Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

48/1996 DEKRETUA, martxoaren 12koa, Etxebizitza eta Lur arloan, babesgarri izan daitezkeen ekintzei dagokienez, kreditu.erakundeek 1996ko ekitaldian eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes tasak ezartzeko dena. (Hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 119
  • Hurrenkera-zk.: 3045
  • Xedapen-zk.: 48
  • Xedapen-data: 1996/03/12
  • Argitaratze-data: 1996/06/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuko 24.1 atalean zera ezartzen da: Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak, argitalpenaren gai izan diren testuetan eman daitezkeen tipografi edo inpresio mailako errakuntzak zuzendu egingo dituela, nahiz ofizioz, nahiz dagokion organoak edo entitateak hala eskatuta; baina hori egingo du, errakuntza horiek, xedapen horien esanahia aldatzea edo horiei buruzko zalantzak ekar ditzaketenean.

Etxebizitza eta Lur arloan, kreditu-erakundeek 1996ko ekitaldian eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes tasak ezartzen dituen martxoaren 12ko 48/1996 Dekretuaren testuan, gisa horretako errakuntzak egin dira. Dekretu hori 1996ko martxoaren 21ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 58. zenbakian. Bidezkoak diren zuzenketak egiten dira ondoren:

  • Atal bakarrean (5.016. orrialdea), honako hau dioenean:

    "...tasa %8,5665ekoa izango da mailegua indarrean dagoen lehenengo urtean (...). Urteko benetako tasa ezin izango da %8, 7500etik gorakoa."

    Honako hau esan behar du:

    "...tasa %8,56koa izango da mailegua indarrean dagoen lehenengo urtean (...). Urteko benetako tasa ezin izango da

    %8,75etik gorakoa."

  • Gehigarrizko xedapenetatik bigarrengoko 1. lerroaldean, a) letran (5.018 orrialdea), honako hau dioenean:

    "... edo elbarriek erabiltzeko egokipenerako partidak sartuz gero, Dekretu honen 3. ataleko hirugarren, laugarren eta seigarren idazatietan ezarritakoaren arabera: urteko benetako interesaren %4,75a."

    Honako hau esan behar du:

    "...edo elbarriek erabiltzeko egokipenerako partidak sartuz gero, Dekretu honen 3. ataleko 3., 4. eta 6. idazatietan ezarritakoaren arabera: urteko benetako interesaren %4,75a."

  • Gehigarrizko xedapenetatik bigarreneko 2. idazatian (5.019 orrialdea) kendu egiten da honako lerroalde hau:

    "Salbuespenez, Finantza-Entitateak eskatutako bermeez gain, mugiezinezko ondarearen titulartasuna edo aurretizko aurrezkia egiaztatzen dutenek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza zuzenak; azken kasu honetan, urtebeteko aintzinatasunez etxebizitza-aurrezkirako kontuan gordailatuz, urtebeteko aintzinatasuneko epez aurrezki-ezarpena eginez edo azken urtean zehar bataz besteko saldoarekin ageriko ezarpenen bidez, etxebizitzaren prezioaren 100eko 20tik gorako zenbatekoa osatuz, trastetegia, garagea eta eraskinak barne."

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.