Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

56/1990 DEKRETUA, martxoaren 6koa, Euskal Autonomi Elkarteko ehiza eta arrantzarako baimenen eredua ezarri eta hori emateko arauak agintzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 53
  • Hurrenkera-zk.: 789
  • Xedapen-zk.: 56
  • Xedapen-data: 1990/03/06
  • Argitaratze-data: 1990/03/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

ERASKINA Gasteizko (Araba) L.H.l.P, 010078 kodea, FORMACION HUMANISTICA irakasgaia (02): Honako hau dioenean: Honakoa esango du: LlB 0 LlB 1 OCUP 2 OCUP 2 TOT 2 TOT 3 Gasteizko (Araba) VP L.H.l.P., 010111 kodea, FORMACION HUMANISTICA irakasgaia (02): Honako hau dioenean: Honakoa esango du: LIB 1 LlB 0 OCUP 0 OCUP 0 TOT I TOT 0 Tolosako (Gipuzkoa) VP L.H.l., 200220 kodea, PRACTICAS DE ELECTRICIDAD irakasgaia (12): Honako hau dioenean: Honakoa esango du: LIB 0 LIB 1 OCUP 0 OCUP 0 TOT 0 TOT 1 Erandioko (Bizkaia) VP I.RP., 480071 kodea, DIBUJU Y TEORIA DE DIBUJO irakasgaia (10): Honako hau dioenean: Honakoa esango du: LIB 0 LlB 1 OCUP 1 OCUP 0 TOT 1 TOT 1 Bermeoko (Bizkaia) «Benito Berrueta» VP L.H.l., 480125 kodea, FISICA Y (QUIMICA irakasgaia (06): Honako hau dioenean: Honakoa esango du: LIB 1 LIB 0 OCUP 0 OCUP 1 TOT 1 TOT 1 Ikastetxe berorretan, TECNOLOGIA DE ELECTRICIDAD (12): Honako hau dioenean: Honakoa esango du: LIB 0 LlB 0 OCUP 1 OCUP 0 TOT 1 TOT 0»Ingurugune Naturalen eta Basa Floraren eta Basa Faunaren Iraunerazpenari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legearen 35.2 atalean xedatzen denez, Autonomi Elkarteetako aginpidedun ihardute-sailek emandako ehizarako eta lehor aldeko uretako arrantzarako baimenen indarraldia Elkarte bakoitzaren lurralde eremura mugatuko da soil-soilik; eta Indargabetze Xedapenetatik lehenengoaren eraginez, indar gabe uzten da, batetik, ehizari buruzko apirilaren 4eko 1/ 1970 Legearen 36. atala, baimen mota eta kopuruak arautzen zituena, eta, bestetik, 4/1989 Legean ezarritakoaren aurkakoak izan daitezkeen beste xedapen guztiak. 4/1989 Legea betetzeko, ehiza eta arrantzarako baimenak emateko behin-behingo neurriak ezartzen zituen uztailaren 27ko 174/1989 Dekretua argitaratu zuen Euskal Autonomi Elkarteak. Dekretu honen xedea da, Euskal Autonomi Elkarteko lurralde eremuan ehizarako eta arrantzarako gaituko duten baimenen tankera eta ezaugarriak behin-betiko arautzea; halaber, beste Autonomi Elkarte batzutan ehiza eta arrantza egiteko interesatuta daudenentzat, toki horietako bakoitzean baimena eskatzeko beharrizana kenduko duten bideak ohartematen dira. Hain zuzen, aipatutako Autonomi Elkarteetako aginpidedun ihardute-sailek horretarako izenpetuko dituzten akordio egokien bidez eta elkarganakotasun printzipioa kontuan hartuta, Euskal Herrian baimenak ematen dituzten bulegoek agiri bakar batekin, bertan dena delako Autonomi Elkarteko zigilu ezaugarriak ezarrita, lurralde eremu horietan ehiza edo arrantza egiteko baimena eman ahal izango dute. Autonomi Elkarte bakoitzaren eskuduntzei zor zaien begirunea gorde nahi da, baina legeei interpretazio estua emanda administratuengan sortuko liratekeen eragozpenak gainditu nahi dira neurri honekin, batez ere Administrazio Publikoen ihardunaren helburuetako bat batzuen eta besteen harremanak erraztea dela jakinda; beraz, interesdunarengandik hurbilen dagoen administrazio ihardute-sailak, horretarako eskuduntzak dituen neurrian, era bateko interesak betetzeko bideak ziurtatu behar ditu, eta oraingo honetan Espainiako Estatuko edozein eremutan ehiza edo arrantza egiteko beharrezko baimenak lortzea litzateke hori. Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren proposamenez, 1990.eko martxoaren 6an egindako bileran Jaurlaritzako Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko lurralde eremuan eman daitezen ehiza edo arrantza egiteko aukera eskaintzen duten baimenak Foru Aldundietako Nekazaritza Sailek emango dituzte, Dekretu honetan ezarritako arauei atxikiz eta eraskin lez argitaratzen diren ereduei egokituz. 2. atala.- Ehiza edo arrantzako baimenak oinarrizko agiri bat izango du, bertan jabearen nortasun zehaztasunak eta baimenaren indarraldia agertu direlarik; agiri horri, Euskal Autonomi Elkarteko zigilua eta hurrengo atalean aipatzen diren akordioak lortuko diren Autonomi Elkarteetako zigiluak erantsiko zaizkio, horretarako egongo diren laukitxoetan. 3. atala.- Ehiza eta arrantzarako baimenak hasiera batean Euskal Autonomi Elkarteko lurralde eremura mugatuta egongo dira, baina beste Autonomi Elkarte batzuetako lurralde eremuan ehiza eta arrantza egiteko aukera eskainiko dute, helburu horrekin Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta aipatu Autonomi Elkarteetako aginpidedun ihardute-sailek ezarriko dituzten akordioen arabera, beti ere ezarrita dagoen legezko prozedurarekin bat etorriz. Honelako kasuetan, interesatuak dena delako Autonomi Elkartean ehiza edo arrantza egiteko baimena eska dezanean, Elkarte horretako zigilua erantsiko zaio oinarrizko agiri horri. 4. atala: Oinarrizko agiriari erantsiko zaizkion zigiluek, horiek eman dituen bulegoeran zigilu-galgarria izarrita izango dute. Baimenaren indarraldia, oinarrizko agirian berebizi horretarako jarrita dagoen laukitxoan agertzen dena izango da. 5. atala.- Foru Aldundiek, ehiza edo arrantzarako baimenak emateko, ariela ezarri eta, horrela denean, kopurua zehazten dutenean, berdina izango da hiru Lurralde Historikoetan. INDARGABETZE XEDAPENA Euskal Autonomi Elkarteko ehiza eta arrantzarako baimenei buruzko behin-behingo neurriak ezartzen zituen uztailaren 29ko 174/1989 Dekretua indargabetuta uzten da. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Bakoitzaren eskuduntzen eremuan xedapen hau garatu eta ezartzeko behar diren arauak emateko eta ekintzak burutzeko ahalmena ematen zaie Foru Aldundietako Sailei. Bigarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1990.eko martxoak 6. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.ERASKINA / ANEXO

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.