Arautegia
Inprimatu474/1994 DEKRETUA, abenduaren 20koa, bilguneetako eskola-kontseiluak arautzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 7
- Hurrenkera-zk.: 134
- Xedapen-zk.: 474
- Xedapen-data: 1994/12/20
- Argitaratze-data: 1995/01/11
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Autonomia-Estatutuak Euskal Herriko bizitzako arlo guztietan herritar guztien partehartzea bultzatzeko agintzen die herriaginteei. Agindu hori betetzeko, Eusko Legebiltzarrak, hezkuntza eta irakaskuntzaren arloan aitortu zaizkion aginpideak erabiliz, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea onartu zuen. 13/1988 Lege horretako 6. atalak (lege hori gerora Euskal Eskola Publikoari buruzko 1/1993 Legeak aldatu du) unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren programazio orokorrak hartzen dituen arloen aholku-, partaidetzaetaaholkularitza-organoak ezartzen ditu. Idazketa berrian bilguneetako eskola-kontseiluak sortzen dira. 1/1993 Legeko seigarren erabaki gehigarriak Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko Legeko 18. atala aldatzen duenak- adierazten duenez, bilguneetako eskolakontseiluakizango dira eskola-bilgunearen eremuan programazio orokorrak hartzen dituen arloen aholkueta partaidetzaorgano. 1/1993 Lege horrek, bestalde, eskola-bilgunea irakaszerbitzuenantolakuntzarako eta plangintzarako lurralde-banaketako oinarrizko esparrutzat hartzen duenez, beharrezkoa da esparru horri dagozkion eskolakontseiluen antolaketa eta funtzionamenduari buruzko araubidea garatzea. Ondorioz, Eskola Kontseiluei buruzko Legeko 18.2 atalaren babesean, Euskal Eskola Publikoari buruzko Legean egiten den idazketa berriarekin bat etorriz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez Euskadiko Eskola Kontseiluak egindako txostena ezagutu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko abenduaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- 1.- Eskola-bilgunearen eremuan unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren programazio orokorrak hartzen dituen arloen aholku- eta partaidetzaerakundeak dira bilguneetako eskolakontseiluak. 2.- Otsailaren 19ko 1/993 Legeko 24.3 atalean ezarritakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak sortuko dituen eskola-bilgune guztietan eratuko dira bilguneetako eskolakontseiluak. 2. atala.- 1.- Bilguneetako eskolakontseiluak lehendakariak, lehendakariordeak, kontseilukideek eta idazkariak osatuko dituzte. 2.- Bilguneetako eskola-kontseiluetako kideak, behin aukeratuz gero, tokian tokiko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak izendatuko ditu. 3.- Tokian tokiko lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariaren proposamenez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak izendatuko ditu, kontseilu bakoitzeko kideen artetik, bilguneetako eskolakontseiluetakolehendakariak. 4.- Bilguneetako eskola-kontseiluetako lehendakariordeak eta idazkariak kontseilukideek beraiek aukeratuko dituzte kontseiluko kideen artean, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak izendatuko ditu. 3. atala.- 1.- Bilguneko eskola-kontseiluaren antolamendu eta ihardunbideko araudian zehaztuko da, hurrengo ataletan ezarritako mugen barruan, zenbat kontseilukide izango diren guztira, eta kontseilukide horiek nola banatuko diren. Era berean, kontseiluaren bilera-arauak eta iharduteko gainerako arauak ere araudi horretan zehaztuko dira. 2.- Bilguneko eskola-kontseiluak, gutxienez, honako kide hauek izango ditu: a) Bilguneko herri-ikastetxeetako zuzendarien eta ikastetxe pribatuetako titularren ordezkarien kopuru jakin bat. Kopuru hori ez da izango kontseilukide guztien kopuruaren %15 baino txikiagoa. b) Bilguneak hartzen dituen udalerrietako ordezkarien kopuru jakin bat. Kopuru hori ez da izango kontseilukide guztien kopuruaren %15 baino txikiagoa. c) Bilguneko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen gurasoen kopuru jakin bat. Kopuru hori ez da izango kontseilukide guztien kopuruaren %15 baino txikiagoa. d) Bilguneko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako irakasleen kopuru jakin bat. Kopuru hori ez da izango kontseilukide guztien kopuruaren %15 baino txikiagoa. e) Bilguneko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen kopuru jakin bat. Kopuru hori ez da izango kontseilukide guztien kopuruaren %15 baino txikiagoa. f) Ikastetxeetako administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat. g) Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoko ordezkarien kopuru jakin bat, ikuskari nagusiak izendatuta. Kopuru hori ez da izango kontseilukide guztien kopuruaren %3 baino txikiagoa. h) Bilguneko Laguntza Zerbitzuko ordezkarien kopuru jakin bat, tokian tokiko lurralde-ordezkariak izendatuta . Kopuru hori ez da izango kontseilukide guztien kopuruaren %3 baino txikiagoa. 3.- Bilguneko eskola-kontseiluaren antolamendu eta ihardunbideko araudian zehaztuko da nola banatuko diren aurreko azpiataleko a), c) d) eta e) taldeei dagozkien kideak irakaskuntzako sare eta maila guztien artean. Banaketa hori egiteko, kontuan izango da bilgunean zenbat ikastetxe dagoen sare eta maila bakoitzean. 4. atala.- 3. ataleko 2. azpiatalean adierazitako a), b), c), d), e) eta f) taldeetako hautesle eta hautagai izateko, bilguneko ikastetxeren bateko kontseiluko edo ordezkaritza-organo goreneko kide izan beharko da, beti ere ordezkaritza-talde eta -maila berean. Baldintza hori ez zaie eskatuko ikastetxe pribatuetako titularren ordezkariei. 5. atala.- 1.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 3.2. atalean adierazitako a), b), c), d), e) eta f) taldeetako ordezkariak izendatzeko hautespenprozesuak deituko ditu, ikastetxe pribatuetako titularren ordezarien kasuan izan ezik. 2.- Ikastetxe pribatuetako titularrek Hezkuntza sailburuordeari proposatuko dizkiote ordezkariak, eta proposamen hori, gutxienez, bilguneetako eskolakontseiluen eratze- edo berritze-eguna baino 20 egun lehenago bidaliko da, araudi bidez besterik ezarri ezean. 3.- Bilguneetako eskola-kontseiluetako kideak aukeratu edo izendatzeko prozesuetan, ordezkoak ere izendatuko dira. 6. atala.- Bilguneetako eskola-kontseiluetako lehendakariei honako eskurantza hauek dagozkie: a) Kontseiluaren ordezkaritza izatea, eta kontseiluaren bozeramale-lanak betetzea. b) Ohiko eta ohiz kanpoko bilkuretarako deialdia erabakitzea, eta eguneko aztergai-zerrenda ezartzea; beti ere kontseilukideen eskabideak kontuan izanik, behar besteko denboraz aurkeztu badituzte. c) Bilkuretan mahaiburu izatea, bilkurak hasi eta amaitutzat jotzea, bai eta eztabaidetan hizpidea eman eta bidezko arrazoirik badago eztabaida etetea ere. d) Berdinketarik badago, bozketak ebaztea. e) Kontseiluaren erabakiak betearazten direla zaintzea. f) Kontseiluaren erabakei buruzko bilkura-agiri eta egiaztagiriak onikustea. g) Kontseiluko araudia eta dekretu honetako xedapenak betetzen direla ziurtatzea. h) Kide anitzeko organo bateko lehendakari gisa dagozkion gainerako egiteko guztiak gauzatzea. 7. atala.- Bilguneetako eskola-kontseiluetako lehendakariordeei honako eskurantza hauek dagozkie: a) Lehendakariaren egiteko guztietan ordezko izatea, hala nola, lehendakariaren kargua hutsik geratzen denean, edota hura kanpoan edo gaixorik dagoenean. b) Lehendakariak eskuordetzen dizkion egitekoak burutzea. c) Boto-eskubidea duen kontseilukide gisa dagozkion egitekoak burutzea. 8. atala.- Bilguneetako eskola-kontseiluetako idazkariei dagozkie: a) Bileretara joatea, hitza eta botoa izanik. b) Lehendakariak aginduta, bilkuretarako deialdia egitea, eta kontseilukideei bilerarako deiak bidaltzea. c) Bileretako aztergaiak prestatzea, eta bilkuraagiriak idatzi eta baimentzea. d) Onartutako txosten eta erabakien egiaztagiriak ematea. e) Kide anitzeko organo bateko idazkari gisa dagozkion gainerako egiteko guztiak gauzatzea. 9. atala.- Bilguneetako eskola-kontseiluetako kideei dagozkie: a) Bileretarako deialdia -aztergai zerrenda eta guzti, gutxienez, berrogeita zortzi orduko aurrerapenaz jasotzea, bai eta aztergai horiei buruzko argibideak ere. b) Bilkuretako eztabaidetan parte hartzea. c) Boto-eskubideaz baliatzea eta boto partikularra ematea, bai eta bere botoaren esanahaia eta hori azaltzen duten arrazoiak adieraztea ere. d) Proposamenak aurkeztea, bai eta galde-eskeak ere. e) Dagozkien egitekoak betetzeko nahikoa argibide izatea. f) Izendatzen zaien beste edozein egiteko. 10. atala.- 1.- Bilguneetako eskolakontseiluetako kideen agintealdia lau urtetakoa izango da. 2.- Bilguneetako eskola-kontseiluetako kideek kontseilukide izateari utziko diote honako gorabeheraren bat gertatzen denean: a) Agintealdia amaitzea. b) Izendapenari uko egitea. c) Izendapena baliogatzea. d) Talde baten ordezkari direnek talde horietako ordezkari izateari uzten diotenean. e) Izendapena lortzeko beste edozein baldintza iraungitzen denean. f) Herri-karguak betetzeko gaitasuna galtzea. g) Betiko ezintasun edo heriotza. 3.- Karguren bat hutsik geratzen bada, horri dagokion taldeko lehen ordezkoak beteko du, edota beste izendapen bat egingo da, Ikuskaritza Teknikoko edo Laguntza Zerbitzuko ordezkariak badira. Kontseilukide berria, beti ere, kargua hutsik utzi duenaren agintealdia betetzeko geratzen den aldirako izendatuko da. 11. atala.- 1.- Bilguneetako eskolakontseiluen ihardunbidea Herri Administrazioen Lege Jaurbidea eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko II. idazpuruko II. atalburuan (Kide anitzeko Organoak) ezarritako arauei lotuko zaie. 2.- Bilguneetako eskola-kontseiluek 13/1988 Legean ezarritako arauei jarraituz osatuko dituzte antolamendu eta ihardunbideko araudiak. 12. atala.- Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legeko 4. atalean (lege hori gerora Euskal Eskola Publikoari buruzko 1/1993 Legekoseigarren erabaki gehigarriak aldatu du) zehazten diren gaiei buruz nahitaez eskatuko zaie iritzia bilguneetako eskola-kontseiluei, batez ere bilgune bakoitzaren esparruan eskola-kontseiluei buruz hartzen diren erabakiei dagokienean. 13. atala.- 1.- Bilguneetako eskola-kontseiluek hezkuntzaren arloko edozein gairi buruzko proposamenak bidali ahal izango dizkiete bilguneak hartzen dituen udalei, beti ere udal horiek gai horiei buruzko erabakiak hartzeko gaitasuna badute. 2.- Era berean, urtero, bilguneko hezkuntzaegoerari buruzko txostena bidali ahal izango diote Euskadiko Eskola Kontseiluari. XEDAPEN GEHIGARRIA Eskola-bilguneak zehazterakoan aldaketarik gertatzen bada, eragindako bilguneetako eskolakontseiluetan ere bidezko aldaketarik egin beharra izango da. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehena.- 1.- Bilguneetako eskola-kontseiluen osaera kontseiluaren beraren antolamendu eta ihardunbideko araudian zehaztu behar denez, ezinbestekoa da osatuko den bilguneetako lehen eskola-kontseiluaren osaera aldi baterako finkatzea. Hona osaera: a) Bilgune bakoitzeko herri-ikastetxeetako zuzendarien eta ikastetxe pribatuetako titularren ordezkarien artetik bost kontseilukide aukeratuko dira, araudiz zehazten den eran banatuko direnak. b) Bilgunea osatzen duten udalerrietako lau ordezkari. c) Bilguneko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen bost guraso, araudiz zehazten den eran banatuko direnak. d) Bilguneko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako bost irakasle, araudiz zehazten den eran banatuko direnak. e) Bilguneko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako lau ikasle, araudiz zehazten den eran banatuko direnak. f) Ikastetxeetako administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat. g) Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoko ordezkari bat, ikuskari nagusiak izendatuta. h) Bilguneko Laguntza Zerbitzuko ordezkari bat, tokian tokiko lurralde-ordezkariak izendatuta. 2.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aginduz zehaztuko da nola banatuko diren bilgune bakoitzean aurreko azpiataleko a), c) d) eta e) taldeei dagozkien kideak. Banaketa hori egiteko, kontuan izango da irakaskuntzako sare eta maila bakoitzean zenbat ikastetxe dauden bilgune horretan. Bigarrena.- Bilguneetako eskola-kontseiluek, eratzen direnetik hasi eta sei hilabeteko epean, kontseiluarenantolamendu eta ihardunbideko araudia osatuko dute. Araudi hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak onartu beharko du. AZKEN XEDAPENAK Lehena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu honetan xedatutakoa garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko. Bigarrena.- Honako dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko abenduak 20. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.