Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

201/1993 DEKRETUA, uztailaren 6koa, Euskal Autonomi Elkarteko unibetsitatez kanpoko ikastetxeetako ordezkaritza-organu gorenetan guraso eta ikasleen partaidetzarako gutxienezko ehunekoak zehaztu eta lanbide hezkuntza, batxilergo teknikoa edo plastika arteak eta diseinua ematen dituzten ikastetxeekin zerikusia duten sindikatu edo enpresari elkarteen edo bestelako erakundeen partaidetza arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 166
  • Hurrenkera-zk.: 2841
  • Xedapen-zk.: 201
  • Xedapen-data: 1993/07/06
  • Argitaratze-data: 1993/09/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen Aldi Baterako Erabakietatik Lehenengoak lehenengo idazatian xedatzen duenez, Legea indarrean jarri ondorengo hiru hilabeteren barruan -eta 1993ko otsailaren 26an jarri zen indarrean-, lege honen 32.2 ataleko e) puntuan ohartemandako araudi-erabakia onartuko du Jaurlaritzak. Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ordezkaritza- organu gorenetan guraso eta ikasleen partaidetzarako gutxienezko ehunekoak arau bidez zehaztea eskatzen du atal horrek; baina, nolanahi ere, atal horretan aipatzen diren taldeen kopuruari dagozkionetan, bertan zehaztutako gutxienezko mugapenari eutsiko zaio.

1/1993 Legean Euskal eskola publikorako zehaztutako helburuei atxikiz, gurasoak eta ikasleak ikastetxe publikoen kudeaketan demokratikoki partehartzeko eskubideaz baliatzea sustatu eta bermatu nahi da bai eta zentruen autonomiarako erizpide eraginkorra lortzeko bideak ematea ere; eta hori guztiori, Administrazioak ikastetxe horien gainean egin behar duen arta murriztu gabe, eskola publikoak bilatzen dituen xede orokorrak sistema osoan lortzeko bide eman dezaten eta, funtsean, beharrezko diren gutxienezko baldintzen bermabidea Administrazioa bera baita.

Bestalde, 1/1993 Legearen 32.3 atalak, in fine, ohartematen duenez, lanbide hezkuntza, batxilergo tekniko edo plastika artelan eta diseinu irakaskuntzak ematen dituzten zentruetan sindikatuen eta enpresarien erakundeen bai eta bestelako erakundeen ordezkaritzaoganu gorenek parte hatzeko modua arau bidez egingo da. Beraz, horrelako zentruetan ondorengoa bermatu nahi da: alde batetik, eskola taldekoak betebetean ez diren baina nolabait bertan eragina duten edo izan dezaketen taldeek partaidetza aski izatea eta, beste aldetik, ordezkaritza-organo gorena osatzeko zentruek duten autonomiako oinarri-erizpideari eustea, Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen 32.3 atalak finkatzen dituen mugapenen kaltetan gabe.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko uztailaren 6an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe.

  1. atala.– 1.– Dekretu honek ondorengoak ditu xede:

    1. Euskal Eskola Publikoari buruzko 1/1993 Legearen 32.2 atalak, e) idazatian, aipatzen duen guraso eta ikasleen partaidetzako gutxieneko ehunekoak zehaztea.

    2. Lanbide hezkuntza, batxilergo teknikoa edo plastika arteak eta diseinua ematen dituzten ikastetxeetan Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen 32.3 atalak in fine aipatzen dituen antolakunde eta erakundeen partaidetza zehaztea.

  2. – Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitatez kanpoko eskola ematen duten ikastetxe publikoei aplikatuko zaie Dekretu hau, 1/1993 Legearen 1. ataleko lehenengo eta bigarren idazatietan esaten deneantxe.

  1. atala.– Euskal eskola publikoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan ikasleek eta horien gurasoek Ikastetxeko Ordezkaritza-Organu Gorenean izan beharreko ordezkaritza ehunekoak ez dira izango I. Eraskinean adierazitakoetatik beherakoak Ikastetxe moeta bakoitzeko.

  2. atala.– Nolanahi ere, ikasleen eta horien gurasoen ordezkari kopurua Ikastetxeko Ordezkaritza-Organo Gorenean izango da, gutxienez, Organu horren kide kopuru osoaren ehuneko berrogeita hamarrekoa.

  3. atala.– 1.– Lanbide hezkuntza, batxilergo tekniko edo artelan plastiko eta diseinu irakaskuntzak ematen dituzten zentruen ordezkaritza-organu gorenetan, atal honetan ezarritako moduan, sindikatuen eta enpresarien antolakundeek partehartuko dute, bai eta irakaskuntza horiekin zerikusia duten erakundeek ere.

  1. – Partaidetza horretarako eta ez bestetarako, alorka banatuta, honela zehazten dira erakunde horiek:

    1. Sindikatuen antolakundeak: Euskal Autonomi Elkartean ordezkaritzarik handiena duten sindikatuak.

    2. Enpresarien antolakundeak: aurreko atalean aipatzen diren irakaskuntzekin zerikusia izan eta ikastetxeak eragina duen eskualdean garrantzia dutenak.

    3. Erakundeak: aurreko atalean aipatzen diren irakaskuntzekin zerikusia izan eta ikastetxearen eragineskualdean garrantzia duten iraskunde, enpresa, elkarte edo pertsona juridikoak, publikoak zein pribatuak.

  2. – Sindikatu eta enpresari antolakundeen bai eta aipatutako irakaskuntzekin zerikusia duten erakundeen ordezkari kopurua ez da izango Ikastetxeko ordezkaritza- organu goreneko kide kopuru osoaren ehuneko hamabostetik gorakoa.

    Ehuneko horretatik Ikastetxeak zehaztuko du alor bakoitzeko partaidetza-maila eta ez da nahitaezkoa izango guztiek ordezkari izatea.

    ALDIBATERAKO XEDAPENA

    Hezkuntza sistemaren antolaketa berria aplikatzeko egutegia zehazten den artean eta, ondorioz, sistema zaharra eta berriaren irakaskuntzak batera dauden bitartean, Dekretu honen II. Eraskinean adierazitako kidekotasunak hartuko dira kontutan, Ikastetxe bakoitza I. Eraskinean adierazitako moetetan sartu ahal izateko eta ez beste edozertarako.

Vitoria-Gasteizen, 1993ko uztailak 6.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.

I. ERASKINA

IKASTETXEKO ORDEZKARITZA-ORGANO GORENEAN IKASLEEK ETA HORIEN GURASOEK PARTE HARTZEKO GUTXIENEKO EHUNEKOAK IKASTETXE MOETA IKASLEAK IKASLEEN GURASOAK

A 0 50

B 5 35

C 10 30

D 20 20

E 20 20

F 25 15

G 50 0

H 50 0

I 30 10

J 50 0

K 5 35

L 15 25

LL 25 15

M 20 20

N 50 0

Ñ 20 20

O 25 15

P 50 0

IKASTETXE MOETAK

A: Haur Hezkuntza eta/edo Lehen Mailako Hezkuntza eta/edo Hezkuntza Berezia baino ematen ez dutenak.

B: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa behin-behingoz ematen duten Lehen Hezkuntzako Ikastetxeak.

C: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza baino ematen ez duten Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeak.

D: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarekin batera Batxilergoa eta/edo Erdi edo Goi-Mailako Berariazko Lanbide Heziketa ematen duten Ikastetxeak.

E: Batxilergoa eta/edo erdi-mailako Berariazko Lanbide Heziketa baino ematen ez duten Bigarren Hezkuntzako Ikastegiak.

F: Goi mailako Berariazko Lanbide Heziketarekin batera erdi mailako Berariazko Lanbide Heziketako irakaskuntzak eta/edo Batxilergoa eman dituzten baina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen ez duten ikastetxeak.

G: Goi mailako Berariazko Lanbide Heziketa baino ematen ez duten Ikastetxeak.

H: Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Ikastetxeak.

I: Hizkuntz Eskola Ofizialak.

J: Arte Dramatikoko Ikastetxeak.

K: Oinarrizko mailako irakaskuntzak baino ematen ez dituzten Musika Kontserbatorioak eta Dantza Eskolak.

L: Oinarrizko mailako irakaskuntzak eta erdi mailako irakaskuntzak batera ematen dituzten Musika Kontserbatorioak eta Dantza Eskolak.

LL: Oinarrizko, erdi eta goi mailako irakaskuntzak batera ematen dituzten Musika Kontserbatorioak eta Dantza Eskolak.

M: Erdi mailako irakaskuntzak batera ematen dituzten Musika Kontserbatorioak eta Dantza Eskolak.

N: Goi mailako irakaskuntzak baino ematen ez dituzten Musika Kontserbatorioak eta Dantza Eskolak.

Ñ: Erdi Mailako Berariazko Heziketako Zikloei dagozkien irakaskuntzak baino ematen ez dituzten Arte Plastikoetako eta Diseinuko Eskolak.

O: Erdi eta Goi-Mailako Berariazko Heziketako Zikloei dagozkien irakaskuntzak batera ematen dituzten Arte Plastikoetako eta Diseinuko Eskolak.

P: Goi Mailako Berariazko Heziketako Zikloei dagozkien irakaskuntzak baino ematen ez dituzten Arte Plastikoetako eta Diseinuko Eskolak.

II. ERASKINA

HEZKUNTZA SISTEMA BERRIKO IRAKASKUNTZEN ETA AURREKO SISTEMAKO IRAKASKUNTZEN ARTEKO KIDEKOTASUNAK, I. ERASKINEAN ADIERAZITAKOETATIK DAGOKION IKASTETXE MOETA ZEHAZTEKO XEDEZ

Aurreko sistema eta esperimentala Sistema Berria

Eskolaurreko hezkuntza .................................................. Haur Hezkuntza

OHOko 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. maila ................................... Lehen Mailako Hezkuntza

OHOko 7. eta 8. maila ................................................... Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. Zikloa

BBBko 1. eta 2. maila ................................................... Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. Zikloa

  1. mailako L.H.ko 1. eta 2.ª ............................................ Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. Zikloa

    IEEko lehenengo Zikloko 1. eta 2.ª....................................... Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. Zikloa

    BBBko 3.ª eta UBI ....................................................... Batxilergoa

    IEEko bigarren zikloko 1. eta 2.ª ....................................... Batxilergoa

  2. mailako LHko 1., 2. eta 3.ª .......................................... Erdi Mailako Lanbide Heziketa

  1. Mailako Moduluak ..................................................... Erdi Mailako Lanbide Heziketa

  2. Mailako Moduluak ..................................................... Goi Mailako Lanbide Heziketa

    Plastika Arteetako eta Disenuko ikastaro amankomunak .................... Erdi Mailako Plastika Arteetako eta Diseinuko irakaskuntzak

    Plastika Arteetako eta Disenuko espezialitateko ikastaroak .............. Goi Mailako Plastika Arteetako eta Diseinuko irakaskuntzak