Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

172/1994 DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa, Euskadiko Eskola Kontseiluari buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea garatuz, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 1893
  • Xedapen-zk.: 172
  • Xedapen-data: 1994/05/10
  • Argitaratze-data: 1994/05/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : Bakarra.- Eraskinean zerrendaratutako Ertzaintzako atalen lurralde-eremua bertan zehazten dena izango da. AZKEN XEDAPENA Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean hartuko du indarra. INDARGABETZE XEDAPENA Indargabe gelditzen dira Agindu honetan ezarritakoaren aurka doazen maila bereko edo apalagoko arauak. Vitoria-Gasteiz, 1994ko maiatzak 30. Herrizaingo sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.Urriaren 28ko 13/1988 Legeko 11. atalean xedatzen dena aplikatuz martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuko 4.1. ataleko a), b) eta c) idazatietan, unibertsitatez besteko irakasle, guraso eta ikasleek Euskadiko Eskola Kontseiluan izango dituzten ordezkariak zehazten dira, irakaskuntza publiko eta pribatuko maila eta sare ezberdinetako heineko partaidetza bermatu ahal izateko eta, horretarako, talde bakoitzeko eta Irakaskuntza Publiko, Irakaskuntza Pribatu eta Ikastolen artean banandu behar diren kideen kopurua zehazten da bertan. Dekretu horretako Aldibaterako Xedapenetatik Bigarrenean, 13/1988 Legeko Aldibaterako Xedapenean ezartzen dena kontutan hartuz, zera xedatzen da, hau da, Ikastolak Ikastetxe Publikoetan bilakatzeko Eusko Legebiltzarrak legebidez finkatu dezan epealdia amaitu ondoren, lehen aipatu den dekretu horretan zehazten den ordezkaritza berezia desagertu egingo dela ondorio guztietarako. Euskal Eskola Publikoari buruzko 1/1993 Legeko Gehigarrizko Zazpigarrenean eta, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoen sarean bateratzeko, Ikastolek egin dezaketen aukerarako eskubideaz baliatzeko prozedura arautzen duen maiatzaren 4ko 123/1993 Dekretuko 2. atalean xedatzen denaren arabera, 1993ko maiatzaren 25ean amaitu zen epealdi hori. Egun hori igaro eta aukera egin gabe gelditu diren Ikastolek, sare publikoan sartzeari uko egin diotela ulertuko da eta, ondorioz, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxeen sare pribatuan gelditzen direla ondorio guztietarako. Horiek horrela eta esan diren guztien ondorioetarako, bidezkoa da, 55/1989 Dekretuko 4.1 atalaren bi zati aldatzea: 1.- Ikastolen ordezkaritza berezia kentzea, a), b) eta c) idazatiei dagokienetan. Kenketa horrek ez du esan nahi, idazati horietan aipatzen diren kolektiboen ordezkari guztiak aldatzen direnik, izan ere, 13/1988 Legeko 10. atalean xedatzen denaren aurkakoa izango baitlitzateke hori. Kentze horrek esan nahi duena, zera da: Irakaskuntza publiko edo pribatuak gaurregun dituen bi sareetan gehitu egin behar dela Ikastolen ordezkaritza berezia, heintasun irizpideak kontutan hartuz. 2.- Euskadiko Eskola Kontseiluan Ikastoletako titularrekduten ordezkaritzaren aipamena egiten duen atal horretako f) idazatia kentzea. Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena aztertu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko maiatzaren 10ean egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea garatuz, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuko 4.1. ataleko a), b) eta c) idazpuruetan aipatzen diren Ikastolen ordezkaritza berezia kentzea. Honako era honetan gelditu da: «a) Euskadiko unibertsitatez besteko irakaskuntzako sei irakasle. Irakasleen Elkarteek eta Sindikatuek egingo dute horien aldeko proposamena, irakasleen artean duten ordezkaritzaren heinean. Honako era honetan egingo da irakasleen banaketa: - Irakaskuntza publikoa: lau irakasle, horietatik bi Lehenengo Mailako Irakaskuntzakoak izango dira eta beste bi Bigarren Mailako Irakaskuntzakoak. - Irakaskuntza pribatua: bi irakasle, horietatik bat Lehenengo Mailako Irakaskuntzakoa izango da eta beste bat Bigarren Mailako Irakaskuntzakoa. b) Euskadiko unibertsitatez besteko irakaskuntzako ikasleen sei guraso. Ordezkaririk ugarien dituzten Konfederakunde edo Federakundeek egingo dute horien izendapena, bakoitzak dituen kideak kontutan hartuz. Honako era honetan bananduko dira ikasleen gurasoak: - Irakaskuntza Publikoa: hiru guraso. - Irakaskuntza pribatua: hiru gusaro. Horretarako izendatuak izan daitezen gurasoetariko hiruk, Lehenengo Mailako Irakaskuntzaren ordezkotza egingo dute eta beste hiruk Bigarren Mailako Irakaskuntzarena. c) Euskadiko unibertsitatez besteko irakaskuntzako sei ikasle. Ikasleen artean ordezkaririk ugarien duten Konfederakundeek edo Federakundeek, Elkarteek eta Baterakundeek egingo dute horien aldeko proposamena, bakoitzak dituen kideak kontutan hartuz. Bigarren Mailako Irakaskuntzako eta Goi Mailako Graduko Lanbide Heziketako ikasleak, honako era honetan bananduko dira: - Irakaskuntza publikoa: hiru ikasle. - Irakaskuntza pribatua: hiru ikasle. 2. atala.- Aurreko atalean aipatu den 4.1 ataleko f) idazatia kentzea.» AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko maiatzak 10. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BALNCO.