Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

Abuztuaren lehenengoko 174/1983 DEKRETOA, Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren "Berme-Agiri"en jaulkipena araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 1622
  • Xedapen-zk.: 174
  • Xedapen-data: 1983/08/01
  • Argitaratze-data: 1983/08/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Euskal Herriko Autonomia-Estatutoan eta zehazkiago Azaroaren 27ko 3.006/81 Errege-Dekretoan, Eraskinaren B) 1 idaz-zatian ohartemandakoaren arauera, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak etxebizitza-alorrean agintepide osoa beretzakotu duenez gero. Etxebizitzazko Erresuma-Institutoaren (gaur E.H.S.I.) Berme-Agirien jaulkipena araupetzen zuen 1949.eko Martxoaren 11 ko Dekretoa, gaurko egoerari egokitu beharra kontutan izanik. Hori horrela eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren saloz eta Jaurlaritza-Batzarrak 1983.eko Abuztuaren lehenengoan aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala 1. Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen mugartean, lehen edo bigarren alogeran, etxebizitzak nahiz merkataldegiak har ditzatenek utzi beharreko alokairu-bermeak gordean jartzeko eta bai jarri direla egiaztatzeko ere, daramanaren izenean eta "Berme-Agiria" izeneko gordailu-agiri bat sortzen da. Agiri hau Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak aterako du eta 1949.eko Martxoaren 11ko Dekretoaren babespean ateratakoak erabilgarri zituen zernolako eta erizpideak, hark ere izango ditu. 2. Bermeak gordean ezartzea errazteko. Berme-Agiriak, 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 moetakoak izanala, hogeita bost mila, hamar mila, bost mila, mila, bostehun, ehun, eta hogeita bost pesetakoak, hurrenez-hurren izango dira, eta zenbakiak eramango dituzte hurrenka eta banaka. Bigarren Atala 1. Bermeen nahitaezko gutxienezko zenbatekoa, etxebizitzen eta merkataldegien alogerei dagokienez, hiri-alogerei buruzko Ekainaren 11ko 40/1964 Legearen 105garren atalean agindutakoa izango da. 2. Zuzkiketak edo zerbitzu osagarriak izan dadinetan, bermeetarako nahitaezko gutxienezko zenbatekoa, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Enerjia-Sailak ezarri dezana izango da. ERABAKI GEHIGARRIA Dekreto honetan araupetzen ez den guztietan, 1949.eko Martxoaren 11ko Dekretoak agindutakoa izango da erabilgarri, Azaroaren 27ko 3.006/1981 Errege-Dekretoaz hartutako agintepideen kaltetan gabe. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.-Esku ematen zaie Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuari eta Industria eta Enerjiakoari Dekreto hau egiteratzeko. Bigarrena.-Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean. Bilbo, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Abuztuak bat. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.