Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

329/1992 DEKRETUA, abenduaren 9koa, Kontuko Ohartarazpen eta Bilboko Balio-Burtsako Konpentsazio eta Likidazio Zerbitzua arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 250
  • Hurrenkera-zk.: 3731
  • Xedapen-zk.: 329
  • Xedapen-data: 1992/12/09
  • Argitaratze-data: 1992/12/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeko 54. ataleko bigarren parrafoan, Balio-Bürtsari dagozkionetan eskuduntzak dituzten Elkarte Autonomoek, bere eskuduntzapekoa izango den Burtsa propioa sortu ahal izango dutela ezartzen da. Burtsa hori honako honetarako izango litzateke: kontuko ohartarazpen eta balore-burtsako konpentsazio eta likidazio zerbitzuaren bidez errepresentaziodun baloreen erregistro kontagarria eramatea, balore horiek kontrataziozentru horretan kotizatzeko onarpena izan dezatenaren baldintzapean. Euskal Autonomi Elkarteak, Estatutuko hamargarren ataleko hogeita bederatzigarren apartaduan ematen zaizkion eskuduntzez baliatuz, Bilboko Balio-Burtsako Zuzendaritza Sozietatea, S.A. sortu zuen ekainaren 25eko 392/1991 Dekretu bidez, hau da, kontuko ohartarazpen, konpentsazio eta likidazio-zerbitzu propioa sortu zuen errepresentaziodun Balio-Kontagarrien Erregistroa kudeatu eta eraman ahal izateko. Kontuko ohartarazpen eta burtsako eragiketen konpentsazio eta likidazio bidez, balioen ordezkapenari buruzko otsailaren 14ko 116/1992 Errege Dekretuaren zain egon behar izan zuen aipatu den Dekretu horrek (lehenengoa Estatu mailan, hartzen duen eremuari deagozkionetan) bere garapen osoa lortu ahal izateko. Eta hori, Bilboko Balio-Burtsak, bere zerbitzua sortu eta Euskal Autonomi Elkarteak jaulkitako balioak bertan sar daitezenaren kaltetan gabe, izan ere, balio horiek kontuko ohartarazpenen prozesuko eragiketa-dinamikan sar baitaitezke balio horiek, ekainaren 25eko 393/1991 Dekretuan eta 1991ko ekainaren 25eko Aginduan ezartzen denaren eraginez. Xedapen horietan zera ezarri zen, hau da, Euskal Autonomi Elkartearen zorraren tituluen ordezkotza, kontuko ahortarazpenen bidez burutu daitekeela eta, hala behar izan dadinerako, baliodun titulu horiek transformatzeko aurre-prozesua arautu zen. Kontuko ohartarazpenen erregistro kontagarrien antolaketa eta eramateko moduaren funtsezko aldeak garatzen dituen, baliodun-tituluak kontuko ohartarazpen-bidez errepresentatzeko sistemara aldatzea eta arautu gabe zeuden hainbat oinarrizko alde arautzen dituen otsailaren l4ko 116/1992 Errege Dekretua indarrean dagoenez, bidezkoa da, Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 25eko 392/1991 Dekretua osatzea eta egiatan garatzea, bere egitekoak eta guthienezko zehaztasunak definituz. Horiek horrela, Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko abenduaren 9an egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Ekainaren 25eko 392/ 1991 Dekretuan aipatzen den eta horren bidez sortu zen Bilboko BalioBurtsaren Kontuko Ohartarazpen eta Konpentsazio eta Likidazio Zerbitzuak, honako oinarrizko egiteko hauek bete beharko ditu: 1.- Kontuko ohartarazpenak eginez, errepresentaziodun balioen erregistro kontagarria eramatea, Bilboko Balio-Burtsan bakarrik kotizatzeko onarpena duten balioak izan daitezenaren baldintzapean edo Burtsa horretan onartuak izan daitezeneko eskabidea eginda edo egiteko dauden balioak izan daitezenean. 2.- Bilboko Balio-Burtsan negoziatzeko onartuak izan diren balio guztien konpentsazio eta likidazioa eramatea eta kudeatzea berak bakar-bakarrik. Puntu honi eta aurrekoari dagozkienetan, honako hau da balioaren kontzeptua: martxoaren 27ko 291/1992 Errege Dekretuko bigarren atalean ematen dena eta, kontuko ohartarazpenei dagozkienetan, otsailaren 14ko 116/1992 DErrege Dekretuko 5. atalean ematen dena. 3.- Kontuko ohartarazpenak eginez, errepresentaziodun balioen erregistro kontagarria eramatea, bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziatzeko onarpena jaso ez duten balioak izan daitezenean, otsailaren 14ko 116/1992 Errege Dekretuko 46. ataleko 7. zenbakian ezartzen dena aplikagarri izan dadinean eta erakunde jaulkitzaileak Euskal Autonomi Elkartean bere egoitza izan dezanean. 4.- Konpentsazio eta likidazio járdunak burutzen dicuzten edo Balioen Erregistro Kontagarria eramaten duten erakundeen kapitalean partehartzea. Bilboko Balio-Burtsako Zuzendaritza Sozietara, S.A. delakoak garatuko du partehartze formula hori. 5.- Indarrean dauden legeen arabera, Bilboko Balio-Burtsan bakarrik kotizatzen duten balioen egutegia finkatzea eta balio horiek kontuko ohartarazpenetan bihurtzeko prozedura finkatzea. 6.- Oro har, otsailaren 14ko 116/1992 Errege Dekretuan ezartzen denaren arabera, beste printzipal batzuk garatzeko beharrezkoak edo osagarriak izan daitezen beste guztiak. Dekretu horretako xedapen guztiak aplikagarriak izango zaizkio Zerbitzuaren jardunari, aipatutako Errege Dekretuko 30. ataleko hirugarren puntuan eta 55. ataleko bigarren puntuan ezartzen denaren arabera. 2. atala.- Bilboko Balio-Burtsako Zuzendaritza Sozietatea, S.A. delakoko Kontuko Ohartarazpen eta Balioen Likidazio eta Konpentsazio Zerbitzuak ezin egin ahal izango du finantza mailako bitartekotza jardunik eta ez 24/1988 Legeko 71. atalean aipatzen diren egitekorik ere, lege honen g) letran aipatzen dena salbu. Konpentsazio eta likidazio jardunetan parte hartzen dutenekiko arriskurik ezin bereganatu ahal izango du. Burtsako kideek eta Burtsari atxikita egon eta eragiketen likidazioan parte har dezaten erakundeek, fidantza kolektibo bat egingo dute, likidatzeke dauden eragiketak bete daitezen bermatu ahal izateko. Fidantza hori, merkatuko kideek eusten dioten fidantza orokorrean integratutakotzat hartu ahal izango da edo berezitzat, kideek Bilboko Balio-Burtsaren Zerbitzuan bakarrik jardun dezaten kasuan. 3. atala.- 1.- Burtsako Balio-Sozietateak eta Agentziak joko dira Bilboko Balio-Burtsako Zuzendaritza Sozietatea, S.A. delakoko Kontuko Ohartarazpen eta Balioen Likidazio eta Konpentsazio Zerbitzuari atxikitako erakundetzat. 2.- Dekretu honetako 4. atalean ezartzen denaren arabera, honako hauek lortu ahal izango dute atxikitako erakunde izatea: a) Banketxeek, Aurrezki Kutxek eta otsailaren l4ko 116/1992 Errege Dekretuko 76 ataleko 2 zenbakiko a Letran aipatzen diren gainontzeko erakundeek. b) Burtsako Balio-Sozietateek eta Agentziek, BalioBurtsaren bateko kide izan ez daitezenean. c) Zerbitzuak burutzen dituen jardunen antzekoak gauzatu ditzaten atzerriko Erakundeek. d) Konpentsazio eta Likidazio Zerbitzuak (S.A.). e) Uztailaren 28ko 24/1988 Legeko 54. ataleko 2 zenbakian ezartzen denaren arabera, Balio-Burtsek sortutako Balio-Konpentsazio eta Likidazio Zerbitzuek. 4. atala.- Aurreko ataleko 2 zenbakian aipatzen diren atxikitako erakundeek, Bilboko Balio-Burtsako Zuzendaritza Sozietatea, S.A. delakoko Kontuko Ohartarazpen eta Balioen Likidazio eta Konpentsazio Zerbitzuari atxikitako erakundetzat jotzeko, eskabidea aurkeztu beharko diote Zuzendaritza Sozietateari, gero, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailera bidali ahal izateko. Eskabide horretan, atxikitako erakundeak garatu behar dituen egitekoak betetzeko dituen kontrol-sistemak eta teknika eta giza mailako baliabideak deskribatu beharko dira zehatz-mehatz. Zuzendaritza Sozietateak, eskabideari buruzko informea emango du eskegileak eskuartean dituen baliabideen egokitasunari buruzko balorapena eginez. Zuzendaritza Sozietateak, txostena eman baino lehen, eskabidean jasotzen diren datuen osagarri izan daitezkeen datuak eta agiriak eskatu ahal izango dizkio erakunde eskegileari. Bilboko Balio-Burtsaren Zuzendaritza Sozietatearen (S.A.) txostena, eskabidea edo, hala geitatu bada, osagarrizko datuak edo agiriak aurkeztu diren egunaren biharamunetik hasi eta 15 asteguneko epearen barruan eman beharko da. Zuzendaritza Sozietateak txostena eman ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailera bidaliko du espedientea, honek ebazpena eman diezaion. Erakundea Zerbitzuari atxikitze-erizpena aldezkoa izanez gero, Bilboko Balio-Burtsako Kotizazio Buletinean argitaratuko da, Atxikitako Erakunde izakera lortu duela finkatuko dela bertan. Atxikitako Erakunde izakera galdu egingo da, honako kausa hauetakoren bat ematea gerta dadinean: a) uko egitea; b) Zerbitzuan sartzeko bide eman zuen egoera juridikoa gal dadinean; c) Zerbitzuak edo Arauteria bereziak sar ditzan aldaketek edo hobekuntzek ezar ditzaten baldintza teknikoei ez egokitzea; d) Zuzendaritza Sozietatearekin izan ditzakeen zorrak ordaintze-bideetan atzeratuta egotea; e) Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak ezarritako konpentsazio eta likidazioekiko gutxienezko bolumenak ez lortzea; f) likidazio prozesuarekiko betebeharrak behin baino gehiagotan ez betetzea. Atxikitako Erakunde izakera galtze horri Ogasun eta Finantza Sailak emango dio ebazpena, dagokion espedientea ireki ondoren. Zuzendaritza Sozietatearen txostena utzi beharko da erasota bertan. Bilboko BalloBurtsako Kotizazio Buletinean argitaratuko da ebazpena. Atxikitako Erakunde izakera baliogabetu ahal izango da denbora jakin baterako, lehen aipatu diren c) tik f) ra arteko kausetakoren bat ematea gerta dadinean. Aurreko parrafoan ezarri den prozedurari jarraituko zaio horretarako. 5. atala.- Hartzekodun saldoen eta balioen eta efektiboaren zordunen konpentsazio multilateral-bidez egingo da burtsa-eragiketen likidazioa. Bilboko BalioBurtsako Kontuko Ohartarazpen eta Konpentsazio eta Likidazio Zerbitzuak gauzatuko du hori. Eragiketa horiek egin izanaren ondorioz, saldo horiek, atxikitako erakunde bakoitzaren ardurapean geldituko lirateke. Atxikitako erakundeek, konpentsazio eta likidaziorako, beren egoitza nagusietan edo sukurtsaletan, erabili ditzaten diruzaintzako kontuak edo kontu korronteak, Finantza Erakunde publiko edo pribatu batekoak izan daitezela eskatu ahal izango du Zerbitzuak. 6. atala.- Bilboko Balio-Burtsako Zuzendaritza Sozietateak (S.A.), eman zaion konpentsazio eta likidazio eremuaren barruan, bezeroei, atxikitako erakundeei edo jaulkitzaileei egindako zerbitzuen ondorioz, bidezkoak izan daitezkeen tarifak finkatu eta argitaratuko ditu. Errejistratze-lan zerbitzuak ere horretan sartuko dira. Tarifa horiek Zuzendaritza Sozietatearen aurrekontuetan sartuko dira eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak eman beharko die onarpena indarrean jarri ahal izateko. Zerbitzuaren tarifak Bilboko Balio-Burtsaren Kotizazio Buletinean argitaratuko dira onarpena eman ondoren eta prozedura berari jarraituko zaio, hartzen duten ekonomi ekitaldiaren barruan, tarifa horietan aldaketaren bat ematea gerta dadinean. 7. atala.- Bilboko Balio-Burtsako Kontuko Ohartarazpen eta Konpentsazio eta Likidazio Zerbitzuaren goi mailako ikuskaritza Ogasun eta Finantza Sailari dagokio. Zerbitzuaren gain utziko du gainbegiraketa exekutiboa, legez emanda dituen eskuduntzak garatu eta gauzatuko ditu eta, hala behar izan dadinean, Balioen Merkatuko Batzorde Nazionalarekin koordinatuko ditu bere ihardunak, ikuskaritza eta zigor ondorioei dagozkienetan. Balioen konpentsazio eta likidazioaren erregistro kontagarriak eramateari dagozkien eremuei dagozkienetan, aholkuak emango dizkio Zerbitzuak Ogasun eta Finantza Sailari honek hala eska diezaionean edo proposamenak aurkeztuz. 8. atala.- Bilboko Balio-Burtsako Kontuko Ohartarazpen eta Konpentsazio eta Likidazio Zerbitzuak (S.A.), ihardunerako, dekretu honen bidez ematen zaizkion egitekoei buruzko zehaztasun teknikoetarako eta atxikitako eta jaulkitzaile diren erakundeekiko harremanetarako Arautegia gertatuko du. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak onartu beharko du arautegi hori eta Burtsako Kotizazio Buletinean argitaratuko da. ALDIBATERAKO XEDAPENA Dekretu honetako 8. atalean aipatzen den Arautegiari onarpena eman ondoren, Bilboko Balio-Burtsako Kontuko Ohartarazpen eta Konpentsazio eta Likidazio Zerbitzuak beteko ditu eman zaizkion egitekoak eta, hori, ekainaren 25eko 392/1991 Dekretuaren indarrez, bete ohi izan dituenaren kaltetan gabe. Honako hau ere bete beharko du: errepresentaziodun Balioen Erregistro Kontagarria eramatea, kontuko ohartarazpen bidez, transformazio bidez, kontuko ohartarazpen aurrez bilakatutako baliodun tituluen konpentsazio eta likidazio-bidez. Ogasun eta Finantza Sailak, honako hau egiaztatu beharko du: dekretu honen bidez Kontuko Ohartarazpen eta Konpentsazio eta Likidazio Zerbitzuari ematen zaizkion egitekoak ongi betetzeko eta horien kudeaketa zuzen eramateko beharrezkoak diren teknika eta giza mailako baliabideak izan ditzala. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Garapen baimena. Dekretu honetan agintzen dena garatzeko eta betetzeko beharrezkoak diren xedapenak eta erabakiak emateko esku ematen zaio Ogasun eta Finantza Sailburuari. Bigarrena.- Indarrean jartzea. Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA