Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

2/1994 DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, unibertsitate mailakoak ez diren Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoen antolaketa eta iharduerarako arautegia prestatuko duen Batzordea osatzeko era finkatzen duen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 25
  • Hurrenkera-zk.: 399
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 1994/01/18
  • Argitaratze-data: 1994/02/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

1993ko urriaren 22ko Aginduak bere 2. atalean 1994rako EGAren azterketa-eredua finkatzen du, atariko proba bat ezarriz eta bere ezaugarriak 2.1.1.2.1.11. ataletan zehaztuz. Aipatu Aginduak 2.1.12. atalean, berriz, xedatzen du HABEk, zuzendari orokorraren Ebazpen baten bidez, ezarriko dituela bere bidezko ikasketariek atariko froga burutzeko bete beharko dituzten neurriak. HABEren bidezko ikasketariek egin beharrekoa finkatu eta azaldu asmoz, beraz, ERABAKI DUT: Lehenengoa.- EGA azterketan parte hartu ahal izango duten HABEren bidezko ikasketariek HABEren Erregistroan Euskaltegi Publiko bezala inskribatutako euskaltegietan Euskalduntzearen 12. urratsean edo Alfabetatzearen 2.ean diharduten ikasleak izango dira. Bigarrena.- HABEren bidezko ikasketariek EGA azterketaren aho-idatzizko azterketa-zatietan parte hartu ahal izateko atariko proba bat gainditu beharko dute bakoitzak bere Euskaltegian. Hirugarrena.- Atariko proba hau Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 1993ko urriaren 22ko Aginduan finkatzen duen ereduaren ildotikoa izango da. Laugarrena.- Euskaltegi bakoitzeko idazkari akademikoaren esku geratuko da atariko proba sortzea, aplikatzea eta zuzentzea. Idazkari akademikorik ez dagoen Euskaltegietan zuzendariaren esku geratuko da atariko proba sortzea, aplikatzea eta zuzentzea. Bostgarrena.- Euskaltegietako idazkari akademikoak, eta hori ezean, zuzendariak, EGA azterketaren ahoidatzizko azterketa-zatien data baino hilabete bat lehenago HABEren ezagutzan jarriko ditu bai prestaturiko proba, eta bai horren aplikazio-eguna ere, HABEren onarpena jaso dezaten. Seigarrena.- EGAren idatzizko azterketa-data baino egun batzuk lehenago, idazkari akademikoak zein zuzendariak bere Euskaltegiko ikasleei atariko proba aplikatuko die. Zazpigarrena.- Euskaltegiko idazkari akademikoaren nahiz zuzendariaren erantzukizuna izango da atariko probaren emaitzak, ikasleen ikasprozesua eta euskaraz duten gaitasun komunikatiboa kontuan izanik, EGA azterketaren aho-idatzizko azterketa-zatiak zein ikaslek egin ditzaketen erabakitzea. Zortzigarrena.- Euskaltegiko zuzendariak EGA azterketaren idatzizko azterketa-zatiaren data baino zazpi egun lehenago beranduenik heleraziko dizkio HABEri atariko probaren emaitzak. Bederatzigarrena.- HABE eta Euskaltegietako idazkari akademikoak elkarlanean arituko dira EGA azterketaren atariko proba eta aho-idatzizko azterketa zatien hobekuntzarako bideak urratzeko eta aztertzeko. Erabaki honen aurka kontentziosoadministratiboaren aurreko errekurtso arrunta tartejar daiteke HABEren lehendakari eta Kultura sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hilabeteko epean. Xedapen administratibo hau EHAAn argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Donostia-San Sebastián, 1993ko abenduak 29. HABEren zuzendari orokorra, MARTIN ETXEBERRIA ZULOAGA. ETA IKERKETA SAILAEuskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen aldibaterako xedapenetatik lehenengoaren bigarren idazatian agintzen denez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du eskola komunitatearen sektore bakoitzak ikastetxeetan aukeratu behar dituen ordezkarien kopurua, Lege horrek indarra hartzen duenetik kontatzen hasi eta hiru hilabeteko epearen barruan zehaztu ere; eta aukeraketa egin ondoren eta udal administrazioko ordezkariarekin batera, antolaketa eta ihardunbideari buruzko arautegia prestatuko dute ordezkariok. Xedapen hori betetzeko, uztailaren 6ko 200/1993 Dekretua onartu zen. Dekretu horren ataletan, besteak beste, aipatutako batzordea osatuko duten kideen gutxiengoa arautzen da, baita ikastetxearen antolaketa eta iharduerarako arautegia egiteko eta onartzeko gehienezko epeak ere, hau da, 1994ko otsailaren 1a eta 1994ko martxoaren 1a, hurrenez hurren. Hiru arrazoi izan dira uztailaren 6ko 200/1993 Dekretua aldatzeko. Alde batetik, delako batzorde hori osatu behar duten alderdietakoren batek edo gehiagok ordezkaririk aukeratzen ez duten kasuetarako ez da inolako araurik finkatu; beraz, hutsune hori oraingoan konpontzen da 3. atalari hirugarren idazatia gehituta. Bestalde, 200/1993 Dekretuaren 10. atalean aipatzen diren ereduak oraindik oraintsu bidali direnez ikastetxeetara, irakaskuntzan dihardutenen iradokizunez, komenigarritzat jotzen da aipatutako antolaketa eta iharduerarako arautegia egin eta onartzeko gehienezko epeak hilabetez luzatzea, berehala egiteko agindua ematen duen Legearen aurka jarri gabe; beraz, Dekretuaren 6 eta 7. atalak ere aldatu egiten dira zati batean bada ere. Azkenik, 8. atalean, behin arautegiak onartu eta gero, horiek Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikora bidaltzeko gehienezko epea sartzen da. Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko urtarrilaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Unibertsitate mailakoak ez diren Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoen antolaketa eta iharduerarako arautegia prestatuko duen Batzordearen osakera zehazten duen uztailaren 6ko 200/1993 Dekretuaren 3. atalari 3. idazatia gehitu zaio. Honela dio horrek: «3.- Irakaskuntzan diharduten alderdietakoren batek edo gehiagok, bertako kideei egotzi dakizkien arrazoiak medio, ordezkaririk aukeratzen ez badute, egoera horrek ez du eragotziko ikastetxe bakoitzaren Antolaketa eta Iharduerarako Arautegia egiteko Batzordea balio osoz eratzerik.» 2. atala.- Unibertsitate mailakoak ez diren Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoen antolaketa eta iharduerarako arautegia prestatuko duen Batzordearen osakera zehazten duen uztailaren 6ko 200/1993 Dekretuaren 6. atalaren lehenengo lerroaldia aldatu egin da. Honela dio horrek: «Dekretu honetan ezartzen den Batzordeak 1994ko martxoaren 1a baino lehenago amaitu beharko du Ikastetxearen Antolaketa eta Iharduerarako Arautegia.» 3. atala.- Unibertsitate mailakoak ez diren Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoen antolaketa eta iharduerarako arautegia prestatuko duen Batzordearen osakera zehazten duen uztailaren 6ko 200/1993 Dekretuaren 7. atala aldatu egin da. Honela dio horrek: «7. atala.- Eskola Kontseiluak edo gaurregun ihardunean dagoen horren antzeko gobernu-organoak onartu beharko du antolaketa eta iharduerarako arautegia; nolanahi ere, 1994ko apirilaren 1a baino lehen onartu beharko du.» 4. atala.- Unibertsitate mailakoak ez diren Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoen antolaketa eta iharduerarako arautegia prestatuko duen Batzordearen osakera zehazten duen uztailaren 6ko 200/1993 Dekretuaren 8. atala aldatu egin da. Honela dio horrek: «8. atala.- Eskola Kontseiluak edo horren antzeko gobernu-organoak antolaketa eta iharduerarako arautegia onartu ondoren, 1994ko apirilaren 5a baino lehenago bidaliko dio hori Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoko Zerbitzuari; arautegi horren eragina izan dezaketen gaiak arautzen dituzten xedapenekin bat datorren edo ez ebatzi beharko du zerbitzu horrek.» AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari ahalmena ematen zaio, ba, Dekretu honen garapen eta ezarpen zuzena egiteko beharrezko xedapenak eman ditzan. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra Dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1994ko urtarrilak 18. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.