtsa bakarra hartzen du). Bereziki, indarrean dagoen ordenamendu juridikoak Autonomia Estatutuaren bitartez EAEri baloreak kontratatzeko zentroen alorrean onartzen dizkion administrazio-ahalmenak arautu nahi dira. Beraz, bere baitan hartzen dituen zentroak ofizialak edo Administrazioak sortutakoak izango dira, eta horien kontratazio- edo negoziazio-helburua titularrari halako maila juridikoa edo besterik gabe hainbat kreditu-eskubide ematen dizkioten balore negoziagarriak izango dira. Baloreok, bestalde, ezaugarri ezberdinetako konfigurazioak har ditzateke, hain da bizkorra bigarren mailako merkatu ofizialek egun duten eboluzioa. Baina Dekretuaren ardatza merkatu ofizial horiek diren arren, eta horien artean batik bat balore-burtsa, horrek ez du kentzen ekimen pribatuaren bidez bestelako bigarren mailako merkatuak edo kontratazio-zentroak —ez ofizialak— sortzea, aldez aurretik administrazio-baimena eskuratuta bertan dirua inbertituko duten pertsonek ziurtasunez joka dezaten.

Zehazte aldera, behar bezainbeste finkatu gabe dauden kontzeptuen definizioetan ez galtzeko, "balore" kontzeptua erabiltzen dugu, dekretu honetan arautu nahi diren bigarren mailako merkatuetan negoziagarriak diren finantza-tresna ugariak izendatzeko.

Baloreen bigarren mailako merkatuak kontzeptu zabalago batean sartzen dira: "balore-merkatua" izenekoan; eta hau, halaber, beste merkatu handiago batean: finantza-sisteman. Horregatik, dekretu honek arautu nahi dituen bigarren mailako merkatu horien kokapen berezi horrek eskatuta batetik, eta merkatuotan bateratzen diren elementuak aintzat harturik bestetik, beharrezkoa da autonomia mailako beste eskumen-titulu batzuk aipatzea, AEren 10.29 atalean jasotakoaz gain: Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoaren sustapena, garapena eta plangintza, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera (AEren 10.25 atala); eta kreditua antolatzeko alorrean Estatuaren oinarriak EAEn legez garatzea eta exekutatzea (AEren 11.2.a atala).

Esandako horretatik erraz ondoriozta daitekeenez, dekretu honek jasotzen duen erregulazioak bi muga ditu: kredituaren antolamenduaz Estatuak dituen oinarriak ( Espainiako Konstituzioaren 149.1.11.a), eta jarduera ekonomikoaren plangintzaz dituenak (EKren 149.1.13.a). Gainera, kontuan hartu behar da merkataritzako legeria Estatuaren eskumen esklusiboa dela (EKren 149.1.6.a), Konstituzio Auzitegiak (KA) egindako ñabardurak gora behera; alegia, Estatuaren eskumenak pribatuen arteko kontratu-harremanei eragiten die, baina harreman horietan botere publikoen parte hartzea edo horko partaideei dagokien alorraren gainekoa arautzeko eskumenaren titularitatea kasuan kasuko erakundeari ematen zaion kalifikazioaren menpe egongo da. Bigarren esparru horretan kokatzen da, hain zuzen ere, dekretu honek ematen duen erregulazioa: Balore-Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean (azaroaren 16ko 37/1998 Legearen bidez berriki aldatua) jasotako Estatuaren legeria garatzea, autonomiaren eskumenei dagokienez, KAren 1997ko uztailaren 16ko epaiarekin bat.

Ez da erraza ahaztea EAEn gaur egun dagoen bigarren mailako balore-merkatu ofizial bakarra Bilbaoko Burtsa dela. Dekretu honek, ordea, xedapen orokorra den aldetik, denboran irauteko xedea du eta ikuspegi zabalagoa dauka hertsi-hertsiki Bilbaoko Burtsa arautzetik hara doana. Esan nahi baita, EAEn sor litezkeen bigarren mailako beste merkatu batzuk, ofizialak nahiz ez ofizialak, aurreikusten ditu, nahiz eta euskal agente ekonomikoak izan aurreikuspen horren eraginkortasunaz epaia eman beharko dutenak.

Dekretuak lau atalburu ditu.

Lehenengo atalburuan EAEko bigarren mailako merkatu ofizialen sorrera eta ez ofizialen baimen-prozedura arautzen dira.

Bigarren atalburuak balore-burtsak aztertzen ditu, eta bertako hainbat alor arautzen ditu, bereziki kontratazio-zentro horien bidez egiten diren transakzioetan ziurtasun juridikoa eta ekonomikoa bermatzeko EAEren Administrazioak duen jarduera. Esate baterako, merkatuetan negoziagarriak diren baloreei buruzko aginduak ematen ditu —muturreko kasuetan, EAEko burtsetan bakarrik onartzen diren baloreen negoziazioa etetea edo baztertzea aurreikusten du—; eta sozietate artezkariei eta sozietate horretako partaide diren balore-burtsako kideei araubide juridiko aski zabala ematen die, Estatuaren oinarrizko araudia osatuz. Atalburuaren bukaeran, EAEko burtsetan bakarrik onartzen diren baloreen konpentsazio- eta likidazio-zerbitzua arautzen da, bai eta zerbitzu horri atxikita dauden erakundeek sortu behar duten fidantza kolektiboaren araubidea ere.

Hirugarren atalburuak balore-merkatuarekin harremanetan diharduten pertsonen eta erakundeen jokamoldea arautzen du. Alegia, bateko eta besteko interesen artean gatazkarik ez sortzea begiratzen du, hori inbertsiogileen kaltean izango litzatekeelako.

Laugarren atalburuan Administrazio Autonomikoak EAEko bigarren mailako merkatu ofizialen erakunde artezkariaren gainean duen gainbegiratzeko, ikuskatzeko eta zigortzeko ahalmena arautzen da; baita ere balore-merkatuaren araudiaren menpean dauden gainerako pertsonena, EAEko burtsetan bakarrik onartzen diren baloreen eragiketei dagokienez. Balore-merkatuaren bereizgarritasunak ikusita, ezinbestekotzat jotzen da Balore Merkatuko Komisio Nazionalaren lankidetza.

Dekretuak bukaeran hiru gehigarrizko xedapen, aldi baterako xedapen bat, indargabetze xedapen bat eta azken xedapen bi ditu, horietan ohikoa den edukiarekin.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Estatuaren Kontseiluari entzunda, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko martxoaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.– Eusko Jaurlaritzak emandako dekretu bidez sortuko dira, EAEren lurraldean, balore-burtsak eta kontuko idazpenaren bidezko zor publikoko bigarren mailako merkatuak eta bigarren mailako bestelako balore-merkatu ofizialak. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean; edo, espresuki hala adierazten bada, dekretuan bertan adierazitako egunean. Horien sorreraren berri hilabeteko epean eman beharko zaio Balore Merkatuko Komisio Nazionalari, dekretua EHAAn argitaratzen den egunetik kontatuta.

    Sortze dekretuan bertan bigarren mailako balore-merkatu ofizialaren antolamendua eta funtzionamendua arautuko dira. Arau horietan merkatuaren beraren araudiaren aipamenak jaso ahalko dira, edota merkatua zuzentzen duen erakunde artezkariaren estatutu sozialenak. Edonola ere, araudi edo estatutu horiek, aldez aurretik, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren onespena jaso behar dute, eta dagokien bigarren mailako merkatu ofiziala sortzeko dekretuari atxiki beharko dira, eranskin moduan.

  2. atala.– EAEren lurraldean bigarren mailako balore-merkatu ez ofizial antolatuak jardunean jartzeko, aldez aurretik Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren baimena beharko da. Baimena emateko, ukatzeko edo baldintzatzeko, Sailak balore-merkatua arautzen duen legerian ezarritako irizpideak erabiliko ditu, batik bat balore-burtsari eta kontuko idazpenen merkatuari dagokiena.

    Merkatuari baimena emateko eskabidearekin batera honakoak aurkeztu beharko dira: azalpen-txostena, erakunde artezkariaren estatutu sozialak, kideen zerrenda, erakunde sustatzailearen kontabilitateko egoera-orri auditatuak eta merkatuaren araudia. Horretaz guztiaz gainera, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak aukera izango du, merkatuaren funtzionamendu egokia eta inbertsiogileen ziurtasuna bermatze aldera, agiri osagarriak edota aurkeztutakoetan aldaketak eskatzeko.

  1. atala.– EAE-ko balore-burtsetan, Balore Merkatuko Komisio Nazionalak ezartzen dituen balore-kategoria guztiak negoziatu ahalko dira.

    Halaber, bigarren mailako beste merkatu ofizialetan negoziagarriak diren baloreak negoziatu ahalko dira, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak aplikagarria den Estatuko araudia errespetatuz ezartzen dituen baldintzetan. Negoziazio hori, ordea, balore horiek nagusiki negoziatzen diren bigarren mailako merkatu ofizialaren araduiaren menpe egongo da.

  2. atala.– EAE-ko balore-burtsetan negoziagarritzat onartzen diren baloreen gaineko eragiketak Estatuko legeriak ezarritako araubide juridikoaren menpean egongo dira.

  3. atala.– Ogasun eta Herri Administrazio Sailak eskubidea izango du EAE-ko balore-burtsetan bakarrik onartzen diren baloreen negoziazioa eteteko, horiek gaineko eragiketak egoki egiteko arazorik dagoenean edo inbertsiogileen babesa areagotzeak horrelakorik eskatzen duenean. Etetea ofizioz xeda daiteke, jaulkitzailearen edo sozietate artezkariaren eskariz, eta bere iraupena ez da hiru hilabetetik gorakoa izango.

  4. atala.– Ogasun eta Herri Administrazio Sailak eskubidea izango du EAE-ko Balore Burtsetan bakarrik onartzen diren baloreen negoziazioa baztertzeko, baldin hedapen, maiztasun edo kopuru aldetik araudiz ezarritako betebeharrak betetzen ez badira. Baztertzea norberaren eskariz edota dagokion burtsaren sozietate artezkariaren eskariz egin daiteke.

    Erakunde jaulkitzaileak ere eskatu ahalko du balore-burtsa bateko balore baten negoziazioa baztertzea. Alabaina, baztertzea baloreen edukitzaileen edo titularren legezko interesen kalterako dela ikusten badu, Ogasun eta Herri Administrazioak uko eman diezaioke eskari horri, edota baldintza gisa ezarri jaulkitzaileak erosteko eskaintza publikoa sustatzea. Baztertzeak eragin dituen balore guztiei aplikatuko zaie eskaintza hori, aplikagarria den araudian ezarritako prozedura eta gutxieneko prezioa erabiliz.

  5. atala.– 1.– EAE-ko balore-burtsek sozietate artezkari bana izango dute. Eta horien araubide juridikoa 24/1988 Legearen 48. atalean, Dekretu honetan eta indarrean dauden xedapenetan jasotakoa izango da.

  1. – Ogasun eta Herri Administrazio Sailak eskumena izango du EAE-ko balore-burtsei hainbat eginkizun esleitzeko, horrekin merkatuaren eraginkortasuna, partaideen ziurtasun juridiko eta ekonomikoa eta merkatuetan egiten den negoziazioa hobetzen badira. Guztiarekin ere, sozietate artezkariek berariaz zainduko dute prezio-eraketa egokia egiten den, kontratazioan eta kasuan kasuko balore-burtsaren jardueran erabiltzen diren arauak hertsiki aplikatzen diren, eta, oro har, horien jardunbidea zuzen bideratzen den.

    Sozietate artezkariek, dituzten betebeharren indarrez:

    1. Jakinarazi egingo dizkiote Ogasun eta Herri Administrazio Sailari bete beharreko arauak hausteak edo balore-merkatuak arautzen dituzten oinarri-irizpideak desbideratzeak ekar ditzaketen egiketa edo egoera guztiak.

    2. Ogasun eta Herri Administrazio Sailak gainbegiraketa, ikuskapen eta zigor-funtzioak burutzeko eska dezan laguntza guztia eman beharko diote.

    3. Balore baten negoziazioa geldiaraztea eskatuko diote Ogasun eta Herri Administrazio Sailari baldin eta, EAEko balore-burtsetan bakar-bakarrik negoziatzeko onartuta egonik, informatu beharra edo kotizazioak ezartzen dituen bestelako betebeharrak gauzatu ez badira, edo balore horri buruzko eragiketak behar bezala egitea galeraz dezaketen gorabehera bereziak gertatzen badira, edo inbertsiogileak babesteko neurri hori hartzea bidezkoa gertatzen bada. Presakoa edo oso larria denean, sozietate artezkariek berek geldiarazi ahal izango dute negoziazioa badaezpada. Horrela gertatuz gero, eta betiere EAEko balore-burtsetan bakar-bakarrik negoziatzeko onartutako baloreak direnean, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari jakinarazio diote erabakia. Etena indar barik geratuko da Sailak horrela xedatzen duenean, edo, bestela, geldiarazteko erabakia hartu ondorengo bigarren egun balioduna amaitu baino lehen Sailak geldiarazteko erabakia hartu ez duenean.

    4. Balore baten edo gehiagoren kontratazioa edo kide baten edo gehiagoren merkatu-jarduera geldiarazi ahal izango dute baldin eta bete beharreko arau baten hauspena galerazteko edo kontratazioa behar bezala gauzatzen dela bermatzeko. Horrela gertatuz gero, eta betiere EAEko balore-burtsetan bakar-bakarrik negoziatzeko onartutako baloreak direnean, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari jakinaraziko diote erabakia; eta

    5. Negoziaziotik kanpo zenbait balore uzteko proposamena egingo diote Ogasun eta Herri Administrazio Sailari, baldin eta balore horiek, EAEko balore-burtsetan bakar-bakarrik negoziatzeko onartuta egonik, arauz ezarritako zabalkunde edo maiztasun eskakizunak edo kontratazio bolumena lortzen ez badituzte.

  2. – EAEko balore-burtsetako sozietate artezkariek atal honetan aipatzen diren funtzioak eta aplikatu beharreko bestelako manuak gauzatzeko ezinbesteko diren baliabideak habilitatu beharko dituzte.

  1. atala.– EAEko balore-burtsetako sozietate artezkarien estatutu sozialek eta euren aldakuntzek Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren onarpena behar dute, baina estatutu horiek zuzenbidearen aurkakoak badira ez da onarpenik emango legez kanpo dagoena zuzentzen ez den bitartean. Ogasun eta Herri Administrazio Sailak baldintzak jarri ahal izango ditu estatutu sozialak eta euren aldakuntzak onartzeko; adibidez, sozietatearen xedearen garapen egokia bermatzeko interesgarri iritzitako alderdiak beroietan berariaz jaso beharra eta zalantzazko arauak edo behar bezala garatuta ez daudenak kendu beharra.

    Estatutu sozialak edo euren aldakuntzak Ogasun eta Herri Administrazio Sailari aurkeztuko zaizkio, honek onar ditzan, eta aurkezten den egunetik hasi eta hilabeteko epean berariazko erabakirik edo onarpena baldintzatzen duen egintzarik jakinarazten ez bada, onartu egin direla ulertuko da.

  2. atala.– Balore-burtsa baten sozietate artezkariaren administrazio kontseiluko kideak edo zuzendari nagusia izendatu baino lehen, ezinbestekoak izango dira izendagaien onarpena eta Ogasun eta Herri Administrazioko Sailarena.

    Onarpena eskatzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean berariazko erabakirik jakinarazi ezean, izendapenak onartu egin direla ulertuko da.

  3. atala.– Ogasun eta Herri-Administrazio Sailaren jarduera-eremuarekin zerikusia duten gai guztiei buruzko aholkuak eta, oro har, balore-merkatuari buruzko aholkuak emango dizkiote Sailari balore-burtsen sozietate artezkariek, Sailak berak hala eskatuta edo mozioen bidez.

  4. atala.– 1.– Honako erakunde hauek izan daitezke EAEko balore-burtsetako legezko kide:

    1. balore-sozietateak;

    2. balore-agentziak;

    3. kreditu-erakundeak; eta

    4. indarrean dauden legeei atxikiz kide izan daitekeen beste edozein erakunde.

      1. – Aurreko zenbakiak aipatzen dituen erakundeek, EAEko edozein balore-burtsetako kide izateko, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten baimenak izan beharko dituzte eta dagozkien erregistroetan erroldatuta egon beharko dute.

      2. – EAEko balore-burtsetako kide izan nahi duten erakundeek honako hauek kreditatu beharko dituzte Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren aurrean: kide izateko eskatutako gaitasuna eta hitza eman beharko du idatziz bere gain balore-burtsa antolatze eta jardute arauei eutsiko diela, bertan egindako eragiketen konpentsazio eta likidazioari buruzkoak barne.

      3. – EAEko balore-burtsa bateko kide izateko, sozietate artezkariaren administrazio-kontseiluaren onarpena berariaz adieraztea ezinbesteko baldintza izango da eta kidetasuna burtsaren kapitalean parte hartuz gauzatuko da.

      4. – Aurreko zenbakian aurreikusitako ondorioetarako, eskabidea aurkeztu eta hilabeteko epean Ogasun eta Herri Administrazio Sailak ziurtagiri bat emango du. Ziurtagiri horrek sei hilabeteko iraupena izango du eta indarrean dirauen bitartean balore-burtsa bateko kide izan nahi duenak burtsa horretako sozietate artezkariari eskatu beharko dio.

      5. – Ogasun eta Herri Administrazio Sailak aurreko zenbakian aipatutako ziurtagiria epearen barruan ematen ez badu, eskabidea onartu egin dela ulertuko da eta onarpen hori Zuzenbidean onartutako edozein probabide erabiliz kreditatu ahal izango da, Herri-Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 43.5 atalak aipatzen duen ziurtagiria barne. Ziurtagiri horrek, halaber, sei hilabeteko epean izango du indarra.

  5. atala.– Balore-burtsetako sozietate artezkariek, kide berriak sartu direlako kapital-zatiak egokitzeko prozedura amaitu ondoren, hilabeteko epean jakinarazi beharko diote emaitza Ogasun eta Herri Administrazio Sailari, eta honek, hala badagokio, sozietate artezkarien kapitalaren zatia eskuratu duten erakundeei dagokien burtsako kide-tituluak emango dizkie. Titulu horiek adierazpen balioa baino ez dute izango eta dagokion Kotizazio Buletinean eta EHAAn argitaratuko dira.

  6. atala.– 1.– Sozietate artezkari batekiko edozein zor ordaintzeko berandu dabiltzan kideei dagokienez, betiere dagokion sozietate artezkariak hala eskatzen badu, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak burtsako kide aritzeko gaitasuna indargabetu ahal izango die kide horiei. Zorpeko diruzenbatekoa ordaindu dela kreditatu ostean hartuko indarra berriro ere gaitasunak.

  1. – Legez edo arauz aurreikusitako arrazoiengatik EAEko balore-burtsa bateko kide aritzeko gaitasuna galdu edo baliogabetzea gertatuz gero, dagokion Kotizazio Buletinean eta EHAAn argitaratuko da.

  1. atala.– 1.– Burtsako kideek, burtsan negoziatzeko onartutako baloreak dituzten erakundeek eta EAEko balore-burtsekin harremanetan dauden gainerako pertsona edo erakundeek sozietate artezkarien erabaki guztiak bete beharko dituzte, beti ere indarrean dauden legeen esparruan eta sozietate horiek zuzendaritzan eta administrazion dituzten funtzioei dagokienez.

  1. – Kontratazio, merkatuaren funtzionamendua antolatzea edo lege edo arau bat betetzeko eskakizunak edo irizpideak finkatzea helburua duten erabakiak izanez gero, Burtsaren Kotizazio-Buletinean argitaratu beharko dira eta erabakiak hartu eta 24 orduko epearen barruan jakinaraziko zaizkio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari. Sailak baliogabetu edo aplikazioa indargabetu ahal izango du baldin eta Sailaren ustez erabaki horiek balore-merkatuaren legeak hausten badituzte, edo prezioak eratzeko prozeduraren zuzentasuna edo gardentasuna edo inbertsiogileen babesa galerazten badituzte.

  2. – Sozietate artezkariek indarrean dauden legeak eta aurreko atalean aipatzen diren erabakiak behar bezela betetzen dituztenentz egiaztatzea Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren ardura izango da eta, honek, horretarako, dagozkien akordioak aldatzea eskatu ahal izango du.

  1. atala.– 1.– Balore-burtsetako sozietate artezkariek urteko aurrekontu balioetsi bat gertatuko dute. Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dagokion urteko abenduaren 1a baino lehen onartu beharko du aurrekontu hori. Hurrengo urteko lehenengo egun balioduna baino lehen berariazko erabakirik jakinarazi ezean onartuta dagoela ulertuko da.

  1. – Sozietate artezkariaren aurrekontuak diru-sarreren bidez ordaindu beharko ditu gastu guztiak. Salbuespenez hori ezin bada lortu, Burtsako kideei eskatu ahal izango die aparteko diru-sarrerak egitea finantza-oreka lortu ahal izateko. Aparteko diru-sarrerak kideei egozteko irizpideek estatutu sozialetan definituta egon beharko dute.

  2. – Aurreko zenbakiek aipatzen duten aurrekontuan, zehatz-mehatz azalduko dira aurreikusitako diru-sarrerak lortzeko ekitaldian erabiliko diren prezio eta komisioak. Ogasun eta Herri Administrazio Sailak aldakuntza bat ezarri ahal izango du baldin eta prezio edo komisio horiek sozietate artezkariaren finantza-orekaren irizpidearen aurkakoak badira, balore-merkatuaren garapena aldatu edo merkatu hori arautzen duten irizpideen aurkakoak badira edo burtsako kide ezberdinen artean bereizkeria zuriezinak sortzen badituzte.

  3. – Sozietate artezkariak aurreko zenbakiak aipatzen dituen prezio eta komisioetan edozein aldakuntza egin ahal izateko, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren baimena beharko du. Aldatzeko eskabidea aurkezten den egunetik hasi eta hilabeteko epean Sailak dagokion erabakia jakinarazi ez badu baimena eman dela ulertuko da.

  1. atala.– Balore-burtsako sozietate artezkariaren urteko kontuen auditoriaren urteko txostena Ogasun eta Herri Administrazio Sailari igorriko zaio azter dezan eta Sailak, aztertu ostean, bidezko iritzitako aholkuak eman ahal izango ditu.

  2. atala.– 1.– Balore-burtsa bakoitzean baloreen eta eskudiruen konpentsazio- eta likidazio-zerbitzu bat egongo da, burtsa horretan negoziatzeko onartutako baloreei dagokien kontuko idazpenen; eta baloreen eta eskudiruen konpentsazio eta likidazioen arabera ordezkatutako baloreen erregistro kontablea eramango duena. Aipatutako zerbitzu hori sozietate artezkariaren menpe egongo da eta ez du berezko izaera juridikorik izango.

  1. – Burtsetako kideak konpentsazio- eta likidazio-zerbitzura atxikitako erakundeak izango dira.

    Aurreko baldintza bete gabe ere, konpentsazio- eta likidazio-zerbitzura atxikitako erakundeak izan daitezke, kasuan kasuko balore-burtsan berariaz negoziaketara onartutako tituluen gordailu direnak; eta dagokion balore-burtsan bakarrik negoziaketara onartutako baloreen erregistro kontablea eramateko ardura duten sozietate, balore agentzia eta kreditu erakundeak. Era berean, EAEko balore-burtsen konpentsazio- eta likidazio-zerbitzuetara atxikitako erakunde izan daitezke, 24/1988 Legearen 54. atalak aipatzen duen baloreen konpentsazio- eta likidazio-zerbitzua; eta beste balore-burtsetan antzeko jarduerak burutzen dituzten erakundeak. Aldi berean, EAEko balore-burtsen sozietate artezkariak aurreko zerbitzu horretara eta antzeko jarduerak burutzen dituzten erakundeetara atxikitako erakundeak izan daitezke.

    Burtsako kide ez direnean, EAEko balore-burtsaren konpentsazio- eta likidazio-zerbitzura atxikitako erakunde izaera lortzea edo galtzea balore-burtsaren sozietate artezkariaren administrazio kontseiluaren erabakiz gertatuko dira, hurrengo atalak adierazten dituen antolatze eta jardute arauekin bat etorriz.

  2. – Balore-burtsaren sozietate artezkariaren administrazio kontseiluak landuko ditu konpentsazio- eta likidazio-zerbitzuaren antolatze eta jardute arauak, eta hauek Ogasun eta Herri Administrazio Sailak onartu beharko ditu aplikatzen hasi aurretik. Onartzeko aurkeztu ondorengo hiru hilabeteko epean idatzizko erabakirik jakinarazten ez bada onartutzat emango dira.

  3. – EAEko balore-burtsen konpentsazio- eta likidazio-zerbitzuek bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziaketara ez onartutako baloreen erregistro kontablea eraman ahal izango dute eta baita ere, dekretu honetan aurreikusitako eginkizunen osagarri diren eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak agintzen dizkien eginkizunak hartu ahal izango dituzte bere gain, balore-burtsaren sozietate artezkariaren administrazio kontseiluaren aurretiko txostenaren ondoren.

  1. atala.– 1.– Burtsaren konpentsazio- eta likidazio-zerbitzura atxikitako erakundeek fidantza kolektibo bat eratuko dute, kasuan kasuko balore-burtsan negoziatzeko berariaz onartutako baloreen gaineko likidazioaren zain dauden eragiketak betetzea beraien artean bermatzeko.

    Burtsaren konpentsazio- eta likidazio-zerbitzura atxikitako erakundeei dagokien fidantza kolektiboaren guztirako zenbatekoa balore-burtsaren sozietate artezkariaren administrazio kontseiluaren erabakiz zehaztu eta errebisatuko da, 24/1988 Legearen 54. atalak aipatzen duen baloreen konpentsazio- eta likidazio-zerbitzuaren fidantza kolektiboaren guztirako zenbatekoa zehazteko eta errebisatzeko aurreikusitako legezko mugen eta epeen barruan, beti ere, kasuan kasuko burtsan berariaz negoziatzera onartutako baloreei aplikatuz. Zazpi eguneko epean emango zaio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari sozietate artezkariaren administrazio kontseiluaren aipatutako erabakiaren berri, dekretu honetako 14.2 atalean xedatutakoa aplikatuz. Fidantza kolektiboaren guztirako zenbatekoa burtsaren konpentsazio- eta likidazio-zerbitzura atxikitako erakundeen artean banatzea, balore-burtsaren sozietate artezkariaren administrazio kontseiluaren erabakiz egingo da, aipatutako burtsaren konpentsazio- eta likidazio-zerbitzura atxikitako erakundeentzat ezarritako arauak jarraituz, baina, kasuan kasuko balore-burtsan negoziatzeko berariaz onartutako baloreei aplikatuz.

  1. – Atal honek aipatzen duen fidantza kolektiboa burtsaren sozietate artezkariak kudeatuko du.

  2. – Baloreen konpentsazio- eta likidazio-zerbitzuan eratutako fidantza kolektiboarentzat ezarritako jardute arauak aplikagarri izango dira eta aurreko atalaren 3. puntuak aipatzen dituen antolatze eta jardute arauetan egokitu, garatu eta osatu beharko dira.

  1. atala.– EAEko lurralde eremuan, balore-merkatuekin zerikusia duten jarduerak burutzen dituzten pertsona eta erakunde guztiek estatuko oinarrizko legedian jasotzen diren jokatze arauak errespetatu beharko dituzte, eta baita, aurreko arauak garatzean Eusko Jaurlaritzak onartzen dituenak edo, gaikuntzaren ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak onartutakoak ere.

  2. atala.– EAEko bigarren mailako merkatu ofizial bateko kide izaera duenak Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren aurrean adierazi beharko ditu hirugarrenekin dituen lotura ekonomikoak eta kontratu harremanak, hauek, berezko edo besteren jardueren ondorioz beste bezeroekin interesen arazoak sor ditzaketenean.

  1. atala.– EAEko lurralde eremuan balore-merkatu alorreko gainbegiraketa, ikuskapen eta zigor ahalmenak Ogasun eta Herri Administrazio Sailak izango ditu, kasu bakoitzean aplikagarri den legediaren arabera. Aipatutako ahalmenak ondorengoei lotuta daude:

    1. EAEn dauden balore-burtsen sozietate artezkariak, eta bestelako bigarren mailako balore-merkatuetako erakunde artezkariak, ofizialak izan ala ez.

    2. Aurreko letrak aipatzen dituen balore-burtsetako eta bestelako bigarren mailako balore-merkatuetako kideak, eta balore jaulkitzaile eta gainerako pertsona fisiko eta juridikoak, balore-merkatuko araudi erregulatzaileak eragiten dienean, EAEko balore-burtsetan eta gainerako bigarren mailako balore-merkatuetan bakarrik negoziatzera onartutako baloreen gaineko eragiketekin zerikusia dutenean.

  2. atala.– Aurreko atalak zehazten dituen ahalmenak hobeto erabiltzeko, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak beharrezkoak diren hitzarmenak burutu ahal izango ditu Balore Merkatuko Komisio Nazionalarekin.

  3. atala.– Ogasun eta Herri Administrazio Sailak, dekretu honetako 21. atalak zerrendatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoei beharrezko jotzen duen informazio guztia eskatu ahal izango die agindu honek aipatzen dituen ahalmenak erabil ditzaten. Informazio hori lortzeko edo egiaztatzeko, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak egokitzat ematen dituen ikuskapen guztiak egin ahal izango ditu, eta horretarako, atal honek adierazten dituen pertsona fisiko eta juridikoak esandako Sailaren esku jarri beharko ditu liburuak, erregistroak eta agiriak, edozein dela ere beren euskarria, hala nola,programa informatikoak, artxibo magnetikoak, optikoak edo bestelakoak.

  4. atala.– 1.– Balore-merkatuko antolatze edo diziplina arauak urratzeagatik aplikatuko den arau-hauste eta zigorren erregimena 24/1988 Legearen 95. ataletik 107.era aurreikusitakoa izango da.

  1. – Zigor espedienteak bideratzeko eskumena duen organoa Finantza Zuzendaritzari atxikitako ikuskaritza da.

  2. – Zigorrak jartzeko eskumena izango duten organoak ondorengoak dira:

    1. Arau-hauste larri eta arinentzat Finantza zuzendaria.

    2. Arau-hauste oso larrientzat Ogasun eta Herri Administrazio sailburua.

      GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Egun indarrean dauden Bilbaoko Balore Burtsa, S.A.-ren sozietate artezkariaren estatutuak, eta bere konpentsazio- eta likidazio-zerbitzuaren antolatze eta jardute arauak, dekretu hau indarrean sartu eta ondorengo hiru hilabeteko epean bidali beharko dira Ogasun eta Herri Administrazio Sailera.

INDARGABETZE XEDAPENA

Bilbaoko Balore Burtsaren kontuko idazpenen eta konpentsazio- eta likidazio-zerbitzua arautzen duen abenduaren 9ko 329/1992 Dekretua eta dekretu honek dioenaren aurkako maila bereko edo gutxiagoko xedapen guztiak indargabetzen dira.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.