Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

323/1994 DEKRETUA, uztailaren 28koa, unibertsitateaz bestekoak diren Euskal Autonomi Elkarteko herri ikastetxeetako zuzendariak kontratatzeko ahalmena arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna; Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 172
  • Hurrenkera-zk.: 3235
  • Xedapen-zk.: 323
  • Xedapen-data: 1994/07/28
  • Argitaratze-data: 1994/09/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Ogasun

Testu legala

Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 63.1 atalean unibertsitatekoaz besteko herri ikastetxeei leporatzen zaie beste organu batzuen agintepekoak ez diren obra, zerbitzu eta hornigaiak kontratatzeko ahalmena, arauetan xedatzen denaren arabera. Ikastxeetako zuzendariok alor honetan duten ihardute eremua zehaztea da dekretu honen helburua. Neurri horrekin, lege horretan ezarritako ekonomi eta finantza mailako autonomiari eta gehigarrizko xedapenetatik bigarrenean ezarritakoari eusten zaio, alde batetan behintzat. Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren eta Ekonomi eta Ogasun sailburuaren proposamenez, Administrazio Kontratazioko batzorde aholkuemalearen txostena ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko uztailaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:Atal bakarra.- Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legez ezarritako ekonomi eta finantza mailako autonomiaz baliatzen diren unibertsitatekoaz besteko Euskal Autonomi Elkarteko herri ikastetxeetako zuzendariek obrak kontratatu ahal izango dituzte Sailaren izenean. Obrok ikastetxean bertan egin beharko dira, eta konponketatxoak egite, zaharberritze edo iraun arazpen lanak burutzeko izango dira, beti ere azkar egitekoak izan eta ahalmena duen fakultatibo baten proiektu teknikorik behar ez badute; zerbitzuak eta hornigaiak ere kontratatu ahal izango dituzte. Guzti horien aurrekontua ezingo da izan, egundo, bi miloi (2.000.000) pezetatik gorakoa. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1994ko uztailak 28. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO. Ekonomi eta Ogasun sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.